Nazioartetik Donostiara
Conversaciones Católicas Internacionales de San Sebastián
(1935. 1947-[1958]-1959)
Joseba Intxausti
Lan-arau berriak (1958)
Baina Solasaldiek beren izaera mantendu nahi izan zuten, eta horri
eutsi nahi baldin bazitzaion, ez zegoen emandako arauak hertsiegi betearazterik.
Eta Nuntziaturan eta Ofizio Santuan, egindakoa gutxitxo izan zela uste
izan zuten, inondik ere. 1958ko uztailaren 9ko gutun baten bidez
helarazi zuen Nuntzioak Ofizio Santuaren bigarren oharpena:
El S. Oficio se considera en el doloroso deber de manifestar que las
Normas e Instrucciones dictadas por los Emmos. Purpurados en el miércoles,
día 20 de Julio de 1955, y oportunamente comunicadas, no han sido observadas
más que en una mínima parte.
Los Emmos. Cardenales, por tanto, en la reunión del miércoles, 25 próximo
pasado, han determinado cuanto sigue:
1.— Insistir sobre las Normas ya emanadas del S. Oficio y advertir
que su observancia es condición sine qua non para la supervivencia de las
reuniones;
2.— Reducir el número a pocos invitados, de segura ortodoxia y altamente
cualificados;
3.— Exigir que los organizadores de las Conversaciones envíen a la
Nunciatura Apostólica los nombres de los conferenciantes y el tema de la
conferencia asignada a cada uno de ellos;
4.— Sustituir el sistema de las Conversaciones por el de las discusiones,
sobre la base de sólidas y completas relaciones elaboradas por seguros
maestros.
Vuestra Excelencia encargue al Excmo. Sr. Obispo de San Sebastián,
como ordinario del lugar, de la ejecución de las susodichas Normas, anteriormente
establecidas en la citada Feria IV, 20 de julio de 1955, como también de
las nuevas Normas que ahora se comunican.
El Excmo. Sr. Obispo de San Sebastián haga comprender claramente al
Sr. Santamaría que, si en las Conversaciones se continúan profesando ideas
atrevidas o peligrosas y no se siguen las Normas referidas, la Santa Sede
se verá obligada a condenarlas (Artxiboan, "Probl. con el Sto. Oficio"
karp.: "Comunicación del Sto. Oficio, según carta del Excmo. Sr. Nuncio
Apostólico, de 9 Julio 1958").
Argi gorria biztu zitzaion, beraz, Idazkaritzari: Dell'Acqua-ri eta
Estatu-Idazkaritzari Ottaviani-ren Ofizio Santuak aurrea hartu zien, eta
han ito ziren agian etorkizunerako itxaropenak: solas-giro irekia zaila
bilakatuko zen, inondik ere, solas-lagun gutxi batzuekin, topaketak elkarrizketa
izatetik eztabaida akademiko bihurtuz, Ofizioaren oharpen bortitz hau tartean
zela, Gotzainen maisu-garaitasun hura solas-aretoan presente eginez eta
teologo ofizialen begiratua gainean zela...
Uztailean iritsi zen oharpenak lehenagotik irailaren lehen asterako
deiturik zeuden Solasaldien nondik norakoa jarri zuen mahai gainean: zinez,
egingarriak al ziren topaketa haiek? Batzorde Betearazleak ezetz uste izan
zuen; Solasaldiak behin-betiko bukatutzat eman ez baldin baziren ere, behin-behineko
erabakiren bat hartu beharra zegoen. Berehalako Solasaldietarako deia bertan
behera moztu, eta topaketa atzeratzea erabaki zen.
Solaskide deituek —hauetako asko, jada lagun zaharrak gainera— Idazkariaren
gutun hau jaso zuten:
Mi querido amigo:
El Comité organizador de nuestras Conversaciones acaba de recibir instrucciones
de la Santa Sede sobre la organización y el método de trabajo de nuestras
sesiones. Comoquiera que el plazo de que disponemos para poner en ejecución
tales normas es demasiado breve, hemos decidido aplazar la sesión que había
de celebrarse en la primera semana de Septiembre hasta una fecha ulterior,
probablemente hasta el verano próximo. Queremos, en efecto, tener la seguridad
de una aplicación fiel y perfecta de las instrucciones recibidas, las cuales
han de contribuir, seguramente, a un mayor y mejor desarrollo de la obra.
— Lamentaría mucho que este aplazamiento ocasionara a usted algún transtorno
en sus planes de verano. Le tendré al corriente de nuestros proyectos (Artxiboan,
"Probl. con el Sto. Oficio" karp.: "Carta a Conversadores", 1958ko uztaila).
Santamariaren ustez, bi puntu ziren praktikan jartzeko zailtasun handiagoak
zituztenak: a) Apezpikuei eman nahi zitzaien trataera berezia nola eratu,
eta b) Solaskideen hautapena egiteko irizpide praktikoen falta ("será preciso
en el futuro presentar a la Santa Sede previamente la lista de los invitables
por si ha de excluirse alguno de ellos", diotsa C. Morcillo-ri 1958-uztaila-28ko
gutunean).
Arazo praktikoak gorabehera, 1958ko deituek —bakoitzak bere gisara—
jakin bazekien, edo susmatzen zuen, Ofizio Santuak honelako batean esku
hartzeak zein alkantzu izan zezakeen. Badu interesik erantzunen berri jakiteak.
Hamaika urteren buruan, Solasaldien antolatzaileek harreman zabalak
zituzten nazioartean, eta joera ezberdinetako pentsalari eta talderekin
gainera. Ofizio Santuaren gutuna ezin zitekeen oharkabean pasa, antolamenduak
berak berri ematea eskatzen zuelako, eta urte haietako pentsalari katolikoen
lana borborrean irakiten zegolako ere. Gogora dezagun 1958ko urrian hil
zela Pio XII.a, eta Joan XXIII.ak (Santamariak Parisen ikustatu zuen
Roncalli Nuntzioak) hurrengo urtean deituko zuela Kontziliora, hain zuzen
Solasaldiak amaituko ziren urte berean.
Urte hartan deitutakoak ezagun zaharrak ziren gehienak, eta sona handiko
lumak gehienak: P. Lucas Verdú, L. Guissard, Pietro Prini, E. di Rovasenda,
Louis-Joseph Lebret, Georges Suffert, Jean Guitton, Charles Moeller, E.
Schramm, A. Léonard, Georges Dejaifve, Henri Fesquet, Lily Alvarez, J.M.
González Ruiz, Joseph Folliet, M. F. Sciacca, etab. Gehienak baiezkoa ere
emana zuten Erromako oharra atzeratuta iritsi zenean.
Eliz barneko esanekotasunaren arazoa bidera ekarri zien antolatzaileei
eta solaskideei Erromako erabakiak. Beraz, berria eman zitzaienen artean
bi moldetako gogoetak suma daitezke (erantzule bat berarengan biak batera
ere bai): Obedientziari bide eman beharra, alde batetik, eta Solasaldien
egunekotasun historikoaren balioa salbatu premia. Cirarda kalonjearen eta
Enric Ferrán kristau ekintzale katalanaren gutunetatik jasotzen ditugu
testu lekuko hauek:
Su carta me ha extrañado mucho. Esperaba cualquier cosa menos esa repentina
y brusca interrupción de las Conversaciones. ¿De verdad que espera celebrarlas
el año próximo, porque su frase final me parece encerrar como una contradicción
con esa esperanza expresada en otro párrafo anterior? — En todo caso, Dios
por encima de todos y de todo. Lo importante no es hacer esto o aquello,
sino cumplir su voluntad: servir a su Iglesia, como Ella quiere ser servida
(Artxiboan, "Gutunak, 1958" karp.: Cirarda-k Santamariari, Vitoria 1958-uztaila-26).
Con verdadera pena me he enterado por su atenta carta, del aplazamiento
de las "Conversaciones" hasta el próximo año para adaptarse a las instrucciones
de la Santa Sede sobre organización y método de trabajo. Lo he sentido
personalmente, egoísticamente (...). Pero [mi mujer y yo] aun lo sentimos
más profundamente por todo lo que el aplazamiento puede significar y por
la pérdida auténtica y verdadera de una labor católica eficaz. Da grima
pensar que mientras proliferan, con toda libertad y ayuda tantas actuaciones
católicas de fachada, vacuas e inoperantes, tenga que aplazarse —perdiéndose
por de pronto el trabajo de un año— una reunión internacional católica,
de trabajo sincero y eficaz. Qué le vamos a hacer! Un desengaño más! Lo
lamento también especialmente por usted y le ruego que no se desanime (Artxiboan,
"Gutunak, 1958" karp.: E. Ferrán-ek Santamariari, Barcelona 1958-uztaila-26).
Solas-lagun zenbaitek "zeinu" bat ikus zezakeen Erromatik etorritako
ohar hartan: Elizaren pentsamendu-berrikuntzan ageri zen gatazka sozio-instituzional
orokorrago batez ziharduen "zeinua", alegia. Esan ere zerbait esan zen
nonbait, zeren etenaren ondoren entzundako "esamesei" erantzuteko, 1959
udaberrian edo (datarik ez du agiriak), prentsa-ohar bat zabaldu zuen Idazkaritzak,
atzerapenaz argibide osagarriak emanez, 1959rako deia luzatuz eta, agian,
handik aurrera Solasaldiak urte bizpat egingo zirela aurreratuz.
Esamesak eta interpretazioak garrantzia izan baldin bazezaketen ere,
batez ere premiazkoa zen lanari ekin eta oztopoei gaina hartzen hastea,
egitekoari segida ematekotan.
Solasaldiei segida bilatzen (1959)
Zenbait eginkizun larri bideratu beharra zeukaten antolatzaileek eta
haiekin batera Idazkariak: a) Donostiako Gotzainaren inguruan Solasaldietako
antolamendu-egitura indarberritu eta lanean jarri, b) Erromako harremanak
berbideratu, c) Ofizio Santuak Idazkariaz izendatuki egindako aipuari erantzun,
eta d) Solasaldiei barne-arautegia lehenbaitlehen prestatu. Hasteko, Erromako
egoera argitzeari ekin zitzaion.
Berriro Erromara, hirugarrenez (1958ko
udazkena)
Urriaren 24eko data daraman Gotzainarentzako "Nota" batean utzi zuen
Santamariak Erromara egindako hirugarren bidaia honen albistea. Oraingoan,
Estatu-Idazkaritzara eta Ofizio Santura, bietara, hurbildu nahi izan zuen
Idazkariak, hitzezko argibideak bederen han uzteko. Hori dio aipatu "Nota"-k,
baina badakigu agiri idatzi bat ere utzi zela Ofizio Santuan.
Bi ikustaldi egin zituen: irailaren 30ean Dell'Acqua-ri, eta urriaren
1ean, Kongregazio Santuko Crovini Monsinoreari (Aita Philippe Komisaria
Erroman ez zegoenez). Biengandik Santamariak atera zuen ondorena
honela geratu zen laburtuta, berriematean:
Si mis impresiones no son equivocadas, parece más bien que una medida
de este género [que las CC. "sean alteradas sustancialmente ni definitivamente
interrumpidas"] sería causa de desagrado en las autoridades romanas y constituiría
en los momentos actuales un motivo de descrédito para las personas que
han intervenido en la organización de estas sesiones y una nota poco favorable
para el prestigio de la Diócesis de San Sebastián (Artxiboan, "Probl. con
el Sto. Oficio" karp.: "Nota de D. Carlos Santamaría sobre las Conv. Cat.
Intern., 24 de octubre de 1958", 1. or).
1958ko Solasaldien etenerako antolatzaileen arrazoiak ere argituta geratu
ziren, eta ondokoekin segitu beharra ere bai, berehala zeuden zailtasun
praktikoak eta betekizun hierarkikoak nola era zitezkeen begiratuz. Elizbarrutiko
Gotzainaren erantzukizun zuzena azpimarratu zen, arauen betetzeko segurtasun-berme
bezala. Santamariaren azken laburpena zera izan zen:
Mi punto de vista como resultado de las visitas relatas, se resume
en dos puntos: 1º. En la situación actual no parece quedar otra solución
concreta que la de llevar adelante la obra de las Conversaciones pues de
no hacerlo así se corre el riesgo de incurrir en el desagrado de la autoridad
Superior. 2º Parece asimismo necesario que el Sr. Obispo de San Sebastián,
como Patrono y Presidente de las Conversaciones adopte las medidas que
convengan para la prosecución de la obra y asuma el gobierno de la misma
bajo su propia y directa autoridad (Artxiboan, "Probl. con el Sto. Oficio"
karp.: "Nota de D. Carlos Santamaría sobre las Conv. Cat. Intern., 24 de
octubre de 1958", 2. or).
Segidaren arazo orokorrari horrela erantzun zitzaion, baina Santamariak
premiazkoa zuen —badaezpada Ofizioan bestelako zalantzarik izan baldin
bazen ere—, bere erantzukizun pertsonalaz zerbait esatea, izan ere uztaileko
oharpenean Santamaria izendatuki agertu baitzen ("El Excmo. Sr. Obispo
haga comprender claramente al Sr. Santamaría..."). Hori, garai haietan
eta zuen arduradun-lanpostuagatik, larria ere izan zitekeen. Batez ere
1956-1957etan "ideia ausart edo arriskutsuak" zabaltzea eta "emandako arauak
ez betetzea" ziren salakizunak.
Idazkariarentzat Erromako bi solaskideek beren konfidantza birretsi
zioten hitzez, baina Santamariak 1956-57etakoaz kontu-emate idatzia ere
utzi nahi izan zuen Ofizio Santuan.
Kontu-emate hau ez zen itsumustuan idatzi, noski, eta artxiboan daude
Aita Bidagor-ek lehen zirriborroari egin zizkion zuzenketak.
Solasaldiek Hierarkiarekiko zuten betiko lotura instituzionala azpimarratu
ondoren, egitekoagatik beragatik eta borondatez Idazkariak zuen lanarekiko
eliztasun-zentzua azpimarratzen zen kontu-ematean. 1955eko arauetako bakoitza
nola bete zen (edo zergatik bete gabe geratu) argitu nahi izan zuen Santamariak.
Hauek ziren argitzeko puntuak: Teologoen Batzordeak aski zorrotz egin
ez omen zuen gainbegiratu-lana, baieztapen ausartegien zuzenketa-arazoa,
Documentos-en argitalpen-zentsura, Apezpikuen maisu-aitorpenarena.
Santamariak, esamolde apalean eta bere mugak aitortuz ere, Elizbarrutiaren
eta batez ere Apezpikuen Batzorde Babestailearen erantzukizunak ere gogoratu
zituen: hauek dira batez ere beren zeregina birdefinitu eta kargu egin
behar dutenak. Teologo begiraleenaz ere beren egitekoa betetzeko Hierarkiak
dagozkion pausoak eman ditzala iradokitzen da. Hori dena konpontzen ez
den bitartean, jasotako arauak betetzea zaila izango dela. Hautapena egiteak
duen konplexutasuna azpimarratzen du Idazkariak: adibidez, 50 lagun erakartzeko
200en bat dei egin behar dira.
A mi juicio la perfecta solución de esta cuestión [Apezpikuek Solasaldietan
behar zuten leku bereziaz ari da] requeriría un estudio de la propia Junta
Episcopal patrocinadora, determinándose de modo concreto y práctico el
modo de actuar los Excmos. y Rvdmos. Obispos en las Conversaciones. Análogas
consideraciones pudieran hacerse sobre el punto segundo [deituen ortodoxi
segurtasun eta hautapenaz]. (...).— Finalmente, en el momento crítico a
que ha llegado la obra de las Conversaciones Católicas Internacionales
de San Sebastián, el que suscribe con todo respeto se permite expresar
su parecer de que para un ulterior progreso y continuación de aquella sería
necesario que la Junta Episcopal patrocinadora u otra autoridad eclesiástica
competente fijara el modo práctico y concreto de dar cumplimiento a las
Normas de la Suprema Sagrada Congregación. Y asegurando mi entera sumisión
a la Autoridad del Santo Oficio es un grato deber para mí ponerme a la
disposición de la Jerarquía animado del propósito de servirla en lo que
Ella desee (Artxiboan, "Probl. con el Sto. Oficio" karp.: "Nota de D. Carlos
Santamaría sobre las Conv. Cat. Intern., 24 de octubre de 1958", 3 eta
4. or).
Erromatik itzultzean, Santamariaren lehenengo lana Elizbarrutiko Gotzainaregandik
—bera zeukan batez ere eskura— lankidetza praktikoa lortu eta haren lehendakaritzapean
Batzorde Betearazlearekin lan-egutegi eta prozedura berriak abian jartzea
izan zen.
Hain zuzen, ondoko hilabeteetakoak dira Batzorde hark utzi zizkigun
akta bakanak. Urte berriarekin ekin zitzaien handik aurrera Gotzainarekin
berarekin batera egingo ziren Batzorde-bilerei, Castilblanco jauregian.
Kostata, baina Santamariak lortu zuen, ba, Font i Andreu bere eginbeharraz
jabetu eta lanean jartzea. Idazkariak honela idatzi zion Erromako aholku-emaile
lagunari, Bidagor-i:
Desde ahora él [Gotzainak] nos presidirá una sesión cada dos o tres
semanas, para tomar todas las decisiones necesarias, se dirigirá
personalmente a los conversadores más importantes, a las autoridades, etc.,
en fin "dará la cara", si puedo permitirme esta expresión, en todos los
aspectos que la organización de las Conversaciones lo exija. (...). Se
harán actas de todas las reuniones (Bidagor-i gutuna, 1959-02-03. Artxiboan,
"Probl. Sto. Oficio" karp.).
Lehentasuna eman nahi izan zitzaion Solasaldien gobernu hoberako arautegiak
idazteari (Batzorde eta Elkarrizketetarako bana): Santamariak prestatuko
zuen zirriborroa, gero Ofizio Santuari onar zezan bidaliko zitzaiona; solaskidegaiak
aukeratzeko Erroman hemengoa segitzen zutenei iritzia eskatuko zitzaien;
1958ko gai berari eutsiko zitzaion 1959an ere ("Talde-bekatua"), eta berau
hainbat ataletan banatu ondoren, hizlarigaiak proposatu ziren. Gotzaina
izango zen deiak eta eskeak egingo zituena. Atzerri Arazoetarako Ministrariari
ere pasatuko zitzaion egitarau berriaren albistea (Artxiboan, "Probl. con
el Sto. Oficio" karp.: 1959-01-04eko Akta).
Antolakuntza-lanak abiada onean zihoazen. Hizlarietako kasik erdiek
baiezkoa eman zuten otsailaren erdirako; data beretan, Solasaldien barne-arautegiaren
zirriborroa prest dago, eta Teologoen Batzordea eratzeko pausoak ematen
hasiak dira (Setien eta Tellechea, eta Arantzazu eta Loiolako ikastetxeak
gogoan hartuz) (ik. Ibidem, 1959-02-16ko Akta).
Ofizio Santura onarpenerako bidaltzeko prestaturiko Barne-Arautegigaiak
lau kapitulu nagusi zituen, hamahiru punturekin: 1) Gaiaren hautapenaz.
2) Solas-lagunen hautapenaz eta txostenen prestakuntzaz. 3) Teologoen Batzordeaz,
eta 4) Eztabaida-ordenaz eta Apezpikuen partehartzeaz (Artxiboan, "Probl.
con el Sto. Oficio" karp.: titulurik gabe, 1959-02-17). |