KARLOS SANTAMARIA AZTERKETAK
 
 KARLOS SANTAMARIAREN LANAK
 

Bakea eta gerra. Etikaren eta teknikaren artean

Paulo Agirrebaltzategi

Bakearen aldeko ekintza

Karlos Santamariaren ustez, askok deskonfiantza sentitzen dute bakea hitza entzutean, utopikotzat edo abstraktotzat hartzen dutelako107. 

Utopismoaren kutsua aurkitzen omen diote horiek S. Agustinen bake-kontzeptuari ere: 'ordinata concordia', 'ordenaren lasaitasuna' —tranquility of order— edo 'kontsentsu unibertsala' —universal consensus— hitzak erabiltzen dituenean. Kritikarien ahotan ipintzen du berak honako hau: "The Augustinian idea of peace is of no use in an historic action adequated to our age. It is more appropriate to contemplation than to action, and should be relegated to the religious domain". ("In Search of a concept of Peace", World Justice, 1952,9) 

Badirudi Karlos Santamaria funtsean ados legokeela horrelako kritikarekin, baina ez  ondorioarekin: hau da, bakearen kontzeptua alde batera utzi eta "koexistentzia" aldarrikatu beharko litzatekeela esatearekin. Horren aurka, hain zuzen, bakearen kristau-adiera argitzera dator beraren artikulua: "This argument, in my opinion, is of no avail against lucid and realistic Christian pacificism". ("In Search of a concept of Peace", World Justice, 1952, 9) Bakearen kontzeptu 'ihesgilearen' aurka erabil daiteke argumentu hori gehienik, onartuz horrelakorik gertatzen dela, gertatu, kristauen artean ere. 
Gure autorearen lehen iritzi sendoa da: Kristaua ezin daitekeela geldi egon eta ezin daitekeela neutrala izan bakearen eta gerraren arazoari buruz. 1951n idatzi zituen lerro laburretan, "Ante la paz o la guerra" titulupean, honela dio: "No se trata de una cuestión teórica, de una cuestión de principios, sino de un problema acuciante, de una situación urgente que los cristianos de este tiempo debemos afrontar con decisión. Si el mundo está abocado a una guerra, eso no lo sabemos. Pero sí sabemos que una guerra fría, una guerra de paces, está entablada en el mundo y que los cristinaos no podemos permanecer ajenos a ella". ("Ante la paz o la guerra", Documentos-9, 1951)  Beraren ustez, bakea merezi egin behar da, irabazi egin behar da. 

Bakearen agustindar definizioa ezezik, kristauen praktika historikoa, bakegintzari buruzkoa, dago beste sektore batzuren kritika pean. Kristautasunaren historiak ia 20 mende dituela, oraindik ez da bakerik108. 

Marxismoaren ustez, kristau-mezuaren porrota munduan bakea ezartzeko, mezua bera abstraktua delako da, batetik; bestetik, mendebaldeko kapitalismoarekin aliatuz, gerraren prestakuntza bultzatzen omen du Elizak. Azken batez belizistatzat jo izan du Eliza Katolikoa propaganda marxistak. 
Propaganda horren aurkako Elizaren bakezaletasunaren apologia egiten saiatzen da Karlos Santamaria behin baino gehiagotan. Baina aldi berean, bakearen historikotasuna, kristauen benetako praktika historiko-politiko bihurtu beharra etengabe nabarmentzen du berak. Berarentzat krisauarentzat bakea bakegintza da, Jainkoaren dohaina izateaz gain. 

Bakea: dohain teologikoa eta ekintza historikoa 
Bakea, Karlos Santamariarentzat, dohain teologikoa eta ekintza historikoa da aldi berean: horrela ulertu eta bizi behar du kristauak109. Bakearen kristau-adieraren alderdi jainkozkoa eta alderdi gizatiarra dira horiek, biak guztiz bat eginak110. Bi paragrafo luze xamar aldatuko ditugu hona, bi ikuspegiak banan agertzen dituztenak, Pax Christi-ren batzarre batean egindako konferentziatik jasoak. 

Kontzeptu teologiko-kristologikoa da aurrenik: "Dans ce problème de la paix chrétienne, il y a deux choses qui me semblent claires. La première est que le message du Christ a, en lui-même, une puissance pacifiante infinie, capable de modifier sous tous les rapports les aspects les plus brutaux et apparemment les plus immuables de la vie humaine. C'est la foi catholique qui nous l'assure, car autrement la Rédemption du Christ ne serait que la carapace  extérieure d'un monde de péché définitivement damné". ("Conférence du congrés Pax Christi. Paris 19-20 Mars 1955", 1955.06.12, 61) 

Baina, aldi berean historikoa izan behar du: "Notre expérience historique nous montre d'ailleurs que l'action du Corps Mystique, en ce qui concerne l'ordre temporel, l'ordre des peuples et des nations, ne sera pas accompli miraculeusement en dehors de l'histoire, par une espèce de superposition artificielle, mais d'une façon indirecte, à travers des facteurs historiques et même économiques et techniques, et en fonction d'une évolution laborieuse dont les chrétiens doivent être les sujets actifs et intelligents". ("Conférence du congrés Pax Christi. Paris 19-20 Mars 1955", 1955.06.12, 61) 
Kristauarentzat bakearen ideala, fedean oinarritua, eta horren aldeko ekintza historikoak eskatzen duen errealismoa etengabe daude tirabiran; sarritan agertzen da bere idazkietan itxuraz kontradikzioa dirudiena111. 

Testuinguru honetan jartzen du bakearen aldeko otoitza. Kristauak ezin du otoitza ere alde batera utzi bakearen arazoen aurrean. 1959an Florentziako alkate kristau karismatikoak Moskura egindako bisitaldia komentatuz, hark Errusia ofizialki ateoan zabaldu zuen mezua nabarmentzen du, haren hitz batzuk aipatuz: "He venido para rezar cerca de los grandes santos rusos el día de la Asunción, fiesta de la Madre de Oriente y Occidente, soy creyente y estoy convencido de que la oración es una fuerza histórica que conduce a la paz". ("La pira en Moscú", El Diario Vasco, 1959.11.22)  Eta haren hitzak erabiliz berriro, zera dio: "Hay quienes poseen la bomba atómica y hay quienes poseen la bomba de la oración". 

Horrekin batera bakea kristauarentzat ekintza historikoa eta politikoa da, norbera inplikatzen duena: "De l'autre côté, il (kristau mezuak) nous invite encore à une tâche géante, mille fois supérieure à nos propres forces, mais devant laquelle nous ne devons pas reculer car 'nous pouvons tout en Celui qui nous fortifie'. Cette tâche est d'abord, bien entendu, celle de nous pacifier nous-mêmes, par le dépouillement, le renoncement et la pauvreté réelle du Christ, mais qui consiste aussi à faire pénétrer toutes ces forces de paix dans le courant de l'histoire par une action intelligente et patiente faite de moyens et de techniques humaines et temporelles". ("Conférence du congrés Pax Christi. Paris 19-20 Mars 1955", 1955.06.12, 62) 

Kristauaren bakearen aldeko lana bere barneko bake izpiritualean oinarritzen bada ere, Karlos Santamariarentzat ez du nahikoa bakearen testigu izatea, horren ekintzaile eta eragile izan behar du kristauak, horretarako behar diren baliabide teknikoak eta eragile historikoak erabiliz: ekonomikoak (egitura ekonomikoen aldaketa), politikoak, pedagogikoak ('heziketa unibertsalistaren bidez kontzientzien garbitzea') funtsean. 

Bakearen alde ari den kristauarentzat programa gisakoa formulatu zuen berak  Mission et Charité aldizkarian 1962an: "Action pour la Paix et réalisme politique". Honako puntu adierazgarriak aztertu zituen bertan: a) Ameskeriak baztertu; b) helburuak mugatu eta zehaztu; c) bake-ekintzaren balioa eta eraginkortasuna nabarmendu; d) gatazken zergatiak aurrez ikusi eta horiei aurrea hartu; e) gazteria  hezi; f) elkarlanaren ideia eta baliabideak eratu. ("Action pour la Paix et réalisme politique", Mission et charite, 1962.07) 

Behin baino gehiagotan salatzen du Karlos Santamariak kristauen kontradikzioa, Kristautasunak predikatzen duen mezuaren  eta kristauen jokabidearen artekoa, bakeari eta gerrari dagokionez. 
Era berean, ezin du ezkutatu hogei mendetan bakearen mezua predikatu duen kristautasunak izan duen eragin eskasak agertzen duen paradoxa, gorago adierazi dugunez Esklabutza desagertzeko behar izan ziren mende luzeak aipatzen ditu gure autoreak; bakeari buruz, berdin, baliabide historikoak ipiniz kristau mezuak bere eragin historikoa edukitzera iritsi daitekeela uste du berak112. 

Kristaua, beraz, ezin daiteke bake traszendente eta teologikoaren testigu hutsa izan: Kristoren bakearen testigutzarekin batera bakearen aldeko ekintza historikoa, egunerokoa, eskatzen zaizkio kristauari113. 

Karlos Santamariak ikuspegi dimentsio-biko horretantxe kokatzen du, hain zuzen, bere inplikazio pertsonala ere Pax Christi mugimenduan: "Si j'ai été de plus en plus attiré par PAX CHRISTI, si je me suis engagé dans ce Mouvement, si je lui consacre une belle partie de mon existence, c'est justement parce qu'il embrasse, en même temps, les deux aspects fondamentaux de l'action pour la paix que je viens de signaler à votre attention". (749, 2) 

Bakea BIDERAGARRIA da... Bakearen esperantza 
Karlos Santamaria pesimismoaren eta optimismoaren artean mugitzen da, idealismoaren  eta errealismoaren artean, katastrofismoaren eta esperantzaren artean, bakearen etorkizunari dagokionez. 

1965ean Paulo VI.ak ONUra egindako bidaiaren eta bertan esandako hitzen tonua goraipatuz, Karlos Santamaria optimista bihurtzen zaigu. Honela idatzi zuen bere artikulu batetan: "No faltarán quienes me traten de iluso y de pelagiano; pero las palabras de Paulo VI y otros muchos indicios, me inclinan a creer que la era de la guerras mundiales y de los brutales afrontamientos nacionales ha pasado ya definitivamente". ("¿Una nueva era?", El Diario Vasco, 1965.10.10) 

Urtebete beranduago, beste artikulu bat idatzi zuen gerra nuklearrari buruzko espezialisten arteko bileran parte hartu ondoren; bertatik askozaz kezkatuago atera zen, eta honela idatzi zuen armamentu nuklearraren arazoari buruz: "Cuestión complejísima y que no admite ninguna clase de simplificaciones idealistas. La amenaza de guerra atómica y la presión del armamento nuclear no son un sueño, ni un argumento de 'ciencia-ficción'. Constituyen, evidentemente, una terrible realidad de lo que el mundo no podrá liberarse quizás hasta dentro de muchos años".("Estrategia nuclear", El Diario Vasco, 1966.03.13) 

Edo beste hau: "...el panorama que se presenta a nuestra generación y a la de nuestros hijos no es nada halagador. El fin del mundo, por menos del mundo civilizado, no debe ser mirado ya como un acontecimiento apocalíptico lejano. Puede decirse, al contrario que es una posibilidad relativamente cercana, un peligro inminente que está llamando a nuestras puertas. Y, sin embargo, esta misma terribilidad de nuestra situación es la que nos da mayor esperanza. Cuando las cosas van muy mal, cuando todo parece estar a punto de hundirse, es precisamente cuando suele surgir el acontecimiento salvador (...) Para los creyentes este poder se llama Providencia. (...) Para los no creyentes ese mismo poder se llama 'instinto de conservación Universal', 'dialéctica de la Historia, o cualquier otra cosa por el estilo'". ("A prueba de bomba", El Diario Vasco, 1966.04.03) 

Eta honela bukatzen du bere artikulua: "Optimismo pues para las nuevas y jóvenes generaciones. Verdadero optimismo 'a prueba de bomba'". ("A prueba de bomba", El Diario Vasco, 1966.04.03) 
Munduaren azkenaren edo zibilizazioaren azkenaren beldurraren eta katastrofismoaren kontrako irtenbide gisakoa ikusten du berak, hain zuzen ere, 1967an, geroago gehiago landuko duen "arma psiko-kimikoa", aurrerapen zientziazkoak ekarri duena114. 

Dena dela, gerra nuklearraren eta bestelako gerraren ezinbestekoa eta fatalismoa gainditu beharra aldarrikatzen du behin baino gehiagotan115. Bakea, neuri batekoa behintzat, bideragarraia da mundu honetan eta gure historian; eta merezi du horren alde ahalegintzea. 

Hala ere, jabetuta egon behar dugu benetako bakea, kristauak ulertzen duen bezalakoa, ezingo dela mundu honetan burutu; batetik, bekatua dagoelako tartean, eta, bestetik, kristau-bakearen kontzeptuaren sustraiak Jainkoagan daudelako. "La Iglesia no puede tampoco prometer la paz internacional porque la paz que ella ofrece no pertenece propiamente a este mundo. En rigor, nadie puede hacerlo sin mentir: ningún medio humano garantiza continuidad de esa inestable y parcelada paz que el mundo actual 'disfruta'. La guerra universal puede estallar de nuevo en cualquier momento y esta posibilidad hay que aceptarla desde ahora con ánimo entero, rechazando como una tentación de estupidez la táctica de ciervo". ("El pacifismo cristiano", Documentos-9, 1951) 

Autoreak eskubidea duela uste du 'mundu berrian' amets egiteko, gerrarik gabekoan —bi artikulu behintzat baditu titulu horixe dutenak: "Un mundo nuevo" (biak 1957an idatziak)—. Pesimismoan eta pasibismoan geratu gabe, 'mundu berria' eraikitzeari heldu behar zaio, forma politiko eta sozial berriak sortuz —"konbertsioa" deitzen dio berak horri—116. Hala ere, kontutan eduki behar da errazionalisten 'betiereko bake pelagianoari" buruz esandakoa. Karlos Santamariak otoitzean eta ekintzan oinarritzen funts-funtsean du bere azken esperantza. 

Baina esperantzak eta konfiantzak ez gaituzte benetako arriskuen aurrean begiak ixtera eraman behar. Jabetuta dago bera eta behin baino gehiagotan gogorarazten du bonba atomikoaren ondorio katastrofikoez, eta horien arriskuaz, baina aldi berean gainditzen saiatzen da ikuspegi katastrofiko hutsa.  Bonba atomikoaren arriskuari garrantzia kendu nahi diotenen aurrean, zera dio: "... muchos estamos persuadidos de que no es así y no sentimos la impresión de convertirnos en hombres de espíritu estrecho o retardado al afirmar que el descubrimiento de la energía atómica y de sus utilizaciones guerreras abren realmente una sima de posibilidades catastróficas para la Humanidad". 
Edward Thompson-en 'exterminismoaren' teoria azaldu ondoren ere, eta teknikak —teknika militarrak eta nuklearrak— duen bere martxa autonomoa ezagutuz ere, honela amaitzen du: "¿Es esto demasiado pesimista? Yo no lo creo así, lo de T. es puro realismo Pero no hay que desesperar. Finalmente los hombres van a vencer a las máquinas". ("El exterminio", El Diario Vasco, 1983.10.30) 

Kristauaren erantzukizuna bakeari begira 
Gorago azalduta gelditu da Pax Christi-ren barruan militanteak duen askatasuna eta erantzukiuna bake-ekintzari buruz. 

Era berean kapitulu honetan argitu dugu nola, gure autorearen iritziz, bake tenporalari buruz, ez bake teologikoari buruz, kristautasunak ez duela bere kontzeptu espezifikorik. 

Hortik dator kristauak ez duela bere aldetik bakarrik lana egin behar bakearen alde: "Mais tout cela ne signifie pas du tout que nous ayons le droit de nous isoler pour bâtir notre Cité Chrétienne. Cette mentalité isolationniste pourrait facilement gâcher toute notre action. Tous les hommes de bonne volonté, tous ceux qui aiment vraiement la paix, et qui trvaillent et qui se sacrifient réellement pour elle, méritent notre aide et notre sympathie". (743, 8)  Hala ere, ideologia ezberdinetako mugimendu ezberdinekin elkarlanean aritzeak bere mugak ditu, autorearen ustez, Pax Christi-ren kideei buruz konkretuan, gorago aipatu denez. Hori aplikagarria ote da bestelako kristauentzat ere? Autorea ez de horretan sartzen, baina badirudi nolabait aplikagarria izango litzatekeela, kideentzat ematen dituen irizpideak kontutan harturik. 

Bakearen eta gerraren arazoa gobernariena dela, edota norbanakoak arazo horietan eraginkorki lana egiterik ez daukala esaten dutenen aurka, zera dio berak: "Mais il n'est pas vrai qu'une action réelle en faveur de la paix soit impossible pour les simples citoyens; on pourrait faire un long cataloque et il faudra bien qu'un jour ou l'autre on le fasse à PAX CHRISTI, des moyens de pacification réellement efficaces à long ou à court délai, à la porté de nous tous". (Responsabilité el limites du menbre de Pax Christi", Pax Christi, 1956.01.27, 57) Berak bakoitzaren ahalegin apurrak eraginkortasuna eduki dezakeela uste du; eta, dena dela, norberak egin duenaren erantzuna eskatuko zaio kristauari azken judizioan; ez mundua aldatzeko gauza izan den ala ez. 

Bestalde, beraren iritziz, bakoitzaren ahaleginen erginkortasunik ezak ez du pasibotasuna zurikatzen; berehalako eraginkortasuna, aurrean ikus eta zuzenean egiaztatu daitekeena, ez da bake-ekintzaren aldeko lanaren irizpide bakarra117. Ereduaren, testigutzaren eta jarraibidearen balioa eduki dezake gutxienez norbanakoaren edo taldearen jokabideak: "...le témoignage d'une seule personne ou d'un petit groupe de personnes en faveur d'une idée juste et noble, comme la paix, peut avoir un retentissement et une valeur morale hautement exemplaire, ainsi que des consequences historiques importantes absolument imprévisibles d'avances". (Responsabilité el limites du menbre de Pax Christi", Pax Christi, 1956.01.27, 58-59) 

Norbanakoaren bakeari eta gerrari buruzko erantzukizuna justizia sozial unibertsalean oinarritzen da; eta hor, hasteko, oso kontutan euki behar du botoa ematean ere: "Cet  électeur, qui fait son choix sans se soucier de la paix des autres peuples, de la misère des autres peuples, en somme, sans se soucier du bien commun de l'humanité, cet électeur manque aussi à la justice". (Responsabilité el limites du menbre de Pax Christi", Pax Christi, 1956.01.27, 60) 

Horrelako ekintza txiki-handitan, besteren artean, lantzen da pazifismoa, Santamariaren ustez. 

Kristautasuna eta pazifismoa 
Karlos Santamariak artikulu luzea dauka, 1951ean idatzia, kristau pazifismoaz: "El pacifismo cristiano" izenekoa. 

Pazifismoaren kontzeptuak sortu ditzakeen gaizki-ulertuak uxatu nahi ditu gure autoreak, izan ere zentzu bat baino gehiago baititu, goian azaldu ditugunez. 

Une batez, han esandakoak gogoratuko ditugu, kristautasunaren pazifisoaren zentzua nabarmentzeko. 

Komunistek ere pazifismoa predikatzen omen dute. Besteren artean pazifismo komunista bat dago, eta badago pazifismo humanista ere, kristau-pazifismoarekin zerikusirik ez duena, gure autorearen ustez: "La voz 'pacifismo' tiene, en efecto, un timbre humanitarista, poco grado a los oídos genuinamente cristianos". 

Argiago dio oraindik beherago: "Existe algo, con lo que el pacifisimo cristiano no debe ser confundido en manera alguna: me refiero al pacifismo del miedo, es el pacifismo instintivo de los que se resisten a la idea de morir y se agarran mentalmente a la existencia, haciendo de este gesto una actitud vital". ("El pacifismo cristiano", Documentos-9, 1951, 63) 

Kristau-pazifismoa ez da beldurraren pazifismoa, inolako heroismoren aurkakoa. Kristautasunak heroismo pertsonala goraipatzen du, masak heriotzari dion beldurraren aurka118. 

Antzeko ideiak erabiltzen ditu 'pazifismo sentimentalari' buruz mintzatzean, hau da gerrak dakartzan hodamenen aurrean pazifista bihurtzen denaren aurrean. "La voluntad cristiana de paz no tiene nada de sentimental, 'es fuerte como el acero', 'es fuerza y no debilidad o cansada resignación, 'de otro temple muy distinto que el simple sentimiento de humanidad, el cual no detesta la guerra sino a causa de sus horrores y de sus atrocidades, de sus destrucciones y de sus consecuencias, y no, también a causa de su injusticia". 

Kristauari, beraz, axola zaio noski gizakiaren sufrimendua eta heriotza, gerrak eraginak; axola zaio, baita ere, gerrak dakarren hondamen fisiko eta ekonomikoa; baina kristauaren funtsezko jarrera, gerraren aurkakoa, beste zerbaiti dario, Karlos Santamariaren iritziz: Gerraren zuzengabekeria. Jarrera funtsean etikoa da. Arazo etikoa da, izan ere, funtsean bai bakearena eta bai gerrarena, Karlos Santamariarentzat. Horregatik kristau-pazifismoa eskakizun handikoa da. Justiziaren alde lan egitea eskatzen du aurren-aurrenik119. 

Areago doa gure autorea, aipaturiko bere artikulu luzean ("El pacifismo cristiano", Documentos-9, 1951) honelako epigrafea ipintzen duenean: "Feliz el que muere en un gerra justa", Peguy-ren esaldia jasoz. Paradoxa dirudi.  Bertan idatzia du: "La razón fundamental que los cristianos pueden tener para ir a la guerra es que existen bienes de gran importancia, valores de superior categoría de más altos quilates, que la paz y el orden externos. Los que sólo ven por los ojos de la carne es natural que quieran la paz a todo precio; pero el cristiano tiene unos ojos más penetrantes y unos oídos más finos y perceptivos que le permiten darse cuenta de otros bienes que a aquéllos se les ocultan". ("El pacifismo cristiano", Documentos-9, 1951, 76) Sentzu horretan, gerra bera benetako bakearen zerbitzuan jartzen da: hau da, zuzenbidearen zerbitzuan. 

Kristauaren bakezaleltasunak—pazifismoak— sentimendu humanista hutsak baino sustrai eta oinarri askozaz sakonagoak eta zabalagoak ditu ,Karlos Santamariarentzat120. 

Bakegintza: zuzengabekerien aurkako borroka 
Bakearen adieraren erdi-erdian zuzentasunarena eta justiziarena dago, beraz, Karlos Santamariarentzat. 'Opus justitiae pax' goiburuarri jarraiki121, berarentzat justiziaren aldeko lana da funtsean bakearen aldekoa; eta alderantziz, zuzengabekeria dagoen bitartean ez dago benetako bakerik; eta gainera biolentziaren lehergailua da zuzengabekariazko egoera iraunkorra. "Là où il existe une injustice collective, l'oppression de l'homme par l'homme, la violation des droits naturels des individus et des communautés, on peut assurer que la violence ne tardera pas à pousser. Avant que cella n'arrive, le pacifique devra mettre en jeu ses propres moyens d'action...". ("Action pour la Paix et réalisme politique", Revista de centros de estudios cientificos, 1962.07) 

Gerraren injustizia baldin bada gerraren aurka egoteko arrazoirik funtsezkoena kristauarentzat, horixe da gerraren sustrairik eta zergatirik funtsezkoena ere. Horregatik kristauaren pazifismoa ere gerraren aurretikoa da, horren sustraiak ateratzen saiatzen dena122. 

Esaldi guztiz trinkoa eta gogorra dauka gure autoreak honi buruz: "La guerra es repugnante, es un recuerdo de bestias, una bestialidad desatada. De acuerdo. Pero hay algo más repugnante que la guerra, y es la paz asentada sobre la injusticia, gravitando sobre las conciencias como una roca de impiedad". ("El pacifismo cristiano", Documentos-9, 1951, 72) 

Horregatik benetako bakea justizian bakarrik oinarri daiteke; kristauak, berriz, justiziaren alde lan eginez bakarrik egiaztatuko du bere bakezaletasuna: "La paz no es, pues, cosa de juego, cosa de magia o azar. Cristo vino al mundo para eso, para traernos la Paz, para que tuviéramos gozo pleno y para eso murió. Pero la Paz de Cristo es obra de la Justicia y mientras ésta no reine en el mundo aquélla estará ausente de él, el mundo no la conocerá. Nuestra paz ha de implantarse primero en las almas y luego extenderse a las familias y a las naciones".("El pacifismo cristiano", Documentos-9, 1951, 74) 

Bakerako neurri politiko-sozialak eta diplomatikoak 
1965ean Vietnam-go gerraren kontrako protestan bi gazte amerikarrek beren buruei su eman zietenean, artikulu bat idatzi zuen Santamariak, "Suicidas por la paz" titulupean. Beraien ekintza moralaren aldetik epaitu gabe, testimonialtzat jotzen du eta horren eraginkortasuna zalantzan jartzen. Gure autorearen obsesioa da bakearen aldeko lana eraginkorra izan behar duela, ez ametsetan geratuko dena ezta testimonialismo hutsean. Praktikoa izan behar du, eta horretarako maila politiko-sozialean eta diplomatikoetan eragitera jo behar du123. 

Bakearen alde lana egiteko, aurrenik, justiziaren aldeko neurriak ipini beharra dago, goian esan dugunez. Horietako batzuk aipatzen ditu berak: a) Ekonomi mailakoak, nazioartean: migrazioen politika eta lehengaien politika eskuzabala; b) nazio bakoitzaren barruan zuzengabekeria sozialak kentzea, ahulen aldeko politikaren barruan; c) gazteriaren heziketa, bakearen aldekoa, eta nazionalismo amorratuen kontrakoa; etab. 

Beste neurri politiko-diplomatikoaren beharra nabarmentzen du, ordea, behin eta berriro Karlos Santamariak: organismo supranazionalarena alegia, nazioen (estatuen) artean bakea eta justizia bermatuko dituena.  Organismo horren forma zein izango den? Batzutan federalismoa proposatzen du124. 

Karlos Santamariaren ustez, ordua iritsi da, nazioarteko zuzenbidetik gerraren figura juridikoa kentzekoa —Hungariaren inbasioaren ondoren ari da idazten—. "El único camino abierto es, pues, el de la acción jurídica internacional". ("Necesidad de organización con medios adecuados", Ya, 1956.11.16) Ekintza juridikoa, ez Nazio Batuek inon interbenitu ez dezaten, alderantziz baizik; organismo supranazionala, Herrien aurkako zuzengabekeria nabarmena dagoen lekuan bere eskua sartzeko, eta justizia ezartzeko, ahalbidea izango duena125. 

Nazioarteko zuzenbideari dagokionez, bi teoria bereizten ditu Karlos Santamariak: 'boluntarista', 'subjektibista' edo 'kontraktualista', batetik, estatuen borondate eta hitzarmenean oinarri hartzen duena; eta 'objektibista', bestetik, estatuen gainetik dagoen zerbaitetan oinarritzen dena: "La otra teoría, más conforme con la filosofía del ser, afirma que el Derecho Internacional proviene de una realidad superior a los Estados y anterior a ellos, que es la comunidad natural de todos los hombres, sin distinción de razas ni naciones". ("Suez y Hungria", El Diario Vasco, 1956.11.25) 

Lehenengo teoriaren kontrakoa da gure autorea; estatu subiranoen nahiara gelditzen bada nazioarteko zuzenbidea, basa legearen antzeko zerbait izan daiteke hori126. Izatez, oraindik ezagutu ditugun horrelako organismo nazioarteko modernoak, denak teoria kontraktualistan oinarrituta daude127. Horrek ez du esan nahi, inolako baliorik ez dutenik horrelako organismoek; alderantziz, eginkizun handia esleitzen dio Karlos Santamariak ONUri, adibidez. Bera jabetuta dago gaurko egoeran teoria kontraktualistatik jo beharraz128. Izan ere, 'gizadi osoaren ongiaren' kontzeptutik urruti gaude oraindik. Horixe da, izan, zuzenbide 'objektibista' eta horren zerbitzuan eraikitako organismo 'supranazionalaren' egitekoa: 'gizadi osoaren ongia' zaintzea. 

Hala ere, beraren ustez, gainditu egin beharko litzateke egoera hori, estatuen subiranotasun absolutua mugatuz, eta ONUri interbentzio-ahalmenak emanez, nazioarteko justizia urratuta dagoenean —une hartan Suez-eko kanaleko gerraz ari zen—. Beraren ustez, Vitoria, Suárez eta Grotio jurista 'internazionalistak' interbentzio-eskubidea aitortuko liokete horrelako organismoari129. 

Besterik dira, ordea, SESBek Hungarian eta Txekoslobakian edo USAk Grenadan egindako inbasioak: interbentzio horiek kondenatu egin zituen Karlos Santamariak, ez baitzuten zerikusirik organismo supraestatalaren interbentzio-eskubidearekin, estatu partikularrek bestelako estatuen edo Herrien gain beren legea ezartzea besterik ez direnez horiek. Horrelako interbentzio-eskubidea ONUk berak  ukatua du, 1965ean ez-interbentzioaren hitzarmena, hau da, estatuek beste estatuen arazoetan ez interbenitzeko printzipioa onartu zuenetik. 

Organismo supraestatalak, gizadi osoaren onagatik, interbentzio-eskubidea eduki ahal izateko, estatuek beren subiranotasun absolutuaren kontzeptua baztertu beharko dute, organismo horren eskuetan partea utziz130. Beraren ustez, beharraren beharraz, prozesu hori bere bidea irekitzen ari da azken aldian giza kontzientzietan. Areagotu egin beharko litzateke131. Nazioarteko ordena juridikoa behar da, Hungariakoa, Suezekoa eta antzekoak ekidin ahal izateko. 

Batzutan 'internacional' eta 'supranacional' sinonimotzat hartu baditu ere132, 1957an argitaraturiko artikuluetako batean, "Supranacionalicemos Pax Christi" izenekoan, kontzeptuak bereizten eta argitzen saiatzen da. Honela hasten du artikulua: "La diferencia entre lo internacional y lo supranacional aparece cada día más clara y va pasando del dominio de los especialistas al de la opinión pública. La creación de instituciones supranacionales que no dependen de la voluntad de los Estados y a las que puedan confiarse la administración de intereses que son comunes a extensas zonas del mundo o quizás a la Humanidad entera, se presenta hoy como una necesidad ineludible para salvar la paz y dar al mundo una organización estable". ("Supranacionalicemos Pax Christi", Pax Christi, 1957.03) 

Autorearen ustez, gizadiak "supranación humana" osotzen du; hori ez dago nazioen aurka, hauek errealitatea direlako; horregatik ez luke "Superestado gigante"rik nahi, nazionen ukapena izango litzatekeena. Baina, bestalde, ONUren orain arteko soluzioa ez zaio egokia iruditzen133. Soluziotzat edo, honako beste hau iradokitzen du: "Tal vez la solución de este problema consiste en el desarrollo de la idea de la creación de grandes 'pools', que sin destruir la soberanía de los Estados, aunque sí moderándola y adaptándola a las nuevas exigencias de la historia, haga frente a las necesidades de la Humanidad en su conjunto". ("Supranacionalicemos Pax Christi", Pax Christi, 1957.03) 

Horietakotzat har daiteke Eliza, beraren ustez, giza erakundeetatik bestelako mailakoa baldin bada ere hori. Pax Christi erakundeak ere horrelako zerbait izan beharko ote luke? Benetan 'internazionala' edo 'supranazionala' izan beharko omen luke horrek ere134. 

Bake-izpiritua: tolerantzia 
Bakea arazo eta eginkizun politikoa da, eta maila horretan ipini behar du pazifistak ere, eragin eta neurri juridiko-politikoak eta diplomatikoak ere bilatuz; baina funts-funtsean bakearen arazoa giza-izpirituetan jokatzen da, Karlos Santamariaren iritziz135. 

Berarentzat sakoneko giza izpirituan kokatzen eta sustraitzen da bakea. Horretarako, besteren artean, tolerantzia edo jasankortasuna landu behar dira. Tolerantzia zibila bai; eta baita erlijiozkoa ere. Vatikanoko II. Kontzilioa baino lehen gure arteko eliztar askoren artean sarritan susmo txarrekotzat hartzen zen erlijiozko askatasuna  argi eta garbi defenditzen zuen Karlos Santamariak. Horren barruan fedezko aktuaren askatasuna dago; horretan oinarritu behar du erlijio-askatasunak136. Beraren iritziz, mendetan zehar gertaturiko erlijio-gerrek erlijiozko  intolerantzian dute beren sustraia. 
1953an artikulu luze bat idatzi zuen "El problema de la intolerancia en el catolicismo español", Cuadernos Hispanoamericanos aldizkarian argitaratu zuena. Tituluak dioenez, espainolen jokabideei buruzko analisia egiten du zehazki, zuzenean bakearekin lotu gabe; baina funtsean igartzen zaio pasatako gerra zibilean gertaturikoak gogoan dituela eta horien sustraiak intolerantzia historikoan aurkitzen dituela137. 

Autore espainol famatuak erabiltzen ditu bere azterketa antropologikoaren oinarritzat: Ortega y Gasset, Unamuno eta bereziki Menéndez Pelayo eta Balmes. Seguruenik, bestalde, gerra ondoko kristautasun intolerantearen kritika ere izan nahi du artikuluak. Eta tolerantziaren premia aldarrikatzen du, gatazka sozialen bigungarri: "Acaso sea, pues, hoy más necesaio que nunca predicar aquella tolerancia social que tanto se echa de menos en algunos momentos. Ella constituye, en todo caso, el lubrificante necesario para que una sociedad que quiere ser cristiana pueda avanzar sin choques ni conflictos interiores". ("El problema de la intolerancia en el catolicismo Español", Cuadesnos Hispanoamericanos, 1953, 274)  Eta tolerantziaren printzipio teologikoa formulatzen du: "Contrariamente a la estrechez y al negativismo que caracterizan al espíritu sectario, el cristiano debe tratar de rescatar todo lo bueno y verdadero que, estén donde estén, siempre pertenecen a Cristo". ("El problema de la intolerancia en el catolicismo Español", Cuadesnos Hispanoamericanos, 1953, 279)  Printzipio horrek ez du berarentzat erlatibismo soilean oinarritzen den tolerantziarekin zerikusirik; Unamunori egozten dio hori138. 

Maccarthysmoan aurkitzen du bestelako intolerantziaren eredua. "El macarthismo ve marxistas solapados por todas partes, no vacila en acusar de cripto-comunistas o de comunistas blancos a  los hombres más respetables...". ("Maccarthysmo", Pax Christi, 1957.05)  Eta eransten du: "La obsesión anticomunista puede conducir a posiciones enteramente anticristianas y radicalmente inmorales. El comunismo no es el mal absoluto. No todo lo que se haga contra él queda justificado 'ipso facto'". ("Maccarthysmo", Pax Christi, 1957.05) 

Hortxe dago koska, hain zuzen ere, tolerantziaren oinarria: iritzi ezberdinak eralitibizatzean, eta alde batean eta bestean egon daitezkeen alde onak onartzean eta okerrak kritikatzean. Komunismoa erabat kondenatzearekin batera, ezin daiteke inola ere kapitalismoa guztiz ontzat hartu eta ez kritikatu, hori justiziaren ikuspegitik egoera egokia bailitzan139. 

Karlos Santamariak gerra egiten dutenengana ere zabaldu egiten du tolerantziaren jarrera; bere jarrera pazifistak gerra egiten dutenekiko, zio zuzenagatik gerra egiten dutenekiko, jasanbera izatera bultzatzen du. 

Ez gara hemen intolerantziaren analisi filosofiko-antropologikoak egiten hasiko. Baina esan behar da, beste hainbat lekutan ere aipatzen duela Karlos Santamariak gai hori, gerrarekin lotuta, hain zuzen ere. 

Kristaua gerran 
Kristauek hainbat gerra egin dituzte historian zehar; eta batzutan kristautasunaren izenean gainera. 
Kristaua eta pazifista den Karlos Santamariarentzat, ordea, kristaua gerran ikustea itxuragabekoa da. Hala ere, bera ez da pazifista absolutua, eta justiziaren alde gerra egin beharrean gerta daiteke kristaua ere. Beraren ustez, onartu beharra dago egoera hori, pazifistarentzat eta Ebanjeliotik begiratuta gogorra gertatzen bada ere140. 

Horren arabera, inor ez hiltzea ere ez da lege absolutua kristauarentzat, gerrarik nekez burura baitezakegu, oraingoz behintzat, inor hil gabe. Kristauarentzat agindu positibo absolutua maitasuna da eta agindu negatibo absolutua, gorrotoa. Horregatik, Karlos Santamariak zera gogora erazten dio gerra egin beharrean gertatzen den kristauari: aurrean daukan etsai hori ere, bereak jaurtitako bonbaz hiltzera doan hori ere, maitatu egin behar duela. Paradoxa iruditzen zaio; baina ez Kristoren gurutzearen paradoxa baino handiagoa141.

 
KARLOS SANTAMARIA KULTURA ATZERA AURRERA