| Igartubeiti XVI. eta XVII.
mendeetako zurezko arkitekturaren eta euskal baserriaren Urrezko Aroaren
isla garbia da. Egun, XVI. mendeko dolare oso bat berriro ere martxan ikusteko
aukera eskaintzen du. Gainera, baserri honek zanpatutako sagarraren usainak,
belarrarenak, lehortzen jarritako larruenak, kearenak eta beste aditzeko
aukera ematen digu; sukaldeko eta ukuiluko barrunbera sartzera gonbidatzen
gaitu; ganbarako zurezko zoruan kraska egiten dute gure urratsek; izan
ere, gure arbasoen lan eta bizimodura hurbilarazten gaitu baserri honek. |
|