Nazioartetik Donostiara
Conversaciones Católicas Internacionales de San Sebastián
(1935. 1947-[1958]-1959)
Joseba Intxausti
Argitalpen-bilduma: Documentos (1949-1956)
Argitalpen-sorta hau erakusleiho erosoa da Solasaldietan erabilitako
aztergaiak nola garatu ziren jakiteko. 1949ko otsailean agertu zen aldizkariaren
lehenengo zenbakia eta 1956ra arte luzatu zen bilduma.
Xedeak eta edukin orokorrak
Batez ere lehen bizpahiru urtetan jardunaldietako elkarrizketa-giroari
oso lotuta ageri dira aldizkariaren emanaldiak. Haietatik jasotzen ziren
lanak (gerora ere beti zainduko zen ohitura, hau), Solasaldien egitaraua
eta "ondorioak" ere eskainiz, ondoko Solasaldietarako ohar nahiz azterkizun
berriak proposatu edo aurreratuz, eta, berezi-bereziki, munduan zehar gai
berari buruz agertutako talde-agiriak bilduz, eztabaida sonatuak ekarriz,
etab. Alde honetatik, 1949-50.etako zenbakiek interes berezia dute.
Beharrezko ikusten zelako eta harremanen estrategian ere egoki zetorrelako,
Hierarkia katolikoaren irakaskuntza politiko ofizialak (giza eskubideak
babestu eta egoera politiko irekiago baterako lagun zezaketenak) eskuzabalki
bildu nahiz komentatu ziren aldizkariaren orrialdeetan (Doc. 1: 5-15; 2:
9-18, 35-80; 3: 141-144; 6: 1-13, 108-111; 15: passim). Jardunaldietan
apezpikuen artetik solas-lagunik hurbilenetakoa izaki, F. García Kalagurrikoak
Solasaldiei egindako kritika ere jasota dago, arestian aipatu dugunez (1949,
1952. Ik. Doc. 1: 19-21; 10: 33-38).
Argitalpen-bilduma berriari ekiteko arrazoiak, holakoetan ohi den gisara,
lehenengo zenbakiaren atarikoan eman ziren:
La experiencia de las dos últimas reuniones, celebradas en San Sebastián
durante los meses de Septiembre de 1947 y 1948 ha mostrado la necesidad
de dar a estas Conversaciones una trama permanente y una proyección continuada
hacia el exterior.
Tal es la principal razón que nos mueve a iniciar la publicación de
estos cuadernos que titulamos DOCUMENTOS, el primero de los cuales ve ahora
la luz y en los que nos proponemos dar publicidad —una publicidad limitada
al grupo de nuestros colaboradores y amigos— a los trabajos de las Conversaciones,
al mismo tiempo que preparamos, con textos e informaciones complementarias,
la organización de nuevas reuniones.
Ondoko lerroetan esaten zen bezala, elkarrizketa aldizkariaren bidez
urtean zehar luzatu nahi zen, eta Solasaldietan elkar pertsonalki ezagutu
zutenen arteko ideia-trukaketa bizirik mantendu.
Zabalkunde mugatua
Hori horrela, aldizkariaren zabalkundea kontuz eta era mugatuan eraman
nahi izan zen hasieran, solaskideen lagunarteko tresna bezala, alegia.
Muga horiek honala geratu ziren aldizkarian:
Estos Cuadernos de DOCUMENTOS se hallan reservados a los miembros de
las Conversaciones y personalidades participantes en dichas reuniones.
No obstante, los Centros culturales y las personas interesadas en conocer
el desarrollo de estas actividades pueden solicitar el envío de los mismos
(Doc. 1).
Muga hauek gordetzea, erabaki politikoa zen, noski. Zuhurtzia osoa behar
zen, garai haietako giroan intelektualen elkarrizketari ateak irekita jarduteko.
Zurruntasun ideologikoa arindu nahi zuten, eta lehenik etxe-barnetik arindu,
Solasaldiek. Elkarrizketa librerako eskubidea eskatzen zuen Documentos-ek:
4. zenbakitik esakun ezagun bat jarri zuen zuzendariak aldizkari-buruan,
slogan kristau-latino zahar bat ekarriz: "In necesariis unitas, in dubiis
libertas, in omnibus charitas".
Ahal edo egoki uste izan zenean, argitalpenaren zabalkunde hesituari
langaren bat kendu nahi izan zitzaion: 9 eta 10. zenbakietan desagertu
zen zabalkunde mugatuarekiko oharra, eta harpidetza egin zitekeela iradoki
(1952).
Iritziak iritzi: askatasuna eta zentsura
Iritzi-mundu librean lan egin nahi zuen aldizkariak, baina, erne: bizi
beharko zuen ingurua ezagututa, nahitaez testuekiko erantzukizun zibil
eta eliztarra zaindu beharra zeukan. Horregatik, arduradunen eginkizuna
bere tokian argi utzi nahi izan zen, formalki bederen (Doc. 2, 88an esan
zena berrituz):
Las opiniones... son... de la exclusiva responsabilidad de sus autores.
La Redacción de Documentos no se identifica con ellas, ni participa en
la discusión, sino en el grado mínimo que se requiere para ordenarla (Doc.
13/14).
Penintsula barnea zein minbera eta "berrikeriatara" zein uzkurra zegoen
jakiteko, aski da J. Vialatoux eta A. Latreille-ren laizitateari buruzko
artikulu itzuliari eman behar izan zitzaion aurre-oharra begiratzea (E.
Mounier-en Esprit aldizkaritik jaso zen lana):
Al hacerlo [itzulpen-lana, alegia]] ahora tenemos, sin embargo, el
deber de consignar un reparo que sus autores nos han puesto antes de concedernos
su autorización: ellos hubiesen preferido evitar o diferir esta traducción
por creer que acaso la opinión española la considerase como una intromisión
(…). — Atendiendo, pues, a la finalidad específica de nuestros cuadernos
y a su difusión limitada, y ante nuestras reiteradas instancias, han accedido
finalmente a nuestros deseos (Doc. 4: 27-28).
Ez dira beldur hauek sobera harritzekoak: Estatuaren laizitatearen arazoa
eta erlijio-askatasunarena izan ziren eztabaidakizun goriena Solasaldietan.
Inguruak gehiegi asaldatu aurretik zuhurtzia guztiz jendea samurtu beharra
zegoen, kontrol-arrisku gaiztoagotan ez erortzeko.
Hierarkiaren aldetik, itzalez tratatua izan zen argitalpena. Badirudi
—Solasaldiak eliz ekintza izanik, eta Documentos, zabalkunde mugatuko lan-bilduma—
ez zitzaiola aldizkariari zentsura zibilik ezarri; eliz zentsurarena ez
zen beradu arte agertu (19. zenb., 1955): "Este número ha sido sometido
a examen de la censura eclesiástica" (Doc. 19: azal-barnean). Lehenago
ez agertzeak gaizki-ulertzeren bat ere sortu zuen, itxuraz, zeren Erromako
oharpenak (1955eko udakoak) arazoa espreski aipatu baitzuen:
Las publicaciones de los Documentos deben ser revisadas por el teólogo
designado para controlar las conversaciones, y no podrán editarse sin ser
previamente entregadas a la censura eclesiàstica (Artxiboan, "Problemas
con el Sto. Oficio" karp.: Nunciatura Apostólica en España. Prot. n. 1.523/55).
Zentsuraren kezka hau Donostiako Gotzainaren baitan ere badago, zeren
zailtasunak agertu zirenean (eta Nuntzioak urte hartako lanen hiru kopia
eskatu), Gotzainak zera idatziko baitzion Yarza-ri:
No sé si tenían Vds. intención de publicarlas [txostenak, alegia] en
Documentos. Me parece que es mejor aplazar la publicación y en todo caso
no lo hagan sin someterlas a la censura y aprobación del Prelado (Artxiboan,
"Problemas con el St. Oficio" karp.: Donostiako Gotzainaren gutuna, 1957-11-16).
Zinez eta benetan, arau hau —ondoren eta lehenago— nola bete zen jakiteko,
Ofizio Santuari Idazkariak berak eramandako kontuematean ikus dezakegu
(1958ko irail-urrietan Erromara egindako bidain:
Los Cuadernos de Documentos han sido todos publicados previo examen
del censor eclesiástico, habiendo sido el primer censor el M.I. Sr. D.
Juan López Albisu, por designación del Sr. Obispo de Vitoria, y, al producirse
el fallecimiento de éste, el M.I.Dr. D. Ignacio Bereciartúa, por designación
del Sr. Obispo de San Sebastián, todo ello antes de recibirse las normas
de la Sagrada Congregación. Con posterioridad a éstas, sólo se han publicado
las ponencias del años 1956 previo examen de los señores censores encargados
de la vigilancia de las Conversaciones quienes dieron su autorización,
consignándose en los Cuadernos la mención "éste número ha sido aprobado
por la censura eclesiástica" (Artxiboan, "Probl. con el Sto. Oficio" karp.:
"El hecho de haber sido...", s.d., 3. or).
Zentsura zibilaren zantzurik ez dugu aurkitu, ezta "depósito legal"ik
ere: honelako eginbeharretatik libre egon ote zen?
Bere zabalbide mugatu eta hesituarekin ere, Documentos-ek balio handi
bat zuen: Espainian beste inon apenas aurki zitezkeen ideiek gorputz irakurgarri
eta egonkorra hartzen zutela orrialde haietan. Zalantzarik gabe horixe
zen zuzendariarentzat xede nagusietako bat.
Lankideak
Baina nor zen, ordea, zuzendaria? Lehenengo aleetan ez zen ageri bere
izenik, lanean zebilenaren eskua norena zen somatzen baldin bazen ere.
Bosgarren zenbakitik aurrera (1950) aipatu zen zuzendari bezala K. Santamaria.
Ondokoetan beti bera agertuko da ardura horrekin.
Zuzendari lanaz gain, Santamariak artikulu propioak ere idatzi zituen
ia zenbaki guztietan. Sarrera gisako lanak (ik. Doc. 8), ohar laburrak
eta tarteko testu argigarriak (ik., adibidez, Doc. 11/12) albora utzita
ere, artikulu-sail bizia eskaini zuen:
Documentos-en argitaratutako Santamariaren idazlanak
Hacia una declaración de derechos de la persona humana Doc. 1
Mundos cerrados [Mota guztietako taldekeriei buruz] Doc. 5
Libertad de discusión en la Iglesia Doc. 6
El misterio patriótico Doc. 8
El pacifismo cristiano Doc. 9
Autour de l'Etat idéal Doc. 10
Algunos puntos de vista sobre la Iglesia y la política Doc. 19
Ez da ahantzi behar, gainera, abertzaletasunaren (patriotisme) krisiaz
egindako Solasaldien ondoren (1951) eta falagisten salakuntzaren bat tarteko
izanda gero, editorial luze bat ere Santamariari zor zaiola (Doc. 8, 1-15).
Solasaldien "moderatzaile" ofiziala bera izanarren, gorabehera biziko eztabaidagaietan
ere parte hartzeko beldurrik ez zuela izan, Guerrero, Manyá eta abarren
artean (Doc. 10).
Aldizkariaren lankideei buruzko xehetasun batzuk, jasotzekoak dira hemen.
Hasteko, ez da falta Donostian bertoko edo Euskal Herriko lankiderik: M.
Castells, I. M. Lojendio, J.A. Olazabal, J.M. Azaola, J. Zaragueta, J.
Iturrioz, J. Salaverri, M. Zalba, J.M. Cirarda, J.I. Tellechea eta besteren
bat. Atzerritik lanak bidali zituztenak izen oso ezagunak dira batzuk:
Jacques Leclercq (Leuven), Plinio Salgado (Rio de Janeiro), Robert Bosc
(Parise), André Latreille (Lyon), G. Thils (Leuven), José Luis Aranguren
(Madril), M. Cruz Hernández (Granada), Isidoro Martín (Murcia), Eugenio
d'Ors (Madril), Gonzague de Reynold (Freiburg), A.C.F. Beales (Londres),
Roger Aubert (Leuven), Francesco Olgiati (Erroma), Karl Holzamer (Mainz)
John Eppstein (Londres), C. Colombo (Milano), Gaston Fessard (Parise),
André D. Tolédano (Parise), Ives Congar (La Saulchoir), Michele F. Sciacca
(Genova), etab. Oro har, Donostian bileretan elkartutakoen ispilu hona
da aldizkariaren lankidegoa, erabilitako gaiekin gertatu zenaren antzera.
Gaien aldetik, Documentos-ek orrialde asko du gaur eguneko irakurlearentzat
ere zinez interesgarria dena, eta ez bakarrik interes historiko hutsagatik.
Adibidez, Gerrate Hotzaren hastapenetan bertan hementxe eman ziren argitara
(1950) —non eta Espainia antiprotestante eta antikomunista amorratuan—
faxismoaren aurka eta garaiko abarrots antisobietarrak erlatibizatuz Karl
Barth-ek idatzitako bi gutun famatu eta hunkigarriak (1938, 1950), eta
berauek tarteko, Gerrate Hotzaz egindako G. Fessard-en eta Santamariaren
iruzkinak (ik. Doc. 9: 37-90).
Gai ardatzak
Gaiekiko xehetasun handiagotan sartu gabe, argitalpen honetako gai
giltzarriak laburtuta uzteko ondoko puntuotara bilduko nuke Documentos-en
edukina:
a) Giza eskubideen eta libertatearen arazoak lehenengo lekua izan zuen
(Doc. 1-2-4-9-10).
b) Internazionalismoa eta Nazioen bizitzaz, Europaren birmoldaketarena
barne, behin eta berriz idatzi zen (Doc. 3-6-7-8 ).
c) Estatua/Eliza/Gizartea: harremanen antolakuntzak toki ederra du
(Doc. 2-4-16-17/18).
d) Bakea eta gerra izan zen beste gai zaindua (Doc. 5-9-10).
e) Elizaren barne-ulerpena eta antolaera, laikotzari buruzko teologia
barne, beste azterga bat (Doc. 4-6-11/12-13/14-15-16-17/18-21-22).
f) Elizaren gizartearekiko harremanek ere pisu nabaria izan zuten (Doc.
11/12-19-20).
Solasaldien aldizkariaren orrialde horietan ikusten da gai-trataera
mintzatuak urteoroko bileretan zein maila eta jite har zitzaketen; neurriren
batean behintzat, Prentsak ispilatu zuen lagunarteko giroa, eta ideia eta
protagonista nabarmenduenen presentzia. Irakas-emaitzak, berriz, "ondorioetan"
ezagutu ziren, halakorik izan zirenetan.
Topaketak eta argitalpen hau elkarren osagarriak ziren, eta haiek eta
honek garaian garaiko haizeen araberako bizitza izan zuten: krisialdia
hurbiltzean, Documentos planto geratu zen (1956), susmo txarrek gerarazita,
noski. Solasaldiak lagunarteko elkarrizketa jantzi eta eskolatu huts izatetik,
eliztar eta gizartearentzat i(ra)kas-iturri ere bilakatuz joan ziren heinean,
hierarkiaren eta zenbait intelektualen zalantzak, eta antsiak ere, gaiztotu
egin ziren. Horregatik, bigarren epealdian, aldizkariak bezala, Solasaldiek
ere bestelako ingurumen bati aurre egin behar izan zioten. Goazen hori
ikustera, beraz. |