KARLOS SANTAMARIA AZTERKETAK
 
 KARLOS SANTAMARIAREN LANAK
 

Bakea eta gerra. Etikaren eta teknikaren artean

Paulo Agirrebaltzategi

'Pax Christi'  Hezkuntza, ekintza eta mistika

Testuinguru jakin batean kokatzen baldin bada Karlos Santamariaren pentsaera, nolabaiteko marko nagusi bat ere izan du horrek, batez ere garai batean. Pax Christi mugimendua da hori. 
1945ean sortu zen Pax Christi (bakearen aldeko nazioarteko mugimendu katolikoa). 

Gerra-esperientzia ikaragarriaren ondoren eta gerra nuklearraren mehatxu larriagoari aurre egin nahian sortu zen mugimendua, beherago luzeago aipatuko dugun erakundearen manifestuan bertan adierazten denez: "A mediados de este siglo, época de cambio y renovación, decisiva para el porvenir de la humanidad, los pueblos, las razas y las naciones tiemblan en una angustia sin límites ante la amenaza de una guerra espantosa, por su extensión, su carácter total y la potencia de las máquinas mortíferas, que todas las crisis sufridas por la especia humana hasta el presente". 

Estatu edo Herri bakoitzean bere Sekzioak zituen eta ditu oraindik. Zuzenean Eliz hierarkiaren menpean zegoen; Estatu bakoitzeko Sekzioak apezpikuren bat zuen buru, ofizialki izendatua46. 
Gerrari eta bakeari buruz bere gogoeta eta eztabaida luzea hasten duen une beretik agertzen zaigu Karlos Santamaria Mugimenduarekiko interes eta atxekimenduz. 1949an agertzen da Mugimenduaren aipamena beraren artikulu batean47. Gerora hainbat hitzaldi eta idazkitan erabiliko du Mugimenduaren izena, beraren berri emateko ezezik, beraren eginkizunari buruz mintzatzelko ere bai. Berarentzat, beraz, hasieratik bere pentsaeraren erreferentzia garrantzizkoa eta nolabaiteko markoa gertatzen da Pax Christi, bereziki fededuna eta kristaua den aldetik egiten duen gogoetarako. 
Izan ere, bi urte geroago, Conversaciones Católicas Internaciones zirelakoen bileran "El pacifismo cristiano" izenpean egindako hitzaldi garrantzizkoan epigrafe osoa dauka Pax Christi-ri buruzkoa, bertan ikusten baitu katolikoentzat bakearen alde lan egiteko organismo guztiz egokia48. 
Espainian ez dirudi artean ezer zegoenik: apezpikuek behintzat ez zuten ideia berenganatua. Karlos Santamaria bera izan zen Mugimenduaren sustatzaile, Euskal Herrian eta Espainian. Berak uste du munduzabaleko azken gerran parte hartu ez badute ere, Espainiako kristauek beren elkartasuna agertu behar dietela hori jasan dutenei, eta elkartasun horretan saiatu behar dutela bakearen alde; horretarako oso egokitzat jo zuen Pax Christi mugimendua49. Eta kapitulu honen hasieran aipaturiko manifestua aurkeztu zuen50. 

Hitzaldian jaso zuen aipamen hori oso-osorik aldatu dut oin-oharrera, bertan agertzen baitira gure autorearen pentsaeraren ardatz nagusiak eta puntu nabarmenenak, bakeari buruzkoak, kristauaren irizpide eta jokabideari dagokienez: kristauaren erantzukizuna, maitasuna bakearen benetako oinarri, katolikoen unibertsaltasuna, efikaziaren eta praktikotasunaren garrantzia bakearen aldeko ekintzan, otoitzaren premia bakearen aldeko ahaleginean... 

Zer da baina Pax Christi mugimendua? Mugimendua denez, asoziazioa edo alderdi politikoa baino zabalagoa da: "Le mot 'mouvement' désigne quelque chose de plus vaste et de plus vague, le reflet d'un état d'opinion en plein développement ou, peut-être, en germe; une action convergente autour d'un but très général, simple et fort désirable, capable de mobiliser des masses, et d'intéresser un grand nombre de personnes, par-dessus des particularismes de tout genre". ("Responsabilité el limites du menbre de Pax Christi", Pax Christi, 1956.01.27, 67) Eta horren arabera ondorio hau ateratzen du: "Le Mouvement PAX CHRISTI ne saurait pas être le parti des chrétiens 'pacifistes', s'élevant contre d'autres groupes ou d'autres tendences d'Eglise considérées comme bellicistes. Cela n'aurait pas de sens". ("Responsabilité el limites du menbre de Pax Christi", Pax Christi, 1956.01.27, 67) 

Definizio positiboa emanez, honela dio: " PAX CHRISTI n'est donc que l'expression et l'epanouisssement d'un état d'opinion qui existe dans l'Eglise elle-même". ("Responsabilité el limites du menbre de Pax Christi", Pax Christi, 1956.01.27, 67) 

Kristau-apostolutzatzat definitzen du Karlos Santamariak Pax Christi:, Eliza barruko beste 'Ekintza Katolikoen' antzekotzat. —Gogoan eduki behar dira orduan ziren laikoen apostolutza-mugimendu indartsuak: JOC (edo 'Gaztedi langile katolikoa') izan zen horien artean garrantzizkoenetakoa—51. 
Honela aurkeztu zituen Mugimenduaren jokabidea eta ekintza-moduak: "En estrechísima unión con la Iglesia jerárquica, viviendo y difundiendo por todas partes el espíritu de paz evangélica; implorando de Dios la paz mediante la oración y el sacrificio, estableciendo relaciones entre católicos de distintas nacionalidades con vistas a una mejor y más clara comprensión de los problemas internacionales; estudiando y profundizando las enseñanzas pontificias sobre la paz y dándolas a conocer en todos los medios sociales; estimulando la investigación de los aspectos morales y de las fórmulas prácticas de un nuevo orden internacional, los miembros de "Pax Christi" tratan precisamente de actualizar en el plano de las relaciones internacionales el potencial de paz de la Iglesia". ("La respuesta de la iglesia a la aspiración de la paz del mundo contemporaneo", Pax Christi, 1957.11, 6) 

Mugimenduaren egiteko nagusietako bat pedagogikoa da, izan ere gerraren kontrako eta bakearen aldeko ekintza nagusietako bat, pazifismoak landu behar duena, bakerako heziketarena omen da. Zentzu horixe ematen dio Pax Christi-k antolatu ohi duen Bakearen egunari ere. ("Día de la paz", El Diario Vasco, 1958.05.18) 

Mugimenduak bere koherentzia, erakuntza eta batasuna behar ditu, gure autorearen iritziz, bere araudi eta estatutuekin, Elizaren arauen barruan52. Araudi horrek, ordea, bere maila eta eskakizun ezberdinak ditu, Mugimenduaren zuzendarientzat eta bestelakoentzat. Hain zuzen ere, zuzendariek ez lukete inolako alderdi plitikotan egon behar, adibidez, beraren iritziz, alderdietatik guztiz autonomo izan behar duelako Mugimenduak; era berean, nazioarteko istiluen barruan egon daitezkeen irtenbide politiko konkretuen aurrean, Mugimenduaren postura ofizialak ezingo luke jarrera "partidista" hartu. Adibidez, Pax Christi mugimenduak ezingo luke ofizialki "koexistentizaren" estrategia politiko-militarraren alde agertu, Eliza ofiziala bera lotzen delako. Dena dela, Mugimenduko bazkideak bere aldetik estrategia horren aldeko jarrera erakustea bere esku izango du. Horrelako eskakizunak bere mugak jartzen baldin badizkio ere Mugimenduan ari denari, onurak handiagoak izan daitezkeela uste du berak. 

Mugimenduaren mistika 
Honako aitormen hau egin zuen  Pax Christi  mugimenduaren batzarrearen aurrean 1955an egindako hitzaldian: ""Si j'ai été de plus en plus attiré para PAX CHRISTI, si je me suis engagé dans ce Mouvement, si je lui consacre une belle partie de mon existence, c'est justement parce qu'il embrasse, en même temps, les deux aspects fondamentaux de l'action pour la paix que je viens de signaler à votre attention". ("Conférence du congrés Pax Christi. Paris 19-20 Mars 1955", 1955.06.12, 64) 
Bi alderdiok honako hauek dira, beraren ustez Mugimendua justifikatzen dutenak: Bakearen zentzu traszendentearen testigutza, batetik, eta bakearen aldeko ekintza historikoa, bestetik. Edo bere hitzak zuzenenean erabiliz: "errealismoa" eta "mistizismoa"53. 

Pax Christi-ren 'mistizismo errealista', berriz, ez da inolaz ere utopikoa, "réalisme clairvoyant" (erralismo burutsua) baizik.  Bere errealismo historikoan, mistika hitza atsegina du Karlos Santamariak; eta Pax Christi-ren 'mistizismoa' aldarrikatzen du. Bi esanahi aurkitzen dizkio 'mistika' hitzari:  Adiera teologikoan, mistikoa da bere baitatik irtenik edo, Jainkoaren maitasunean Haren ikuspen dohatsura goratu dena54; zerbaiten mistikaz diharduela diogu, baita ere, inolako interes pertsonalik gabe eta bere gogo eta bihotz osoz helburu handiren baten alde diharduenari buruz55. 
Mugimenduaren 'mistizismoak' bi adierak bateratu behar ditu, beraren iritziz. Zentzu horretan mistika du bere barruan Pax Christi mugimenduak; areago, 'mistika da'. Biak guztiz lotuta eta elkarreraginean ulertzen ditu Pax Christi-ren izpirituan eta jokabidean. Horrelaxe ulertzen du Mugimenduaren berezitasuna, kristauen artean egon daitezkeen bestelako mugimendu edo jokabide bidezkoen artean ere56. 

Mugimenduaren eta bertako partaideen bokazioa 'zubigileak' izatean ikusten du: taldeko egoismoak bereizita dauden munduen artean lotura egiteko, zehazkiago mundua banatua dagoen bi bloke ideologiko-politikoen artean komunikazioa sortzeko57. 

Beraren iritziz, ordea, ezin dezakete zubigintzaren eginkizuna bete ez eszeptikoek, ez zinikoek, ez 'ideologistek', ez agnostikoek, ez moralik gabeek, ez eklektikoek. Norberaren interesaren, egoismoaren eta etsipenaren gain ere ezin daiteke zubirik eraiki: "L'egoïsme, l'incroyance, le désespoir, c'est la muraille. La croyance, l'esperance, l'amour, c'est le pont". ("Conférence du congrés Pax Christi. Paris 19-20 Mars 1955", 1955.06.12, 70) 

Mugimenduko kidearen erantzukizun pertsonala 
Pax Christi mugimendua gehienbat kristau laikoena izanik ere, Eliza ofizialaren mugimendua da. Horregatik beraren jarrerek ere nolabaiteko ofizialtasuna dute. Hori zehaztu beharra aurkitu zuen Karlos Santamariak, Apostolutza Sekularraren II. Kongresuan eman zuen hitzaldian: "Nuestro movimiento es un movimiento estrictamente católico, directamente dependiente de la jerarquía eclesiástica y presidido en cada país por un Obispo designado por la misma". ("La respuesta de la iglesia a la aspiración de la paz del mundo contemporaneo", Pax Christi, 1957.11, 6 ) 
Beraren ustez, horrek ez dio askatasunik eta erantzukizunik kentzen militanteari; eta, bestalde, hierarkiarekiko lotura hori emankorragoa izan daiteke, eraginkortasunaren aldetik.  "Il est vrai qu'un catholique, en s'engageant dans notre Mouvement, peut perdre une partie de sa liberté, surtout s'il assume des rôles dirigeants dans PAX CHRISTI. Mais cette perte sera fortement compensée par l'épanouissement de son action, par les avantages et l'efficacité d'une action commune en union visible avec les Pasteurs de l'Eglise"58. ("Responsabilité el limites du Menbre de Pax Christi", Pax Chisti, 1956.01.27, 69) 

Zein da orduan bertako kideak duen eginkizun eta erantzukizun pertsonala? 

1955ean txosten bat irakurri zuen Mugimenduaren batzarrean, gero (1956) Pax Christi aldizkarian argitaratua, oso dokumentatua, aita santuen eta bestelako kristau-autoreen aipuekin, honelako titulu pean: "Les responsabilité et limites du Membre de Pax Christi à l'égard de la paix temporelle". Batzarreko lanetarako oinarritzat erabiltzekoa zen hitzaldia; horregatik azkenean partaideentzat galderak eta eginkizunak ipiniak zituen. Bertan Mugimenduko kideak duen askatasuna eta hartu behar duen erantzukizun pertsonala defenditzen ditu. 

Horren oinarriak bi hauek dira: a) Bakearen eta gerraren arazoa ez dago printzipiotan bakarrik, eta ez dago printzipiotan nagusienik, egoera konkretuetan eta erabaki konkretuetan baizik; b) Eliza ofizialaren dirigismoa uxatu eta aldendu behar du kristauak berak, bere erantzukizuna hierarkiaren eskuetan utzi gabe. Ezta agintari zibilengan ere... Hori errazkeria besterik ez litzateke. 

Hasteko, kristauak bere erantzukizun pertsonala du Pax Christi mugimenduaren barruan. Kristauak ez du egon behar ea zer esango Elizak edo Aitasantuak: "Esta actitud no es válida. Es, por el contrario, deplorable en extremo, porque ni la Iglesia, ni el Papa, ni el Movimiento "Pax Christi" pueden suplir mi propia responsabilidad". (654, 21) 

Bere erantzukizuna bere gain hartzeko unean bi arazo edo aurkitzen ditu Mugimenduko kideak: a) Nola jokatu lankidetzan bestelako mugimenduekin; b) zein lotura modu behar du Eliza hierarkikoarekin? 

Edozein kristaurentzako irizpideak balio ote dute hemen Mugimenduko kidearentzat? —Behareago emango ditugu, autorearen ustez kristauak bete beharreko kondizioak—. 

Kristauak, eta baita Mugimenduko kideak, bestelako ideologiaz bakearen alde lana egiten duten mugimenduetako kideekin lankidetza eratu behar du, kristauek ez bait dute bake tenporalari buruz beren kontzeptu ezberdinik. Pax Christi Mugimendua katolikoa eta hierarkikoa izanik ere —orduko beste Apostolutza Sekularren mugimendu asko bezala—, ez du bere ekintza esklusibotzat hartzen: "Pero esto no significa en modo alguno que nosotros pretendamos fabricar una paz separada, una paz católica, paz exclusiva de los católicos o para los católicos, que no tendría ningún sentido".("La respuesta de la iglesia a la aspiración de paz del mundo contemporaneo", Pax Christi, 1957.11, 6)  Eta geroxeago: "En este sentido puede decirse que 'Pax Christi', como la Iglesia misma, se abre también a todos estos hombres y espera aunar sus esfuerzos con los de ellos en favor de la paz". ("La respuesta de la iglesia a la aspiración de paz del mundo contemporaneo", Pax Christi, 1957.11, 3) 
Baina noraino joan daiteke bestelako pazifistekin lankidetza horretan, kristauaren pazifismoak bere mugak baldin baditu, eta Elizak, bakearen gainetik justizia ipintzen duenean, biolentzia zuzena, gerra zuzena defenditzen baldin badu? Izan ere, beherago erakutsiko digunez, bake tenporalaren aldeko ahaleginak bere mugak ditu kristauarentzat, hura ez delako ondasun gorena eta absolutua. 

Bestalde, lankidetza horrek bestelako mugak izan ditzake, dio autoreak, Elizaren araudiaren eta obedientziaren arabera. Kristau profetismoaren eta hierarkiarekiko obedientziaren arteko gatazka praktikoa historian zehar santuek bizi izan dute, beraren iritziz. Horiengandik ikasbidea hartu beharko lukete Elizaren barruan bakearen alde dihardutenek ere59. 

Beraren ustez, Eliza hierarkikoaren obendientziaren pean jokatzeak ez dio kristau bakoitzari bere burua eta kontzientzia erabiltzea eragozten. Areago, obedientziaren pean diharduen kristaua bakearen defendatzaile hobea izango da, Elizaren aginduen kontra diharduena baino. 

Mugimenduaren izpiritualitatea:Unibertsaltasuna 
Esaldi oso zorrotzez definitzen du Mugimenduaren izpiritualitatearen funtsa: "La pretensión de 'Pax Christi' no puede ser más simple ni más clara: hacer que los católicos vivan más católicamente, es decir, más universalmente su fe". ("Que pretende Pax Christi", Incunable, 1958.05) 
Unibersaltasunaren ideia etengabe dator Karlos Santamariaren idazkietan, Bake iraunkorraren oinarritzat ipinita. Sekzio nazionalen gainetik, erakunde benetan internazionala izatea eskatzen dio unibertsaltasunak Mugimenduari. Unibertsaltasun horixe da, gainera, Mugimenduak bere militanteengan eta kristau guztiengan zabaldu nahi duen izpiritualitatea: "Bakearen izpiritualitatea", gure autoreak dioenez. 

Taldeko ekintzarako tresna izateaz gain, izpiritualitate pertsonalerako bidea da, beraz,  militanteentzat Mugimendua, hori baita, beraren ustez, bake-ekintzarako oinarria: "...lo que se pretende en 'Pax Christi' es una empresa de conversión y de perfeccionamiento religioso". ("Que pretende Pax Christi", Incunable, 1958.05) Beste herrietara eta bizimoduetara norbere burua irekitzea esan nahi du, besteren artean, konbertsio horrek... Unibertsaltasuna! 

Aurrera begira 
1985ean 40 urte bete zituen Pax Christi mugimenduak. Karlos Santamariari eskatu zioten orduan bere hitza esan zezan, Pax Christi aldizkarian; berak iritzi oso aldekoa du Mugimenduaren historiari eta etorkizunari buruz. Beraren ustez, Mugimenduak lan bikaina egin du urte horietan bere hiru ildotan: izpiritualean, intelektualean eta praktikoan; eta honela dio Mugimenduaren gaurkotasunari buruz: "Même si la situation historique s'est profondément modifiée depuis les premières rencontres catholiques de l'après-guerre, la tâche de Pax Christi n'a rien perdu de son importance dans un monde comme le nôtre, hanté par la menace de la guerre nucléaire et la division en deux blocs hostiles". ("Education à la paix souvenir du passé et imagination du futur", Semaine des intellectuels catholiques, 1985.11) 

Pax Christi-ko gidaritza utzi ondoren Karlos Santamariak bere lan intelektualean heziketakoan (idatzien eta hitzaldien bidez) eta praktikoan jarraitu zuen, agian ez izen jakineko mugimenduren batean, baina bai mugimendu pazifista zabalean; berak bere burua munduko mugimendu pazifista horretan kokatzen du, nahiz eta sarritan aski kritiko agertzen den horretako zenbait jokabideri buruz. 
Beraren iritziz, aurrera begira, heziketa-lanarekin batera, irudimena behar da bakearen alde lana egiteko. Arma nuklearrak omen ziren urte horretan bakezalearen kezkarik handiena; horiek desagertzearen inguruan bideratu beharko zukeen ahaleginik handiena ere60.

 
KARLOS SANTAMARIA KULTURA ATZERA AURRERA