KARLOS SANTAMARIA KAZETA-LANAK
 
 
 
 
 
 
«Aburritua nengoen esplikazioa entzuten. Neska bat nuen pentsaeran.» 

Klasean

Luzea zen, gizon ura. Tente, gure klasen sartu zen. Matematikazko klasea esplikatzen asi zen. 

Ala zion: “Eta orain ekuazio hau marratzen ba dugu, kurba bat inflexioko punto batekin agertzen zaigu”. 

Aburritua nengoen esplikazioa entzuten. Neska bat nuen pentsaeran. 

Inflexioa. Inflexio punto hori. Interesantea iruditu zitzaidan. Momentu hortan okurritu zitzaidan. 

Munduko historia, gizonaren eboluzioa kurba bat eta orain momentu ontan inflexio punto batean gaude. Bi indarrek jabetu nahi dute gure munduko gizarteaz: A) Herria, herri bezela, populo bezela ekartzen digun indarra, bere bizi modua, bere filosofia. B) Makinismoa: teknokraziak ekartzen digun zibilizazioa. 

Argi dago, nere ustez, lehenbiziko atalaren indarra bizitasunez galtzen ari dala. Baino argi dago bai ta ere, makinismoak ekartzen digun bizi moduak ez daukela oñarri haundirik; gaur bizitasun geiago artzen ari da baino baliteke gizonak sensibilidade apur bat, anima pittin bat izatea. 

Herritik datorkigun bizi moduak ezin du hor gelditu, iriki egin behar da. Beharrezko zaio, eta teknokraziak geiegi irikitzera eragiten dio. Herriari teknika beharrezkoa zaiolako sartzen da makinismoaren bizi modua. Ez du ba teknokraziak oñarri nahikoa. Ez dezagun gure burua okertu, materialismoa ez den gauza, bakarrik, herritik etorri diteke. Ez gaitezen erori “materi munduaren artaldean”. 

Historiaren inflexio punto batean (edo historiaren bidarte batean, matematika ez ba duzute maite) gaude, bai; ezin dugu antziñako, herriko, bizi modua onartu teknika beharrezkoa zaigulako. Ezin gera iriki zabal zabalez teknokraziaren zibilizazio berri onetara gure herriko sustraiak apurtzeko arriskoan daude eta sustraiak apurtzen ba dira, gure biziak materialismoaren illuntasunean galduko dira. 

Polita, alaia, frantsezko andereño irakaslea sartu zen klasean. Simone Beauilko idazti bat euskeratzen asi giñan. Lo. Gero bokabularioa. 

“Desenracinement” edo alako hitz bat sortu zen. Ez dakit zergaitik gauza ura “desenracinement” hori nunbaitean pentsatu nuala iruditu zizaiten. Nire txori buruko amets ero bat...

NOIZ d/g
NON Zeruko Argia
 
 
KARLOS SANTAMARIA KULTURA ATZERA AURRERA