Bakea eta gerra. Etikaren eta teknikaren artean
Paulo Agirrebaltzategi
Pazifismoa eta pazifismoak
Pazifismoa ez da kontzeptu adierabakarra, gure autorearen ustez. Pazifismo-mota
asko dago. Kristau-jarrerari buruz hitz egitean, aipatuko dugu kristau-pazifismoaren
edukina. Hemen, ordea, pazifismoaren jarrera, beraren zabaltasunean harturik,
sintetizatu nahi dugu.
Berrogei urtetan gerra eta bakeaz eta pazifismoaz eta bortxaezaz hainbeste
idatzi eta eztabaidatu ondoren, bere azken artikulua 1986an eman zuen Herria-2000-Eliza-n,
titulu oso adierazgarri batez, goian gogoratu dugunez: "El futuro del pacifismo".
Bertan eztabaidatu egiten ditu nolabait pazifismo-mota batzuen jokabideak,
bereziki pazifismo aingerutiarra eta manikeista eta testigutza hutsean
geratzen pazifismoa... Badirudi gaur eguneko pazifismo errealista, oinak
lurrean ipintzen dituena, une horretan 'pazifismo antinuklearra' dela,
hau da, bonba atomikoa desterratzea, edo desarmea lortzea, duena helburutzat.
Karlos Santamariak pazifismoaren mugimendu sozialaren barruan kokatzen
du orohar bere burua. Hala ere aski kritikoa da pazifismoaren zenbait formari
buruz. Honako mota hauek aipatzen eta gaitzesten ditu: a) beldurretikoa,
b) sentimentuzkoa, eta c) magikoa, d) utopikoa eta idealista, e) manikeoa,
f) testimoniala edo espektakularra. Horiek aipatuko ditugu aurrenik.
Baztertzeko Pazifismoak
Karlos Santamaria oso zorrotza agertzen zaigu pazifismoaren mugimenduaren
baldintzak eta desbiderapenak aztertzean. Gerra nuklearrari buruzko bere
liburuan bereizkuntza nagusi bat egiten du 'Pazifismo fisikoaren' eta 'Pazifismo
etikoen' artean91. Aurrena "puramente humanitarista" ere deitzen du, eta
beherago 'sentimentala' izendatuko dugunarekin —berak erabili ohi duen
hitza hori ere— berdin daiteke; gerrak ekarri ohi duen giza bizitzen eta
ondasun fisikoen hondamenaren aurkako jarrera soilean oinarritzen da pazifismo
fisikoa. Pazifismo etikoak, ordea, giza bizitza ez du zera biologiko soiltzat
hartzen, balio etikoen barruan baizik: bizitza gizatiarra, askatasunean
mamitua. Karlos Santamariaren bestelako idazkiei jarraituz ondoren azalduko
ditugun pazifismo-moduak, aipaturiko bi horien artean daude.
Beldur-pazifismoa
Edonork dio beldurra heriotzari. Besterik da, ordea, beldur hori pazifismoaren
ideologiaz estaltzea, horri bestelako edukinik eman gabe. Giza masaren
jarrera iruditzen zaio beldur hutsetik datorren bakezaletasuna. Berarentzat
onartezina da horrelako pazifismoa. Heriotzaren aurren dugun beldurra ezin
daiteke gure jokabidearen printzipio bihur92.
Alderantziz, beldur horri heroismoaren handitasuna eta printzipioa kontrajarri
behar zaio.
Pazifismo sentimentala
Horrela deitzen du inoren odol-ixurtzearen, sufrimenduaren edo heriotza
biolentoaren aurrean edonork duen minberatasunean bakarrik oinarritzen
dena. Ez ditu noski mespretxatzen minberatasun eta sentiberatasun horiek,
gerrak sortzen dituen sarraskien eta hondamenen aurrean; baina ez zaio
iruditzen benetako pazifismoak horretan oinarritu behar duenik. Areago,
gaitzestekoa iruditzen zaio sentimendu hutsezko bakezaletasun hori, beldurrari
dariona bezalaxe93.
Pazifismo magikoa
Gerraren esperientzia historikoa luzeegia da Karlos Santamariarentzat,
orain nolabaiteko formula politiko-diplomatikoren baten bidez bakearen
garaia etorriko dela uste izateko; edota halako lider karismatikoren baten
eraginez eta halako gertakariren baten ondorioz, bake iraunkorra zabalduko
dela uste izateko.
Horrelako ametsetan ibilitzea 'pazifismo magikoa" deitzen du, formula
errazaren automatismoan oinarritzen dena94. 'Egonean' uzten gaituen pazifismoa
iruditzen zaio hori, nonbaitetik bakea etorriko delakoan; beraren ustez,
berriz, bakea prestatu eta landu egin behar da etengabe.
Areago, beraren ustez, pazifistak gatazken zergatiak aurrez ikusi behar
ditu eta horiei aurrea hartu. Pazientzia handiko lana da pazifistarena:
"La tâche de l'homme pacifique est donc un travail à longue échéance...",
dio berak. ("Action pour la Paix et réalisme politique", Mission et charite,
1962.07)
Bakea pazientziaz bilatzea da, horren alde etengabe lana egitea, benetako
pazifistaren jarrera. Beste biderik ez dago bakea ekartzeko, Santamariaren
ustez.
Pazifismo idealista eta utopikoa
Gerra guztiak eta horien egile guztiak —ejerzitoak— desagertarazteko
ametsezko helburuari begirako pazifismoa deitzen du utopikoa eta
idealista. Berak pazifismo errealista proposatzen du, urrats konkretuak
eginez eta lorpen praktikotan aurreratuz joango dena: horien arten nagusitzat
jo daiteke desarme nuklearra berak idazten duen unean95.
Karlos Santamariak behin eta berriro kritikatzen du pazifismo utopikoa
eta idealista, urrats praktikoak egitea baino bake unibertsal eta behinbetirakoaren
eszenario urrutikoan amets egitea nahi duena.
Pazifismo manikeoa
Pazifismoa manikeoa da, bortxa, biolentzia eta gerra norbearen kanpoko
zerbait baitliran hartzen dituena: Azken batez, garbien —pazifisten— eta
kutsatuen —belizisten— artean mundua banazen duena.
Karlos Santmariaren ustez, horrelako banaketarik ez dago egiterik; pazifista
ere nolabait inplikatu dago biolentzian; hori aitortzetik hasi behar du
bere lana bakezaleak; hain zuzen ere, norberarengandik abiatuz96.
Pazifismo testimoniala edo espektakularra
Pazifismo testimoniala da berarentzat keinutan, aldarrikapenetan edota
protestatan geratzen dena: "Pacifismo que se reduce a gestos y a proclamaciones...".
(761, 2)
Beraren ustez, horrelakoetan agortzea pazifismoaren mugimendu soziala,
"gaurko gizartearen gain dagoen zama historiko erraldoia ezkutatzen ibiltzea"
da97.
Pazifismoa eta politika
Bakezaletasun testimoniala beharrezkotzat jotzen du Karlos Santamarik,
baina ez du uste nahikoa denik mundua aldatzeko. Horregatik pazifismoa
politikarekin lotu behar dela, dio berak, pazifistek politika egin behar
dutela, alegia. "En definitiva el pacifismo sigue funcionando como una
fuerza extra-política. Incluso, para muchos pacifistas, el contacto del
movimiento pacifista con la política debe ser evitado a toda costa, con
lo cual dicho movimiento seguirá manteniendo sus 'manos limpias', que es
lo que más parece interesarles a los que piensan de esta manera. Pero también
el pacifismo debe ensuciarse las manos y esa especie de angelismo que caracteriza
a algunas corrientes pacifistas debería ser superado".
Pazifismoak politika konkretuan bere eragina behar du. Politikaren legerik
nagusiena, eta pazifismoak ere behar duena, eraginkortasuna da98. Nola?
Zenbait hipotesi jartzen du Karlos Santamariak eta horiei buruz bere iritzia
ematen.
Pazifismoaren eta ekintza politikoaren arteko harremana oraindik argitu
gabe dagoela uste du berak, 1986an argitaratu zuen artikuluan: "Ahora bien,
el tema de la relación entre el pacifismo y la política no ha sido hasta
ahora resuelto ni siquiera afrontado con una cierta racionalidad. ¿Cómo
debe actuar el pacifismo sobre la política y cuál es la parte que ésta
ha de tener en las acciones pacifistas?" ("El futuro del pacifismo", Erria-2000-Eliza-80,
1986.1)
Orduan zer? Politikan eragin nahi bada, parlamentuko bidea gelditzen
da; baina nola egiten da hori, mugimendu pazifista alderdi politiko
bihurtzen ez bada? Karlos Santamaria pazifismoaren mugimendua alderdi politiko
bihurtzearen kontrakoa da, hain zuzen.
Bera, ordea, nolabait ausartu egiten da pazifistarentzat helburu politikoak
ipintzen: "Evidentemente el movimiento pacifista no puede convertirse en
un partido político como algunos desearían. Dentro de un Estado, un paritido
político debe presentar un programa que abarque todos los problemas de
gobierno del mismo en sus líneas generales. No es este el caso del movimiento
pacifista que únicamente se refiere a un tipo de problemas determinados:
la paz, la sustitución de la guerra por otros medios de relación internacional
no bélicos, la prohibición de las armas nucleares y posnucleares, el desarme
en todas sus formas y niveles, la reducción y supresión progresiva de los
ejércitos, etc...". ("El futuro del pacifismo", Erria-2000-Eliza-80, 1986.1)
Hori aski ez bada, eta benetan efikazia izango badu, 'presio-indar'
edo 'botere faktiko' bihurtu behar ote du mugimendu pazifistak? Galdera
hori egitearekin batera, guztiz kontrakoa agertzen da bera, horrek
ezkutuan eta azpijanean ibiltzea esan nahi baldin badu99.
Baina arrisku hori gaindituz gero, hor nonbaitetik joan beharko lukeela
uste du: "Para que este puediera funcionar como una "fuerza de presión'
haría falta que esta influencia se hiciera pública y visiblemente. Sería
necesario que el pacifismo se constituyera en una especie de meta-partido
que declarase paladinamente su propósito de controlar a los gobiernos y
a los partidos, obligándoles a actuar en favor de la paz y el desarme.
La manera de proceder de esta organización dependería de la situación de
cada momento, pero sería netamente y declaradamente política". ("El futuro
del pacifismo", Erria-2000-Eliza-80, 1986.1, 35)
'Meta-partiduaren' jokabidearen adibidetzat honako hau ipintzen du:
Bakerako neurri konkreturik bere programan proposatzen ez duen alderdiari
botorik ez ematea, esate baterako. Beraren ustrez, mugimendu pazifistak
gidari politikoak 'kontrolatu' egin behar ditu, E.P. Thompson-en iradokizunaei
jarraituz: "El movimiento pacifista debe pues controlar a los dirigentes
que tienen en su mano hacer un política militarista o una política pacifista
y anti-nuclearista".
Baina nola egiten da kontrol hori? Kaletik ala parlamentutik (demokrazia
parlamentarioetan)? Beraren ustez, kaleak eduki dezake indarra, baina
erlatibizatu egiten du hori; horretarako indar oso handia eduki beharko
luke mugimendu pazifistak.
Baina parlamentuan nola, alderdi politikoa izan gabe? Zalantza horretan
geratzen da Karlos Santamaria... Eta honela amaitzen du bere artikulua:
"Si deseamos realmente que el pacifismo llegue a controlar a los hombres
que manejan las armas como quiere Thompson hará falta que apliquemos procedimientos
cuya eficacia en este sentido sea verosímil. Debo confesar que no conozco
esos procedimientos aunque de algún modo los intuyo. Pero pienso que sería
bueno que los pacifistas dialogásemos larga y serenamente acerca de ellos
para hacer que nuestro movimiento no sólo sea generoso, justo y humano
sino también esta otra pequeña cosa que a veces olvidamos: que sea eficaz".
("El futuro del pacifismo", Erria-2000-Eliza-80, 1986.1, 36)
Pazifismoa eta desarme nuklearra
Disuasio-estrategiaren aurkakoa da desarmearena, aldebakarreko desarmearena
behintzat. Karlos Santamariak disuasioaren baliagarritasuna —eta bi blokeen
banaketaren testuinguruan horren etikotasuna— kritikoki defenditu du; nahiz
eta bere zalantzak agertu azken aldera bereziki100. Adierazgarria
da —eta harrigarria ere bai— nola amaitzen duen La amenaza de guerra nuclear
bere liburua, "tolerancia de los males" printzipioan oinarriturik —hau
da, gaitzerditzat hartuz disuasioa, orduko egoera hartan—: "Desde este
punto de vista nos aventuramos a formular la siguiente conclusión: En el
momento presente, dada la situación en que se encuentra la política mundial,
el mal menor de la disuasión deberá ser tolerado para evitar el mal
mayor de la explosión a corto plazo" .(257. or.)
Hala ere, "el principio del desarme unilateral está en la esencia misma
de la doctrina de la no-violencia", dio bere liburuan (241. or.). Zergatik
agertzen da, orduan, bera behin baino gehiagotan desarme unilateralaren
aurka, bi blokeen arteko armamentu nuklearrei dagokienez, eta nolabait
disuasio-estrategiaren alde?
Goian aipatu dugu nola Karlos Santamariak gaurko pazifismo mugimenduaren
helburu konkretutzat eta eskuragarritzat —erralistatzat— desarme nuklearra
ipintzen duen101.
Desarmeak, berriz, ez du, beraren iritziz, 'unilaterala' izan behar,
oraingo mundua bi bloke militar handitan banatuta dagoen bitartean. Hainbat
pazifistek hori eskatu izan dute, batzutan Ebanjelioko zorionbideen izenean,
eta 'beste masaila ipintzearen' izenean. E. Schillebeeckx teologoa horietakotzat
jotzen du gure autoreak. Horrelako jarreraren kontra agertzen da bera,
"xalokeria paradisiakoa" iruditzen baitzaio hori. Beraren ustez, horrelako
desarmeak ez luke gerra nuklearraren arriskua uxatuko102.
Berak bi blokeen 'aldebietako desarmea' eskatzen du; hori bideragarria
ikusten du, superpotentzien karrokeriak apaltzean. Hori litzateke gaurko
pazifismoaren helburua103.
Dena dela, bere liburuan ahalgarritzat jotzen du aldebakarreko desnuklearizazio
graduala ere, baldintza batzuren barruan; horrela Schillebeeckx eta besteen
jarreretara hurbiltzen da104.
Pazifismoaren etorkizuna
Behin baino gehiagotan aipatu dugu beraren azken artikuluaren titulua:
"El futuro del pacifismo". Karlos Santamariak benetan sinesten du pazifismoaren
mugimendu ideologiko eta sozialaren indar historikoan. Belizismoaren eta
militarismoaren kontrako borroka irabaziko delakoan dago.
Pazifismoaren eraginkortasuna, ordea, ez dago belizismoaren eta militarismoaren
aurkako kanpaina global eta ideal —ideologiko— soilean. Benetako eraginkortasun
historiko eta politikoa bilatu behar ditu; eta horretarako urrats kokretuak
egin behar ditu, errealismoz une historiko bakoitzean helburu eskuragarriak
ipiniz.
Berak pazifismo-forma hainbati egiten dion kritikaren oinarrian dago,
hain zuzen ere, funtsean mugimendu horretan duen uste eta esperantza sendoa,
ondo oinarritzen —askatasunaren eta justiziaren balio etikoetan oinarritzen—
eta errealismoz gidatzen baldin bada, pazifismo absolutu eta utopikoetan
erori gabe105.
Beraren liburutik hartutako testu honekin bukatuko dugu kapitulu hau:
"El actual pacifismo tiene, a nuestro juicio, un valor muy superior al
que ordinariamente se le concede en los medios políticos. Con el tiempo
llegará probablemente a convertirse en un gran movimiento de opinión universalmente
extendido, que los gobiernos, tanto del Oeste como del Este, no tendrán
más remedio que escuchar"106. |