KARLOS SANTAMARIA AZTERKETAK
 
 KARLOS SANTAMARIAREN LANAK
 

Bakea eta gerra. Etikaren eta teknikaren artean

Paulo Agirrebaltzategi

Bortxaeza

 
"Gandhi-zalea izan naiz oso" aitortzen du berak gai hauei buruz bere azken solasaldietako batean, Argia aldizkariari egindako elkarrizketan ("Arriskua amerikarren defentsa planean dago", Argia, 1985.03.10,14). Gandhi da, hain zuzen, bortxaezaren teoriaren eta mugimenduaren aita. Horren ondoan Vinoba eta Shastri ere aipatzen ditu. 

Karlos Santamaria izan da, aurrena ez baldin bada, aurrenetarikoa, bortxaezaren irakatsia Euskal Herrian zabaltzen eta aldarrikatzen. Batez ere 1980tik aurrera behin eta berriro agertzen da doktrina hori bere idazkietan. Ez da hori bakarrik, berak aitortzen digunez, aspalditik bortxaezaren aldekoekin lan egiteko aukera izan zuen: "En la época, ya lejana —1980an idazten ari da—, en que fui durante varios años secretario internacional de un movimiento pacifista de ámbito europeo —Pax Christi, esan nahi du—, tuve la posibilidad —e incluso la necesidad— de trabajar en contacto con teóricos y activistas de la 'no-violencia' gandhiana". ("La no violencia", El Diario Vasco, 1980.11.23) 

Bere ustez, gaizki ulertu da sarritan bortxaeza mendebalean, "bortxarik ez" besterik ez bailitzan. Baina Gandhiren jarreran "ez" hori ez omen da negatiboa, positiboa baizik: "Ese 'no' es pues un 'no' afirmativo, que conduce a un tipo de lucha por la justicia y por la liberación de los pueblos sumamente enérgico y combativo a condición de no ser ni sangriento ni mortífero". ("La no violencia", El Diario Vasco, 1980.11.23) 

Bortxaezaren praktika ez-kooperaziorekin eta desobedientzia zibilarekin lotuta dago, Gandhik eraman zuzenez, borroka armatuaren alternatiba gisa. Horrek ematen dio zentzu guztiz aktiboa bortxaezari. 
Gandhik Hinduismotik harturiko ahimsha kontzeptua jaso nahi du bortxaezak. Inori eta ezeri kalterik ez egitea da funtsean hori. Izpiritualitate bat adierazten du. Eta Gandhik berak izpiritualite bezala bizi du bortxaeza, bere fedean oinarritua. Horren oinarrian Hinduismoko satyagraha kontzeptua dago: Maitasunaren indarra. Etsaia suntsitzera jo beharrean, haren kontzientziaren barruan ongia eraikitzen saiatzen den indarra142. 

Horren gain eraiki du bortxaezaren bidea, baliabide politikotzat... Izan ere, berarentzat ez zen doktrina aszetiko soila izan, ekinbide politikoaren printzipioa baizik143. 

 Karlos Santamariak, bere aldetik, sarritan azpimarratzen du bortxaezaren jarraitzaileak behar duen ariketa aszetiko hori. Bortxaezaren alderdi aszetikoa eta alderdi politikoa biak hertsiki lotzearen aldekoa da, alde batetik nahiz bestetik guztiz bereizi nahi lituzketen bortxaezaren aldekoen aurka: "A mi juicio, es necesario afirmar con rotundidad que las técnicas no-violentas no sirven para nada cuando se las corta o separa de sus auténticas raíces espirituales, ya que en estas mismas raíces es donde, en definitiva, radica la fuente de eso que alguna vez hemos llamado la energía moral. Esa tremenda fuerza humana, que es capaz de allanar montañas y que constituye la clave real de la no-violencia". ("La alternativa gandhi", El Diario Vasco, 1982.02.28) 

Bortxaezaren metodoak ba ote du benetako aplikazio politikorik? Santamariaren kezka nagusietako bat da horixe. Baina kezka berbera agertzen du behin eta berriro Ebanjelioko zorionbideen aplikazio politiko eta sozialari buruz ere. 

Izatez, Karlos Santamariak kidetasun handia aurkitzen du Gandhi-ren ahimsha-ren eta kristautasuneko bakea-ren artean —nahiz eta budismoarena beraren kontzeptu panteistikoarekin lotuta egon—, eta bortxaezaren doktrinaren eta Ebanjelioko zorionbidetan agertzen den izpirituaren artean. Horregatik Gandhirekin batera bortxaezaren eredutzat dauka Luther KIng artzain ebanjelikoa ere. 

1965ean "Un hombre pacífico" artikuluan, Shastri Indiako presidente hil berriaren oroimenez idatzitakoan, Gandhiren bortxaezaren nahiz Ebanjelioko zorionbideen baliagarritasun eta eraginkortasun politikoari buruzko gogoetak jaulkitzen ditu: "Esta es la gran cuestión de hoy, de hoy sobre todo, más que de ninguna otra época, ya que el progreso moderno ha acrecentado de un modo enorme la fuerza del positivismo político". ("Un hombre pacifico", El Diario Vasco, 1966.01.16) Beraren ustez, Ebanjelioko zorionbideak ez dira bizitza pribaturako bakarrik; horrela pentsatzea, horien indarra baliogabetzea iruditzen zaio, batetik, eta bizitza publikoaren kontzepzioa desitxuratzea, bestetik144. 

Funtsean makiabelismo politikoaren, azpijanean, tranpan, indarkerian oinarritzen den politikaren kontrako antidotoa behintzat izan beharko luke bortxaezaren edota zorionbideen bidetik markaturiko politikak. 

Karlos Santamariak bere jarrera ideal guztietan eraginkortasuna —efikazia— eskatzen du; bai gerrari eta bai bortxaezari eskatzen zaio eraginkortasuna, zilegiak izango badira. Zertan da bortxaezaren eraginkortasun sozial eta politikoa, historikoki begiratuta? Batzutan horien benetako eraginkortasuna azpimarratzetzekoa dela iruditzen zaio145. 

Beste batzutan, ordea, Gandhi-ren nahiz Luther King-en borrokaren emaitz ikuskorrik eza edo horien urritasuna aitortu beharrean edo gertatzen da, jokabide horien kontrakoen aurrean batez ere; baina berehala erantzuten die, baliabide biolentoen bidez lorturiko lorpenak historikoki ez direla emankorragoak izan146. 

Santamariaren bortxaezaren baliagarritasunari eta eraginkortasunari buruzko zalantzak metodo politiko hori mendebaldean aplikatu nahi denean sortzen zaizkio bereziki, honako testu honetan eta bestelakotan agertzen denez: "Confieso que nunca he llegado a estar plenamente convencido de esa posibilidad (bortxaezaz gerra guztiak gainditzeaz—. Pese a su evidente mérito y generosidad, los pequeños ensayos de 'no-violencia' realizados en los países occidentales, como por ejemplo el de Luther King, carecen en absoluto de trascendencia histórica". ("La no violencia", El Diario Vasco, 1980.11.16)147. 

Euskal Herriari bortxaezaren metodo oraingo egoera aplikatzeari buruz oraindik zalantza handiagoak agertzen ditu Karlos Santamariak. Euskal Herriari buruz abiatu delarik, eta orohar eta Indiarako Gandhiren bidea goraipatu ondoren, urrutiko egoerak aipatzen ditu bere zalantza agertzeko: "Aquí se nos plantea inveitablemente la siguiente cuestión: la idea de Gandhi ¿es realmente exportable a otros horizontes? Por ejemplo, ¿no sería absolutamente ridículo el querer aplicar métodos gandhianos a situaciones tan violentas como las de Chile, El Salvador, Turquía, Polonia o Afganistán?". ("La alternativa Gandhi", El Diario Vasco, 1982.02.28) Euskal Herriaren egoerari buruz beste hainbesteko zalantza duela dirudi. Dena dela, Argia aldizkarian 1985ean egindako elkarrizketan bere gogoa eta esperantza agertzen ditu, hemen ere bortxaezaren haizeak joko duela. 

Bortxaezaren orain arteko emaitzak eztabaidagarriak izan arren, eta mendebalderako eta beste hainbat egoratarako horren aplikazioak galdera-zeinua ipini arren, ez dirudi Karlos Santamariak zalantzarik duenik, etorkizunari begira bidea horixe dela: "Los partidarios de la no-violencia deben mirar, pues, mucho más al porvenir que al pasado". ("Ataque a Gandhi", El Diario Vasco, 1983.05.08) Horrelako zerbait adierazi ohi du, baita ere, Ebanjelioko zorionbideei buruz: horien aplikazio konkretu eta errealak gaur eguneko politikariarentzat gaurko egoera historiko honetan zailtasun benetakoak baldin baditu ere, horiek bide historikoa markatzen dutela uste du berak, gaur bertan eta bereziki  etorkizunerako. 

Karlos Santamariak marxismoa inoiz salatu izan du, biolentzia iraultzailearen eraginkortasunean nolabaiteko 'fedea" ipinia dutela; beste horrenbeste esan daiteke agian kristauari eta bortxaezaren aldekoari buruz, beraren irizpideei jarraituz: horien etorkizuneko eraginkortasunean esperantza eta fedea ipiniak dituztela, nahiz eta orain arte historikoki ez izan hori egiaztagarria. 

Zein neurri da gandhitarra orduan Karlos Santamaria? Beraren testu gehienak ikusita, hari oso atxekia  izan dela baieztatu ahal dela dirudi. Horren aldeko aitorpen esplizito batzuk ere aipatu ahal izango lirateke, kapitulu honen hasierakoaz gain; baina beraren pazifismo ez-absolutua kontutan harturik148, batetik —egia esan, Gandhi ere ez du berak pazifista absolututzat hartzen—, eta Gandhiren bortxaezaren eraginkortasunari eta aplikagarritasunari buruzko zalantzak dituelarik, 'semi-gandhitartzat" hartu behar dugu, berak horrelakotzat hartzen duelako bere burua: "Una actidud semi-gandhiana, que para mí sería la más convincente, podría expresarse así: 'Hay cosas y causas por las cuales vale la pena de hacer la guerra, pero en casi todos los casos, los medios no-violentos, aplicados con inteligencia y a todos los niveles, son más efectivos que el empleo de las armas".("Los pacifismos", El Diario Vasco, 1983.08.28)149. 

Azken batez, bortxaezezko eta bortxazko metodoen arteko aukera, orohar, garbi du Karlos Santamariak. Bera pazifista da, ozenki aitortuko duenez; pazifista ez absolutua; bakearen gainetik daudelako beretzat justizia eta askatasuna. 

Bortxaezarekin lotuta dago —eta ez kontraposizioz bakarrik— gerra iraultzailearen gaia Karlos Santamariaren idatzietan, Luther King batetik, eta Che Guevara eta Camilo Torres, bestetik, alderatzen dituenean150. Behin baino gehiagotan erabiltzen ditu Karlos Santamariak Che Guevara eta Camilo Torres gerrilarien 'ereduak': bata marxista eta bestea kristau apaiza. Biak hil ziren Hegoameriketako gerrilan, iraultzaren bila. 

Gure autorea gerra iraultzailearen kontra agertzen zaigu, baina behin baino gehiagotan nabarmentzen ditu horren balioak eta horrekiko bere sinpatia. Izatez, bortxaezaren ezinak eta inefikaziak bultzatzen du sarritan hainbat jende gerra iraultzailera. 

JAKIN aldizkariak bere 27-28 zenbakian ( 1967) hainbat lagunen iritziak jaso zituen Che Guevarari buruz. Horien artean Karlos Santamariak 5 orrialdeko artikulua idatzi zuen bertan. 

Gerrilariaren idealismoa eta emankortasuna balioztatzen ditu gure autoreak: "Gizatasun saietsetik, politika alde batera, ba du Che Gevara'k zerbait merezi, bere adiskideen alde ta ona zeritzaion kausaren alde bizia eman baidu, baita gogoz eman ere, Bolivia aldera joan zanean, ba zekielako zer sasitartean sartzen zan ta nola bukatu behar zuen bere abenturak. Honelako konportamendu ta bizikerari begi onez begiratu behar zaiola ez du iñork ukatuko" (12. or.). Berak ez du uste inola ere, kristuaren aldetik "rerreboluzionario eta bandidotzat" gaitzetsiz gera  daitekeenik. 

Beraren kritika, ordea, horien borrokaren efikaziaren aldetik dator —eta bide batez horren balio etikoa kritikatuko luke—151. Baina argumenturik adierazgarriena —eta mingarriena eta dramatikoena— beste esaldi honen bidez ematen du Santamariak: "Herri pobreak, proletarioak, galtzaille ateratzen dira gerla guzietatik. Aberatsak berriz garaille" (13. or.). 

Pentsatzeko askorik emateko esaldia horixe!

 
KARLOS SANTAMARIA KULTURA ATZERA AURRERA