KARLOS SANTAMARIA AZTERKETAK
KARLOS SANTAMARIAREN LANAK

Karlos Santamaria eta (euskal) kultura

Joan Mari Torrealdai

Kultura ortegatarra, gainditurik 
Kulturaz hitzegin behar duenean, Unibertsitateaz idatzi behar duenean, Karlos Santamariak Ortega y Gasset-en ideiak aipatzen ditu. Honen erreferentzian Karlos Santamariak berak hobeto adierazten eta zehazten du bere pentsaera. Ortegari batez ere bi akats aurkitzen dizkio: bat, kulturaren eta unibertsitatearen irizkera burgesa, indibidualista, elitista; eta jacobinismoa. 
Karlos Santamariaren ustez Ortegaren pentsaerak ez du baliorik euskal kulturarako: euskal kulturaren errealitatea esplikatzeko eztu balio, eta gutxiago errealitate hori dinamizatzeko. 
Ortegak kulturaz ematen dituen hamaika (bai, 11) definizio-elementu eskaini ondoren bere kritika luzatzen du Karlos Santamariak: "Berehala ikusten denez, kulturari buruzko Ortegaren pentsaera guztiz gainditurik dago, gaurko egunean. Arras atzeraturik gelditu dela esan daiteke, haren kontzeptuak, gure gaurko sozial mentalitatetik urruti dagoen intelektual-indibidualismo batetara makurtzen bait dira. 

Ortega liberal handi bat zen, eta haren pentsaera orduko Espainiako ideologia liberalari loturik zegoen. Pentsaera horren indibidualismoaz konturatzeko, nahikoa da aipatu ditugun fraseak berrirakurtzea. Gaurko egunean, ordea, kulturarekiko kontzeptuek sozialak izan behar dute, ala ez dira izan"22. 

Euskal kulturaren ezaugarriak 
Karlos Santamaria, euskal kulturaren berezitasunak adierazi nahi dituenean ere, Ortegarengandik abiatzen da. Hobeto esan, Ortegak kultur definizioan sartzen dituen hamaika elementuetatik bat bereizten du, alegia, "cultura es aparato de facilidades frente a la existencia", eta beste leku batean "un sistema de seguridades frente a la vida". 

Euskal kultura bera definitu aurretik Ortegaren ideien disfuntzionaltasuna azpimarratzen du. Ziurtasun-sistema dela kultura? "Banan teoria hori euskal kulturari ezartzen badiogu ez gera konforme Ortegaren ideiarekin. Nun daukagu euskal kulturaren erreztasuna? Nun berak emandako segurantza?". Galdera ondoren, Karlos Santamariaren erantzuna: "Nere ustez Ortegaren iritzia "burgesa" da ta bere ideiak gure egoerarako ez du balio. Kulturarekiko Ortegaren iritzia haintzakotzat hartzerik ez dugu". 

Arras kontrakoa da euskal kulturari egokitzen zaion kontzeptua: "Euskal kultura segurtasunen xistimarik ez da, kontrakoa baizik. Sail hortan hasten denak ez du ezer irabaziko, eragozpenik handienak bere kontra izanen ditu baizik. 

Euskal kultura, erroak haizetara dituen kultura bat da. Euskal kultura eginkizunekoa da, hau da, dana egiteko duen kultura bat. 

Euskal kultura ez da besteak bezelakoa, estal-gabekoa da. Benetako kultura proletarioa, mezpreziatutakoa ta bide guztietan desornitutakoa. 

Erderaz, nahiz gazteleraz, nahiz prantzesez, esate baterako idazten hasten danak erreztasunak oro ditu: mota guzietako hiztegiak ta enziklopediak esku eskuan ditu. Klasikoen laguntza beti arkitzen du. 

Euskal kulturari "sistema de seguridades" ez, baizikan "sistema de inseguridades" deitu behar diogu"23. 

Folklorea kulturaren etsai 
1956ko belaunaldikoen artean prentsa txarra zuen folkloreak. Folklorea engainutzat, kloroformotzat, atzerakoitzat, euskararen eta kulturaren ordezkotzat, azalekotzat jo ohi zen maiz. Arazoa zertan zen ulertzea ere zail gertatzen zaio gaur askori. 

Bi hitzetan esanik, eta gaur eguneko ikuspegitik begiratzeak ematen duen abaintalarekin, honela koka genezake arazoa. Bateko, frankismoak bere lehen aldi osoan guztiz debekatu zuen euskal nortasunaren agerkaririk txikiena ere, folklorea horien artean. Urteak joan-ahala, folkloreari (txistua, dantzak, etab.) atetxo bat edo beste ireki zion. Joku honetan sartu zirenen eta hori kolaborazionismotzat zeukatenen artean du borroka da lehena. Eta besteko, garaiko gazteriak tranpa handi bat salatzen zuen hor, tranpa bikoitza: batetik, folkloreak gordetzen bide zuen euskal nortasunaren esentzia eta, ondorioz, berrikuntza guztiak (hala nola euskal kantu berria) sasi-euskaldunak ziren; eta bestetik, euskal kultura folklorera mugatzen zutela erraz. Alegia, folklore gehiegi zegoela eta euskara gutxiegi; eta folklorea modernitateari kontrajartzen zitzaiola, horra salakuntza nagusiak24. 

Jon Oñatibiaren artikulua Karlos Santamariak El Diario Vasco-n idatzitako artikulu bati erreferentzia eginez hasten da. Oñatibiak dionez "azken aldi ontan astinketa ederra eramaten ari da gure folklorea. Bere alde banaka batzuk irten zaizka, baña aurkakoak askotaz ere ugariago ta gotorragoak dira. Abek, dirudienez, folklorea kaltegarritzat daukate, batez ere Euskalerriaren gaztetzeari begiratuta. (...) Eta azkenik, izena ere ukatu nai dio norbaitek, "folklore" itza Espainiko iztegian aurkitu ez duelako"25. 

Azken esaldi honetan Karlos Santamariaz ari da, otsailaren 22an El Diario Vasco-n idatzi zuen «Ye-Ye» y Folklore» artikuluaz hain zuzen. Karlos Santamariak artikulu honetan posizionamendu garbia hartzen du folklorearen polemikan: berritzaileen alde idazten du eta espreski gazteen alde. Hasieratik argitzen du bere irizkera, dioenean "el citado vocablo no me inspira ninguna simpatía. Hay en él algo de indefinible, que me obliga a ponerme en guardia cada vez que lo escucho o que lo leo; la sensación extraña de que alguien trata de darme un timo"26. 

Joerazko arriskuez mintzo da Karlos Santamaria folklorearen inguruan: "Corremos, en efecto, el peligro de terminar defendiendo lo pintoresco sin lo vital; el color sin la materia; lo accidental sin lo sustancial. La tradición sin la vida. 

El "folklore" si es algo, debe ser un fenómeno o conjunto de fenómenos vivos, emanación espontánea de la vida auténtica de un pueblo. Mantener la apariencia de vida en algo muerto, me parece un simulacro irreverente. Antes que esto, prefiero el olvido o la paz de los cementerios"27. 
Zerk hasarretzen du hainbeste Karlos Santamaria? Zeren eta hasarre baitago, ohi dituen ñabardurak kontuan hartu gabe idazten baitu hemen. Karlos Santamaria hasarretzen duena zera da folklorezaleek euskarari eta euskal kulturari bizitzeko eta berritzeko bidea ukatu egin nahi diotela: "Estoy persuadido de que el hombre, todo hombre, necesita una tierra, con su limo y sus sustancia y sus jugos fecundos. Privarle de ella, desarraigar al hombre, trasplantarle sin miramiento alguno, me parece un crimen contra la Humanidad. 

Pero esto no significa que al hombre haya que encerrarle, condenarle a repetirse, dentro de moldes fabricados por generaciones anteriores. Cada generación debe traer lo suyo, como nuevo. 

Así, cuando en nombre del folklore tradicional, del que nos viene del pasado, se trata de condenar el folklore vivo, el que está naciendo ahora, importado quizás de América —todo ha sido importado de alguna parte—, entre estruendo de guitarras electrónicas, creo que se comete un error. Porque sin fecundación no hay multiplicación de la especie. 

No veo por qué la entraña popular vasca vaya a ser incompatible con el ritmo «ye-ye». 
Al contrario, me felicito de que la vieja lengua de Aitor haya sido capaz de encontrar ahí un campo de expresión, porque esto significa que está aún viva y que en ella subsiste aquella capacidad de adaptación que algunos como Unamuno, había pretendido negarle definitivamente. 

Nuestros jóvenes no quieren saber nada de un «folklore» que huele a naftalina. Y en esto no hay más remedio que darles la razón"28. 

Xiboletarrekin eztabaida 
60. urte inguruko Karlos Santamaria behin eta berriz posizionatu da gazteekin, eta gazteen alde, hauen pertsonak eta egitasmoak defenditu ditu beti, euskal kulturako auzi guztietan, folklorea dela, H-a dela, euskal kulturaren berrikuntza dela, euskara batua dela, etab. 

Hala ere, Karlos Santamaria ez da dena onartzen duen aitona. Ñabarduren gizona izaki bera, ezin izan zuen onartu gazte-andana batek Antonio Labayen eta Basarriren aurka egindako erasoa. Karlos Santamaria "ausartu" (hala kontsideratzen zuten behintzat xiboletarrek) egin zen 10 gazteri aurre-egitera, hauetako batzuk bere lagun minak eta  tartean semea: Rikardo Arregi, Ibon Sarasola, Xabier Lete, Ramon Saizarbitoria, Gabriel Aresti, Xabier Kintana, Antton Santamaria, Rafa Egiguren, Amaya Lasa, Joxemi Zumalabe. 

Eztabaida honek bere puntuan uzten du Karlos Santamaria eta belaunaldi gaztearen arteko harremana. "Betiko zezena toreatzen"29 artikuluan aipaturiko hamairukoteak Antonio Labayenen "aingerukeria" eta Basarriren "herrikoikeria" salatzen zituen zakar baino gehiago aurrez-aurre. Hurrengo astean Karlos Santamariak bere iritzia agertzen du "Zezenkeriak eta Xiboleteak"30 zakar eta aurrez-aurre. Huskerien gain egindako muntaia salatzen die Karlos Santamariak: Ez esaten dutena eta ez esateko modua gustatu zaio: "zuen poemak, zuen entsaioak, zuen ideia berriak, egiazko berriak, desiratzen nago. Ez berriz, umore txarrezko kritikak eta esabruptoak". Hildakoak ehortzea hildakoei uzteko, esaten die, atzerantz egin dutela aurrera beharrean. 

Belaunaldi berriko partaideok ez dira isilik gelditu: "Xiboletarrak Karlos Santamaria-ri" erantzuna ematen diote31. Karlos Santamariaren artikuluan paternalismoa eta xinplifikazioa ikusten dute eta hark axaleko diferentziatzat jotzen zuena hauentzat funtsezkoa da, "diferentzia esentziala": "Euskaldungoaren konzepzioa, Euskal Herriaren etorkizuna, euskal problematikaren sustraiak, problematika honen barruan poeten eta idazleen eginkizuna, populuaren eta pentsalarien arteko erlazioak eta abar eta abar bi aldetatik diferenteak izan eta huskeri bat dela separatzen gaituna?". 
Karlos Santamariak ondotxo daki "bi aldeen" diferentziak zeintzuk diren. Lau urte lehenago idatzia zuen Karlos Santamariak gazte eta besteen aldea zertan zen, h-zale eta besteena, noski: "... yo que intento buscar una explicación coherente al acaloramiento que unos y otros muestran en este asunto, pienso que los jóvenes esgrimen esas "h" más como armas de combate social que como medio de resolver las disparidades ortográficas. 

Yo me atrevo a pensar que los jóvenes hachistas o h-zales tratan de denunciar por ese medio un convencionalismo que hace del euskera el ingrediente esencial de una concepción silvestre, ingenua, patriarcal, pastoril, selvática y «baserritarra» de la cultura y de la «cosmovisión» vasca, si es que a esto se le puede llamar cosmovisión. 

No olvidemos, en efecto, que «baserritarra» viene de «baso», bosque, lo mismo que «selvático» y «silvestre» vienen de «silva», selva. A ese selvatismo, quieren oponer una visión moderna y universalista de nuestra cultura, en lo que, sin duda, chocan con los hombres de las otras generaciones. Por eso apasionan tanto esas haches y resulta que el escribirlas o no escribirlas está cargado de un sentido trascendente y terrible"32. Ez zaio, halere, iruditzen modua hori denik, probetxu eta etekinik gabeko eztabaida iruditzen zaio, proiektu berriak lantzea eta mamitzea baita garrantzizkoena. 

Probetxu eta etekin gabekoa iruditu zitzaion 1967an Gabriel Arestiren "C" hizkia erabiltzeko erabakiari ere. "Eramos pocos y parió la abuela" ihardesten dio. "Oraiñarte "h" izkia genuen problema. Iskanbilla berri bat sortu nai diguzu? Gure idaz-produzioa apala baiño apalagoa izaten da; izkuntzaren egoera, anarkikoa; idazleak, bakotza bere aldetik, amaika euskalkiz idazten; irakurleak, idazten dan apurra, ezin ulerturik... ta beste korapillo berri bat sartu nai dezu euskal literaturan? Eztet ezer konprenitzen!"33.

 
KARLOS SANTAMARIA KULTURA ATZERA AURRERA