KARLOS SANTAMARIA AZTERKETAK
 
 KARLOS SANTAMARIAREN LANAK
 

Bakea eta gerra. Etikaren eta teknikaren artean

Paulo Agirrebaltzategi

Garai bakoitzak bere gerra-modua

Ezaguna da garai bakoitzak bere gerra egiteko modua izan duela, batez ere aurrerapen teknikoen eta armamentu milittar berrien araberakoa. "Cada civilización técnica incluye una manera propia de hacer la guerra. Así, las guerras del 14 y del 39 se corresponden con la era industrial. La guerra nuclear y la posnuclear son un producto de la era posindustrial. La guerra tecnológica coincidiría, en cambio, con la aparición de una nueva edad a la que algunos llaman ya la edad tecnológica" 24. 
Gure autorearen ustez, esan daiteke esan, bonba atomikoak gerraren kontzeptua bera ere aldatu egin duela nolabait. Baina oraindik gehiago aurrerapen elektronikoetan oinarrituak, ekarriko du gerraren kontzeptuaren eta moduaren aldaketa sakona.  "Gerra teknologikoa"  edo "gerra posnuklearra" deitzen dio horri. Teknologia altuko armekin lotuta dago hori, ordenadore bidez egingo dena. 
Zertan datza aldakuntza hori? Bi faktore aipatzen ditu bereziki: a) Gerraren helburua; b) Gerraren zelaia. 

Helburuari dagokionez, honela dio: "Hasta ahora, y más aún en los últimos tiempos, el modo de realizar esa 'imposición' (edozein gerrak daramana) a la que hemos aludido, y que está en la esencia de la guerra, ha consistido en matar y destruir. La bomba de Hiroshima, y todo lo que ha seguido a ésta, opera, precisamente, en dicha línea: actualmente el poder mortífero y destructivo de las armas se expresa ya en cifras astronómicas. Al contrario de esto, la guerra tecnológica consistirá más bien en detectar, paralizar, inmovilizar, inutilizar, interferir, desactivar, dejar fuera de juego a todos los medios militares, industriales, sociales, etc., del adversario"25. 

Beraren ustez, horrelako gerra posnuklearra gehienbat defentsiboa izango litzateke: "El aforismo: 'la mejor defensa es el ataque' se trocará en cierto modo, por uno nuevo:'el mejor ataque es la defensa'"26. Dena dela, 'defentsa-gerra' izango dela esateak ez du inola ere iradoki nahi horren zurikatzea27. 

Gerraren zelaia ere aldatuz —zabalduz— joan da, "teknikak eta zibilizazioa aurreratu diren neurrian". Garai batean lurrean bakarrik egiten zen gerra. Gerra medikoek, eta seguruenik lehenagokoek, itsasora zabaldu zuten borroka-zelaia: "Guerra por tierra y por mar"... Gero hegazkin militarra etorri zen: "Guerra por tierra, mar y aire"... Bestalde, XX. mendean neurri batean munduzabaleko gerrak eduki ditugu. Hemendik aurrera misil kontinenteartekoari esker, espazioa ere gerra-zelai bihur daiteke. Honela dio autoreak, 1985eko egoerari buruz: "En el momento actual, el hecho de que los misiles intercontinentales estén volando ya por encima de la estratosfera, nos obliga a reconocer que el escenario de una guerra posible debe ser ampliado a la atmósfera exterior o inosfera, e incluso hasta niveles del orden de los ciento cincuenta mil kilómetros,  sin que en esto haya exageración alguna. Una batalla entre misiles en esa zona sublunar es perfectamente concebible en el estado actual de cosas y podría tener lugar en el contexto de una guerra entre las dos superpotencias que estallase en este momento." 

Eta bukatzen du: "A partir de ahora podrá, pues, hablarse con cierta verosimilitud de "gerra en tierra, mar, aire ... y espacio"28. 

Bonba nuklearrak bere indarra erakutsi duenetik, arma "posnuklearrak" erabiltzeko bidea ireki den arterako garaian kokatzen da Karlos Santamariaren gerrari eta bakeari buruzko pentsamendua. Tartean dago armamentu nuklearren lasterketa bizia eta horien pilatzea bi blokeen aldetik. 40 urteko tarte horretan, erabili, ez dute erabili arma ikaragarri hori; baina 'gerra hotzak' bere legea eta beldurra ezarriak ditu. 

 
KARLOS SANTAMARIA KULTURA ATZERA AURRERA