![]() |
Karlos Santamaria, meteorologiaz mintzoEuskal kulturgintzan beste bidetatik ezagunago den Karlos Santamaria, Meteorologi sailean ere aski aritua da. 1940. urtean, Igeldoko Ohartokian buru jarri zenetik, ez du langintza hori utzi. 1950ean sorturiko Donostiako Meterologi Zentruan ere bera dugu buru. Gai honetzaz zenbait argibide eskatuz, beregana jo dugu eta prestuki erantzun ere digu."Meteorologia", zientzia bezala, noiz eta non sortua da?
Arabeek, XII. mendean, Aristotelesen "Meteorologia" ekarri zuten Europara. Fisika, Astronomia eta Biologiaren ondoan "[palabra arabe]" delakoa sartzen zuen Aristotelesek. Erdiharoko eskolastikak Stagiritaren teoriak jaso zituen eta, azkenik, itxura dogmatiko bat eman zitzaion meteorologiari. Jakintza honen alde pratikoa, eguraldia iragartzea da. Aurrezikuste hau bi bidetatik egiten zen Erdiharoan. Alde batetik, eguraldiaren zeinu naturalen bidez, hodeien, giroaren eta haizearen gainean eginiko oharpenen bidez. Dirudienez, oharpen hauk Sumerioen denboratik datoz, Babilonia aurreko zibilizazio hau atmosferaren ezagutzaz nahiko aurreraturik baitzegoen. Bestaldetik, Erdiharoko meterorologoek Ptolomeoren "astrometeorologia" oso kontutan zuten, eta bide fantastiko horretatik prestatu ohi zituzten orduko almanake famatuak, irudipen eta amets hutsezkoak. Descartes jakintsuak, "Meteoroak" izeneko liburua idatzi zuen; eskolastika
kutsukoa zen oraindik, eta almanakeen erregetzak luzaro iraun zuen egiazko
zientzia bezala, XVIII. mendean, taxutu arte.
Erregela batzuk ere agertu ziren orduan eguraldia iragartzeko: haizearen norabidez, barometroaren aldaketen bidez nahiz tenperatura eta hezetasunaren gora-beheren bidez. Baina guzti hau ez zen, oraindik, egiazko zientzia bat. 1850. urtealdean, meterologia sinoptikoa delakoa sortzen da. Meteorologia sinoptikoak eskualde zabal baten oharpenak bildu eta hauen bidez, karta meteorologikoak eratzen ditu. Isobaro delakoak marratuz, goipresio eta behepresio zentruak berehala agertu ziren. Presio-zentru hauen eta haizeen arteko erlazioa ere argi eta garbi agertu zen; hortatik eguraldia iragartzera, urrats bat besterik ez zegoela zirudien. Baina gauzak ez dira hain errazak. Lehenbizi, karta bat datu asko behar da, eta ohartzapenak batera egin behar dira, denak kondizio berdinetan etabar. Gainera datu horik oso laster helduarazi behar dira meteorologi bulego jakin batera, non kartak egiten bait dira. Arazoa ez zen beraz meteorologi zientziaren sailekoa soilik, komunikabideen, telegrafoaren etabarrena ere baizik. Zientzia guztiek batera aurreratu behar dute. Batzuek besteekin loturik daude eta ezin da zientzia edo teknika jakin bat aurrerazi, behar dituen elementuak besteek eskuratzen ez badizkiote. 1914.eko gudatean aurrerapen izugarriak egin ziren meteorologiaren sailean eta atmosferaren ezagupenean. Bjerknes anaiek eta beste meteorologo suediarrek aire masak eta hauen arteko fronteak aurkitu zituzten. Aurkikuntza horretatik atmosferaren Dinamika eta Termodinamika sortu zen, gerokoan aurrerapen handiak egin dituena. Egun, atmosferaren fisika zientzia osatu bat dela esan daiteke, izugarri interesgarria. Beste zein zientzi adarrez baliatzen da?
Atmosferaren termodinamika da, nere ustez, zientzia horren atal nagusia. Atmosferaren estatika eta dinamika hezetasun eta tenperaturarekin guztik loturik daude. Isurkinen dinamika erabiltzea nahi eta nahiezkoa dela esan beharrik ere ez dugu. Klimatologia eta Meteorologia batera doaz, jakina, eta alde horretaratik Estatistika matematikoak garrantzi handia izan dezake eguraldia iragartzean. Ditugun baino datu gehiago behar dira ordea horretarako. Ez ditugu oraindik ohartzapen segida nahiko luzeak lortzen, datuok ordinatorean sartzeko eta bide horretatik egun jakin batetan egingo duen eguraldia jakiteko. Halere, etorkizunean estatistikak meteorologiari laguntza handia emango diola seguru naiz. Elektra gertaerek garrantzi handia dute atmosferaren ikerketan. Elektrikak (ionen teoriak etabar) inportantzia galanta du zientzia meteorologikoan eta, nere ustez, gero eta handiago izango da sail horren eginkizuna. Airearen Fisikan, "atmosferaren Optika" ere nahiko hazia dela oharrarazi behar dugu. Airearen konposizioa ez da gauza fixua: egun batetik bestera eta hemendik hara etengabe aldatzen da, altuerarekin ere guztiz aldaturik aurkitzen dugu. Beheko aire garapetan, poluzio delakoa kontutan izan behar da, beraz "atmosferaren kimika" ere erabili beharrezkoa da meteorologia moderno batetan. Meteorologoak fisikari ona izan behar du lehenik, eta gainera, naturako gertaerak susmatzeko usma berezia. "Gaur egun, nolako makineriaz baliatzen da meteorologi zentru bat
beharrezko datuak biltzeko"?
Itsasontzi batzutan ere egiten dira oharpenok, eta datuak irratiz zabaltzen dira, itsasontziaren posizioarekin batean. garrantzi handia dute, batez ere olatuak neurtzeko eta mota guztietako oharpenak egiteko, toki jakin batzutan ainguraturik dauden itsasontzi fixuak egindako oharpenok. OMM edo "Munduko Organizazio Meteorologikoa" delakoaren gidaritzapean egiten dira lan hauk, egunero eta toki askotan. (Holakoak dira "barco K", "barco H" etabar, telebistan maiz aipatu ohi direnak. Besteak beste, aipatutako horik ohartokiak deitzen ditugu. Zentruetan, berriz, beste lan bat egiten da. Zentruok mota askotakoak dira, jakina. Badaude zentru internazionalak, inportantzia handikoak, eta beste txikiagoak, nazio edo probintzia mailakoak. Zentru handi batean hiru lan mota egiten da. Munduaren eskualde handi bateko oharpen guztiak jaso eta biltzea da lehenengoa. Adibidez, Londoneko zentruan mendabelko Europa guztiko datuak jasotzen dira. Datu biltze hau, ezin sinestuzko lastertasunaz egiten da: orduerdi eskas batetan datu guztiak zentruan daude, ohartoki bakoitzetik teletipo, irrati edo telegrafoaren bidez zentru nazionalek bidalduta, eta gero, horik bertatik berriz ere atzera zabaltzen dira. Zentru handi baten bigarren lana, datu guzti horik aztertzea da. Azterketa honen ondorioz, kartak eta hamaika motatako informazioak prestatzen ditu zentruak. Lan izugarri bat da hau, baina bi edo hiru ordutan egitekoa. Berehala, hirugarren urratsa ematen da. Zentru internazionalek, informazio
guzti horik beste zentruei jakinarazten dizkiete. jakinarazte hau "irrati-faksimil"
delako tramankuluaz egiten da. Irrati-faksimilak, karta, diagrama eta abarren
kopiak jaso eta marrazten ditu beraz.
Esan berri dudan guzti honetatik erraz ikusten da ohartoki edo zentru bakoitzak behar duen makineria. Donostiako zentruaz gainera, Igeldoko ohartokia dago. Ohartoki arrunt eta apala da, baina nahiko ongi instalatua. Bere makineria betikoa da: barometro eta barografoak, termometro arrunt eta bereziak, termografoa, haizemetro eta haizegrafoa, eurimetro eta eurigrafoa, eguzkialdigrafoa, etabar. Noiz sortua da Igeldoko Meteorologi Ohartokia, eta zeintzuk dira
bere eginkizunak? Eta Donostiako zentruarenak?
Gaurko egunean iragarpenak eta itsas-gaztiguak Donostiako Zentruan egiten dira, lehen esan dudan bezala, eta Igeldoko ohartokian oharpenak besterik ez. Hortarako lau ohartzaile daude, gau eta egun, oharpenak txandaka egiten. Beste zenbat Zentru daude, hau bezalakoak, Euskal-Herrian?
|
|
![]() |
![]() |