Bakea eta gerra. Etikaren eta teknikaren artean
Paulo Agirrebaltzategi
Gerraren oinarrian biolentzia
Gerra eta bakearen arazoaren azpian biolentziarena dago; horrelaxe ikusten
du Karlos Santamariak. Bakezaleak ez du gerraren instituzioaren aurka bakarrik
jokatu behar, eta bai horren inguruan dagoen biolentzia zabalduaren aurka
ere61. Hainbat aldiz aztertzen du biolentziaren —bortxakeriaren— fenomenoa:
horren adarrak, beraren sustraiak... Biolentziaren adar guzti horiek —psikologikoak,
sozialak, etab.— ezagutuz ere, biolentzia politikoaz ari da bera bereziki
aztergai ditugun idazlanetan.
1968an bi artikulu idatzi zituen gai horri buruz: bata laburra, "La
violencia" titulupean, eta bestea, luzea, "Marxistas y cristianos ante
la violencia" izenekoa. Horietako irakatsiak lalburtzen saiatuko gara hemen
bereziki, baina beste hainbat artikulutakoarekin osotuta.
Goian ekarri dugu berak biolentziari buruz emadako definizioa. Biolentzia
ez da nahasi behar, beraren ustez, indarrarekin: "La fuerza por sí misma,
no es violencia; una fuerza justamente aplicada, no es necesariamente violenta.
Cuándo, pues, hay violencia?. Cuando se ejerce sobre un hombre o sobre
una colectividad para arrancarles aquello que ni la palabra, ni el diálogo,
ni la razón, ni el derecho, ni la moral permitirían obtener de ellos".
("Marxistas y Cristianos ante la violencia", Parroquia San Jose Obrero
hernani, 1968.04.25, 3) Pertsuasioaren aurkakoa da, beraz, biolentzia,
gure autorearen ustez; bortxa —indarra— ezezik, "bortxakeria" dela esan
genezake.
Gizakiaren ezaugarritzat dauka berak biolentzia; animalien artean ez
omen dago eta, benetako biolentziarik, horrek zera eskatzen duelako aurretik:
jokabide-arau etikoak egotea ezarrita62. Jakina badagoela izadian ordena
naturalik; baina hori ez da arau etikoena. Biolentziak, beraz, Karlos Santamariarentzat,
edukin etikoa du funts-funtsean.
Biolentzia politikora mugatuz horrek ere mila forma hartzen ditu: "La
violencia se llama hoy guerra, opresión, gerra revolucionaria, terrorismo,
crimen político, represión, guerrilla, imperialismo del dinero, intimidación
policíaca, tortuta, dictadura, explotación, segregación social". ("Marxistas
y Cristianos ante la violencia", Parroquia San Jose Obrero hernani, 1968.04.25,
4) Guzti hori bezain zabal ikusten du berak biolentzia politikoa, eta horrela
ikusi behar dela dio.
Biolentzia politikoaren aipaturiko forma guztiak hirutara biltzen ditu
Karlos Santamariak: "En el terreno político la violencia se manifiesta
fundamentalmente en tres campos. La guerra —violencia armada de naciones
contra naciones—. La opresión —violencia más o menos larvada del fuerte
contre el débil, del dominante contra el dominado—. Y la revolución —violencia
del oprimido contra el opresor, que le lleva a veces a convertirse en un
nuevo opresor". ("La violencia", El Diario Vasco, 1968.03.31) Garrantzizkoa
gertatuko zaio banaketa hori; eta bakoitzari buruz bere iritzi ezberdindua
ematen saiatuko da.
Biolentzia egiturazkoa eta instituzionala
Karlos Santamariaren iritziz, bortxakeria egiturazkoa eta instituzionala,
agian nabarmentzen ez dena, dago sarritan fusilen eta bonben erabileran
nabarmentzen den biolentziaren atzean. "Gure gizartean biolentziarik handiena
eta astunena, herriari goitik behera egiten ziona izan ohi da gehienetan.
Alegia, zuzengabeko legeak, estruktura okerrak eta ahal-gehiegikeriak eragiten
diotena .(...). Kaleetako biolentzia ez da txarrena, baizik politika ta
sozial egiturak jende apal ta pobreari, edo menpeko arrrazari, egiten dietena"63.
Herrien arteko eta gizarteko zuzengabekeriak estaltzen dituen itxurazko
ordena —desordena!— da aurreneko biolentzia, beraren iritziz, eta ez horren
aurka borrokatzeko fusila hartu duenarena, nahiz eta batzuk azken hau besterik
ez ikusi64. Horren argitan aztertzen ditu Algeriako gerra, Kubako iraultza;
Kongoko biolentzia, independentziaren ondoren beltzek ezarri zutena, baina
independentziaren aurretik zuriek ezarritakoan sustraia zuena. Berak dioenez,
ordenaren izenean ezarritako zuzengabekeriazko egoera onartzea, zuzengabekeria
eta biolentzia handiagoak izan daitezke batzutan.
Algeriarren terrorismoaren azpian, Kubako iraultza biolentoaren azpian,
Kongoko beltzen hilketen azpian edo atzean 'biolentzia estrukturala' ikusi
behar dela, dio berak. "Porque hay un tipo de violencia que no viene de
unas personas determinadas, de la cual no se puede culpar a una persona
determinada, sino que viene de las estructuras mismas de la sociedad".("Marxistas
y Cristianos ante la violencia", Parroquia San Jose Obrero hernani, 1968.04.25,
5) Iparramerikako beltzen biolentziaren atzean segregazio estrukturalaren
biolentzia dago... Egiturazko biolentzia da gaurko munduko merkatuaren
egoera: "Hay una gran injusticia en ese mercado, porque ese mercado está
conducido de manera que sirve a los intereses de los pueblos ricos; y claro
está, esto es un estado de violencia". ("Marxistas y Cristianos ante la
violencia", Parroquia San Jose Obrero hernani, 1968.04.25, 5)
Hegoamerikako gerrilei buruz ari delarik, eta Che Guevararena aipatuz,
zera dio: "La insurrección armada es el método normal de aquellas gentes
desde hace muchos años, desde siempre en realidad. En aquellas tierras
la violencia es promovida en la mayor parte de los casos desde arriba,
por caciques y generales ambiciosos, y mantenida por dictadores, más o
menos bandolerescos, a costa de mares de sangre. En otros casos —los menos—
son los desesperados, los proscritos, los desposeídos y hambrientos quienes
promueven desde abajo la insurreción popular y terminan casi siempre
en el monte, acorralados como fieras". (108)
Rodesiako borrokari buruz ari zen 1968ko artikuluetako batean; bertan
terrorismoaren gaia aipatzen ari zen, hango gobernuak "terrorista beltzak
" exekutatu zituela eta: "La palabra 'terrorismo' es particularmete apta
para impresioar a la gente y justificar toda clase de medidas represivas".
("Terrorismo blanco", El Diario Vasco, 1968.03.10) Eta beherago erantsi
zuen: "Lo cierto es que en Rhodesia se asiste actualmente a un terrorismo
'de arriba abajo', forma de intimidación más condenable que la del terrorismo
de 'abajo arriba' que se pretende perseguir". ("Terrorismo blanco", El
Diario Vasco, 1968.03.10)
Biolentzia iraultzailea
Bortxakeria instituzional eta egiturazkoaren aurka, biolentzia iraultzailea
dago.
Beraren ustez ez dago iraultza eta biolentzia nahasterik, nahiz eta
gehien-gehienetan biak batera joan: izan ere, berez, iraultza gizartearen
aldaketa bizkor eta sakona besterik ez da, beraren ustez: "La revolución
es un cambio profundo y rápido de una sociedad". (800, 45) Baina
nekez gertatuko da biolentziarik gabe, gizakiak bere baitan daramalako
biolentziarako joera, eta klase gainartzaileek ez dutelako utziko beren
nagusitasuna biolentziarik gabe.
Iraultzak forma eta edukin ezberdinak har baldin baditzake ere, historikoki
iraultza modernoari begira, iraultza marxistan ikusten du berak kontzeptua
beronen adiera propioan. Marxismoaren arabera, hauxe litzateke iraultza:
"La revolución supone un cambio profundo, y decide un cambio profundo,
quiere decir un cambio en la estructuras sociales, en las estructuras mismas
que relacionan a los hombres en el orden económico, y después también en
las superestructuras que son una consecuencia de esas estructuras, pero
este cambio sólo es revolucionario cuando se produce de una manera rápida
y hasta cierto punto con ruptura y con destrucción de un orden legal existente".
Marxistek, hala ere, horrelako iraultza asmatu badute, eta hori beharrezkotzat
jotzen badute ere, ez dute biolentzia biolentziagatik defenditzen65. Marxistentzat
biolentzia baliabidea da, gizarte zuzenagoa, klaserik gabekoa lortzeko.
Ez dute gerra gerragatik aldarrikatzen; gerra kentzeko aldarrikatzen dutela
gerra, dio gure autoreak; berari paradoxikoa iruditzen zaio hori, baina
horrela omen diote66.
Marxismoaren ustez, erreboluzioa beharrezkoa da, eta hori egiteko beharrezkoa
da biolentzia, klase gainartzaileek ez dutelako utziko bestela beren boterea.
Karlos Santamariaren iritziz, nolabaiteko fedea dago tesi horretan: fede
itsua borroka armatuaren eraginkortasunean.
Bere aldetik, ez du uste iraultzazko biolentziaren eraginkortasuna batere
argi dagoenik, batetik horren aurrean boteredunek badakitelako beren armak
egokitzen, eta, bestetik, biolentzia aukeratzean, justiziaren alde ari
denak bere arrazoinaren partea galtzen omen duelako: "...si yo discuto
y tengo razón, en el momento que apelo a la fuerza, he perdido una parte
de mi razón y mi adversario se frota las manos porque me ha llevado a un
terreno en el que ya no le importa que yo tenga razón".
("Marxistas y Cristianos ante la violencia", Parroquia San Jose Obrero
hernani, 1968.04.25, 10)
Batzuk biolentzia iraultzailearen bidez askatasuna lortu nahi dute;
gure autorearentzat paradoxa handia dago hor. Bakezaleak askatasuna lortu
nahi du, baina biolentziarik gabe, biolentziaz biolentzia gehiago besterik
ez delako ekartzen, beraren ustez.
Bestalde, kontutan eduki behar dira, Santamariaren ustez, biolentzia
iraultzaile armatuak gizadiari dakarzkion oinaze, sufrikario eta nekepenak,
horren eraginkortasuna eta etika juzgatzean.
Bi aldetako biolentzien artean
Biolentzia egiturazko-instituzionalaren eta biolentzia iraultzailearen
artean aukera egin behar ote da? Karlos Santamariaren iritziz, bakezalearen
aukera ez dago biolentziaren —bortxakeriaren— eta 'bortxaezaren' artean
—hori oso erraza litateke—, sarritan biolentzia egiturazko-instituzionalaren
eta biolentzia iraultzailaren artean baizik.
Bien artean —edo bien barruan— gertatzen da sarritan bakezalea. Beraren
iritziz, biolentzia ez da gehienetan guregandik kanpo dagoen zerbait;
gure inguruan eta geure barruan dago biolentzia, eta ez dago aukeratzerik
biolentziaren eta ordenaren artean. Hortxe dago zailtasuna, hain zuzen
ere67.
Zer egin inguratzen gaituen, denok hartuta gauzkan biolentziaren aurka?
Alde batera biolentzia eta bestera bakea jartzerik balego, inor gutxik
edukiko luke zalantzarik aukera egitean; bakearen aukera egingo luke, alegia.
Baina maiz bi edo gehiago biolentzi moten artean aukeratu beharrean aurkitzen
gara, beraren ustez68.
Egoera horretan ez dago aingerukerian erortzerik, beraren ustez, eta
norberaren bakezaletasun teorikoan babesterik. Era askotako biolentzien
konplexutasuna ezagutuz eta gu geu horren barruan gaudela aitortuz, egin
ahal izango dugu onik mundu gizatiarragoa bideratzen. Pazifista ere biolentzia
bataren ala bestearen artean aukera egin beharrean gertatuko da, hor barrutik
bere aukera bakezalea ipintzeko. Izan ere, "muchas veces el querer rechazar
un género de violencia equivale a aceptar la complicidad o la participación
por el otro género de violencia". Bakezalea, armarik ez hartzea printzipioz
erabakita daukalarik, herriaren inbaditzailearen jokoan eror daiteke, armarik
ez hartzean. Zapaltzailearen aurrean, bakea soilik aldarrikatzen duena,
zapaltzailearen errukide bihur daiteke. Horregatik, beraren ustez, bakezaletasun
absolutua eta manikeoa ez da onartzekoa.
Kontradikzio horretan bizi behar ote du bakezaleak? Karlos Santamariak
kristau- bakezaletasun ez-absolutuan eta 'bortxaeza aktiboan' aurkituko
du irtenbidea, teorian behintzat. —Beherago azalduko ditugu beraren
iritzia eta jarrera bi puntu horiei buruz—.
Kristautasuna eta biolentzia iraultzailea
Gerraren biolentziaz geroago ihardungo dugu; biolentzia iraultzaileari
buruzko bere iritzia agertzeko bi maila bereizten ditu Santamariak: a)
Kristau-moral soilaren ikuspegia; b) iraultzaren teologia modernoa.
Nazioen arteko gerrari eskatzen zaizkion baldintzak eskatzen dizkio
Karlos Santamariak biolentzia iraultzaileari ere: a) Helburu zuzena; b)
baliabide bakezkoak agortuta egotea; c) egingo diren kalteak, lortuko diren
onurak baino txikiagoak izatea; d) indarraren erabilera ahal den gehienik
mugatzea; e) eta baliabide inhumanoak baztertzea.
Horiek betez gero, iraultza bortxazkoa zilegia izan daiteke, kristau-moralaren
ikuspegitik. Hala ere, Karlos Santamariaren iritziz, Eliza ia beti
iraultzailearen kontra egon da, matxinada armatua Elizaren interesekin
bat etorri ez denean. "Desgraciadamente la Iglesia no ha tomado, no ha
llevado a la práctica el principio revolucionario, y estos principios de
los moralistas creo que no ha sido usados nunca o casi nunca". ("Marxistas
y Cristianos ante la violencia", Parroquia San Jose Obrero hernani, 1968.04.25,
54)
Horri kontrajarriz edo, Karlos Santamariak fedearen eta teologiaren
aldetik iraultzak dituen arrazoinak nabarmentzen ditu, Y. Congar teologoaren
eta bereziki Camilo Torres-en hitzak eta jokabideak azalduz. Eta ondorioz
hau dio azken honi buruz: "Nadie puede negar la gran generosidad e incluso
la profunda lógica de la figura de Camilo Torres. Frente al egoísmo, la
pereza, la cobardía de tantas gentes, de tantas gentes que cierran los
ojos a la injusticia para no enterarse de que el hambriento está a la puerta
y el sediento y el que está perseguido, para no enterarse de esa injusticia
cierran los ojos, se envuelven en su propia cobardía". ("Marxistas y Cristianos
ante la violencia", Parroquia San Jose Obrero hernani, 1968.04.25,
14)
Che Guevara-ren ereduari buruz ari dela, eta horren borrokaren handitasuna,
baina aldi bereko eraginik eza, nabarmendu ondoren, zera dio: "Biolentzia,
gogortasuna, beharrezkoa da, bai, gure mundua zuzentzeko. Baiñan zer nolako
gogortasuna? Hori da ta hori izango da, gaur eta biar, problema izugarria.
Batez ere ebanjelioko politika eta kristau-politika baterako"69.
Berriro ere bakezalearen eta justizi zalearen arteko tirabira aurkitzen
dugu. Eta biolentzia, 'datorrenetik datorrela', kondenatu egin behar delako
haren kontra dago bera; horretan Elizaren beraren irkatsiekin bat datorrela
uste du70.
Biolentzia iraultzailea eta bortxaeza
Camilo Torresen eta Che Guevararen irudien —eta ereduen?— aurrean,
ordea, Luther King-ena hobesten du Karlos Santamariak. Honek Gandhi-ren
bortxaezaren metodoa aukeratu zuen USAko beltzen eskubideen alde borrokatzeko.
Berau ere kristua zen, artzain protestantea. —Bortxaezaz ere gero luzeago
hitz egingo dugu, baina, hemen zerbait esan beharra dagoela dirudi—.
Camilo Torresen heriotza tragikoa (1966) gogoratu ondoren, honela dio:
"Pero he aquí, al cabo de poco más de dos años, otro cristiano también
cae bajo las balas de sus enemigos, y es también un revolucionario, y es
también un pastor de la Iglesia...". ("Marxistas y Cristianos ante la violencia",
Parroquia San Jose Obrero hernani, 1968.04.25, 14) Eta beheraxeago dio:
"Y nadie puede decir que su acción haya sido menos efectiva ni mucho menos
que la de Camilo Torres. Esa acción ha tenido una resonancia histórica
extraordinaria, y culminará probablemente con el triunfo, porque la fuerza
moral que está realizando, no sólo en América sino fuera de América, es
extraordinaria". ("Marxistas y Cristianos ante la violencia", Parroquia
San Jose Obrero hernani, 1968.04.25,, 14)
Bortxaeza ez da, ordea, armarik ez erabiltzea, besterik gabe; are eta
gutxiago, eskuak tolestatuta gelditzea, zuzengabekeriaren aurrean. Biolentzia
baino okerragoa da gure autorearentzat, biolentziari ezezkoa esan eta geldi
eta lasai gelditzea71.
Gandhi-ren eta Luther King-en bortxaeza, ordea, ez da geldi egotea,
bizia eta aktiboa da: "La no-violencia-activa" idazten du. Beraren iritziz,
"la no-violencia-activa, no es la aceptación del 'statu quo', ni es el
inmovilismo, ni es la cobardía, ni es tampoco el reformismo lento, inoperante
que hace esperar siglos y siglos". ("Marxistas y Cristianos ante la violencia",
Parroquia San Jose Obrero Hernani, 1968.04.25, 14)
Bortxaeza aktiboak indar morala ipintzen du iraultza armatuak ipintzen
duen indar armatuaren kontra. Eta beraren ustez, benetako kristautasuna,
Ebanjeliotik edaten dena, Gandhi-ren humanismotik askozaz hurbilago dago,
humanismo marxistatik baino, biolentziaren erabilerari dagokionez. Dena
dela, kontutan eduki behar da beste nonbait Gandhi jokabide sozial atzerakoia
kritikatu duela gure autoreak, eta alde horretatik onartezintzat jotzen
duela mendebalderako eta garai honetako Indiarako ere. |