Bakea eta gerra. Etikaren eta teknikaren artean
Paulo Agirrebaltzategi
Kontzeptuak, Maixuak eta ereduak
Aurrenik badirudi beharrezkoa dela Karlos Santamariaren pentsaeran etengabe
aurkitzen ditugun termino eta kontzeptu ardatzetako batzuk argitzea, horrela
gaira ere lehen hurbilketa eginez. Gure autorea bera behin eta berriro
saiatu izan da zentzu didaktikoz kontzeptuak zorrozten eta irakurlearentzat
argitzen.
Bere pentsaera, ordea, hainbat autore itzaldun klasiko eta modernorenarekin
lotzen du sarritan Karlos Santamariak, aita santuenaz gain. Bestalde,
bere gogoeta kontzeptuala orokorki eta bakezaletasunari buruzkoa bereziki
hainbat lekukorengan pertsonalizatzen du berak, biziagoa izan dadin seguruenik;
kontzeptualizazio eta guzti, erreferentzia konkretuak ditu atsegin; pertsonaia
horien artean berak eredutzat aurkezten dizkigun pazifistek dute leku apartekoa
noski. Horregatik, kontzeptuenaz gain beste bi zati ditu kapitulu honek:
"Maixuak" eta "Ereduak".
Kontzeptuak
Hasteko, bakea eta gerra kontzeptuak ez dira batere unibokoak eta sinpleak,
Karlos Santamariak maiz esango digunez. Behin eta berriro salatzen du berak
kontzeptu horien eta ingurukoen nahasketa, sarritan nahita sortu eta zabaldua,
propaganda ideologiko-politikoaren sareetan.
Aipaturiko bere liburuan glosario bat ere eskaintzen du, bertan erabilitako
termino eta kontzeptu teknikoenak azaltzen dituena. Baina gainerantzean,
bere idazkietan zehar aurkitu behar ditugu han eta hemen ematen dituen
definizioak.
Biolentzia
"Biolentzia zera da, alegia, gizon bati edo gizarte bati, zuzenbidearen,
borondatearen, arrazoiaren, moralaren ta eskubidearen bitartez eskatu beharko
litzaiokena, bortxaz, gogorkeriz, bildurraren eta gezurraren bitartez bertatik
ateratzea"5.
Hitzaldi garrantzizko batean aztertu zituen Karlos Santamariak biolentziari
buruzko kontzeptua, jarrera eta teoria ezberdinak: "Marxistas y cristianos
ante la violencia" (1968) zuen gaitzat.. Gatazkarekin lotzen zuen berak
biolentzia. Biolentziaren barruan forma ezberdinak bereizi behar omen dira:
biolentzia politikoa, biolentzia iraultzailea... Bestalde, biolentzia berezi
beharra dago, beraren iritziz, indarra kontzeptutik, zera dioenean: "La
fuerza, por sí misma, no es violencia; una fuerza justamente aplicada,
no es necesariamente violenta. Cuándo, pues, hay violencia? Cuando se ejerce
sobre un hombre o sobre una colectividad para arrancarles aquello que ni
la palabra, ni el diálogo, ni la razón, ni el derecho, ni la moral permitirían
obtener de ellos".
Gerra (klasikoa)
Biolentziarik biolentziena, Santamariaren iritziz, gerra da: "...la
guerra (es la) manifestación suprema de la violencia armada en la que convergen
otras muchas formas de violencia".("La violencia armada en el PaisVasco",
Herria-2000-Eliza-28, 1980.11, 12)
Beste nonbait zehatzago definitzen du gerra: "El fenómeno de la guerra
es la violencia entre los Estados o entre las Naciones, y el fenómeno de
la rebelión armada es la violencia entre las clases o grupos que dominan
una sociedad"6.
Gerra klasikoa eta gerra iraultzailea bereizten ditu sarritan Karlos
Santamariak. Vietnam-en eta USAren artekoa, adibidez, ez zen benetako gerra,
beronen adiera klasikoan, gerrila baizik, nahiz eta normalean denok "Vietnam-go
gerra" deitu7.
Gerra, beronen adiera hertsian, estatuen artekoa da berarentzat, ejerzito
formalen artean egiten dena. Horren helburua, berriz, Herri batek bere
ejerzitoaren indarrez bere borondatea ezartzea etsaiari. Claussewitz aipatuz
honela dio meatxu nuklearrari buruzko bere liburuan: "El objetivo de ésta
(gerrarena) seguirá siendo el mismo: imponer la voluntad política de un
pueblo sobre la de otro, según la conocida definición de Claussewitz: 'la
guerra es un acto de fuerza para imponer nuestra voluntad al adversario"8.
Kontzeptu juridikoa da gaur egun gerra, nazioarteko zuzenbideak ondo
zehaztua daukana, indarkeriazko ekintza errazionaldu eta arau batzuren
barruan sartu nahian; jazotzen dena, beraren ustez, zera da: gerra asko
eta asko ez direla zuzenbide horren araberakoak, eta nazioarteko zuzenbidearentzat
ez direla ez hasi eta ez bukatu horiek9. Hala ere, egin, bai horixe egin
direla gerra horiek! Beraz, bereiz beharra legoke gerraren 'erakunde juridikoa'
eta gerraren errealitatea. Gerrari estatus juridikoa emanez, badirudi,
dio Santamariak, gertakari normaltzat hartzen dela, eta nolabait berez
munstro irrazionala dena errazionaldu eta eskuperatu nahi dela. Zoritxarrez
estatuak etor daitezke bat, gerra guztiak legez kanpo uzteko ere; ez genuke
gerraren kontzeptu juridikorik edukiko orduan, baina berdin jasan beharko
genuke gerraren errealitatea, denok gerra deitzen ditugun horiek irauten
duten bitartean.
Iraultza
Gorago aipaturiko hitzaldian argitzen du baita ere, iraultzaren kontzeptua.
Honela dio: "La revolución supone un cambio profundo, y decide un cambio
profundo, quiere decir un cambio en las estructuras sociales, en la estructuras
mismas que relacionan a los hombres en el orden económico, y después también
en las superestructuras que son una consecuencia de esas estructuras, pero
este cambio sólo es revolucionario cuando se produce de una manera rápida
y hasta cierto punto con ruptura y con destrucción de un orden legal existente".
Beraren ustez, iraultza eta biolentzia ez dago derrigorrez lotzerik,
biolentziarik gabeko iraultzarik ere badagoelako. Baina badago gerra iraultzailerik
ere: hau da iraultzarako biolentzia erabiltzen duena.
Gerra iraultzailea eta gerrila
Gerra iraultzaile modernoa marxismoari lotzen dio Karlos Santamariak.
Horren berezko helburua: klase-borroka eta iraultza soziala. "En la hora
presente la guerra revolucionaria es un combinado de terrorismo, guerrilla,
subversión, marxismo, acción psicológica e insurrección popular, que nada
tiene que ver con la idea clásica de la guerra. (97) Eta beste nonbait
eransten du: "La idea clave de la guerra revolucionaria es la del pueblo
en armas". ("La violencia armada en el PaisVasco", Herria-2000-Eliza-28,
1980.11,12)
Gerra iraultzailearen eta gerrilaren kontzeptuak oso lotuta doaz, beraren
ustez, edo nahiago baldin bada, gerrila da gerra iraultzailearen forma.
Horrek terrorismoa baldin badarama ere bere baitan, gerra iraultzailearen
terrorismoak ez du zerikusirik anarkismoaren terrorismo "huts" eta irrazionalarekin10.
Beraren ustez, gerrilak egiten duen terrorismoak helburua du: "Su actividad
terrorista o guerrillera tenderá principalmente a la movilización de las
masas y a la formación del ejército popular". ("El terrorismo puro", El
Diario Vasco, 1980.11.09.)
Belizismoa
Beste batzutan militarismoa erabiltzen du sinonimotzat11. Gure autorearen
iritziz, belizismoa da gerraren baztertu ezina baieztatu ezezik, hori aurrerapen
historikoaren eragiletzat hartzen duena: horrek zibilizazioaren aurrerapenerako
onurak dituela defenditzen du. Onura horien artean daude, kultura handiek
garaitzea txikien gain, jendeen heroismoa lantzea, gizaki bortitzenak aukeratzea
makalen kaltetan, herriek materialismo degradatzailerako duten joerari
kontra egitea. M. Sheler-en La idea de paz y el pacifismo liburua iruzkinduz,
honela erantzuten dio belizismoari Karlos Santamariak: Eguneroko heroismo
pazifikoa askozaz balio handiagokoa da gerra-ekintzakoa baino. Gerrarik
ezak herriak makaldu egiten dituela dioenaren aurka, zera baieztatzen du:
gaur egun herrien kemena adierazteko eta egikaritzeko aski eginkizun dagoela
munduko hainbat arazo larri konpontzen. Kultura aberatsak sortzeko gerraren
mesedegarritasuna aipatzen dutenen aurka, gerrek suntsitu dituzten kultur
obra handiak eduki behar dira kontutan12.
Bakea
Gerraren aurkakoa da bakea, eta belizismoaren aurkakoa pazifismoa;
baina ez bakea da gerrarik eza bakarrik, eta ez pazifismoa definitzen da
belizismoaren aurrez aurre bakarrik.
Kapitulu berezia eskainiko diogu Karlos Santamariak bakeaz zer
ulertzen duen azaltzeari. Baina egokia da hemen hasierako ideia laburra
ematea.
Bere protesta agertzen du bakea hitzaren erabilera partidistarengatik,
taktikoki eta helburu egoistetarako erabiltzen baita sarritan bakearen
ideia, berak dioenez. "La propaganda de la paz ¿no se ha convertido hoy
en una poderosa arma de guerra?" Behin baino gehiagotan errepikatzen du
ideia hori Karlos Santamariak. Dena dela, ez du uste bakearen mezua, hori
monopolizatu nahi dutenen eskuetan utzi behar denik13.
Artikulu luze bat argitaratu zuen bakearen kontzeptuari buruz
ingelesez eta frantsesez 1960an. Inglesezko titulua: "In Search of a Concept
of Peace" (World Justice aldizkaria). Bakearen kontzeptu teologikoa
eta izpirituala alde batera utzirik —horiei buruzko gogoeta agertuko dugu
beste kapitulu batetan—, bake 'tenporala' ulertzeko, San Agustinen definizio
klasikoan —"Tranquilitas in ordine"— oinarrituz ere, autore berberaren
"concordia" kontzeptuarekin osotzen du Santamariak14. Definizio klasikoaren
hutsunea nabarmenduz, bakea ez da oreka estatikoa; errealitate dinamikotzat
dauka berak: "The dynamic peace would, on the contrary, be conceived in
terms of a specific unity of aims, on a spirit of justice and generosity".
("In Search of a Concept of Peace", World Justice, 1960)
Kontzeptu funtsean etikoa da bakea berarentzat15. Erabat lotuta dago
justiziarekin16; justiziarik gabe ezin du bakerik ulertu... Baina guzti
hori beste kapitulu berezi batetan sakondu beharko dugu.
Azken batez, kontzeptu guztiz positiboa da bakea, eta ez gerrarik
eza bakarrik.
Pazifismoa
Karlos Santamariaren pazifismoaz ere kapitulu berezian ihardungo dugu,
baina hemen funtsezko ideiaren bat eskaintzea egokia da.
Terminoarekin dudan dabilela ematen du, batzutan bere burua pazifistatzat
jotzen du, baina bestetan ez dirudi hitz hori gehiegi gustatzen zaionik17.
"Los pacifismos" izeneko artikulu batean (1983), ("Los pacifismos",El Diario
Vasco, 1983.08.28), Pazifismo absolutua. eta pazifismo erlatiboa bereizten
ditu. Aurrena edonolado gerrak eta arma-erabilerak kondenatzen ditu; bigarrenak
onartzen du gerta daitezkeela arrazoinak gerra zurikatzen eta zilegiztatzen
dutenak. Bere burua bigarren hauetakotzat jotzen du.
Argia aldizkariak (1985) galdera hau egiten zion: "Zein da orduan zuk
maite duzun pazifismoa?" Honela erantzun zuen: "Badira pakearen alde errealitatetik
lan egin nahi dutenak, eta jarrera hori biablea da. Thompson bezalako jendearen
bidea dut gogoko. Alor normalean pakearen alde egiten den lanak askoz gehiago
lortu dezake pakezaletasun utopiko batek baino. Errezena da pazifistarena
egitea, baina haundi-maundiek farre egiten dute. Baina Alemaniako berdeen
pazifismoa, parlamentuan gobernuari misilak onartzeagatik istiluak sortuz
eta... hori burutsuagoa da. Gauza zehatzei heltzen diete". ("Arriskuamerikarren
defentsa planean dago", Argia, 1985.03.10;"Sobre el diálogo", ElDiario
Vasco, 1957.03.17)
Pazifismoaren taktikaz ere luze xamar ihardungo dugu beherago.
Bortxaeza
Bortxaeza kontzeptua Gandhirengandik jaso du Karlos Santamariak. Hark
erabiltzen zuen hitza Ahimsâ da. Honela definitzen du gure autoreak:
"Inori minik edo kalterik ez egitea, ez hiltzea, ez menperatzea" da. ("Ahimsâ",
Argia, 1963.11.24) "Kalte gabeko erasoa" eta "kalte gabeko ekinaldia" itzultzen
du euskarara. Jarrera guztiz aktibotzat ulertzen du, beherago azalduko
dugunez.
Bortxaeza borroka politikorako metodoa da, alde batetik; baina aurretik
sustrai izpiritualak ditu bortxaezak Santamariarentzat: "La no-violencia
es, ante todo, una regeneración o conversión moral". ("No violencia", El
Diario Vasco, 1965.05.23)
Koexistentzia
Ez dugu koexistentziari buruzko zuzeneko definiziorik aurkitu Santamariaren
idazkietan; baina sarritan erabili izan du gai hori. Armamentu nuklearren
oreka dela eta, erabili du batez ere koexistentzia kontzeptua, disuasioaren
estrategia gaindituko lukeena. Hala ere, Karlos Santamariarentzat koexistentzia
ezin daiteke bakearekin berdin. "La coexistence n'est pas la paix, mais
elle est, peut-être un chemin pour arriver à la paix". ("Responsabilité
el limites du membre de pax Christi", Pax Christi, 1956.01.27,53) Beste
nonbait dio: "La actual coexistencia es, sin duda, una situación precaria,
un 'simple respiro', como dice el Papa, fundado sólo en la fatiga y en
el temor. Esta mera coexistencia no merece el nombre de paz, no tiene nada
del orden justo, no es la paz fundada sobre la unión de los espíritus,
la paz simple y solemne que cantaron los ángeles a los pastores, ni el
preciado de Belén".("Un puente de paz entre los dos mundos', Ya) |