Karlos Santamaria eta (euskal) kultura
Joan Mari Torrealdai
SARRERA
"Erroak ogia baino beharrago"
Karlos Santamariaren giza konpromisu linguistikoa eta kulturala ulertu
nahi bada, "enracinement", ("erroztapena", dio euskaraz berak) da kontzeptu
giltzarria.Karlos Santamariaren pentsaeran periferikoa barik erdi-erdikoa
den kontzeptu hau miresten duen Simone Weil idazle frantsesari hartu dio
("aquella elegantísima mujer escribió con el corazón, al mismo tiempo que
con la cabeza, que es como debieran escribirse todos los libros que hacen
referencia al hombre y a lo humano")1 eta ia aipatzen duenero frantsesez
aipatzen du "enracinement". Euskaraz ere bai, baino gutxiago.
Eta gaztelaniaz ez du balio berdineko hitzik aurkitzen: "Pero, volviendo
al vocablo "enracinement" observamos que es palabra prácticamente intraducible
al castellano (...). Como todo el mundo sabe, las palabras, o por lo menos
ciertas palabras, pierden al ser traducidas una gran parte de su riqueza
conceptual y vivencial"2.
Kontzeptu horrek Karlos Santamariaren baitan ez du konnotazio etnozentrikorik
eta nazionalistarik. Bere filosofia pertsonalistan kokatzen da egokien
"enracinement" delako hori, erdiz-erdi integratu ere.1960 hamarkadaren
erdi-aldera arazo honek asko kezkatzen zuen Karlos Santamaria. Antza denez,
urte horietan deserrotzearen joerak indarra hartzen ari ziren Euskal Herrian.
Mota desberdinetakoei erantzuten die artikuluetan. Ekonomi aurrerapena
gauza guztien gainetik baloratuz, batzuk "biziera-mailla geitu ezkero ez
diote errien nortasunari begiratzen"3.
Hauen ustez , Karlos Santamariak dio, "euskera galtzea ez da kaltegarri,
oso onuratsua baizik. Euskera piztutzeko lan egitea ez da zentzu-lana,
izkuntza zarra illa dagolako, ta ondo illa gañera"4. Hauetakoak bide dira
urte horietako "Gidari kooperatibista diralako kristau zintzo batzuek"5.Karlos
Santamariak honela erantzuten die holakoei: "Ekonomiak oso garrantzi handia
dauka, ezin duda. Fabrika ta kooperatiba sortzea ederki iduritzen zait.
Bañan biziaren mamia erroztapena ta nortasuna dana, lenengoa zaindu bear
degu. Erriaren baloreak gorde ta ugaldu bear ditugu, dirurik ematen ez
badute ere. Eta gizon ikasiarentzat au da, nere ustez, lenengoetako eginkizun
bat, emen eta Pekiñen"6.Deserrotzea proposatzen dute zenbaitek unibertsaltasunaren
izenean, zibilizazio berriaren izenean.
Erabat negatiboa eta kaltegarria da joera hau. Zibilizazioaren, kulturaren
ulertzapen erratua da hori, nahastu egiten baitute kultura eta erudizioa,
instrukzioa, informazioa, teknika: "La verdadera cultura no consiste en
el manejo de unos conceptos intercambiables, de unas piezas «standard»,
que pueden ser adaptadas a cualquier clase de máquinas humanas, sino algo
que está profundamente ligado a un medio humano determinado, con su fisonomía
y su figura propias".
Eta ondorioztatzen du: "Nada más bárbaro que el hombre «civilizado»
de hoy, el hombre «deraciné», al que se le ha privado de un modo particular
de ser humano. Su instrucción puede ser elevada. Su cultura es prácticamente
nula, mucho menor que la del último casero de Régil o de Lesaca"7. Karlos
Santamariaren ustez, errogabetzearen ondorioak ez dira maila horretakoak
bakarrik: psikologiaren eta askatasunaren mailan ere kaltegarri da errorik
gabe bizitzea: "El desarraigo es una de las causas más profundas y menos
conocidas de la angustia existencial, ese mal que aqueja tan bárbaramente
al hombre urbanizado de nuestro tiempo. El desarraigo ha hecho por sí solo
más esclavos que todos los poderes tiránicos de este mundo, puesto que
le priva al hombre de su fisonomía y con ella de su propia sustantividad
personal"8.Deserroketaren mota batek —migrazio-mugimenduak— tragedia bikoitza
sortu du gurean: arrazoi ekonomikoengatik bere lurreko berotasuna galdu
duen emigrantearena, bat. Eta bi, euskaldunarena, bere ohiturak galtzea
suposatu baitio.
Hona soluzioa: "Haría falta que pudieran encontrarlo aquí de nuevo,
que lograran asimilar nuestro clima y nuestro modo de ser, que pudieran
incluso aprender nuestra lengua, tan íntimamente asociada a todo lo nuestro,
sentir nuestros mismos afectos y esperanzas"9. Baina nola lortu hori? "Pero
para ello sería necesario que nosotros pudiéramos ofrecerles una personalidad
de la que nosotros mismos nos sentimos cada vez más desprovistos, por razones
históricas y sociológicas de diversa especie"10.Gai honetaz idazten duenean
hirugarren solaskide-mota bat ere badu Karlos Santamariak.
Herria, lurra, hizkuntz zaletasuna, ohiturak eta tradizioak klase proletarioa
menperatzeko burgesiaren armatzat hartzen dituen gazte marxistari zuzentzen
dio artikulu bat Zeruko Argian11. Karlos Santamariak bere pentsaera honela
definitzen du: "Neretako, gizona, egiazko gizona izateko, «erroduna» izan
behar da, alegia, zuaitz ta landare guztiak bezela, lur batean, erri batean,
sartu bear ditu bere sustraiak, etsimen gorrian erori ez dadin"12. |