Nazioartetik Donostiara
Conversaciones Católicas Internacionales de San Sebastián
(1935. 1947-[1958]-1959)
Joseba Intxausti
Solasaldietako gaiak, urtez urte (1935, 1936. 1947-1959)
| Urtea |
Data |
Aztergaiak |
| 1935 |
VII-15/VIII-15 |
Nazioartekotasun katolikoa |
| 1936 |
Ospatu gabea |
Gaur eguneko munduarekiko pentsamendu kristauaren berritasuna |
| 1937-46 |
|
Ez ziren ospatu |
| 1947 |
IX-08/IX-15 |
Kristau-maitasuna eta nazioarteko solidaritatea |
| 1948 |
IX-08/IX-14 |
Pertsonaren eskubide eta betebeharrak gizarte zibilean, Eliza Katolikoaren
arabera |
| 1949 |
IX-06/IX-12 |
Iritzi-gidariak eta herrien arteko harmonia |
| 1950 |
IX-06/IX-12 |
Batasun europarrerako oinarri kristauak |
| 1951 |
IX-06/IX-12 |
Abertzaletasuna oraindik ere bertute kristaua al da? |
| 1952 |
IX-6/IX-12 |
Kristautasunaren eraginkortasun denborala |
| 1953 |
IX-7/IX-12 |
Laikoen lekua eta erantzukizuna Elizan |
| 1954 |
VII-26/VII-31 |
Katolikoen obedientzia eta askatasuna |
| 1955 |
VII-25/VII-30 |
Elizaren "neutraltasun politikoa" eta koexistentzia |
| 1956 |
VII-23/VII-29 |
Aldakorra eta aldaezina Elizaren bizitzan |
| 1957 |
IX-02/IX-07 |
Lengoaia-krisia eta Elizaren hizkera |
| 1958 |
Atzeratua |
Talde-bekatua |
| 1959 |
IX-08/IX-12 |
Talde-bekatua |
Batzorde arduradunen eginkizun nagusietako bat zen urteko gaia aukeratzearena
(ik. gorago Batzorde-antolamendu ezberdinak), eta urteak pasa ahala (1954etik
aurrera batez ere), gero eta esku-hartze zabalagoa ageri da, hautapen-prozedura
hauetan, tartean agertutako susmoei aurre egiteko ere bai. Eta gero eta
ohartuago ageri da Hierarkia gai-hautapenaren garrantziaz.
Dena den, badirudi K. Santamariaren hautapen-proposamenak erabakiorrak
gertatzen zirela, beti ez bazen, ia beti, eta ez, noski, gaiak "errazak"
edo errazki onargarriak zirelako.
Gaien analisia: txosten-banaketa (1954
eta 1959)
Urte bakoitzeko gaiari buruz Idazkaritzak ponentziak eskatu ohi zizkien
alde aurretik aukeraturiko txostengileei; solas-lagun deituek ere bidal
zezaketen komunikaziorik (batzuetan espreski eskatuak). Lanak Solasaldien
egoitzara iristean, gainerako solaskideen artean banatzen ziren, osorik
edo laburpenetan. Solasaldietara zetorrena, beraz, ideien nondik norakoaz
jakinaren gainean etorri ohi zen.
Urteoroko dossier zabala, partez bederen, Solasaldien artxiboan dago;
idazlan hautatuenak, bestalde, Documentos-en argitara eman ziren. Urte
guztietako lanen zerrenda ematerik ez dugunez, bi Solasaldietako lanen
berri emango dugu bakarrik, adibidetarako (1958 eta 1959koak):
"Obedientzia eta askatasuna Elizan" (1954)
Urte bakoitzeko gai orokorra hiruzpalau puntu nagusitan banatu ohi zen,
eta hori egin zen 1954ean ere: I. Obedientziaren oinarri bibliko eta teologikoak.
2. Obedientzia Elizan. 3. Obedientzia eta askatasuna gizarte zibilean,
eta 4. Obedientzia eta askatasuna Elizan. Jardunaldi hartako ponentziak
hauek izan ziren (gero Documentos-en argitara emanak, 16. eta 17-18. zenbakietan):
Txostenak (Documentos-en argitara emanak: 16,
17/18. z).
| A.M. Henry |
Parise |
Obedientzia arrunta eta obedientzia erlijiosoa |
| A. de Soras |
Vanves |
Obedientziaren eskakizun eta mugei buruzko irakaskuntza katolikoa |
| P. Celier |
Parise |
Obedientziaren paradoxa |
| J.M. Granero |
Madril |
Elizaren erreforma eta kritika |
| J. Leclercq |
Leuven |
Obedientziaren ekibokoak |
| A. Léonard |
Le Sarthe |
Obedientziaren oinarriak |
| J. Zaragueta |
Madril |
Aginte zibilarekiko obedientziaren zailtasunak |
| E. Minoli |
Torino |
Aginte zibilarekiko obedientzia |
| R. Walsh |
Londres |
Askatasun eta obedientzia politikoak eta sindikatuen esparrua |
| A.A. Esteban |
Madril |
Iritzi politiko kontrajarriak eta botere zibilarekiko obedientzia |
| R.A.G. O'Brien |
Londres |
Obedientzia eta askatasuna gizarte zibilean |
| E.Sauras |
Valčncia |
Obedientziaren ikuspegi eta mailak Elizan |
| B. Reeves |
Edinburgh |
Obedientzia eta askatasuna |
| A. de Bovis |
Leuven |
Arazo denporaletan ere obeditu behar al zaio Elizari? |
| J. Salaverri |
Comillas |
Elizaren irakas-botereari dagokion obedientzia |
| J.A. Manyá |
Tortosa |
Gobernatu eta irakatsi: Agintea eta menpekotasuna |
| A. de Soras |
Vanves |
Obedientzia eta askatasuna Elizan |
| A. M.Henry |
Parise |
Askatasuna Elizan |
| M. Bévenot |
Oxford |
Hierarkia eta profetismoa |
| J.M. Cirarda |
Gasteiz |
Profetismoa eta obedientzia |
| J. Delfosse |
Bruxelles |
Maitasunez obeditu, ez halabeharrez |
| G. Lazzati |
Milano |
Obedientzia eta askatasuna Elizan |
"Talde-bekatua" (1959)
1959an erabilitako gaia, aurreko urterako aukeratutako bera da: atzerapenaren
ondorioz 1959rako geratu zen "Talde-bekatua" hain zuzen (="pecado colectivo"
deitu zena). Orduko txostengileetako hiru gaur egun ere gure artean ditugu:
Zalba, Loiolan, eta Donostian, Setien eta Tellechea.
Txosten argitaragabeak (KS Artxiboan)
J. Sagues SJ
J. Zaragueta |
Ońa
Madril |
"Taldekako bekatua" esaldia: sor ditzakeen errakuntzak eta berorren
esanahi jatorra |
J. Guillet SJ
J.M. Gz. Ruiz |
Lyon
Malaga |
Bekatua Testamentu Zaharrean |
| M. Zalba SJ |
Ońa |
Talde-erantzukizunaren aldeko moralak |
E. Rovasenda OP
J. Folliet |
Genova
Lyon |
Taldeko irizpide moralak: bekatu-zentzuaren galera |
| E. Sauras OP |
Valencia |
"Talde bekatuaren" eta bekatu pertsonalen arteko kausalitate-erlazioak |
| H. Carrier SJ |
Erroma |
"Talde-bekatu" deritzen fenomenoen analisirako teknika soziologiko
aplikatuak |
| J.M. Setien |
Gasteiz |
Bidegabekeria soziala bekatu-egoera bezala |
A. de Soras SJ
J. Lebret OP
M.F. Schiacca |
Vanves
Lyon
Genova |
Bekatu egituratua eta apostolutza kristaua |
| P.L. Verdú |
Santiago |
Talde-bekatua bizitza politikoan |
F.A.v. der Heydte
J. Guallart |
Bonn
Zaragoza |
Talde-erantzukizunak gerratean:zuzenbide naturala eta nazioarteko zuzenbidea |
| I. Tellechea |
Donostia |
Talde-erantzukizunaren kasu historiko batzuk |
Esan beharrik ez dago, 1954eko zerrendan emandakoak, bilerara aurkezturiko
lanik helduenak izan ziren, baina, enkarguzko horietatik aparte, topaketa
haietarako hainbat komunikazio laburrago eta unean uneko ohar bildu ohi
zen, gero aldizkarira iritsiko ez zena gehinetan. Azken Solasaldietako
lanak (1958/59) ez zuten, bestalde, Documentos-en kaleratzeko aukerarik
izan, aldizkaria 1956an desagertu baitzen, eta horregatik ere balio berezia
du artxibotik ateratako lauki horrek.
Laburtasunaren arrazoiengatik ez naiz sartuko Solasaldi bakoitzaren
lana eta eztabaida nola joan zen deskribatzen. Artxiboan daude (ez beti,
osorik) jardunaldien aurretik banatutako langaiak (inprimatuak eta bestelakoak),
Prentsarako prestaturiko berriemateak, eta azken aldian, baita eztabaiden
sintesi ofizialagoak ere (teologoek emanak, eta solas-lagunentzat eta hierarkiaren
mesedetan idatziak). Egunez egun kronika zabaletan Solasaldiak segitzen
zituzten egunkariek ere aztergairik franko dute, elkarrizketen nondik norakoak
nahikoa xeheki ezagutzeko.
Elkarrizketek beren "Ondorioak" izan ohi zituzten, idatzita, eta batzuetan
argitara eman ziren, gainera (ik. Documentos 3: 145-152; 6: 103-108). Gehienetan,
ordea, "ondorioak" fronte eta asmo ezberdinen artean galdu ziren: elkarrizketek
ez omen zuten ondorioak bermez emateko lan-egiturarik; dotrina katoliko
bezala sintesi batera iritsi eta "maisugo" bat halako gai lerrakorretan
eskaintzeak arrisku handiegia zirudiela esan zen, etab. Agian, adibidez,
Malinas-ko Kodeek eta antzeko azalpen katolikoek izandako "maisutasunik"
ez zien aitortu nahi inork Solasaldiei, ez Hierarkiak ez bestelako partaideek:
Donostiakoak, topaketak ziren, elkarrizketak, eta kito; horregatik, ba,
Solasaldietan "ondorio" formulatuen eza.
Aukeratutako gai bakoitzak du, noski, Donostiaratu baino lehendik bere
historiaurrea, eta hemengo topaldi bakoitzaren ondoren solas-lagunen artean
izan zezakeen luzapena (ikerlan berrietan, saioetan, ideia-trukaketan,
etab.). Bide horiek aztertzea luze izango litzateke, eta hemen, ezinezkoa.
Oro har, Europan sakonagotik zetozen ikaslan eta eztabaiden iceberg-muturra
zen, azken buruan, gai bakoitza, eta hemen astinduriko burutazio asko ondoko
urteetan indartu eta hedatu zen, gainera, bortizkiago.
Donostian eztabaidatutako gaiak —gehienak—, artean kezka handiz begiratuak
ziren eliz ikastetxeetan (Seminario eta Unibertsitate). Garaiko eztabaida
filosofiko-teologiko sonatuenek ongi erakusten dute 1950.etan Espainiako
pentsamendurik "onartuena" zein arrotza zen Leuven-etik edo Frantziatik
Donostiara bil zitezkeen ideietatik: adibiderik nahi duenak, ikus bitza
Guerrero josulagunak maritainismoaren kontra Razón y Fe-n, eta Documentos-en
berton, emandakoak (Eliza-Estatuen arteko harreman-arazoaz), edo Ramírez
domingotar arabarrak orteguismoa aztertuz sortutako eztabaida zaratatsua,
etab.
Aipaturiko hauek, ordea, geroago, "sexenio liberal"-ean gertatu ziren
(1951-56). Solasaldiak lehenagotik zetozen (1947), eta bere bileretan —Espainian
beste inon ez bezala— aniztasun katoliko zabal bati eman zitzaion leku:
ez gehiago, baina ez gutxiago ere. Lorpen hori ezagutzeko lekukorik erosoena,
Solasaldietatik jaiotako Documentos-bilduma dugu. |