BILATU
BILATU

KULTURA
KULTURA
HASIERA

GIPUZKOA
Gipuzkoako
Foru
Aldundia


ENGLISH
ENGLISH
ESPAÑOL
ESPAÑOL
FRANÇAIS
FRANÇAIS

    Untzi Museoa. Orrialde nagusia Nabigatu Untzi Museoan zehar... ...Hedapen Zerbitzuarekin

    Zuen bisitaldia aldez aurretik prestatzeko, deitu telefono honetara: 943 430051 (Iñaki Bastarrika).

    GAIKAKO JARDUERA IRAUNKORRAK

    Balearen arrantza | Arrantza erak | Kontsulatuko dorretxetik | Egin ezazu zeure Untzi Museoa | Barojatarren ibilbidea | Esan Elkano, nora hoa? | Haizearen arrosak

    HEZKUNTZA PROGRAMA BERRIAK

    Ibilbide itsastar literarioa Donostian
     


    Balearen arrantzainicio página
     

    Balearen arrantza
       Jarduera honetan, euskal baleazaleak bale arrantzan nola aritzen ziren, bai kostaldean eta bai urrutian, erakusten da. Eginkizun hauetan erabili ohi ziren baliabideak (bale txalupa, bale-untzia, arpoia, ...) ezagutuko dituzte parte hartzaileek eta baita bale arrantzak ekonomian nahiz gizartean izandako eragina ere.
     
     8 urtetik gorakoentzat. Iraupena: ordu bete

    Arrantza erakinicio página
     
    Arrantza erak
       Elkarren artean dituzten aldeak erakutsiz, egungo arrantza mota nagusiak, baxuran nahiz alturan, ezagutzeko aukera ematen du saio honek. Azalpenen osagarri, bideoa ikusteaz gain, parte hartzaileek eskulana egiten dute, atunetarako "maluta" bat hain zuzen. Arrantza arduratsuaz eta itsas baliabideen zaintzeaz ere arituko da saioa.
     
     12 urtetik gorakoentzat. Iraupena: ordu eta erdi

     

    Kontsulatuko dorretxetikinicio página
     
    Kontsulatuko dorretxetik    Caracas-eko Erret Konpainia Gipuzkoarraren itsasuntzien bidaie buruzkoa da jarduera hau. Donostia eta Pasaiako portuetatik untzi ugari itsasoratu ziren XVIII. mendean Venezuela aldera, tresnak, papera, liburuak, olioa eta beste zenbait salerosgai ekartzen zuten Europan saltzeko. Jarduera honetan, garraiorako erabilitako untziez gain, Konpainiaren salerosgaiak ere ezagutuko dituzte partehartzaileek. Eta bidenabar alde historiko eta ekonomikoan guzti horrek izan zuen garrantzia ere bai.
     
    14 urtetik gorakoentzat. Iraupena: ordu eta erd

    Egin ezazu zeure Untzi Museoainicio página
     
    Egin ezazu zeure Untzi Museoa
       Erakusgaiak aztertu ondoren hormairudi batean adierazi beharko dute "beren UM", hitzez, marrazkiz, eranskinez. Horretarako, untzigintzarekin eta itsasuntziekin lotura duten piezen artetik adierazgarrienak hautatu behar dituzte, erakusgai dagoena islatuz eta museo baten lana azertuz.
     
    10 urtetik gorakoentzat. Iraupena: bi ordu

    Barojatarren ibilbideainicio página
     
    Barojatarren ibilbidea     Jarduera honetan ibilbide bat egiten da Donostian zehar, Barojatar familiarekin lotura izan duten zenbait leku ezagutuz (portua, Primitiva Casa Baroja, Angel kalea, ...). Parte hartzaileek "Barojatarren ibilbidea (Barojatarrak eta itsasoa)" izeneko koderno pedagogikoa izango dute piskanaka osatzeko.
     
    12 urtetik gorakoentzat. Iraupena: ordu eta erd

    Esan Elkano, nora hoa?inicio página
     
    Esan Elkano, noa hoa?     Jarduera honetan Juan Sebastian Elkano nor izan zen eta zer egin zuen ezagutarazten da; alegia, mundua biribila zela eta Atlantikoa eta Itsaso Barearen artean loturarik bazegoela frogatu baitzuen. Horretarako, irudiak, produktuak (moskat intxaurra, kanela, iltzea, ...) eta bideoa erabiliko dira.
     
    12 urtetik gorakoentzat. Iraupena: ordu bete

     

    Haizearen arrosakinicio página
     
    Haizearen arrosak    Kartografia lantegi honetan, partehartzaileek oinarrizko kontzeptu batzuk jasoko dituzte, bai mapa eta itsas-kartagintzari buruz eta bai espazioak denboran zehar izan duen adierazpenari buruz ere. Latitudea, longitudea, eskala, errealitate fisiko eta errepresentazio grafikoaren harremana landuko dira.
     
    12 urtetik gorakoentzat. Iraupena: ordu bete

    Ibilbide itsastar literarioa Donostian inicio página
     

    Ibilbide hau oinez egiten da, museoko gidari batekin; honek aurkeztuko du ibilbidea eta gidatuko du taldea Donostiako moilan barrena egiten den ibilian. Taldeen arduradunei aholkatzen diegu, hitzordua eskatzerakoan eskuratu dezatela Ibilbiderako Kuadernoa (gai nagusia, testu osagarriak, ariketak).

    Itsasoari loturiko historia luzea dauka Donostiak. XIX. mendean turismoari begira jarri bada ere, ordurarte itsas merkataritza, ontzigintza eta arrantza izan ditu ardatz. 
     
     
     

    Iraupena: ordu eta erdi 


    Erakusketa iraunkorra | Informazio orokorra
     Behin-behineko erakusketak | Argitalpenak

     Eguneratua: 2002-07-01
    http://www.gipuzkoa.net/kultura/museos/um/euskara/02educae.htm
    UNTZI MUSEOA-MUSEO NAVAL
    Kaiko Pasealekua, 24. 20003 Donostia (Gipuzkoa)
    Tel.: +34 943 430051
    Faxa.: +34 943 431115
    POSTA
    mnaval@kultura.gipuzkoa.net