![]() |
Karlos Santamaria: «Gure herriak gaitasun politiko falta darakusa»GALDERA: Liburu bat idatzia duzu armamentuen karreraz eta galaxietako gerraz. Orain distentsioaz mintzo da jendea, perestroikaz...ERANTZUNA: Begira, Gorbatxevekin egin den akordioa izan da lehena bonba atomikoak ezabatzeko erabaki bezala. Lortu da ja Europakoak desagitea. Erabaki honek egundoko aldaketa suposatu du, eta beste egoera batetara eraman gaitu, zeina erabat diferentea den lehengoekiko, eta bestalde, inportanteagoa. Zuzen-zuzenean arma nuklearren ezabatzera jo bait da. Zer dela-ta defendatzen du Gorbatxov-ek honelakorik? Arma nuklearrak, armak orokorrean, oso garestiak dira, eta Sobietar Batasuna arazo ekonomiko latz batetan jausirik dago, eta ongitasuna du desio bestalde, horretarako armetan gastatzen dituenak uztea baino ez zaiolarik geratzen. Arrazoiketa hau izan da hain zuzen ere distentsioa eragin duen arrazoirik nagusienetakoa. Baina gainera, nik hasieratik ikusi nuen perestroika benetan serio zihoala; hemen jende asko dagoen arren oraindik "beste mundu horretako komunismoa", edo Reagan-en zioen bezala 'gaikizaren inperioa" besterik ikusten ez dutenak... eta oso serio doa perestroikak dakarren berrestrukturaketa. Honek ez du esan nahi estatu kapitalista batetan bilakatuko denik, baina ezbairik gabe demokrazia modu batera ireki daiteke orain bertan argiro antzeman daitekeenez. Hau honela, egundoko eragina izango du aldaketa honek gure gizartearen pentsatzeko eran. Munduaren norabidea aldatzeraino. Esan daiteke lasai asko beraz mehatxu nuklearraren arriskurik ez daukagula gaur eta orain, pasa dela, urrutiko gauza bezala ikus daitekeela. GALDERA: Zerk bultzatzen zaitu gai hauen ikutzera?
Zuen belaunaldia ez da konturatzen, baina guretzat bonba nuklearraren jaurtiketa egundoko kolpea izan zen, kasik orain artean barru-barruan eraman duguna. GALDERA: Gainbegirada bat emanez, nolatan ikusten duzu aldatu direla
gauzak bigarren gerrate mundialaren ostean.
Posmodernitatea ez da moda bat, sakonagoa da, batipat kultura eta filosofia mailan antzematen dena; egun ez dago filosofo haundirik, ez da posible gainera egon daitezen, ze filosofia, metafisika ez bait dira interesatzen gutxi bat sikiera, gaurko gizon-emakumeari ezin zaio garrantzizko galderarik egin, ez du deusik jakin nahi denbora batean gizartea nahastu zuten gaietaz, ez du sikiera planteia diezaioten onartzen... ateismoa adibide: XIX. mendearen amaieran halako borroka gogorrak eragin zituenak, ba egun axolagabekeria besterik ez du eragiten, jendea ez da eztabaidan sartzen. Zentzu honetan ere, zenbat marxista benetako dago orain? Zenbatek letzen du Marx? Nik letua eta azpimarratua dauzkat bere lanak aizu, lehen genuen interes hori... akabo! Gorbatxov eta horiek ez dira marxistak. Sozialismoa bestalde, sozialdemokraziaz aldatu nahi digute; hemen denak dira sozialdemokrazia... eta non dago iraultza? Klase borroka? gauza asko dago posmodernitateaz hitzegiteko, baina beno, begibistakoa da gaurko hau ez dena geratuko, teknologia modernoen desarroiloak egundoko indarra eman dio gizarte honi, eta hori da hain zuzen interesatzen zaiona. GALDERA: Gaiaz aldatu dezagun: zer uste duzu gertatu dela azken asteotan
Euskadin?
Hau honela, abertzaletasuna sentimendu bat da, zeinak Euskadi maitatzera bultzatzen nauen. Independentista naizen? Zaila da oso galdera honi erantzutea, baina beno, nik Euskal Herriak nahi duena egin dezan nahi dut, euskal herriak bere borondatea bete dezan, bere geroa erabaki dezan nahi dut, independizatu dadin loturik mantentzen duen zama politiko honetarik. Gaurko egoerari atxekiz, alde batetik nahiko ezkor dakusat gertatzen ari dena, ze beste behin ere gure herriak gaitasun falta politiko nabarmena erakusten bait du jasaten duenaren aurrean, hemen bakoitza bere aldetik doa, ez dezala inork ilusio faltsurik mamitu... bestalde, oso ikuspegi baikorra da nerea, inoiz baino abertzale gehiago dago egun, euskara, oraindik ere konpontzeko asko falta ba du ere, egundoko urratsak eman ditu, hor dago unibertsitatea... Lehengora bueltatuz, eta kanpotik begiratzen duen baten ikuspegiaz ari natzaizu, ETA nekatuta egon daitekeela uste dut, oso zaila da ez nekatzea, hainbat eta hainbat preso, eta gero frantziar, espainiar eta beste poliziak aurka dituela aldi berean... eta hau honela, negoziatzera esertzen da, hitzarmen duin baten atzetik, eta hor sortzen da arazoa, ze espainiar Gobernua, Felipe Gonzalez buru, esku loturik dago ere... GALDERA: Zergatik puskatu dira akordioak?
Ze paper beteko luke HBk egunen batean ETA esistituko ez balitz? Ez al litzateke berefuntzioa askoz ere garrantzitsuago izanen, demagun abertzaleen inguruan dagoen korronte zabal horren biltzen? Ba bai, garrantzi haundiko papera bete beharrean dago HB, eta orduan gauza asko aldatuko da, politika mailan diot, ze posible litzateke HB bezalako korronte batek beste egoera bat inposatzea Madrilgo Gobernuari. Pentsa, egunen batean populuaren %80a independentziaren alde azalduko balitz Madrilek ezingo luke berau ukatu. Hau ere begibistakoa da. GALDERA: Zu bi urtez edo Juan Carlos erregearen irakasle izan zinen.
Nola uste duzu ikus dezakeela egungo giroa?
Demokrazia hau aurrera doa. Guretzat, zaharrontzat, harrigarri da oso demokrazia honek hainbat urte irauten ikustea... egia esan, gizon honi utziz gero, oso baliogarria litzaiguke. GALDERA: Joseba Arregik duela gutxi egunkari batetan esaten zuen
apaizak gehiegi sartzen zirela politika kontuetan beren egin beharra alde
batera utziaz. Zer diozu hitz hauetaz?
Duela gutxi karta bat publikatzen zuten "El País"en: «El problema no es ETA, son los curas vascos». «Eso de que ninguno de los tres obispos vascos haya aparecido a la manifestación del 18 de noviembre...» ez zeukala zentzurik zioen; manifestapen hartan ez egotea egundoko derrebesa zen editoriala idatzi zuenarentzat: ez al zen politika manifestaziora joatea? Dena da politika, gizon-emakumeak ezin du horretarik aldendu. GALDERA: Eta oinarriko elizari buruz zer eritzi daukazu?
GALDERA: KORRIKA gainean dugula, aurkako zenbait botza altxatu da.
Nola ikusten duzu zuk?
KORRIKAk euskararen alde asko egiten duela esan beharra dago bestalde, euskara ikus dadila, entzun dadila sikiera egun batean, euskararen aldeko manifestu ikusgarri bat, zoragarria da... aizu, etorriko dira garai hobeak, ez bada gauza okerrik gertatzen bederen, ze ondorengo belaunaldiei adibidez, igoak okurrituko zaie "euskara zertarako?" galdetzea; guretzat euskara ororen gain dago, baina beldur naiz, posmodernitatearen sasoi honetan hurrengoek dena auzitan jartzea! GALDERA: Hasieran zenionez, zientifikotzat jotzen duzu zure burua.
Nolatan antzematen duzu alor hau gaur egun?
|
|
![]() |
![]() |