KARLOS SANTAMARIA AZTERKETAK
 
 KARLOS SANTAMARIAREN LANAK
 

Bakea eta gerra. Etikaren eta teknikaren artean

Paulo Agirrebaltzategi

Ereduak 

Karlos Santamariak bere pazifismoan eredutzat dauzkanen artean aurrenik bortxaezaren jarraitzaileak nabarmendu behar ditugu, horietako batzuk berak askotan aipatzen dituenak: Gandhi, Luther King, Vinoba, Shastri, Lanza de Vasto, etab. Behin baino gehiagotan horiek elkarrekin aipatzen ditu gainera. 

"Tenemos mucho que aprender los cristianos del pensamiento indú y de hombres como Gandhi, Vinoba y ahora Shastri. Ellos han tratado de poner a prueba lo que nosotros proclamamos sin demasiada fe, es decir, el poder efectivo de la bondad en la acción temporal". ("Un hombre pacifico", El Diario Vasco, 1966.01.16) 

Mohandas Karamchad Gandhi ['Mahatma Gandhi'] 
Bortxaezaren doktrina eta metodo politikoaren sortzailetzat eta maixutzat dauka berak. Bera aipatzen du gehienik gure autoreak. Horren doktrina bi kontzeptu hauetara biltzen du: Ahimsha, edo 'kalte gabeko erasoa edo ekinaldia' eta Satyagraha, edo 'maitasunaren indarra'. Ez du pazifista absolututzat hartzen; eta bortxaezak horrengan duen adiera aktiboa nabarmentzen du, 'efikazia' bilatzen baitu, berak izan zuen hezkuntza mendebaldarrak eskatzen bide zionez. ("Ahimsâ", Argia, 1963.11.24.) 1983an Gandhi  filmari saria eman ziotenean, horren kritikarien aurrean, Gandhiren doktrinaren eta jokabidearen defentsan atera zen Karlos Santamaria bere egunkariko sailean: beraren bideak orain arte porrota izan badu ere, etorkizunerako bidea markatuta utzi duela uste du. 1982an sail berean idatziriko beste artikulu batean "La alternativa Gandhi"-ri buruz mintzatua zitzaigun. ("Ataque a Gandhi", El Diario Vasco, 1983.05.08) 

Bortxaezaren doktrina eta jokabideagatik goraipatuz ere, bere puntu kritiko zorrotza ipintzen dio Santamariak Gandhiri, batez ere bere ideia sozial atzerakoiengatik. "De este modo Gandhi es un personaje absolutamente indigerible en Occidente, e incluso en la India actual...". ("La no-violencia", El Diario Vasco,1980.11.23); eta haren metodoak berriz asmatu (=re-inventar) beharra adierazten du halako batean. 

Luther King 
Gandhiren jarraitzailetzat hartzen du Luther King, Amerikako Estatu Batuetako beltzen jareintza eta askapenerako borrokatzaile pazifista. Honen borroka-modua,  Che Guevarak eta Camilo Torresek  eramandakoaren kontraposizioan ipintzen du. 

Lal Bahadur Shastri, "este hombre pacífico que intentaba conducir su política por el camino de la verdad y de la honradez". Beraren heriotzekoan artikulu berezia eskaini zion (1966). Gandhiren doktrina politika konkretura eramaten saiatu omen zen: "Shastri jugaba la carta de la 'no-violencia' aplicada a la política": jatortasunean, leialtasunean eta ontasunean oinarrituriko politika. Makiabelismoaren kontrakotzat ipintzen du bera, gobernariaren eredutzat. Honela amaitzen du artikulua: "Shastri habrá fracasado quizás como hombre político, eso vamos a saberlo en los meses próximos; pero su valor ejemplar como hombre bueno, como hombre de buena voluntad, está ya operando en la historia al servicio de la Humanidad". ("Un hombre pacifico", El Diario Vasco, 1966.01.16.) 

Lanza del Vasto 
Ez du askotan aipatzen autore pazifista eta Gandhiren jarraitzaile hau. Beraren testua dakar, ordea, Indiako maixuaren satyagraha  kontzeptua intrerpretatzean. ("No violencia", El Diario Vasco, 1965.05.23) 

Pazifista horiekin batera, ordea, nolabait eredutzat hartzen ditu baita ere Che Guevara eta   Camilo Torres ere. Horiek eraman zuten borroka-moduarekin, gerrila biolentoarekin, ez dator bat. Baina ez da horien jokabidea kondenatzen ausartzen; eta beraiek erakutsitako adore eta entrega pertsonala goraipatzen ditu. "Lo que sí está claro—dio 1968ko artikulu batetan, Luther King sartuaz oraingoan— es que cualquiera de esta dos posturas, la de 'Che' Guevara y la de Luther King, siempre será mejor que la de los que, arrellanados en su comodidad, no quieren hacer nada por un lado ni por el otro. Hay algo que debe ser radiacalmente condenado en todo esto, y es la postura de los eternos neutrales de la comodidad y del egoísmo". ("Del empleo de los fusiles", El Diario Vasco, 1968.05.12.) 

Che Guevara 
Hegoamerikako gerrilari honi buruz hiru artikulu behintzat argitaratuak ditu gure autoreak. Eta beste askotan aipatzen du, batez ere gerrila iraultzaileari buruz ari denean. Bereziki beraren heriotzekoan artikulua eskaini zion Jakin aldizkarian: "Galdera zenbait 'Che' Guevara ta kristau-kontzientziaz" izenekoa. Bertan dio: "Gevara'ren lanak, beste ekarririk izan ez badu ere, kristauok Amerika latinaren naigabe ta miseriaz konzienzia hartu dezagun balio izan balu, bulartsu horren odola etzan alperrik ixuriko"22. 

Camilo Torres 
Errespetu eta mirespen handiz tratatzen du Colombian gerrilan hildako apaiz hau, nahiz eta bera ez etorri bat hark hartutako bide biolentoarekin. Luze azaltzen du 1968ko artikulu mamitsu batetan beraren erreboluzioari buruzko pentsaera eta honen ebanjeliozko justifikazioa23.

 
KARLOS SANTAMARIA KULTURA ATZERA AURRERA