KARLOS SANTAMARIA AZTERKETAK
 
 KARLOS SANTAMARIAREN LANAK
 

Bakea eta gerra. Etikaren eta teknikaren artean

Paulo Agirrebaltzategi

Gerra nuklearraren benetako arriskua: beldurra

Lehen bonba atomikoa Hiroshima gainean jaurti zutenetik, armamentu atomikoen lasterketa bizi-bizian hasia zen eta geldiezina gertatu zen gerora, mila eratako bonbak (handiak eta txikiagoak), eta horiek jaurtitzeko misilak gero eta konplexuagoak eta luzera handiagokoak, eta horiek gidatzeko sistemak gero eta zehatzagoak eta doiagoak, armamentu-sistema horien ugaritze eta zabaltze gero eta handiagoak ... Honela laburbiltzen du bere gogoeta 40 urteko armamentu nuklearren eboluzioari buruz bere liburuan (136. or.): "Realmente, el progreso realizado por las armas nucleares en estos cuarenta años es tan grande que las primeras bombas atómicas de Hiroshima y Nagasaki parecen hoy un simple juego de niños, unos insignificantes petardos, camparadas con las últimas realizaciones de la era balístico-nuclear"31. 

Karlos Santamaria beti erne egon da armamentuen lasterketa horren aurrean azterketa honen garaiko berrogei urteotan, eta horren inguruan gertatu diren mehatxu larrien eta eratu diren harreman diplomatiko eta negoziazioen aurrean. —Esana dugunez, amerikarrek bonba atomikoa lehen aldiz Japonian erabili ondoko egunetan agertu zituen bere lehen bi artikuluak—. 

Gerraren mehatxua, areago gerra nuklearraren mehatxua, beti bertan dago Karlos Santamariaren pentsaeran, hasieratik bukaeraraino. Esan daiteke, esan ere, bere pentsaeraren testuingurua eta iturria horixe dela. Gerra nuklearra obsesioa da Karlos Santamariarengan; hala ere, horren barruan esperantza ipintzen saiatzen da. 

Gerra nuklearraren benetako arriskua "ikusi" arren, gure autoreak ez luke izan nahi  alarmistegia; baina ez du itsua izan nahi ere, eta arriskuak errealismoz errazionaltzeko bere ahalegina ipintzen du. Katastrofearen arriskua benetakoa dela esan arren, ez du katastrofismora lerratu nahi. 

Adierazgarria da aipatua dugun autorearen lehen artikuluaren titulua: "Se está iniciando la fase final de la historia de la humanidad?". Tono apokaliptikoa hartzen du sarritan gerra nuklearraren mehatxuaren salaketak: "Como si fuese poco el haber vivido una larga guerra —'más violenta, más extensa y más cruel que ninguna otra'—, nos hallamos ahora ante este invento extraordinario que arrastra la atención universal y nos hace pensar, no sin fundamento, en la iniciación de una fase final, apocalíptica, en la Historia de la Humanidad". Baina hasierako sarrera apokaliptiko eta guzti, gure autorea beste tono didaktikora pasatzen da, gustatzen zaionez, hain suntsitzaile den aurkikunde horren azpiko azalpen zientifiko laua emateko. Horren esplikazio zientifikotan luzatzen da bereziki gure autorea artikulu honetan. 

Jabetuta dago bera, batzutan hitz handiak eta esamolde beldurgarriak erabiltzen direla etsaia beldurrerazteko: hori atzeraerazteko, 'disuasiorako' armatzat erabiltzen da gerraren inguruko hizkera apokaliptiko ikaragarria: "En el lenguaje de la disuasión no hace falta que las palabras que se empleen respondan a hechos reales o posibles; lo importante es que tales palabras sean capaces de inspirar terror. Está acertado Kissinger al afirmar que el 'lenguaje apocalíptico' es una parte esencial de la estrategia de la disuasión". 'Galaxietako gerra' esamoldea horietako bat da, beraren ustez. Zentzu errazionalik ez duten horrelako esamoldeen aurka agertzen da Karlos Santamaria. 

Bipolarizazioa, bipolarismoa eta neutraltasuna 
Berrogei urte horietako geopolitikaren fenomenorik funtsezkoena bi blokeen arteko bipolarizaioa izan dela esan dugu. Berak bereizi nahi ditu 'bipolarizazioa', gertakaria denez, eta 'bipolarismoa', estrategia politikoa denez: "La bipolarización es un hecho, el hecho de la división del mundo en dos bloques. El bipolarismo es, en cambio, una ideología política consecuente con ésta, la cual se da en los dos bloques y consiste precisamente en profundizar y endurecer esta división hasta conseguir la destrucción del bloque contrario". ("OTAN y CEE: juego con dos cartas", El Ciervo-405, 1984.11, 1)32 

Bi blokeen inguruan eratu nahi ditu estatu eta herri guztiak bipolarismoak. Karlos Santamaria bipolarismoaren aurkakoa da; hori hautsi beharra aldarrikatzen du. Neutraltasunaren aldekoa da. Espainia NATOn sartu eta hori erreferendumaren bidez berretsi zeneko testuinguruan ikutzen du bereziki berak neutraltasunaren arazoa. Calvo Sotelo gobernuburuak Espainia erakunde militar horretan sartu zuenean, Karlos Santamaria alde agertu zen, beraren ustez, Espainiak ez baitzeukan nazioarteko jokotik aparte gelditzerik. 

Geroago, berriz, eta erreferendumaren inguruan, leundu egin zuen bere jarrera. Beraren ustez, Espainiak NATOn nolabait jarraiturik ere, ez zuen Amerikaren jokoan erori behar, ezta bi blokeen jokoan ere (ik. 1985an Argia-n egindako elkarrizketa, gorago ere aipatua); nolabait hori apurtzeko jokoa egin behar zuen Estatu Espainolak. 

Disuasioaren kontra-arma 
Berrogei urtez arriskua hortxe egon da —eta hortxe dirau—, baina bonba atomikoa ez da inolako gerratan lehertu. Armak beti erabiltzeko egin ohi dira; bonba atomikoa, berriz, ez da erabili berrogehi urtetan, Hiroshima-koaren eta Nagasaki-koaren ondoren... Horren arrazoinak —horren logika— argitzen saiatzen da Karlos Santamaria, eta gehienbat arma atomikoaren beraren izaera ikaragarrian aurkitu uste du. 

Armamentu nuklearren lasterketa, horiek erabiltzeko mehatxuak, horien gain ezarritako  gerra hotza eta guzti, berrogei urteetan ez da gerra nuklearra lehertu. Zergatik? Konstatazio horretatik eta ondoriozko galderarekin hasten du gure autoreak bere La amenaza de gerra nuclear liburua: "Desde el lanzamiento de las bombas de Hiroshima y Nagasaki, el arma atómica no ha vuelto a ser utilizada (...) Lo que no ha ocurrido en cuarenta años, ¿podrá suceder ahora que la Humanidad se encuentra mucho más mentalizada  que en el pasado sobre los peligros de una guerra atómica? Convendría examinar las circunstancias y los motivos de esta no-utilización" (19. or.). 

Liburuaren lehen parte osoa (19-48 orrialdeak), hain zuzen ere, galdera horri erantzuteko analisia da. Bertan arrazoin ezberdinak (politikoak, humanitarioak, estrategikoak aztertzen ditu, honako krisi hauetan bonba atomikoa ez erabiltzeko egon zirenak: Berlingo krisia, SESBek hiria itxi zuenekoa (1948); Koreakoa, Mac Arthur generalak Txinaren aurka bonba atomikoa erabiltzea proposatu zuenekoa (1951); Vietnamekoa, Diên-Biên-Phu-ko batailan amerikarrak bonba atomikoa jaurtitzear egon zirenekoa (1954); Suezekoa, non USAk eta SESBek Frantzia eta Ingalaterrari atzeraerazi zien (1956); eta Kubakoa, non benetan lehen aldiz gerra termonuklearraren arriskua oso hurbilekotzat hartu bait zen. (1962) 

Azken krisi honi buruz, honako ohar hau egiten du Karlos Santamariak: "En realidad los dos adversarios (USA eta SESB) estaban de acuerdo en una sola cosa, pero lo estaban plenamente: el choque atómico debía ser evitado a todo precio.  Esto es lo que Robert Aron denominará la paradójica 'alianza ruso-americana' contra el enemigo común. Cuál es el enemigo común? El enemigo común de las dos superpotencias es la guerra nuclear"33. 

Azken batez, zergatik ez zuten 40 urtetan bonba atomikoa erabili? Karlos Santamariak hiru fase ezberdin bereizten ditu SESBen eta USAren arteko armamentu-lasterketaren historian: a) Amerikak arma atomikoaren monopolioa eduki zuenekoa (1949rartekoa); b) USAk SESBekiko nagusitasun atomikoa eduki zuenekoa (1962rartekoa); c) bi superpotentzien arteko oreka ezegonkorrarena (1985artekoa). Hiru faseotan bonba atomikoa erabili ez baldin bazuten, alde batetik eta bestetik ipinitako helburu estrategikoengatik —batzutan amerikarren kalkulu estrategiko okerrengatik— izan zen, beraren iritziz. 

Baina guztiaren azpian disuasioaren estrategiak jokatu du eginkizun funtsezkoa, gure autorearen iritziz, gerra nuklearra ez lehertzean. Honela definitzen du berak taktika hori: "Inventada a mediados de los años cincuenta, la estrategia político-militar de la disuasión ha servido para mantener, no diremos la paz —una verdadera paz— pero sí una situación de no-guerra ya nuclear que ha durado casi treinta años aunque en este momento se encuentra en plena crisis". ("El fracaso de la disuasión", El Diario Vasco, 1983.10.09) —1983an zioen hori—. Disuasioa bi blokeek armamentu ezberdinetan duten nolabaiteko orekan oinarritzen da: 'Izuaren oreka', esan ohi denez, eta gure autoreak berresten duenez34. 

Bere balioa izan du disuasioaren arma psikologikoak, beraren iritziz35. Arma atomikoa erabiltzetik aldentzeko balio izan du gutxienez. Hala ere, 1984etik aurrera horrek bere baliagarritasuna galdu duelakoan dago Karlos Santamaria, besteren artean beraren oinarrian bide zegoen armamentuen "berdinketa estrategikoa" gezurrezkoa zela ikusi delako. Beraren esanetan, 60. eta 70. hamarrurtekoetan disuasioaren estrategiak aski ondo funtzionatu izan zuen, hasierar-hasieratik hainbat kritika izan bazituen ere, bakea segurtatu baino arrisku handiagoan ipintzen zuelakoan. Honako kritikak egin izan zaizko disuasio-estrategiari: a) Garestia da oso, eta munduko gosea kendu eta bestelako hasetzeko beharko liratekeen diruak txautzen dira; b) Etengabeko tirabira eta arriskua iraun erazten ditu; c) Gerra hotzaren gainean dago eraikita, etengabeko gerra-mehatxua barruan daramalarik; d) Egiazko prozesu politikoa izoztu egiten du, nazioarteko arazoak konpontzeko bidea itxiz. 

Santamaria bera zalantzan agertzen zaigu sarritan disuasio-estrategiari buruz: horren balio, baliagarritasun eta iraunkortasunari buruz. 1984ean Jaunaren Deia  aldizkarian argitaraturiko artikulu luzean —"Gerra nuklearraren meatsua eta Europako egoera" izenekoan— atal luzea dauka "asmo-kentzearen" (disuasioaren) krisialdiaz. Aurreko urteetan berak estrategia hori defenditu izan du, bereziki desarme unilaterala proposatzen zuten pazifisten aurka; baina azken aldian estrategia horrek porrot egin duela uste du, horretan konfidantza galdua dagoelako nazioarteko mailan. Izan ere, estrategia horrek oinarrian bide zuen armamentu-oreka badaezpadakoa eta gezurrezkoa dela agertu da36. Honako ondorioa ateratzen du berak aurrera begira: "Gerra nuklearraren mehatsua eta Europako egoera" artikuluan (1984): "Mundu guztiak daki egoera honen irtenbidea ez daitekeela etengabe gerorako utzi. Disuasioaren politika iadanik ahituta dago eta ordezko bat behar du. Baina inork ez daki argi eta garbi zer ledikeen hori..."37. 

Zer izan da hori? Gerora egoera aldatu egin da; arma nuklearrak murrizteko negoziazioek beren fruituak eman dituzte, neurri batean behintzat, gorago adierazi dugunez. 

Disuasiotik kooperaziora negoziazioaren bitartez 
Arma nuklearren, estrategikoen eta taktikoen inguruko negoziazioak edo negoziatzeko ahaleginak—eta baita arma konbentzionalen ingurukoak— beti gertatu dira maila eta helburu ezberdinekin berrogei urte horietan, gura autorearen ustez: borondate hobeagoz edo txarragoz, intentsitate handiagoz edo txikiagoz. 

Arma atomikoak 40 urtetan baliagarritasun militarrik eduki ez baldin badu ere —inoiz erabili ez delako benetan—, horren baliagarritasun eta eragin politikoa oso handia izan da, Karlos Santamariaren iritziz. Berak deitzen duen "negoziazio nuklearra" da, hain zuzen ere, bonba atomikoaren erabilera politikoa. Aipaturiko liburuan kapitulu osoa eskaintzen dio negoziazio horien historiari (50-105 orrialdeak); horixe laburtzen saiatuko gara ondorengo lerroetan38. 

Arma atomikoa lehen aldiz erabili bezain laster jaulki zen energia nuklearraren erabilera militarra arautzeko, areago, debekatzeko proposamena. USAk berak proposatu zuen horretarako plana 1946an; baina SESBen betoagatik bertan behera geratu zen lehenago Ginebran hainbat estatuen artean eginiko hitzarmena, Amerikarekiko egoera apalean gelditzen zela uste bait zuen SESBek. 1963an iritsiko dira lehen aldiz hitzarmena sinatzera USAren eta SESBen artean: "Lurreko, itsasoko eta aireko proba nuklearren debekurako hitzarmena", aurreko urtean izandako hainbat probaren aurkako protesta sozialen ondoren. Txinak eta Frantziak, ordea, ez zuten sinatu. 

Hiru ardatz nagusi izan ditu negoziazioen historiak: a) Proba nuklearren debekua; b) Arma nuklearrak beste herrietara ez zabaltzea; c) Desarmea, edo arma nuklearren produkzioa geratzea, horiek murriztea, mugatzea eta kontrolatzea. 

Hitzarmenen artean garrantzizkoena eta eraginkortasunik handienekoa 1968an sinatutakoa izan zen: "Arma nuklearren ez-proliferazioari buruzko hitzarmena". Hasieran 62 estatuk sinatu zuten; eta ondorioz beste hainbat estatu atxeki omen zitzaion, 102 estatu sinatzaile izateraino.  Baina 1985erako SESBez eta USAz gain, Britainia Handiak, Frantziak, Txinak eta Indiak ere bazituzten arma atomikoak. Aski kritiko agertzen da autorea tratatu horri buruz, nahiz eta garrantzia eman. Honela bukatzen du horri buruzko analisia: "Se dice que, para el año dos mil, habrá veintiún países en condiciones de fabricar armamento nuclear. La aplicación de sanciones contra los estados que pretendan armarse nuclearmente, ¿puede tener éxito a la larga? La verdad es que la política de no-proliferación está por completo en el aire, tal vez porque ha sido asentada sobre bases demasiado irreales. Haría falta, pues, que un nuevo tratado viniera a reemplazar al anterior, a fin de evitar que la actual situación degenere en un caos de estados nucleares"39. 

1970ean SESBen eta USAren artean alde bietatik arma nuklearrak mugatzeko negoziazioak hasi zituzten: SALT (Strategic Arms Limitation Talks); ondorioz SALT 1 izeneko akordiora iritsi ziren 1971ean. 

1972 onartu zuten SESBek eta USAk lurpeko probak mugatzeko hitzarmena. ONUk ere sarritan hartu zituen arma nuklearren erabileraren aurkako iniziatibak; baina gehienetan horien eraginkortasuna oso makala eta mugatua izan zen. 

Bestalde, 1972tik aurrera, euromisilen inguruan sortu zen eztabaida luzea. Horien inguruan joan ziren negoziazioak 1980-1983 bitartean: INF (Interrmediate Range Nuclear Forces) eta START (Strategic Arms Reduction Talks). 

Gure autorearen ustez, bai SALT2 eta bai INF eta START  negoziazioek porrot hutsa izan zuten, alde batekoen eta bestekoen mesfidantzagatik eta borondate gabeziagatik. Jendeak arma nuklearren desagertzea eta suntsitzea eskatzen omen du. Autorea, ordea, pesimista agertzen zaigu benetako desarmeari buruz: "Todo esto se refiere al desarme, ciertamente; pero sólo de un modo relativo. El desarme nuclear total, la supresión de las armas atómicas, sigue apareciendo como una meta lejana y prácticamente innaccesible"40. —Aipatua dugu geroko eboluzioa, bereziki START izeneko negoziazioen neurri bateko arrakasta,  1991ko hitzarmenaren bidez—. 

Negoziazio-prozesu osoaren emana eskasa izan da, gure autorearen ustez. Beraren ustez, bi negoziatzaileen arteko desorekan dago, hain zuzen, horien porrotaren arrazoirik nagusiena, goian ere aipatu denez. Honela dio bere liburuan: "Circunstancias análogas a las que hemos expuesto se han producido bastantes veces en la historia de las negociaciones. La observación de este hecho permite afirmar que, para que una determinada negociación de desarme pueda prosperar, hace falta que exista cierta paridad entre las fuerzas de las dos partes negociadoras. Una excesiva ventaja de una de ellas sobre la otra impide el éxito de la negociación, ya que la desconfianza del más débil, en materia tan peligrosa e imprevisible como lo es la de las armas nucleares, obliga al mismo a esquivar cualquier trato que se le proponga. Este principio se ha visto confirmado repetidas veces en el transcurso de los años. Si muchas negociaciones de desarme han fracasado, ha sido precisamente porque se partía en ellas de situaciones de evidente superioridad de una parte sobre la otra"41. 
Beste arrazoinik ere ematen du Karlos Santamariak negoziazioen aurrerabidea oztopatu duenik: "Notemos que las negociaciones nucleares presentan otras muchas dificultades, aparte de la que hemos indicado. Una de ellas es , por ejemplo, el carácter altamente técnico de las mismas. Las armas atómicas han llegado a alcanzar una extraordinaria complejidad. La aplicación de montajes informáticos cada vez más afinados, la constante modernización de los modelos y la proliferación aparentemente inagotable de los mismos, hacen que las discursiones en torno al equilibrio armamentístico resulten cada vez más complicadas"42. 

Hirugarren arrazoina zera da, arma nuklearrei buruzko negoziazioak arazo politikoen maila eta dimentsioa alde batera uztera jotzen duela, arazo tekniko huts bihurtzeraino, hau da, makinen arteko borrokatzat planteatzeraino, gizakia ahantziz. Honelako ondorioa ateratzen du berak: "La conclusión de todo esto es que, si no hay voluntad política que esté por encima de todo género de sospechas técnicas, será imposible que el esfuerzo negociador conduzca a resultados positivos"43. 

Pesimista gelditzen zaigu, bada, funtsean gure autorea. Baina, bestalde, konfidantza eta esperantza sartzen saiatzen da. Bere azken artikuluak, 1985eko azaroan gure gaiaz argitaraturikoak honako titulu adierazgarri hau zeraman: "Education à la paix, souvenir du passé et imagination..." Badirudi bere berrogei urtetako gogoetaren nolabaiteko sintesia egin nahi izan zuela artikulu horretan. 

Goian aipatu dugu jendeak negoziazio horien bidez arma nuklearrak desegitera iristea eskatzen duela.  Bere aldetik ere helburu horixe eskatu behar dela uste du, areago, horixe dela, hain zuzen ere, mugimendu pazifisten oraingo helburua —baina horretaz geroago luzeago mintzatuko gara—: "...no cabe duda de que sí puede y debe exigirse con toda energía a los gobernantes de los países nucleares que hagan cuanto sea necesario para renunciar conjuntamente y simultáneamente a sus armamentos atómicos. Ejercer esta presión sobre los gobernantes es, sin duda alguna, la misión primordial de los movimientos pacifistas. Damos en esto la razón a E.P. Thompson cuando afirma que 'lo que necesitamos no es tanto un control de las armas nucleares como un control de los dirigentes militares y políticos que las tienen en sus manos"44. 

Azken batez, disuasioa segurtatzeko negoziazioek porrot egin dutenez, kooperaziorako negoziazioak irekitzeko ordua da, Karlos Santmariaren iritziz (1985. urtean). SESBn eta USAren arteko negoziazio horien helburua, izan ere, hauxe zen: Bien arteko oreka lortzea, elkarrentzako disuasio-bidetzat. 
Baina disuasioaren baliagarritasunak huts egin du, beraren ustez, liburua idazten ari denean, errepresaliak funtzionatu ezin duelako 'arma posnuklear' 'teknologia garaikoekin'; hortik ondorio hau ateratzen du gure autoreak: "La consecuencia de todo esto era que la teoría de la represalia se hundía casi por completo y que la famosa disuasión apenas valía para nada. Había, pues, que negociar para restablecer garantías mínimas de seguridad fundadas en la cooperación"45. 

Hortik nolabaiteko baikortasuna sortzen zaio Karlos Santamariari.

 
KARLOS SANTAMARIA KULTURA ATZERA AURRERA