KARLOS SANTAMARIA AZTERKETAK
KARLOS SANTAMARIAREN LANAK

Karlos Santamaria eta (euskal) kultura

Joan Mari Torrealdai

Kultura-autodeterminazioa 
Hezkuntzako Kontseilari zela jaulki zuen autodeterminazioaren ideia hau, EUTGn emandako hitzaldi batean. 

Separatismo kulturalak ez du zentzurik, baina autodeterminazio kulturala eskubide naturala da. Ezin gaitezke isolatu, mundutik aparte bizi, beste herrien kultur balioei muzin eginez. Euskal Herriari aitortu egin behar zaio, ordea, bere kultura propioa izateko eskubidea: "Yo entiendo que es el propio pueblo vasco, en su totalidad compleja, quien debe determinar el futuro destino de la lengua vasca, su pervivencia, su cultivo, su desarrollo literario, su utilización como medio de comunicación social. 

Esto de que los vascos, que somos todos los que vivimos y trabajamos en este pueblo, podamos orientar el futuro de nuestra cultura, sin interferencias ajenas, es lo que yo llamaría el derecho a la autodeterminación cultural. Yo afirmo este derecho y lo proclamo aquí: el deber y el derecho de cada pueblo a mantener su propia cultura, y pienso que nadie puede discutir en el plano político este derecho porque es un derecho natural"34. 

Euskal kulturaren agonia? 
Jakin-en Erradakzio-bileretan gogoan dut zenbat aldiz mintzatzen zen euskal kulturaren jarrerak Unamunoren agoni-interpretazioa errekuperatu behar zuela eta. Agoniak heriotzaren hurbiltasuna adierazten du, bai, baina baita heriotzaren aurkako borroka ere. Karlos Santamariari (eta Rikardo Arregiri) zor zaio Jakin-ek 1969ko bere lehen zenbakian atera zuen editorial programatikoa, 1956ko belaunaldi berriaren norabidea nolabait markatu zuena. Euskal kulturaren diagnosia, ikuspegi globala eta aurrera egiteko landu behar dituen kontzeptuak koinzidenteak dira Karlos Santamariaren pentsaeran eta editorialean: agonia, ukazioa, borroka, iraultzailea, eta abar. Editorialean agoniaz esaten denak Karlos Santamariarena dirudi: "Euskal kultura agonian dago. Eta, dakigunez, agonia bakoitza, arrisku bat bada, indarraldi bat ere ba da. Arriskua da, heriotzaren ataria dalako agonia. Euskera, beraz, hil diteke. Ta dakarren berezko joera nagusi dedila uzten badugu, hil egingo da. 

Agonia, aldiz, indarraldia ere ba da. Agoniak borroka esan nahi du, heriotza uxatu egin nahi luke, egoera hortatik ateratzeko indar iraulgile bat da. Heriotzari ezetz esaten dio: hori da sustraia. Ukazio bat dago agonia bakoitzean. Eta ukazio hori bera datza gure kulturaren hasieran bertan. Zahartzaroaren aurkako, heriotzaren kontrako ukazio horrek mugiarazten du gure kultura. Gure kultura gaztea da, bizi-nahia dario, nork nahi zuen museoan sartu? Gure kultura borrokalaria da, erreztasun-bila euskarara datorrenak, ez daki nora datorren"35. 

Hilabete batzuk lehentxeago argitara emandako artikuluan, euskal kultura segurtasunik-ezaren sistema gisa deskribatu ondoren, aipatu editorialean geroxeago agertuko ziren ideietako batzuk azaldu zituen, bere jarrera pertsonalarekin batean: "Ezeztasunarena ta ukatasunarena da jakintzaren ta politikaren oldarra. 

Zientzia sailean nundik etorri oi da aurrerapena? Ukatzetik. Geometria ez-euklidianagatik. Fisika ez-neutoniagatik. Epistemologia ezkartesinagatik, ta honela. 

Gaston Bachelard filosofoak bere «Le nouvel esprit scientifique» honela  adierazten digu. Ukatasunaren ahalmenean ikusten du baliorik handienetako bat. 

Hitz baten: euskal kulturak, bere mamian, erreboluziogile izan behar du bortzaz, zeren esistitu nahi badu, aurrean duan errealitatea ukatu egin behar dualako. 

Txoraturik gaudela? Horixe esan oi dute filisteoak. Bainan hauek hil ta lurperatuak izanen dira laster, kultura sailean batere eginkizunik ez dutenez gero. 

Hau da nere pentsaera, argi ta garbi esana. Nik euskal kultura haintzakotzat hartzea hortik dator, besteak beste, hortan bertan histori-oldar izugarri bat ikusten dudalako"36. 

Iraultza kulturala 
1960 hamarraldiaren amaiera aldera (Pariseko Maiatza'68 gogoan) iraultza zen egoera berritzearen eta aldatzearen sinbolo eta bidea. Karlos Santamariak ere urte horietan euskal kulturak iraulgile, erreboluziogile izan behar duela baiezten zuen. Jakin-eko aipatu editorialean bezala, euskal kulturak bera ukatzen zuen errealitatea, ukatu egin behar zuen bere aldetik. 

Hezkuntz Kontseilari delarik ere Karlos Santamariak iraultza kulturalaz hitz egiten du (eta ordurako maoismoak indarra galdua zuen, horren argitan Karlos Santamariaren pentsakera ulertu nahi izanez gero). Karlos Santamariaren pentsakera pertsonalistaren ondorio zuzen-zuzena da iraultza kulturalaren kontzepzio hori. 

Zein da iraultza honen etsaia? Makina, teknika, zientzia, gizartearen mekanizazioa. Mentalitate teknikoak zibilizazioari gero eta kutsu antihumanistagoa ezartzen baitio. Pentsaera mailan, bestalde, positibismo zientifikoak "gizona" kontzeptu gisa sasi-kontzeptutzat hartzen du. Gizonaren heriotzaren testuinguru kritikoan gaude, Karlos Santamariaren esanetan. 

Nora jo behar du iraultzak? Gizonaren alde, gizona baita historiaren sujetoa. Eta gizonaren alde jotzea, erroen bila joatea da, herrien kulturan bilatu behar baita kulturaren sapa. "Estamos en todas partes pendientes de una especie de revolución cultural que cada vez sentimos como más necesaria. También en la Universidad hay que hacer una revolución. 

Muchos jóvenes están dispuestos a adoptar esta actitud revolucionaria, y yo pienso que deben ser estimulados en sus afanes radicalmente renovadores. 

Creo, en efecto, que la Universidad debe infundir en los jóvenes un espíritu de insatisfacción, un espíritu de cambio, un espíritu revolucionario, digámoslo de una vez. Pero no tanto para luchar unos hombres contra otros, sino para luchar todos contra una civilización que aplasta al hombre. 
La revolución de hoy, o más bien, la revolución de un mañana inmediato que estamos ya tocando, es la revolución del hombre contras las máquinas. Es la revolución de que nos habla el pensador judío Martín Buber. 

«Veo avanzar —dice Buber— sobre el horizonte histórico con la lentitud de todos los procesos de que se compone la verdadera historia del hombre, una gran protesta contra la civilización técnica, un gran descontento, una gran revolución. En ella, los hombres no se rebelarán como ha ocurrido en el pasado, contra el reinado de una tendencia determinada, sino que se alzarán todos juntos contra la falsa manera, la inauténtica manera en que se están produciendo la convivencia humana y la relación del hombre con la naturaleza». 

En esta revolución del hombre contra los aparatos, la universidad no puede ser neutral; debe estar del lado del hombre. Por eso, creo que el gran quehacer que hoy tendría delante la cultura universitaria sería la re-humanización de la ciencia, la re-humanización de la técnica. 

El medio principal para esta re-humanización debe ser la vuelta a las raíces, la vuelta a una especie de silvestrismo, que estamos necesitando tremendamente, es decir, el ir a buscar la savia de la cultura en las culturas de los pueblos"37.

 
KARLOS SANTAMARIA KULTURA ATZERA AURRERA