BILATU
BILATU

KULTURA
KULTURA
HASIERA

GIPUZKOA
Gipuzkoako
Foru
Aldundia


ENGLISH
ENGLISH
ESPAÑOL
ESPAÑOL
FRANÇAIS
FRANÇAIS

    Untzi Museoa. Orrialde nagusia   

                   Erakusketa iraunkorrak, euskaldunek mendeetan zehar itsasoarekin izandako harremanaren ikuspegi orokor eta sintetikoa eskeintzen diote ikusleari, itsasuntzigintzari dagozkion gaiak landuz batipat.
          Beheko solairuan, labur azaltzen da nolakoa zen itsasuntzigintza tradizionala. Oinarrizko lehengaien manipulazioa, egurra eta burdinarena, untziolek urteak joan ahala izandako bilakaera, erriberako arotzek erabilitako tresnak, industri osagarriek egindako tresnak, hala nola, arraunak, oihalak eta abar. Beheko solairuaren erdi-erdian txipiroitarako batel bat eta balea harrapatzeko txalupa bat ere badaude. Azken hori, berria, XIII. mendeko zaharren antzera egina. 
          Lehen solairuan, Euskal Herriko itsasuntzien bilakaera erakusten da. Hori lortzeko, maketak, marrazkiak, pinturak eta grabatuak daude erakusgai. Beste gai batzuen artean, Euskal Herriko kostaldeko kaiak eta merkataritzaren historia, Compañía Guipuzcoana de Caracas izenekoa, eta Donostiako Forua eta Kontsulatua aipatzen dira. Gela honetan, nabigaziorako zenbait tresna eta zientzia nautikoan nabarmenduriko bost pertsonaia famatuei buruzko bideoa ikus daiteke.
          Bigarren solairuan liburutegia, artxibo eta bideoteka zerbitzuak daude.
     
    BEHEKO SOLAIRUA

    1 Lehengaiak
       Zura 
       Burdina 
    2 Untziolak
       Zurezko untzigintzaren historia 
       Urertzeko zurgindegiko lanabesak
    3 Industria osagarriak
       Arraunak
       Sokak
       Oihalak
    4 Estiba
    5 Aingurak
     
     

    LEHEN SOLAIRUA

    1 Untzien bilakaera tipologikoa
    2 Merkataritza
       Balea eta bakailaoa
       Caracasko Konpainia
       Donostiako Foru eta Kontsulatua
    3 Nabigaziorako tresnak
    4 Portuak
    5 Bideoa:
       Elkano, Urdaneta, Gaztañeta, Mazarredo, Txurruka
     
     

    BIGARREN SOLAIRUA

    1 Liburutegia
    2 Bideoteka
    3 Areto balioaniztuna
    4 Administrazioa


    Beheko solairuaren planoa
     

    Lehen solairuaren planoa
     

    Bigarren solairuaren planoa
     


     
     
    Untzi Museoko liburutegia
     

    Bereziki itsas gaiei arreta jartzen dien Dokumentazio Zentrua dauka Untzi Museoak, euskal arlokoa batez ere. Kontsultatu nahi duenak aukera dauka horretarako.

    3000 liburutik gora dauka gaurko egunean liburutegiak, zenbait sailetan: ontzigintza, komertzioa, arrantza, portuak, nabigazioa, urpeko arkeologia, etab. Liburutegiko katalogoa Internet bidez kontsulta daiteke: www.gipuzkoa.net/tn3270.

    Gai berari buruzko hemeroteka, bideoteka eta agiritegia (eskuizkribu, grabatu, argazki, plano) ere badauzka Museoak.
     


    Behin-behineko erakusketak  |  Argitalpenak
    Heziketa programak  | Informazio orokorra

     Eguneratua: 2001-12-12
    http://www.gipuzkoa.net/kultura/museos/um/euskara/02expope.htm
    UNTZI MUSEOA-MUSEO NAVAL
    Kaiko Pasealekua, 24. 20003 Donostia (Gipuzkoa)
    Tel.: +34 943 430051
    Fax.: +34 943 431115
    POSTA
    mnaval@kultura.gipuzkoa.net