KARLOS SANTAMARIA AZTERKETAK
KARLOS SANTAMARIAREN LANAK

Karlos Santamaria eta (euskal) kultura

Joan Mari Torrealdai

EUSKARA 

Karlos Santamaria euskararen militantea da. Hasteko, euskaldunberria da. Euskararen prestigioa luma bidez asko landu du euskal gizartean, euskara modernotzeko lanetan ibilia  da Euskaltzaindiaren inguruan, eta euskararen etorkizunaren kezkak hizkuntz politikaren filosofia eta bideak markatzera eraman du. 

Karlos Santamaria, euskaldunberria 
Karlos Santamaria 24 urterekin hasi zen euskara ikasten. Aurkitu zituen trabak bi eratakoak dira: bata, euskararen egoerari zegokiona: batasun falta; eta euskarak gizartean zuen lekuari zegokiona: prestigiorik eza. 

Txikitan gaztelania bakarrik hitzegiten zuen. Ama euskalduna izanik ere, garai hartan ez bide zegoen seme-alabei euskara irakasteko kezka handirik. 

Errepublika garaian, 1933 aldera hasi zen euskara ikasten. Maria Dolores Urkiak irakasten zion Donostiako Kontserbatorioan. Honela gogoratzen du berak: "En aquellos años no existía el euskera batua y eso es muy perjudicial, sobre todo para los euskaldunberris. Eso me ocurrió a mí: aprendí euskera en la escuela y al salir a la calle empecé a hablar, pero no entendía nada porque cada cual hablaba a su manera. (...). 

En mi proceso de euskaldunización la mayor traba no fue la Dictadura, sino la falta de prestigio del euskera mismo. La gente no lo estimaba y aquí, en Donostia, el euskera se dejaba para los caseros y en las casas de los burgueses se dejaba para los niños y las criadas"38. 

Berak esplikatzen dio Euskaldunon Egunkaria-ri bere euskalduntze-prozesua: "Txikia nintzela erdaraz bakarrik egiten ziguten. Eskolara joan arte, euskaraz egiten zidaten etxean, baina eskolan hasi nintzenean, nekien euskara guztia ahaztu zitzaidan. Gero, hogei urte nituela hasi nintzen berriz ere euskaraz ikasten. Don Toribio Alzagarekin hasi nintzen horretan. Gerra ondoren, Maria Dolores Agirrerekin jarraitu nuen. Eta gero bakarrik aritu izan naiz, neure kasa ikasten. Baina ez da erraza euskaraz ikastea. Beste gauza bat da, ez da gauza bera, eta euskaldunberriari beti antzeman egiten zaio. Badira oso ondo mintzatzen diren euskaldunberriak, baina hori ez da nire kasua. Baina, hala ere, asko irakurri dut euskaraz, eta idatzi ere bai. Niretzat, errazagoa da euskaraz idaztea mintzatzea baino. Dena dela, niretzat euskara gauza handia da. Nik espero dut biziko dela. Une batean zalantzan izan zen, baina gero ikastolak agertu ziren eta horrek oso laguntza handia eman zion. Nire ilobak euskaldunak dira guztiak. Nik uste dut euskara biziko dela"39. 

Zergatik eta zertarako ikasi zuen euskara? Barruak agintzen ziolako, noski: "yo que soy euskaldunberri, cuando al principio los demás me preguntaban el por qué de mi interés por una lengua que no servía para nada, respondía que, precisamente por eso, porque no servía para nada. ¿Es que vamos a juzgar las cosas sólo por lo que sirven?"40. 

1966ko pentsaerarekin segitzen ote zuen 1991. urtean ere Karlos Santamariak? Bere burua ez zuen ikusten "vasco por los cuatro costados"41. 

Hizkuntza ez da soilki hizkuntza 
Hedadura utilitarista, praktiko eta informatiboa ez da hizkuntza batek duen funtzio bakarra, eta agian ez nagusia. Ombredane linguistak hizkuntzaren bost egiteko bereizten ditu: erabilera afektiboa, erabilera ludikoa, erabilera praktikoa, erabilera ordezkatzailea eta erabilera dialektikoa. Lauzpabost artikulutan aipatzen du Karlos Santamariak Ombredane-ren autoritatea. 
Mezak euskaraz zergatik, denok gaztelania ulerturik?, horra 1966 inguruko eztabaida, Vaticano II. Kontzilioaren ondoren liturgia tokian tokiko hizkuntzetan egiten hasi ondoren. 

Lehenago, lehen frankismoan, ez zegoen eztabaidarik. Hizkuntz praktika guztia gaztelaniaz (barka, espainolez) egin behar zen, ezjakinaren ezjakinez komunitate euskaldun elebakar arraroren batean salbu. Hori zen legea, eta horixe bera praktika. 

Euskarazko mezen aurka daudenei argumentu "ad hominen" batekin erantzuten die, Filipinetako kasuarekin. Han  aise onartzen dutenak honako ere balio duela, esaten ari zaie Karlos Santamaria: "Creo que estas personas no saben nada de lenguas, ni menos aún de vivencias religiosas. De ellas sí que puede decirse «que no han entendido de la misa la media» porque, en su opinión, el rito parece ser comunicación de ideas o informaciones, y la lengua puro instrumento utilitario. 
Yo puedo decir «egun on» o decir «buenos días», o decir «bon jour». Algunos pensarán que estoy diciendo una misma cosa. Y, sin embargo, en cada caso me sitúo y sitúo a mi interlocutor en universos distintos. El idioma español se ha conservado hasta hoy en Filipinas, en las familias más aristocráticas, como un residuo vivo y operante de una gran cultura. Como vehículo práctico no podía ya luchar contra el inglés; pero en tanto que vivero espiritual su importancia es, o ha sido, sin duda, enorme en esas familias. Si el español llega a perderse del todo en aquellas latitudes bien podrá decirse que ha desaparecido definitivamente de ellas el «alma española». 

También el día que se pronuncie por última vez una frase en vasco popular —día que no ha de conocerse en innumerables generaciones— habrá muerto para siempre el «alma vasca». 
En resumen, la lengua euskara, como vehículo de expresión afectiva propio de un pueblo es, a mi entender, absolutamente esencial e intrasferible"42. 

Gai bera, argumentu bera, erabiltzen du hurrengo urteko hilabete berean, urrian. Garbi errepikatzen du "la razón de esta emoción no radica exclusivamente en la inteligibilidad de las lenguas vulgares, sino en la fuerza afectiva y emotiva que estas encierran dentro de sí"43. Arazoa ez baita ulertzea edo ez ulertzea, sentitzea edo ez sentitzea baizik. 

Euskararen funtzio afektiboaren defentsan buru-belarri sartu da Karlos Santamaria. "Distingüo" gehixeago egiten du hizkuntzaren funtzio sinbolikoan, hau da, euskarak egiten al gaitu euskaldun? Garai hartan, 1966, "esentzia"ren mailan planteatzen ziren arazoak: euskara ezagutzea euskaldunaren ezaugarri esentziala al da? 

J.B. Olaechea apaiz eta historiagileak hitzaldi batean ezetza bota zuen. Zeruko Argia-n erantzun zion Juan San Martin-ek44 eta honi berriz Olaecheak. Definizio esentzialik ezin dela eman uste du Karlos Santamariak. Ikosaedroa edo ekinodermoa defini litezke, baino euskalduntasuna ez. Hizkuntz irizpidea indartzera lerratzen da bera, baina esklusibotasunik aitortu gabe euskarari. Elementu osagarri bat gehiago sartzen du Karlos Santamariak: euskaldun kontzientziaduna. Alderdi afektiboa dator atzera —ez platonikoa—, erabilera praktikoa ukatu gabe. Euskaldunberria (hobe, eudskaldunberri gogoetaduna) litzateke agian Karlos Santamariaren eredurik hoberena: " La cuestión a que nos referimos debería quizás ser replanteada bajo ángulos particulares. A la pregunta ¿qué es ser vasco? se puede contestar desde el punto de vista etnológico, del lingüístico, del costumbrista, del geográfico, del político, del histórico e incluso del administrativo que es, a mi juicio, el que tiene menos valor. 

Reconstruir, con las respuestas obtenidas la esencia de lo vasco es, precisamente, lo que me parece imposible, porque esta presunta esencia se alejaría demasiado de la existencia para poder ser utilizable. El criterio lingüístico, dentro de su evidente parcialidad, parece uno de los más claros, porque el euskera, con sus diversos dialectos, es un idioma bien determinado y que no se puede confundir con ningún otro. Pero también este terreno hay distinciones que hacer, porque, lo mismo que se pueden llevar ocho apellidos vascos sin sentir el más leve afecto ni interés hacia lo vasco, cabe ser «euskeldun» práctico, sin asomo de conciencia vasca, por pura necesidad o por ignorancia de otras lenguas. 

En nuestro caso nos interesa más el vasco-parlante reflexivo, profundamente consciente de los valores humanos y afectivos que se encierran en la lengua, aunque sea peor conocedor práctico de la misma. El hecho objetivo de manejar con soltura un idioma tiene menos importancia que el de sentirla como propia, el de querer avecindar y afincar en ella el espíritu. Es toda la distancia que va del idioma como instrumento práctico y utilitario de comunicación de ideas al idioma como sistema de expresión afectiva. Pues bien, yo me permito pensar que si el número de vasco-parlantes prácticos va disminuyendo, el de euskeldunes conscientes-afectivos crece, y esto es, a mi parecer, un dato muy importante, aunque no tenga demasiado que ver con la cuestión del esencialismo a que antes aludíamos. 

Una lengua no es sólo una lengua. Son muchos decires y muchas cosas dentro de cada decir"45. 
Euskal nortasuna, Euskal Herriaren nortasuna euskarari lotzen dio Karlos Santamariak, hain zuzen garapena ekonomiatik, edo politikatik edo bilatzen dutenen aurka: "Parto siempre del supuesto de que la conservación y desarrollo de la nacionalidad vasca van inexorablemente unidos al problema de la pérdida o salvación del euskera y de que, por tanto, todo cuanto se haga en favor de la recuperación de esta lengua será de la mayor importancia para el futuro de nuestro pueblo. Ciertos espíritus pretenden que la personalidad vasca debe ser defendida en otros terrenos, en el terreno económico, en el político, en el sociológico, etc. No quieren darse cuenta de que, desde un punto de vista esencial la presencia del euskera es rigurosamente necesaria para la conservación de la personalidad vasca..."46. 

Euskara batu, modernotu 
Folklorismoa eta purismoa, horra euskararen etsaiak. Honela esanda ez da ulerterraza Karlos Santamariaren pentsaera puntu honetan: "Folkloristak, puristak, eta beste honelakoak, barneko etsai dira, besteen artean, nahiz eta berak ez jakin"47. 

Hizkuntza garbi gordetzearren euskarak alor berririk irabazi behar ez badu, jai dugu, euskararenak egin du. "Bein baiño geiagotan erderakada batzuek erabilli bear ditugu, naita naiez, euskal idatzi-lanetan ibiltzen geranok. Izkuntzaren garbitasuna gordetzeagatik, esan nai duguna osorik ez esatea, alegia, euskeraz esateko zallak diran gaiak alde batera utzi ta, euskeraz errezki erakutsi ditzakegunak soillik aipatzea, ez zait ondo iruditzen. Bide hortaz kalte handia egiten zaio izkuntzari, azkenean, gai geiena erderaz bukatu bear bait da. Au da euskeraren eriotza"48. 

Euskara batu eta modernoaren aurkako jarreretan antiintelektualismoa somatzen du Karlos Santamariak. "Euskera sail guzietan sartu nahirik ari geran "inteletualok" begi txarrez ikusten gaituzte euskaltzale batzuk. Beren euskera gozo-gozo ta jator-jator gorde nahi dute. Baina beren euskera eme ta gozoarekin besterik ez badira jarraitzen, egunen batean euskera besoetan il zaiela arkituko dira. "Inteletualak" sasi-maixuak direla eta euskera motela eta erdi erderatua erabiltzen dutela esaten dute. Baina nola Marcuseri buruz eta Aljebra berriari buruz idatzi hitz jatorrekin besterik?"49. 

Ataka honetatik euskara ateratzeko bere proposamenetan bi hiztegi mota aurki ditzakegu. Bateko, "«gaurko hiztegi» bat nahi ta nahiezko dugu"50. UZEIk landu du gehien alor hau. Eta besteko, batasun hiztegia. Lehen orduko kezka du horretan Karlos Santamariak. 1966an plan bat proposatzen dio Euskaltzaindiari51. 1968an Euskaltzaindiak Arantzazun ospatu zuen batasun-bilerara txosten bat bidali zuen, hain zuzen ere euskal hitzen batasuna lortzeko nola heldu behar zitzaion arazoari planteatuz. Euskaltzaindiaren esku utzi zuen bederatzi puntutako eginkizuna: 
"I. Hitz orotar, era-bateko, eta gañera grafia-bateko diranen lista egitea. 
II. Grafia desberdiñeko hitz erabatekoen lista egitea. 
III. Lista hortan bertan hitz bakoitzari grafia bakar bat ezarri ta lista berri bat egitea. Agiri da, lan hau egiteko, euskal ortografia funtsatzea nai-ta-naiezkoa dala, aurren aldetik. 
IV. Era-askotariko hitzen lista egitea. 
V. Lista hortan, forma bat edo geienez bi forma artzea, hitz bakoitzerako. 
VI. Lista berri bat antolatu, forma batuekikoa. 
VII. Bereziko hitzen lista prestatzea. 
VIII. Bereziko hitz bakoitzerako forma bat aukeratzea. 
IX. Bereziko hitzen saillean prestamu politika bat eragitzea"52. 

Euskaltzaindiari egindako proposamena bere esku hartu zuen Batzarraren biharamunean. Nire paper zaharren artean gorderik ditut Karlos Santamariak bidalitako hitzen fitxak. Bi mila hitzetako hiztegia eratu nahi zuen53. 

Euskal Hiztegi analogikoa ere proposatu zion Euskaltzaindiari, adibide eta guzti. Hona hiztegi honen abantailak, Karlos Santamariaren arabera: 
1. Euskal idazle, izlari eta pentsazaileentzako oso tresna egokia izango da. 
2. Analogiko hiztegiaren egitean, hitz askoren forma eta ortografia tinkatuko dira, bidenabar. 
3. Lan hau egiteko, hitz bakoitza ondo aztertu beharko da. Beraz, hiztegi analogikoa, euskerazko euskal hiztegi nagusia egiteko lehenengo pausoa izanen da"54. 

Dataz hauxe da Karlos Santamariak hiztegi kontuan egindako azken ahalegina, oker ez banago. Hiztegigintza iada gorpuztu zelako edo, ez dut uste Karlos Santamariak alor hori geroztik gehiago landu duenik. 

Batasun-aurretiko hizkuntz anarkia eta babelak min ematen zion bai buruan eta bai bihotzean. Iada 1966an Euskaltzaindiaren onarpena eskatzen du, era gogorrean: "(...) Tamalgarria da, izan ere, Euskaltzaindiaren egoera. Batzuek esaten dute Akademiak bide horri jarraitzen baldin badio, laster egingo dula bereak. Eta beste batzuek, Euskaltzaindia iltzat ematen dute oraiñ-ezkero. Ez da hori, nere ustez, geinetako euskaltzale zintzoen iritzia. Gure izkuntza zaintzeko ta zabaltzeko ez degu Euskalerrian instituzio geiegi, alajaña! Ondatzea errezagoa da eraikitzea baño. Euskaltzaindiak iraun bear du, nai ta naiez, personalismo ta lelokeri guzien gañetik. Neretzako axioma bat da esate au eta hau (h'kin eta h'gabe esaten dizutet, guziak ulertzen nazazuten). Areago, nik, Quijote ta zoroa naizen aldetik, onela irixten ez dutenak euskaltzale zitaltzat artzen ditut. 

Euskaltzaindiak bi gauza onak eta baliotsuak ditu. Alde batetik euskera-gaiak erabiltzeko ta sakontzeko gizon prestu ta jakintsuak. Bestetik, euskeraren alde lan egiteko ta euskal baratza landutzeko gura ta borondate ona, egon ba dago euskalzaiñetan"55. 

Euskaltzaindiaren hizkuntz autoritatea babestea eta bere lekuan jartzea tokatu zitzaion dozena bat urte beranduago, Euskera-zaintzaren aurka ezeze Eusko Ikaskuntza eta "Amigos del País"en aurka. "Orden Ministerial sobre el bilingüismo" delakoan Euskaltzaindia agertzen da Talde Bitarikoaren asesoratzaile hizkuntz kontutan. Eusko Kontseilu Nagusiak (EKN), Karlos Santamaria buru dela, hartu zuen lehen dekretu kulturala Euskaltzaindiari dagokio, honen statusa finkatu eta funtzioak indartze-aldera56. 

Aukera horren defentsa sutsua egiten du Karlos Santamariak prentsan: "Atacar a la Academia no sólo me parece injusto y absurdo, sino que es además echar piedras contra nuestro propio tejado"57.

 
KARLOS SANTAMARIA KULTURA ATZERA AURRERA