KARLOS SANTAMARIA AZTERKETAK
 
 KARLOS SANTAMARIAREN LANAK
 

Bakea eta gerra. Etikaren eta teknikaren artean

Paulo Agirrebaltzategi

Bonba atomikoa eta blokeen banaketa 

Karlos Santamariaren gerrari eta bakeari buruzko pentsamendua ez da inola ere abstraktua; garai eta testuingurtu oso konkretutan garatzen da, eta horri buruzko zuzeneko erreferentzia dauka. 
1945-1985 bitarteko garaia bi faktoreok definitzen dute bereziki: a) Arma atomikoaren sortzeak eta zabaltzeak; b) Bi blokeen eratzeak, USAren eta SESBen gidaritzapean. Mundua bi bloke ideologiko eta militarretan banatu zen munduzabaleko II. gerraren ondoren, eta, horien arabera, bi organizazio militarretan antolatu ziren: NATO eta Vartsoviako Paktua. Arma atomikoen handitzea, aurreratzea eta zabaltzea, batetik, eta bipolarizazio ideologiko-militar hori, eta horren inguruan eraturiko armamentu-lasterketa eta 'guerra hotza', bestetik, koordenatu erabakiorrak izateaz gain, etengabeko erreferentzia dira gure autorearen pentsaeran eta gogoetan. 

Beraren ustez, 'aro berria' ireki du bonba atomikoak: "Se ha hablado mucho, se habla y se seguirá hablando de la bomba atómica durante largo tiempo, acaso durante siglos, porque esta invención es de las que abren paso a Eras nuevas". ("Hoy se lanza la bomba átomica-¿Puede ser destruido nuestro planeta?", La Voz De España, 1946.06.30) Aurrenik fisiozko bonba, Hiroshima-n jaurtitakoa; geroxeago, 1949an Sobiet Batasunak ere lortua zuen bere fisiozko bonba, amerikarrena baino bost aldiz indartsuagoa. Horren ondorioz dator amerikarren aldetik fusiozko bonba edo bonba termonuklearra; 1954ean egin zuten bonbaren lehen proba publikoa... 

Honela laburbiltzen du autoreak lehen 10 urtetako arma nuklearren eboluzioa bere aipaturiko liburuan (113. or.): "En resumen, en poco más de diez años los avances de la bomba habían sido espectaculares. Se había perfeccionado el proceso de explosión de la bomba, aumentando enormemente su rendimiento energético; la potencia de la misma había sido multiplicada por mil respecto a las bombas de la primera generación; su radio de acción se había hecho ciento cincuenta veces mayor y los arsenales de bombas habían crecido en doscientas o trescientas unidades. 
Los defensores de la nueva arma podrían, pues, sentirse satisfechos de la capacidad inventiva de sus investigadores. Pero, en realidad, la espiral tecnológica había jugado una nueva mala pasada al género humano. El camino del apocalipsis nuclear estaba abierto".

 
KARLOS SANTAMARIA KULTURA ATZERA AURRERA