KARLOS SANTAMARIA AZTERKETAK
KARLOS SANTAMARIAREN LANAK

Nazioartetik Donostiara

Conversaciones Católicas Internacionales de San Sebastián

(1935. 1947-[1958]-1959) 

Joseba Intxausti

Erromarekin harremanetan 
Solasaldien antolatzaileek beti zaindu izan zuten —gisa baten nahiz besten— Erromarekiko harremana. Une gogoangarria izan zen 1949koa, aurreko urteko Giza Eskubideen Gutungairako langaiak eta zalantzak Aita Santuari aurkeztu  zitzaionekoa (Artxiboan, "Junta de Conversaciones" karp.: "Beatísimo Padre" hasten den agiria, 1949-martxoa-16). Eta ondoko urteetan Solasaldiei ez zitzaien falta izan Vatikanoan ohizko oihartzuna, gutun eta telegramak tarteko zirela, batez ere Montini eta Dell'Acqua-ren eskutatik. 

Horiek horrela, une larriago edo delikatuagotan Idazkaritza zuzenean hurbildu zen Erromara, Dell'Acqua Estatu-Idazkariordekoaren kasuan, babes lagunaren bila, eta Ottaviani Ofizio Santuko buruzagiaren kasuan, gehiago kontuak eman eta ahal zena salbatzera. Artxiboko paperen artean baditugu, gutxienez, bi bidaien berriemate zehatzak, eta baita Karlos Santamariak aurkeztu zuen bere buru-zuriketa ere ("descargo" deitu zuen berak). 

Erromara lehen bidaia (1955) 
Lehenengo txostena 1955eko urriaren 16/20etan Erromara egindako bidaiaz ari da, eta itxura guztiz, Madrileko Propagandisten buru eta adiskideren bati zuzendua da. Bidaia hau urte bereko Erromako oharren eta Nuntzioak azaldutako mesfidantzen ondoren egin behar izan zen. Izan ere, txostenak esaten duenez: 
Después de las Conversaciones, el Sr. Nuncio nos manifestó, en una entrevista celebrada en Cristina-Enea con el Comité organizador de las Conversaciones, algunas reservas acerca de éstas y la necesidad de que las Conversaciones respondiesen mejor a la denominación de "Internacionales", ya que, en su opinión, las personas que concurren a éstas no son conocidas en sus respectivos países. Dijo también que convendría contar con los embajadores y los agregados culturales para poder responder a la denominación de "internacionales". Esta actitud no dejó de llamarnos la atención y hasta —conviene decirlo si hemos de ser sinceros— nos molestó algo. Todo ello entrañaba una actitud que parecía diferente a la que hasta entonces  habíamos observado en el Sr. Nuncio (Artxiboan, "Informes Generales" karp.: "Informe de mi viaje a Roma. 16-20 Octubre 1955"). 

Antoniutti-rengandik jasotako iradokizun kezkagarri hauen ondoren (Santamariak "las altas exigencias del Sr. Nuncio" aipatzen zituen), bi datu berri agertzen dira: bata positiboa, bestea ezkorragoa. Alde batetik, Aita Bidagor jesuita donostiar, solas-lagun eta Erroman bizi zenak egin zion dei Santamariari: aurrera-gogoak galdu gabe, komenigarria izan zitekeen zuzenean Erromara jotzea; Bidagor bera ardura zitekeen Dell'Acqua-rekin mintzatzeaz. Hara iristean halaxe egin zuen, Estatu-Idazkariordekoarekin Solasaldien aldeko hitzaspertu bat izanez. Dell'Acqua-k Santamaria Erromara ager zedila eskatu zion Bidagor-i. Ateak irekita zeuden, beraz, Aita Santuaren hurbileneko batengana iristeko. 

Behar ere behar zen, zeren eta Antoniutti-ren abuztuaren 20ko gutunak kokildu eta dena egin baitzuen Donostiako Font i Andreu Gotzaina: 
El Sr. Obispo sugirió a D. Francisco [Yarza, Solasaldietako Kontsilaria] ciertas ideas en relación con una posible suspensión de las Conversaciones que pudiera, en su opinión, motivarse en el mucho trabajo que yo tengo ahora con la organización del Congreso de Pax Christi que se ha de celebrar en Valladolid el próximo verano. Me pareció tan extraña esta idea y tan opuesta a mi modo de pensar que no hice sino consolidarme en mis prósitos [Erromara joatekoak, alegia] pues de ningún modo tengo por aceptable solución tan mediocre en la que la autoridad conpetente no asume su propia responsabilidad (Artxiboan, "Informes Generales" karp.: "Informe de mi viaje a Roma. 16-20 Octubre 1955"). 

Zalantzarik gabe, Elizbarrutiko Gotzainaren hoztasun edo utzikeria honi aurre egiteko idatzi zien gainerako Apezpikuei goian aipatu dugun irailaren 28ko kontsulta-eskutitza. Egokiera hartan nahitaezkoa zen Bidagor-ek erraztu zion Dell'Acqua-ren ikustaldiaz baliatzea. 

Madriletik Nuntzioa ikustatuz bidaiatzeko asmoa baztertuz ("el Sr. Nuncio no me había aún concedido la audiencia solicitada. Esta y otra razón, que es más para dicha de palabra que por escrito" dio Santamariak), Hendaiatik zuzenean joan zen Erromara idazkaria. 

Aita Bidagor zain zeukan Erroman Santamariak. Bi gizonon arteko estimu eta adiskidetasuna nabaria da beren eskutizketan. Santamariak honela aurkezten du jesuita hau: 
Hay que advertir que el P. Bidagor ha sido profesor de Mons. Dell'Acqua, es además consultor de varias Congregaciones y tiene en el Vaticano, según he podido observar, un gran prestigio y autoridad debidos no sólo a su ciencia sino también a su personal independencia de criterio (Artxiboan, "Informes Generales" karp.: "Informe de mi viaje a Roma. 16-20 Octubre 1955"). 

Bidagor-ek lagundu zuen Santamaría Dell'Acqua-ri egindako ikustaldian (1955-urria-17). Estatu-Idazkariordekoak Pax Christi frantsesaren "desbiderazio politiko" puntualei buruzko kezkak aipatu zizkion; baina berehala heldu zitzaion Solasaldien arazoari. Dell'Acqua berauen alde agertu zen, Solasaldien balio eliztarra eta lan-prozedurak beren barrutik ongi baino hobeto ulertuz: 
Me indicó que las Conversaciones realizaban un trabajo que juzgaba interesante y confirmó la conveniencia de que no se abandonara la forma actual, manteniéndose dentro de un tono de simple diálogo, sin pretensiones científicas ni magisteriales, como se ha venido haciendo hasta ahora. Las Conversaciones deben seguir siendo una inciativa privada, no emanada directamente de la Jerarquía, aunque sí sometida a la vigilancia de una comisión episcopal. Pero usted, me dijo, no debe ser el único en pagar los gastos, es decir, es conveniente que sea Vd. respaldado en lo necesario por los Obispos de la Comisión. Conviene también que uno de éstos tenga al corriente periódicamente a la Junta de Metropolitanos [gaur eguneko Apezpikuen Biltzarraren aurreko erakundea, berori] acerca de los proyectos y desarrollo de las Conversaciones pero limitándose a informar, sin que esto implique una dependencia directa pues en tal caso las Conversaciones no podrían gozar de la libertad de que ahora disfrutan (Artxiboan, "Informes Generales" karp.: "Informe de mi viaje a Roma. 16-20 Octubre 1955"). 

Estimagarria zen iritzi horietan, Solasaldien izaera bereziaren ulerpena, eta beraien askatasuna gorde-nahia; dakigunez, Artzapezpiku Metropolitarren Biltzarrarekikoa ez zen sekula aurrera eraman (artxiboan ez dugu aurkitu, behintzat, aztarnarik). Dell'Acqua prest agertu zen Nuntzioarekin ere hitz egiteko, Santamariari berorrekin harreman hertsietan izateko eskatu zion aldi berean, baina Bidagor-ek Vatikanoan izan zezakeen bitartekaritza zuzena ere proposatuz: 
Espontáneamente me autorizó a que, si lo creía necesario, le tuviera al corriente de las incidencias que pudieran presentarse posteriormente, por intermedio del R.P. Bidagor (Artxiboan, "Informes Generales" karp.: "Informe de mi viaje a Roma. 16-20 Octubre 1955"). 

1955eko udazkenak egun argitan utzi zuen Solasaldien etorkizunerako Hierarkiaren laguntzak, ahuleziak eta mesfidantzak non zeuden. Laguntza ofizialak Apezpikuen Batzorde Babestailetik eta Vatikanoko Estatu-Idazkaritzatik itxaron zitezkeen. Katebegi ahula, Elizbarrutiko Gotzaina zen, Dell'Acqua-k ere ikusita zeukanez: 
En cuanto al Sr. Obispo de la Diócesis, si no puede tomar parte directamente en este trabajo, no habrá inconveniente en que cualquier otro prelado de la Comisión, se ocupe de ello, a condición, claro está, de que se tengan en todo momento las debidas consideraciones al ordinario del lugar (Artxiboan, "Informes Generales" karp.: "Informe de mi viaje a Roma. 16-20 Octubre 1955"). 

Mesfidantza, eta erasoak ere, bizpahiru lekutan topa zitezkeen: Nuntzioak esanda zituen bereak, solas-lagun tradiziozaleenak ere izan zezaketen zer adieraz, eta Dell'Acqua-ren informatzaile ezezagunak Solasaldien aldeko agertu baziren ere (ik. aipatu bidai txostenean), ez dago zergatik pentsa Erromako doktrina-Kongregaziora hurbil zitezkeenak jite berekoak izango zirenik. Hain zuzen, Ofizio Santuaren lehenengo oharrak iritsi berriak ziren Donostiara (1955-uztaila-20). Denborak erakutsiko zuen norainokoa zen balizko arrisku hura. 

Santamariak ikusten zuen gero eta zailagoa gertatzen zitzaiola jasotako arauak betearaztea; bazekien inguruan eta barnean zituela begiraleak, eta agian salatariak, eta Aita Bidagor Erroman zuenez, arazoak guztiz okertu aurretik, irizpideak argitu eta birretsi beharra zegoela. Horrela hartu zuen, berriro ere, Erromarako bidea. 

Erromara bigarren bidaia (1958) 
Santamariak, 1958ko apirilaren 9an izan zuen Dell'Acqua-rekin mintzatzeko aukera.  Solasaldien Idazkari bezala ezezik ACNPen lehendakariorde bezala hartu zuen Dell'Acqua-k. Elkarrizketak bi parte izan zituen: lehenik Dell'Acqua-k berak atera zuen Madrileko Editorial Católica-ren zuzendaritzan izandako azken aldakuntzen arazoa. Bazuen horretaz zerbait azaltzeko gogorik, nonbait. 

Jasotako arauak erabilitako gai hain lerrakorretan betearazi beharra zein zaila gertatzen zen azpimarratu zion Santamariak Dell'Acqua-ri: 
En efecto, si desde el punto de vista exterior la normalidad de las Conversaciones había sido en su opinión, completa, el Sr. Santamaría reconocía la mucha dificultad en que se había visto para dar cumplimiento a todas las indicaciones anteriormente recibidas y llevar a cabo la discusión del tema propuesto de un modo enteramente satisfactorio. (...). Las cartas de la Secretaría [de Estado] habían sido un gran "encouragement" para él en el aislamiento en que le parece encontrarse (Artxiboan, "Probl. con el Sto. Oficio karp.: "Informe de la visita efectuada por Carlos Santamaría, Vicepresidente de la ACN de P. a Mons. Dell'Acqua, Sustituto de la Secretaria de Estado, el día 9 de Abril de 1958). 

1955ean Apezpiku eta teologoei egindako galdera beretsua zuzendu zion Santamarian orduan Dell'Acqua-ri. Idazkariordekoak, erantzun gisa, Solasaldien interesa eta etorkizun azpimarratu zituen (ib. 3. or). Ordurarteko Apezpikuen Batzorde Babestailearen aterpe eskasa azpimarratu zuen, zeharbidez, Santamariak, eta Zaragozako Artzapezpikuak (Casimiro Morcillo) Batzorde misto berri baten (elizgizon eta laikoz osatua)  lehendakari bezala eman zezakeen itzala iradoki zion Dell'Acqua-ri.  Hau ados agertu zen proposamen honekin, eta Santamaría pozik: "de esta manera el Sr. Santamaría se sentiría completamente sostenido y mucho más seguro en su actuación", dio txostenak (Ib. 4. or.). 

Solasaldien berreraketarako eman beharreko pausoak eta lan-egutegia erabakita geratu zen honela Santamaria eta Dell'Acqua-ren artean (ondoko aipuak, luze samarra izanik ere, merezi du hemen leku bat, gero gertatuko zirenekin duen kontraste-zerikusiagatik): 
El Sr. Santamaría procurará obtener la colaboración del Sr. Arzobispo de Zaragoza [Dell'Acqua-k berak berorri Erromatik "un mot" bidal ziezaiokeela esan zuen, gainera] y organizará sobre esta base las próximas Conversaciones sin preocuparse demasiado de que tengan un mayor relieve este año pero de manera que la continuidad de la obra no quede en ningún momento interrumpida.  Luego se realizarán gestiones para la constitución de la Junta. Mons. Dell'Acqua verá con el mayor agrado que ésta tenga una especie de representante romano en la persona del P. Bidagor en quien él tiene plena confianza. Convendrá además, indicó Mons. Dell'Acqua, que se redacten unos pequeños estatutos y que sean sometidos a la aprobación de la Secretaría de Estado. Así la obra será poco a poco despersonalizada e institucionalizada al mismo tiempo, que es lo que interesa para asegurar su continuidad. Cualquier dificultad que haya el Sr. Santamaría se la comunicará a Mons. Dell'Acqua, sea directamente, sea a través del P. Bidagor (Artxiboan, "Probl. con el Sto. Oficio karp.: "Informe de la visita efectuada por Carlos Santamaría, Vicepresidente de la ACN de P. a Mons. Dell'Acqua, Sustituto de la Secretaría de Estado, el día 9 de Abril de 1958", 5-6. or.). 
Elkarrizketan bizpahiru datu aipagarri jaso ditzakegu: a) Estatu-Idazkaritzarekin harremanak izateko bide zuzena eman zitzaion Santamariari, berriz ere Aita Bidagor bitartekaritzat ofizioski izendatuz. b) Solasaldiek jarraitu egin behar zuten, horretarako etenik gabeko pausaldi-moduren bat ere hartuz, Arautegia idatziz eta Batzorde eraginkorrago eta errespetagarriago bat eratuz. Egitasmo oso bat zen, noski, Idazkariarentzat eta betidaniko antolatzaileentzat. 

Elkarrizketa hura zein girotan joan zen jakiteko Santamariaren azken oharpena argigarri izan liteke: 
Mons. Dell'Acqua cerró con mucho afecto esta parte de la conversación recordando al Sr. Santamaría cómo hace tres años había dificultades con relación a Pax Christi y todo se había arreglado. De nuevo le animó a que continuase trabajando y que llevara adelante su plan proyectado (Ib. 6. or.). 
Zinez, lasai itzul zitekeen Santamaria agintzariak ederrak baitziren,  eta lanak ere egitarauturik zekartzan eta, nahiz eta gero, lanean aurrera egitean, Morcillo-rekin era zitekeen gidaritza-asmoek, adibidez, aurrera-biderik ez aurkitu. Hala ere, bazen zaindu beharreko beste fronterik ere: Estatu-Idazkaritzak hainbat eta gehiago pisu izan zezakeen beste Erakunde batek —Erromako Ofizio Santuak—, 1958ko uztailean iritsiko ziren ohar ofizialek erakutsi zuten bezala. Dena den, horretaz ihardun aurretik, data horren aitzineko gorabeherak ezagutu beharko genituzke. 

Lanerako arauen arazoa (1955-1959) 
Elkarrizketetan parte hartu zuen hainbatek behin baino gehiagotan agertu izan zuen, Donostiako topaketetako solas hutsak eta ikaslan serioagorik ezak partehartzaileengan utzi ohi zuten ez-asea (batez ere, teologo batzuren baitan zen hori egia). Bestalde, eztabaida-aretoan esandakoek berehalako oihartzuna zuten komunikabideetan eta aldizkari bereziagoetan ere: gaiak biziak eta irristakorrak zirenez, arduragarri zen hori dena, politikarientzat ezezik, baita fedeaz nahiz erlijioaz ziharduen jakitun zenbaitentzat ere. 

Dell'Acqua-k adiskide-giroan eta Solasaldien egitekoa ongi ulertuz gogoratutako balio kontrajarrien arteko oreka zaindu beharra zegoen: topaketen solastasun librea zaindu beharra zegoen,  zientzi lanetan sartzeke, baina Solasaldiei eliz majisteritza-zereginik ere eman gabe. 

Bestalde, Idazkaritzak bazekien Ofizio Santuak eztabaidei formaltasun arautuagoa eman nahi ziela (Dell'Acqua-k ere, iradoki berri zion Santamariari arautegi baten komenentzia), areto barnean Apezpikuak,  solaskide huts baino maisugu jasoago batekin parte hartzera eramanez. Baina Idazkariak adierazita zeukan horretarako lanaren zailtasuna. 

1955eko oharrak 
Dell'Acqua-k gogoeta aske emankorrago baten alde egin nahi zuen postura, Ofizio Santuak doktrina-segurtasunaren alde egitea nahiago izan zuen, Donostiako Gotzainari Madrileko Nuntziaturatik, 1955eko abuztuaren 20ko datarekin adierazi zitzaion honen arabera: 
La Suprema S. Congregación del Santo Oficio, que ha seguido siempre con el debido interés el desarrollo de las "Conversaciones Católicas Internacionales de San Sebastián", acepta la constatación hecha por algunos observadores de que las mismas pueden servir para una armonía de pensamiento y de acción, en la verdad católica, cada vez mayor entre los intelectuales de las diversas naciones.— Pero la S. Congregación no puede ocultar su preocupación por el hecho de que la presencia de intelectuales, eclesiásticos o seglares, bien distintos por sus ideas, quizás erróneas o al menos demasiado audaces y peligrosas, haga crear alrededor de las Conversaciones una atmósfera de duda y prevención, tanto más cuanto que algunos de los ponentes de dichas Conversaciones han sido objeto de algún aviso por parte de la Suprema Autoridad.— Por tanto, deben observarse, en particular, las siguientes cautelas: 
1) Los Obispos no asistan a las sesiones sino como Superiores o Maestros, y no como conversadores equiparados a los demás. 
2) No se debe invitar más que a personas de segura doctrina. 
3) No deben asistir seminaristas a las sesiones. 
4) Debe haber uno o más teólogos, de reconocido prestigio, con el cargo específico de resumir las relaciones expuestas, de hacer notar los posibles errores y de hacer resaltar la verdad. 
5) Las publicaciones de los Documentos deben ser revisadas por el teólogo designado para controlar las conversaciones, y no podrán editarse sin ser previamente entregadas a la censura eclesiástica. 
(Artxiboan, "Probl. con el Sto. Oficio": "Nunciatura Apostólica en España", Prot. nº 1.523/55. 1955-abuztua-20). 

Ikus daitekeenez, lan-prozedurak berritzean baino areago apezpikuen aparteko eliz maisugoan, solaskideen hautapenean eta elkarrizketei eta argitalpenei kontrol zehatzago bat egitean jarri zuen Ofizioak bere ardura. Arazoa, bere soiltasunean ere, ez zen samurra bideratzen Solasaldiei beren informaltasuna ukatu gabe (geroago ikusiko dugu hori bera Teologoen Batzordearen historia laburra aztertzean). 

Solasaldietako Batzorde Betearazleak, 1956ko urtarrilaren 4ean egokitu eta zehaztu zituen lanerako Ofizio Santuak bidalitakoak. Bost puntuetatik 3, 4 eta 5.ak hitzez hitz hartu zituen, eta lehenengo biak, ostera, honela utzi zituen, egokituta: 
La Comisión acata y agradece profundamente estas indicaciones o normas viendo en ellas el altísimo interés y el celo de la Suprema S. Congregación y está dispuesta a darlas fiel cumplimiento en un espíritu de amor y de sumisión a la jerarquía. — A este efecto, si V.E. lo aprueba [Elizbarrutiko Gotzainari zuzendua da gutuna], en las próximas Conversaciones se adoptarán las siguientes medidas: 
1) Los Señores Obispos que quieran honrar las Conversaciones con su presencia, serán invitados a ocupar un lugar especialmente destacado y en caso de que deseen tomar la palabra se les rogará lo hagan antes de comenzar el diálogo o una vez terminado éste, de suerte que aparezca bien claro que asisten a las sesiones no como simples conversadores, sino como superiores o maestros. 

2) La Comisión ejecutiva pondrá un especial cuidado en la elección de las personas que hayan de ser invitadas a las Conversaciones, sobre todo en lo que concierne a los eclesiásticos, los cuales serán elegidos entre los profesores de seminarios y Universidades de la Iglesia en pleno ejercicio de sus funciones comunmente considerados como de sólida doctrina. 

(Artxiboan, "Probl. con el Sto. Oficio" karp.: Batzorde Betearazleak Gotzainari, 1956-urtarrila-4). 
Esan bezala, hurrengo hiru puntuak jasotako oharretan zetozenak berak dira, zehaztasun berririk gabe. Gotzainak Nuntziaturara bidali zituen erabakiok, nahi izanez gero Erromako Ofizio Santura helarazteko. Borondate onak eta erabaki xehatuok gorabehera, Santamaria zen batez ere dena praktikara eraman behar zuena. 

Badirudi, ezinezkoa gertatu zela ohar-erabaki hauek osorik betetzea. Cirarda-k, ondoko zereginetan Teologoen Batzordeak (4. oharrak ezarritako Batzordeak, alegia) nola joka zezakeen aztertzean dioena da adibide bat: 1959a aurretik ez zuen asmatu bere lana nola egin, eta praktikan ez zen ezertara iritsi. Apezpikuei eman zitzaien leku formalak zein pisu izan zuen ez dakigu, eta segurua da egoera hartan solas-lagunen hautapena hertsiago zaindu zela; Documentos-en zentsurarena, aldiz, badakigu bete izan zela.

 
KARLOS SANTAMARIA KULTURA ATZERA AURRERA