Bakea eta gerra. Etikaren eta teknikaren artean
Paulo Agirrebaltzategi
zilegi izan ote daiteke gerra BONBA ATOMIKOAREN GARAIAN?
Gerraz hitz egitean bere garaiko egoeran kokatzen da Karlos Santamaria:
hau da bonba atomikoaren eta armamentu nuklearren lasterketaren garaian.
Ez du maila abstraktuan hitz egin nahi gerrari buruz, ezta horren zilegiztasunari
edota soluzioei buruz ere. Beraren bakezaletasunak ere historikoa eta konkretua
izan nahi du, garai eta egoera bakoitzean bertako arazo konkretuei erantzuna
eman nahian.
Hala ere, Karlos Santamariarentzat badago gerrari buruzko kristau-etika
eta badago bakeari buruzko kristau-Ebanjelioa. Lehenengoaren printzipioak
baliozkotzat jotzen ditu gerra nuklearraren garairako ere, baina horren
aplikazioak dira kontua. Ebanjelioaren izpirituak, berriz, etikaren
printzipio gutxienekoak eta hotzak gainditu egiten ditu.
Baina nola egon daiteke gerraren etikarik? Ba al dago gerraren inolako
justifikaziorik?
Bakea balio absolutua balitz, horren antitetikoa den gerra gaitz absolutua
izango litzateke; eta orduan ez legoke gauza handirik esatekorik gerraren
zilegiztasunaz. Baina kristau- etikarentzat bakea ez da balio absolutua,
eta, beraz, gerrak ere ez du merezi gaitzespen absoluturik. Horren gainetik
daude bestelako balioak, gerra zilegiztatzen dutenak, bereziki justizia
eta askatasuna; horiek defenditzeak zilegizta dezakete gerra. Justiziari
buruz esandakoak berdintsu balio du askatasunarentzat ere, gure autorearen
iritziz72.
Pazifista absolutuarentzat gerra 'zuzenaren' doktrina, Eliza Katolikoak
defenditzen duena, harrigarria gertatzen da hasiera batean. Eskandalua
ere piztu ohi du. Dena dela, bereizkuntza eta baldintza zorrotzen tartean
mugitzen da doktrina katolikoa.
Horregatik aurretik gerra ezberdinen bereizkuntza egin behar, horren
zilegiztasunaz hitz egin ahal izateko.
Gerra ofentsiboa, defentsiboa eta prebentiboa
Gerraren etikari buruzko ihardunean lehen bereizkuntza bat egin ohi
du kristau-etikak, Karlos Santamariak oharrerazten gaituenez: Eraso-gerraren
eta defentsa-gerraren artekoa, alegia. Bien arteko aldea nabarmendu
nahi du, printzipio etikoei dagokienez. Tartean sartzen dute batzuk 'prebentzio-gerra'.
Gerra ofentsiboa inolako justiziarik gabe beste Herriren bati egiten
zaion erasoa da. Horri buruz Karlos Santamariak ez du zalantzarik, guztiz
gaitzestekoa dela.
Baina zer da defentsarako gerra? Kanpotik datorren erasotik, justiziaren
kontrakotik eta askatasunaren kontrakotik, defenditzeko eta ateratzeko
egiten dena.
Gure autorearen iritziz, bakearen gainetik justizia jartzen duen etikak
bi gerra-moduak bereizi behar ditu, eta printzipioz onartzen du Eliza katolikoak
gerra defentsiboari buruz duen doktrina. Honela dio berak argi eta garbi:
"La cuestión de la guerra justa parece claramente resuelta en lo que se
refiere a la guerra defensiva. Se reconoce la legitimidad de esta guerra
y hasta su carácter obligatorio cuando se trate de defender valores superiores.
No así en lo que se refiere a la guerra de agresión en sus formas más o
menos encubiertas. Las opiniones parecen en esto más divididas". ("El pacifismo
cristiano", Documentos-9, 1951) —Gero ikusiko da defentsa-gerrak ere bete
beharko dituen baldintzak, zuzenetsi ahal izango bada—.
Printzipioz onartuta ere, autoreak berak behin baino gehiagotan dudan
jartzen du gaur egun egoera konkretu honetan gerra defentsiboa bera zuzenets
daitekeenik: "En la situación actual (1957an ari da idazten), el recurso
a la guerra no se justifica por cuestiones de prestigio nacional, ni siquiera
por la defensa de derechos que, aunque legítimos, no compensan el riesgo
de hacer estallar un incendio mundial con todas su tremendas consecuencias
espirituales y materiales". ("Soberanias", El Diario Vasco, 1957.02.17)Izan
ere, arma nuklearrak gerraren kontzeptua bera nolabait aldatu baldin badu,
horren funtsezko etikotasuna zalantzan jarri du, beraren ustez —"novedad
de la gerra" esaten du 1958ko bere artikulu batetan—.
Gerra defentsiboak ere bere baldintzak bete behar ditu, ordea, zuzenetsi
ahal izateko. —Horiei buruzko doktrina tradizionala, gure autoreak onartzen
duena, eta horien aplika–garritasuna, gure autoreak oso zalantzan jartzen
duena, hurrengo atalean ikusiko ditugu—.
'Prebentzio-gerra' gelditzen zaigu. Etsaiak eraso-gerra egingo duen
hipotesian aldez aurretik haren aurka egiten den eraso-gerra da hori, gure
autorearentzat: Etsaiaren eraso hipotetikoa hartu aurretik etsaia bera
erasotzea, alegia. Gerra ofentsibotzat ala defentsibotzat jo behar ote
da? Santamariariari gerra ofentsiboaren kontzeptua estaltzeko forma iruditzen
zaio, itxuraz. Horren aurkako bere iritzia oinarritzeko, Mons. Ancel, Lyon-go
orduko apezpikuaren pastoral eztabaidatu bat dakar, non prebentzio-gerra
kondenatu egiten baitu, ofentsiboaren forma besterik ez dela esanez. Gure
autorearen iritziz, oso arriskutsua da prebentzio-gerraren kontzeptua,
eta guztiz arbitrarioa izan daiteke.
Bereizketa eta zehaztasun guzti horiek egin ondoren, eta printzipio
etiko tradizionalak onartuz ere, Karlos Santamariari zalantzak gelditzen
zaizkio gaur eguneko gerrak—bestelako bereizkuntzarik gabe— eduki dezakeen
zilegiztapenari buruz. Pio XII.ren hitzaldietako bat gogoratuz, zera
dio: "La idea de que, en el actual contexto histórico, la guerra ya no
puede ser nunca justa ni legítima se va extendiendo cada vez más. El papa
ha condenado toda guerra ofensiva o preventiva y ha dejado sólo a salvo
el caso de la legítima defensa. Es preferible —ha dicho— renunciar a ciertos
derechos que exponerse a provocar una catástrofe material y moral". ("Novedad
de la guerra", El Diario Vasco, 1957.10.27)
Hala ere, bere idazki guztietan zehar finko eutsiko dio, justiziaren
eta askatasunaren izenean egiten den gerra ezin gaitzets daitekeela, hasteko
behintzat; eta batzutan 'obligaziozkoa' ere izan daitekeela. Karlos Santamaria
ez da pazifista absolutua!
Berriro esanda, bakea ez da balio absolutua, horren gainetik beste balioak
daudelako: Askatasuna, Justizia... Eta, beraz, gerraren gaitzespena ere
ezin daiteke absolutua izan. Alde horretatik ez dator bat pazifista 'absolutuekin',
gerora ere ikusiko denez: "...la Paz de Cristo no coindice exactamente
con la 'paz a todo precio' que algunos propugnan en el momento presente.
Porque el cristiano estima que hay valores más nobles, más elevados y deseables
que la paz misma. Y que hay males más terribles que la guerra". ("El cristianismo
,¿puede y debe evitar las guerras?, La Voz de España, 1949.07.21) Beste
noizbait dio, kristauen bakearekiko erantzukizuna gogoratuz: "Si los cristianos
no podemos ser belicistas tampoco podemos permanecer impasibles en la lucha
titánica del bien y del mal. Pero esta lucha se manifiesta tanto fuera
como dentro de nosotros mismos. La paz no puede ser asentada sobre un suelo
de injusticias". ("Ante la paz o la guerra", Documentos-9, 1951)
Gerra zuzenaren baldintzak
Gerra ofentsiboa eta prebentiboa gaitzetsi ondoren, edozein gerra defentsibo
ere ez da zilegia, Karlos Santamariaren iritziz, doktrina katolikoari jarraiki.
Berak idatzitakoa hitzez hitz aldatuko dugu: "Cinco son las condiciones
de una guerra justa, según los pensadores católicos: causa justa, limpieza
de intención, recurso previo a la solución amigable, medios lícitos y probabilidad
de alcanzar un bien mayor que los males que la guerra misma origina. Cinco
condiciones que vale la pena de retener en la memoria para enjuiciar rectamente
los acontecimientos históricos de nuestro tiempo.
De acuerdo con estos principios, cabe formular esta pregunta: '¿Puede
existir hoy una guerra justa? El derecho a defenderse de la agresión es
incuestionable y nadie duda de él, pero ¿por parte del que provoca la guerra
puede darse en la actualidad una actitud moral y cristiana?' Muchos lo
dudan. Muchos se inclinan a la negativa". ("La polémica de la guerra justa",
La Voz de España, 1949.07.14)
Gerrari gaur eguneko armamentuen egoeran eta gerra nuklearraren arriskuan
gatazka belikoari hasiera ematen dionak egin beharreko galderak dira, beraz,
beraren ustez.
Zergatik dago zalantzan gaur egun aipaturiko baldintzen baliagarritasuna?
Bi arrazoin ikusten ditu gure autoreak: batetik, gerra ez dago mugatzerik
(totala bihurtu da), une honetan inongo herririk ez dagoelako gerra nuklearraren
arriskutik kanpo, beraren ustez73; eta, bestetik, kontrolaezina bihurtu
delako hori74.
'Gerra mugatuaren' teoria, beraz, defenda ezinezkoa iruditzen zaio gure
autoreari, arma nuklearrak tartean direnean: "Gauzak gaurregun dauden bezala,
gerra nuklear bat nahitaez gerra oso bihurtuko litzateke, eta, alderantziz,
gerra oso batek harma nuklearrak erabiltzea eskatuko luke nahitaez". ("Guerra
nuklearraren mehatsua eta Europako egoera", Jaunaren Deia, 1984.01) Gainera
gerra mugatua guztiz arriskutsua da, arma nuklearrak atzetik daudenean,
nahiz eta gerra mugatua, teorian ez-nuklearra izan75.
Arma nuklearrak desegiteak bakarrik bihurtuko luke baliagarri gerra
mugatuaren teoria. "Arrazoin honengatik egungo estratejia bakarrak, harma
horiek desegitea izan beharko luke, beroiek bipilki gutxitzetik hasita
behar izanez gero".("Guerra nuklearraren mehatsua eta Europako egoera",
Jaunaren Deia, 1984.01)
Armamentu atomikoaren gaitzespena
Esandakoaren ondorioa argia da, gure autorearen iritziz: "La única
posibilidad real de vencer la guerra nuclear es la de destruir las armas,
las cuales nunca debieran haber existido". ("De geostrategia", El Diario
Vasco, 1983.10.23) Horiek dauden bitartean, edozein gerrarren zilegiztasuna
zalantzan egongo da. Baina horrek berez ote dakar armamentu nuklearraren
erabateko gaitzespena?
Eliza Katolikoak gai horri buruz eman dituen irakatsien aurrean aski
kritiko agertzen da Karlos Santamaria sarritan: "Yo creo que muchas conciencias
se sienten hoy escandalizadas al ver que la misma Iglesia que no acepta
el homicidio de un solo ser humano unicelular se muestra tan remisa en
condenar de modo categórico y definitivo la enorme matanza de millares
de seres humanos por un solo ingenio bélico" —Hiroshima-koa gogoratzen
du—. ("Píldora y bomba", El Diario Vasco, 1967.12.10) Testuinguru honetan
Vatikanoko II. Kontzilioaren Gaudium et Spes konstituzioa bera kritikatzen
du: "Es triste pensar lo poco expresiva que ha estado la "Gaudium et Spes"
en la cuestión de la guerra, precisamente por las presiones de los obispos
que querían salvar a toda costa la libertad de acción de los gobiernos".
("Píldora y bomba", El Diario Vasco, 1967.12.10)) Eta hurrengo Kontzilioari
dei eginez amaitzen du artikulu hori: "Esperemos que el próximo Concilio
pondrá todas estas cosas más en su punto". Badirudi, Eliza Katolikoa disuasioaren
estrategia nuklearra gaitzesterkoan oso zuhur agertzen dela. Egia esan,
Karlos Santamaria bera disuasio nuklearraren estategiaren aurrean ez da
inola ere kategorikoa, ez horren efikaziari buruz, ez eta horren
zilegiztasun etikoari buruz ere, beherako azalduko dugunez.
1967koa da aipaturiko artikulua. Handik hiru urtera, USAko apezpikuek
oihartzun handia izan zuen pastoral kolektiboa argitaratu zuten "Bakearen
desafioa" izenpean76. Horixe komentatzen du Karlos Santamariak El Diario
Vasco-ko bere idazlanetako batean (1983-07-24); hain zuzen ere, disuasioaren
moraltasuna eztabaidatzen dute apezpikuek horretan. Honela amaitzen du
bere iruzkina gure autoreak, apezpikuen esaldietako bat jasoz: "'En razón
de la complejidad del problema nuestra posición contra la estrategia de
disuasión tendría quizás que ser matizada —dicen los obispos estadounidenses—.
Pero nuestro no a la guerra nuclear debe ser, en fin de cuentas definitivo
y decisivo... Juzgamos necesario levantar una barrera contra el concepto
de guerra nuclear interpretado como una estrategia válida para la defensa'".
Eta bere aldetik eransten du: "Ese lenguaje tan categórico, del cual las
frases anteriores no son más que una pequeña muestra, desborda notablemente
el tono moderato y relativamente tolerante con el que hasta ahora la Iglesia
había condenado los armamentos nucleares". ("La legítima defensa", El Diario
Vasco, 1983.07.24) Izatez, apezpikuek gerra nuklearra gaitzesten dute tinkotasun
osoz, hori defentsarako izango bada ere; baina disuasioaren estrategiari
buruz zuhurrago agertzen dira.
Beste argumentu bat ekartzen du Karlos Santamariak disuasio-estrategiaren
aurka: horren ondorio den armamentu-lasterketak dakarren gastu izugarriarena77.
Arma nuklearren desegitearen behar morala erabatekotzat ikusten ez baldin
bada ere berez, disuasioaren estrategia dela eta, bada gure autorearentzat
beste behar kategorikoa, armamentu-lasterketarekin zerikusi hertsia daukana:
munduko gosea konpontzearena, alegia. Honela dio berak: "Mientras la política
de armamentos siga consumiendo cantidades astronómicas de dinero y de esfuerzo
humano, será imposible que se dé cara al 'imperativo categórico' de la
hora presente: acabar con el subdesarrollo y la indigencia física y moral
de casi una mitad de la Humanidad". ("De geostrategia", El Diario Vasco,
1983.10.23)
(Gai honi buruz Karlos Santamariak dituen iritziari eta zalantzei berriro
heldu beharko diegu beherago).
Gerraren etika eta bakearen mezua
Esandako horretan agortzen ote da gerrari buruzko arazo morala? Etikak
badirudi gerraren fenomenoa nolabait errazionaldu egin nahi duela. Eta
alde horretatik beharrezkoa izan daiteke. Baina Karlos Santamariarentzat
gerra funtsean irrazionala da. Eta oso zaila da horren moraltasunaren baldintza
errazionalak ipintzen aritzea.
1960an John Courtney Murray-k, irakasle estatubatuarrak, gerraren moraltasunari
buruz Theological Studies aldizkarian artikulu interesgarria idatzi zuen.
Karlos Santamariak bere bi artikulurekin erantzun zion. Agian bi artikuluok
(bata El Diario Vasco-n eta bestea Pax Chirsti aldizkarian) ditugu argienak,
Karlos Santamariak gerraren kristau-moralak aurkitzen dituen zailtasunen
inguruan argitaratu dituenak.
Murray-ren gerraren moraltasunari buruzko jarrera, kristau-teologiatik
begiratuta, Kristoren ebanjelio-aholkuen eta moral soilaren —'estricta
moral'-ren— arteko bereizkuntzan oinarritzen da nonbait..
Gerrari buruzko Eliza katolikoaren doktrina 'mugako morala' —grenz moral—
deitzen omen du A. Murray-k: hots, "un esfuerzo para establecer sobre una
base mínima de razón una forma de acción humana —la guerra— que sigue siendo
siempre, en el fondo, irracional". (977)
Baina Murray-ren pentsaera irakurriz eta osotuz, zera dio Karlos Santamariak:
"Pero se da cuenta, al parecer, de que esto no agota el problema y de que
la conciencia cristiana no se da por satisfecha: una cosa es la estricta
moral y otra el espíritu de los consejos evangélicos que debe informar
no sólo la vida de unos cuantos elegidos sino también a su manera la vida
de los pueblos. Las bienaventuranzas no son un mero 'affaire privée'".
(977)
Gure autorea ados dago horretan.78 Adibidez, defentsa-gerra etikaren
aldetik zuri baldin badaiteke ere, eta batzutan beharrezkoa baldin bada
ere, hori "gaitzerditzat" hartu behar da, baina ez soluzio idealtzat. Gure
autorea bat datorrela dirudi Murray-rekin horreraino. Onartzen du, baita
ere, moralistaren egitekoa, une bakoitzean gizakiaren jokabidearen baldintzak
aztertzen dituena.
Baina ez dator bat Elizaren mezua gutxieneko arau etikoak predikatzera
mugatzean. Moralistaren aipamen bat dakar: "Aunque la teología moral católica
aspira a la desaparición de su propia doctrina de la guerra, es evidente
que nuestro período histórico no tiene casi ninguna probabilidad de que
este se logre. La guerra es todavía una posibilidad y la Iglesia intenta
condenarla como mal menor, limitar los males que ella desata y humanizarla
en la medida de lo posible".
Karlos Santamariaren ustez, moralista estatubatuarra motz gelditzen
da hor; bi mailak nahasi gabe ere, kristau-moralistak harantzago joan behar
duela uste du: kristau-mezu osoa predikatzera, alegia, ez kristauentzat
bakarrik eta bai gizon-emakume guztientzat ere79.
Azken batez, errotiko konbertsioa eskatzen du armamentu-lasterketaren
zorakeria benetan gainditzeak: forma politiko eta sozial berriak sortzea
esan nahi du konbertsio horrek, 'mundu berria' sortzeko, Karlos Santamariaren
iritziz80. |