KARLOS SANTAMARIA AZTERKETAK
KARLOS SANTAMARIAREN LANAK

Nazioartetik Donostiara

Conversaciones Católicas Internacionales de San Sebastián

(1935. 1947-[1958]-1959) 

Joseba Intxausti

Batzordekideen iritzia 1959ko Solasaldiez 
1959ko Solasaldietan egin zuen zinez lan lehenengo aldiz Teologoen Batzordeak: irailaren 7tik 10erainoko Aktak baditugu, eta baita azken Akta orokorra ere. Akta hauek saio bakoitzaren ondoren egin ziren, eta solaskideen artean banatu. Oro har, guztia amaitzean, urte horretako Solasaldien lanari buruz Batzordeak ondoko iritzi kritiko hau eman zuen: 
4.— [La Comisión] tiene la satisfacción de poder manifestar, en un juicio general, que a lo largo de las Conversaciones Católicas Internacionales de 1959, a) se ha mantenido un tono de altura científica y de una seriedad encomiable; b) los diálogos se han desarrollado constantemente en la línea de una ortodoxia pura, cuidando, además, de hacer referencias constantes al magisterio de la Iglesia sobre los temas debatidos, singularmente en los discursos de Pío XII, de feliz memoria; c) también han sido citados constantemente los principios de Derecho Internacional enseñados por los grandes maestros católicos, Vitoria, Taparelli, etc.; d) cuando se han planteado opiniones discutibles no se han expuesto en ningún momento teorías estridentes, manteniéndose todos los conversantes en un tono de sana prudencia, tanto en la vertiente dogmático-moral como en las implicaciones políticas de los temas de diálogo; e) la presencia de numerosos teólogos, aparte los componentes de la Comisión que suscribe, ha dado lugar a frecuentes intervenciones de carácter teológico, que han aclarado en la marcha de las conversaciones conceptos dogmático-morales sobre el pecado colectivo; f) ha sido altamente edificante el clima de caridad, que ha reinado entre todos los conversantes, sin dificultad alguna por su distinta nacionalidad ni por su distinta especialización; caridad que se ha hecho más sensible cuando, al tratar en la última sesión las responsabilidades colectivas en caso de guerra, se han estudiado casos concretos relacionados con la última guerra. 

5.— Declara, en fin, que considera sumamente beneficiosas las dichas últimas Conversaciones Católicas Internacionales de 1959 sobre el Pecado Colectivo, porque han servido para que todos los conversantes se hayan enriquecido tanto en el plano intelectual como en otros por las relaciones estrechadas entre católicos de distintos países (Artxiboan, "Comisión de Teólogos" karp.:"Acta final de la Comisión de Teólogos", 1959-iraila-12). 
Aipatutako lau batzordekideek sinatu zuten azken Akta hau. Benetan, azkena. Itxuraz denentzat itxaropengarri zen une hura izan zen ospatu ziren azken Solasaldien bukaera. 

Zergatik amaitu ziren, ordea, orduan eta horrela hamahiru ekinalditan halako arrakasta izandako Donostiako Nazioarteko Solasaldi Katolikoak? 

Bukatu da Solasaldien garaia (1959) 
Aipatu ditugu arestian Santamaria-k Solasaldien amaiera argitzeko eman izan dituen arrazoiak: Nuntzioaren susmo eta bekoskoa, garaiko giro-aldakuntza, Erromaren eskakizun batzuen itxurarik eza, lanaren nekea eta asperra. Guzti horrez gain Santamariak zera gehitu du: 
Aparte de esto había las dificultades naturales de continuación de una cosa que no se podía renovar fácilmente. Continuar en un clima posterior era imposible, tal como se celebraban las Conversaciones, y se producían dentro de un clima muy cordial, muy cortés, etc., luego ya pues ha venido esto de relacionarse los cristianos a estacazos y claro ya no era posible. Bien, no es que hubiera una causa concreta, eran una serie de pequeñas causas coincidentes, creo que lo prudente fue dejarlas. Las dejamos nosotros, pero hay que reconocer que todos los sectores ultra-derechistas franceses, los integristas, etc. que se dedicaban a incordiar a Roma y estaban en el Santo Oficio, se alegraron mucho de que este "cenáculo de herejes" que llegó a tener lugar doce veces hasta el año 62, si no estoy equivocado, desapareciese. (Herria 2000 Eliza, 1978ko hazila, 16. or. Ohar: 1935ekoarekin, hamahiru aldiz ospatu ziren, eta azken Solasaldiak 1959ekoak izan ziren: ez zen 1962korik izan). 

Horiek horrela ditugula, egin dezagun amaiera hari buruzko geure gogoetatxo bat ere. 1959ko urtea urrun zegoen 1947tik: Gerra Hotzaren barruan, Espainiaren kanpoko harremanak guztiz aldatu ziren bienbitartean. Cirarda-k Santamariari 1955ean esaten zion bezala, atzerrirako harreman intelektualak, bide berri eta ugarietan zehar lot zitezkeen jada, agian Solasaldietan baino errazkiago eta sakonago, gainera. 

Elizan, Aita Santuaren aldakuntzatik berehala, hain zuzen 1959ko urtarrilaren 25ean, dei egin zuen Joan XXIII.ak —mundu osoaren harridurarik handienarekin deitu ere— Kontzilio berri batera. Parisen Santamariari bere burua "arrantzale bakarti eta isil" bezala deskribatu zionak, bazuen asmo berririk: kristau Elizekiko harremanak samurtu, Elizaren askatasun politikoa bultzatu; garapen dogmatikoa sustatu baino areago bizitza pastorala zabaldu, mundu modernoarekiko elkarrizketa lagundu... Horiek izango dira aitasantualdi berriaren xede nagusiak. Europako Ekialdean (1925-1944) eta Parisen (1944-1953) ikusi eta bizi izandakoek, eta bere pertsonalitate bihotz-zabal eta adeitsuak jokamolde berriak ekarri zituzten Elizaren buruzagitzara. 

Azkenean, Donostiara bildu ohi ziren solas-lagun ausartenek ere (Ofizio Santuak bere esku-eskutik eraman nahi zituen unean, hain zuzen) Kontzilio-aurreko hainbat bileratan eta Erroman bertan, eztabaida ireki baterako aukera izango zuten. Baina, esan behar da, horietako askok pertsonalki lehenago Donostian ezagutu zuela elkar. 

Solasaldien berrikuntza, zaila izateaz gain, agian alferrikako lan zailegia izan zitekeen. Santamariak, dakigunez, ADNPi iradoki zion —beharbada komentzimendu handirik gabe— Solasaldiei talde-sostengu instituzional hobeagoa eman beharra. Seguraski Madrilekoek ez zuten ikusi garbi indarrak Donostian Solasaldietan eman premia. 

Elizbarrutian, Gotzainak ez dirudi horrelako nekeetan sartzeko adorerik, eta nork daki, gaitasunik zuenik. Idazkaritzari, 1958ko Solasaldien antolakuntzak ezarri zion zama, aurreko urteetan baino aski pisuagoa gertatu zitzaion. Denek zioten, erantzukizunak banatu egin behar zirela, fermukiago erakundeztatuta; Idazkaria ezin zitekeela hain bakarrik ibili, guztiak ados baitzeuden —solaskide eta Hierarkia— Solasaldiak Idazkariaren gaitasun eta dohainetatik zeudela ikusi eta aitortzean; baina, aldi berean, bestelako zinezko irtenbiderik eskaini gabe. 

Santamariak, artxiboko paperetatik igertzen zaionez, horrelakoxe lan batean ibiltzeko jaiotako gizona zen, zinez. Bazekien proiektuak modu argi eta onargarrian idazten, eta aurkezten; jarrera kontrajarrien artean, guztien balioak errespetuz tratatzen, eta bakoitzarenari bere aurrera-bidea ematen; bazekien Ministraritza edo Dikasterio bateko pasilo-masiloetan une eta leku egokian agertu eta behar zenari atea jotzen; laster menperatu zituen nazioartean, 1947an artean haztamuka ikasitako harreman-bideak; teologo eta bestelako jakitunen hizkera berezituetan galdu gabe, gai bakoitzari bere funtsa aurkitu eta modu argian azaltzen; solas-lagunen lotsa irabazita zuen, errespetu eta itzala. Baina lana batez ere berari zegokion, nagusiena berari bakarrik. 
1959ko esperientzian bi alde azpimarragarri egon zen: 1) Nolabait esateko, bazirudien Solasaldiak iritsi zirela lan-prozeduretan eta barne-antolamenduan beren heldutasun onenera, 1958ko krisiaren ustezko arrazoiak gainditzeko lain izateraino (Teologoen Batzordea, eta Erroma ere seguraski, kontent geratu ziren Solasaldi haiekin). 2) Baina lehen epealdiko freskotasuna galtzen ari ziren, eta nolanahi ere, Ofizio Santuaren mesfidantza aitortu eta ezagunak ez ziezaiekeen batere lagun topaketei solaskidegaien artean. 

a) Askatasunaren aterpean, pentsamendurik bizi eta suspergarriena ekar zezaketenak agian hemengo arrisku ofizial hori gabeko harreman-toki erosoagoak jada bazituzten beste tokitan; 
b) Eta, bestalde, pentsamendu tradiziozaleak gero eta begitanago zituen Solasaldiak, gaiak beti benetako eztabaidakizun zirelako, eta solas-lagunak, ez batere "fidagarriak". 

Juxtu, puntu hauetxek izan ziren Ofizio Santutik bereziki zaindu nahi izan zirenak: solaskideen eta gaien hautapena, beste lekutan mentalitate-irekieraren garaia sortzen ari zen egunetan. 

Kontzilioaren prestakuntz lanek berebiziko aukera eskaini zieten pentsalari katolikoei nazioartean elkarrekin librekiago lanean hasteko: taldeen arteko elkarrizketa sozializatu eta instituzionalizatu egin zen, berezilarien artean, noski, baina baita disziplinartean ere, eta jakitunen eta komunikabideen artean. Apenas ezagutu den inoiz Mendebaldean pentsamendu katolikoaren edo berorri buruzko berriematearen prentsa-zabalkunde hain ugaririk, tamainaz eta kalitatez 1959-1965. urteetakoaren parekorik. Hau dena —beste antzekorik ez eta— Solasaldietan entseatua zen, ederki. 

Gaiei gagozkiela, berriz, esan dezagun Solasaldien hamarkada hartako kezkak (1947-59) hein handi batetan "gaindituak" izan zirela laster. Vatikano II.aren ondoren (eta garaian ere) Solasaldietan kontrajarri ziren korronteetatik tradiziozaleenak ez du geroztik, zenbait gai jakinetan, entzulerik; urte gutxiren buruan "iragandako" historia eroria ziren gai haiek, hala nola:  erlijio-askatasunaren arazoa, Eliza-Estatuen arteko banaketa, etab. Eklesiologiak eta Elizaren doktrina sozialak, eta praxiak, bestelako ikuspideak zabaldu zituzten.  1959-1964etan problema berriak etorri ziren, nahiz eta ahantzitako batzuk funtsean (baina urrun) indarrean egon. Mendetako ohitura intelektualei astindu bortitza emango zitzaien une-unean hil ziren Solasaldiak. 

Seguraski, Idazkariak ere —Karlos Santamariak— garai berrien "zantzuak" garaiz ikusteko begi-zolitasunik izan zuelako.

 
KARLOS SANTAMARIA KULTURA ATZERA AURRERA