![]() |

Bakea eta gerra. Etikaren eta teknikaren arteanPaulo AgirrebaltzategiAurrerapen zientifiko-teknikoen anbiguotasunaAurrerapen tekniko-zientifikoen ondorioa da, beraz, gerraren aldaketa ere. Izatez, Karlos Santamaria matematikalaria da, eta aurrerapen zientifiko-teknikoen mireslea eta kantaria. Baina aldi berean etikaren zentzu bizia du. Bi barne-indarren artean mugitzen da beraren pentsamendua, azterketa honen tituluan bertan adierazita geratu denez.Aurrerapen zientifiko eta teknikoekiko sentiberatasuna oso handia du berak; horien didaktizazioa egitearen kezka du bere artikuluetan: Energia nuklearraren inguruko albisteak zabaltzen ditu gerraz eta bakeaz bere irakatsia jaulkitzeko aitzakitan ere. Aurrerapen zientifiko-teknikoen bitartez mundua menperatu nahia gizakiaren
muin-muinean dago, eta bazter ezina du berak nonbait grina hori; hala ere,
horrek dakarkion arriskua gogoetatu beharrean aurkitzen da Santamaria.
Prometeoren mitoa aipatu ondoren, honako gogoeta hau egiten du: 'Qué
significa ese inmenso relato de Prometeo? Entre otras cosas significa,
sin duda, que el hombre no debe acosar a la Naturaleza y que el querer
hurgar demasiado en los secretos de ésta puede acarrearle pésimas consecuencias.
Por ejemplo, está claro que estas expediciones astronáuticas de ahora no
pueden traer cosa buena a la Humanidad". ("El peligro lunar", El Diario
Vasco, 1967.07.02)
Urtebete geroago beste artikulu bat idatzi zuen estilo berekoa: "Hoy se lanza la bomba atómica — ¿Puede ser destruido nuestro Planeta?" izenpean. Amerikarrek bonba atomikoaren —termonuklearraren— proba zeukaten iragarrita, Pazifikoko Bikini irlan. Energia atomikoaren aurkikuntzaren garrantzia handia iruditzen zaio, aro berria irekitzen duten horietakoa. Berriro ere ikasgai didaktikoa eskaini nahi du, horrelako proba atomikoak izan dezakeen eragina egunkariaren irakurleei azalduz. Horretaz baliatzen da horrek azpian sortzen duen gerra eta bakeari buruzko problema gogoratzeko; izan ere, USAren eta SESBen arteko armamentu-lasterketa hasia zegoen ordurako; artean Amerika zihoan oso aurretik, baina laster etorriko zitzaion ondoren Sobiet Batasuna, parean jartzeraino. Aurrerapen tekniko-zientifikoek beren baitan alde bi dituzte, beraren iritziz: eraikiorra eta suntsikorra30. Energia nuklearraren aurkikundea, gizakiak sua aurkitu zuenekoarekin konparatzen du. Fenomeno horren aurrean ere etikak agindu behar du, gure autorearen iritziz. Zientzia-tekniken aurrerapenak makina bihurtzeko joera du, bere lege propioa duena, gizakiaren eskuetatik aparte. Horren ondorioa da, P. Thompson-engandik hartuz, gogoratzen digun "exterminismoaren" arriskua, gorago aipatu duguna. Gizakiak, ordea, bere aurkikunde zientifiko-teknikoen jabe izan behar
du: hortxe dago irtenbide bakarra. Honela amaitzen du bere lehen artikulu
hura: "En esta situación nos hallamos. La fiera atómica ha sido descubierta.
Pero ahora hay que domarla... si no nos devora ella antes".
|
![]() |
![]() |