KARLOS SANTAMARIA KAZETA-LANAK
 
 
 
 
 
 
«Euskaltzaleak bere asmoak egiztatu nai ba dituzte, jokubide ta teñika berriei jo bear die nai ta naiez.» 

Asmogintza

Gaurko egunean «planificación» deitzen duten jokabide berriak ots andiak jotzen ditu mundu guzian. 

Ondo begiratzen bazaio berria dalakoan egikera ori, antziñatik ezaguna da. Ekonomiari buruzko arazoak bear bezela eraztea besterik ez da. Ontaz ez degu batere moda berririk ikusten. 

Alabaña, gaurko gizonak antziñetakoak baño bide ta teñika txit eragilleagoak izaten ditu lurraren ondasunak maneatu ta antolatzeko. 

Ori dala-ta organizazioren zienziak gure aroan garrantzi andia artu du ta «asmogintza» oso teñika bearrezkoa biurtu zaigu mota guzietako gaietan. Euskaltzaleak bere asmoak egiztatu nai ba dituzte, jokubide ta teñika berriei jo bear die nai ta naiez. 

Artu dezagun, adibidez, euskeraren irakaskintza. ortarako jokabide egokiake z dira oraindik agertu, nere iritzi apalan. 

Makiña bat jende badago eguneon euskera ikasi nairik, baiña askotan ikasbideak zallegiak izaten dira-ta ikasleak illabete gutxien buru aspertu ta lajatu. 

Euskera ikaste eziñezkoa ote da oraindik? 

Ez det uste. Prolema au batetik eta bestetik aztertu ondoan, amaika erabaki artu bearko lirake. «Métodos audiovisuales» deritza[...] euskeraren irakaskintzari ezartzea, beste hizkuntzetan egin dan bezela, oso komeni izan litzaioke euskerari, baita euskera errez[...] asmatzea ere «ad usum Delphini». 

Izan ere, onelako jokuari ekiteko, ga[...] garaiak eskatzen dun eran, amaika gauza asmatu ta pentsatu bear dira aurrenetik. Dir[...] kontuzko gauzak ondo begiratu, joku [...]rri ontako berezilariak arkitu, zabaldunde bear bezela banatu, irakasleak prestatu ta beste orrelako gauza asko derrigonezkoa izango da noski. 

Ortan dago Asmogintza. 

Bañan aitatu dedana adibide bat besterik ez da. Ori bezelako beste arazoak badaude ugari. 

Euskera galdu zorian dagon errietan kontramartxa egiteko erak zear-zearo ta bana-banaka ezagutzea lanbide egikorra da-ta berari jo bearko genioke asmoz eta jakitez. 

Or dezute beraz esaten degun planifikazioa. 

Kijoteak, bai, bañan Kijoteak errealistagoak izan bear dira, iñor baino.

NOIZ d/g
NON Zeruko Argia
 
 
KARLOS SANTAMARIA KULTURA ATZERA AURRERA