Igartubeiti baserria
Gipuzkoako
Foru Aldundiak erosi zuen 90. urteen hasieran. Eraikuntzaren ezaugarriek
eta kontserbatutako egiturek Gipuzkoako higiezin interesgarrienetako bat
bihurtzen zuten honakoa.
Egin berri diren zaharberritze-lanek
1630. urtean bideratutako handitze-lanen ondoren aurkezten zen egoeran
utzi nahi izan dute eraikina, gaur arte baserrian egindako interbentzio
garrantzitsuena izan baitzen urte hartakoa. Interbentzio hark erabateko
aldaketa ekarri bazuen ere, bizitokiaren espazioa nabari handitu baitzen,
ia ukitu ere ez zuen egin XVI. mendeko jatorrizko egitura. Honenbestez,
egun ezin hobe bereiz ditzakegu garai bakoitzean indarrean zeuden eraikitzeko
erak eta espazioen erabileran izaniko aldaketak.
http://www.gipuzkoa.net/kultura/museos/igartubeiti.htm
I G A R T U B E I T I Igartubeiti baserria 20709
Ezkio-Itsaso (Gipuzkoa)
Tel.:
+34 943 72 29 78
e-mail:
ngoenaga@kultura.gipuzkoa.net