KARLOS SANTAMARIA AZTERKETAK
KARLOS SANTAMARIAREN LANAK

Nazioartetik Donostiara

Conversaciones Católicas Internacionales de San Sebastián

(1935. 1947-[1958]-1959) 

Joseba Intxausti

Maritain baietz, Maritain ezetz 
Maritain-en "afera" bideratzeko, 1951n arrazoizkoa ikusi zen bide-urratzen hastea; 1952rako deitzeko proposamena Kalagurriko apezpikuarengandik sortu zen.  Solasaldien Batzordeak espreski heldu zion arazoari, "Kristautasunaren eraginkortasun denborala" gaiaren inguruan berriz ere nabarmen zitezkeen bi korronteak —maritaintzalea eta maritainaurkakoa— honela laburtu zituen aktak: 
Es muy probable que en torno a él se enfrenten las dos tendencias maritainiana y antimaritainiana. Mientras los unos considerarán preferible una acción a través de estructuras temporales —es decir, de instituciones y Estados que se declaren específicamente católicos— los otros sostendrán como tipo genuino de eficacia cristiana el de la acción puramente temporal, sin formas y realizaciones exteriores visibles (Artxiboan, "Informes generales" karp.; akta soltea, 1951). 

Urteak pasatu ahala agerian geratzen ari zen, korronte aurkari horien arteko zuzeneko eztabaidarik gabe halako antzutasun batera iristen ari zirela, bitasun ideologiko hori nabaria baitzen aukeratutako beste zenbait gaitan ere. Hautatutako gaietan ezinezkoa zen, urte haietan, Maritain-en pentsamendua albora utzita aurrera egitea, naitaez solas-lagun asko filosofo horren iturrietan edoskirik baitzetorren (Frantziako intelektualen artean Maritain-ek zuen itzala barruntatzeko, Elkarte haren eztabaidetan eskaini zitzaion liburua azter liteke). Solasaldien etorkizun jatorrago bateki bazuen honek zerikusirik: 
Las ventajas que la Junta ve en invitar a Maritain y dar este paso decisivo son las siguientes: 1º.— Es necesario dar un nuevo impulso a las Conversaciones, pues, de lo contrario, tanto dentro como fuera de España su prestigio puede decaer a causa de una repetición monótona de temas y personas. Hacer venir a San Sebastián a Maritain sería desde luego un golpe de gran efecto y no podría menos de atraer la atención del mundo católico. Especialmente en América, las Conversaciones adquirirían un prestigio enorme, si, como es probable, la discusión llegaba a ser superada con éxito, con un éxito al menos relativo. 2º.— Parece indicado hacer discutir ya a los "primeros espadas", pues las Conversaciones tienen hoy el prestigio suficiente para ello y no hay razón alguna para que limitemos nuestras pretensiones. 3º.— Es muy probable que la venida de Maritain a San Sebastián y su conversación con hombres como el Sr. Obispo de Córdoba [A. Menéndez-Reigada] y el Obispo de Vitoria pueda contribuir a suavizar la tirantez existente y a aclarar puntos de vista todavía no bien precisados. Las Conversaciones prestarían con esto un enorme servicio a la unidad religiosa del mundo occidental (Ibidem, Akta 1951). 

Hortaz, beste inori deitzeko erabili izan ez ziren arrazoi-pila metatu ondoren, eta aurkariak ere nortzuk izan zitezkeen begiratuta gero, Batzordeak  zera erabaki zuen: 
La Junta se inclina a dar un paso decisivo, que consistiría en traer a San Sebastián al propio Jacques Maritain, para enfrentarlo con personalidades relevantes del pensamiento católico clásico. Se piensa, claro está, que este paso sólo puede darse si se adoptan una serie de precauciones y si se cuenta con un equipo español sólido, capaz de triunfar en el diálogo. (Ibidem, 1951). 

Erabakiari borondate on eta ausartik ez zitzaion falta, baina Maritain-ek Altxamenduaren aurrean izandako jokabidearen oroitzapena bizirik zegoen artean solas-lagunetan, eta zer esanik ez Espainiako politikarienean. Horregatik, Batzordearen deliberamendua pauso politikoa ere bazen, izan zezakeen oihartzun zabala gogoan izanik. Gobernuarekin kontatu beharra zegoen: 
Ahora bien: para dar este paso [deia luzatzekoa, alegia] y antes de consultar al propio interesado, la Junta desea saber si por parte del Gobierno no habría inconveniente en conceder al Sr. Maritain la entrada en España para este fin y en que las Conversaciones se desarrollasen en la forma antes explicada. — La Junta, con la experiencia adquirida en años anteriores, cree poder asegurar que el diálogo se desarrollaría en forma amistosa y que podrían abrigarse muchas esperanzas de llegar a un resultado constructivo (Ibidem, Akta, 1951). 

Kontsultarako erabili zen gutunaren testua, eta jasotako erantzun ofizialarena ez ditugu aurkitu ahal izan artxiboan, baina ekimen haren historia Santamariak berak laburtu digu ohar batean: 
En 1952 la Junta Patrocinadora se planteó la conveniencia de invitar a Jacques Maritain a las Conversaciones. Esta pretensión era evidentemente muy osada ya que Maritain era, por su actitud resuelta frente al franquismo, la "bête noire" del Movimiento Nacional. Esta invitación no podía hacerse sin embargo sin la autorización previa del Gobierno ya que esta era necesaria para la concesión del visado de entrada en España. Formulada la petición correspondiente la respuesta fue favorable. Escribimos entonces a Jacques Maritain invitándole a las Conversaciones pero la respuesta fue negativa, aunque correcta, basándose en la dificultad de armonizar su calendario (Artxiboan, "Junta de Conversaciones" karp.; Artxiboa eratzen egindako oharra data gabea da: c. 1990). 

Honela bukatu zen, ba, ekimen hau. Maritain ez zen etorri, baina haren prentsamendua bizirik jarraitu zen Solasaldietan, 1952an ezezik, ondoko beste urteetan ere. Eta halaxe izan zedin, ezker katolikoaren presentzia ere segurtatzen ahalegindu zen Santamaria Idazkaritzatik, horretarako behar ziren laguntzak eskatuz 

Hautapen-bideak 
Batez ere lehen urteetan —garaiko giro orokor zailagatik eta bertatik bertara ezagutzen ez ziren solas-lagunak bildu behar zirelako— aski buruhauste eman ohi zuen solaskideen hautapenak. 
Urte bakoitzeko solaskidegaiak erabakitzeko, erakunde eta konfidantzazko adiskideen laguntza eskatu ohi zuen Idazkari Orokorrak. Lan hau behin eta berriz ageri da eskutizketan. 

Espainiako intelektual sekularren artean ("paisanoen" artean, alegia), solas-lagun harrobirik handiena "Propagandisten" erakundea izan zen (Herrera Oria-ren "Asociación Católica Nacional de Propagandistas"), izan ere Santamaria etxekoa baitzen hor: berak zeraman Donostiako haien ordezkaritzaren ardura. Gotzainen babesa ahantzi gabe ere, ACNP honen bidez lortu zuen Santamariak (Artajo barne) mundu ofizialaren tolerantzia. Izen anitz eta pisukorik badago talde horretatik, solas-lagunen artean: Martín-Sánchez (lehendakaria), Condomines (Barcelona), Guijarro, Muniain, Ruiz Jiménez, Castiella, Silva, A. Avelino Esteban, etab. 

Hala ere, beste talde katolikoetatik ere gogora litezke batzuk: Bonet eta Tornos (Junta Técnica de A.C.), G. Rovirosa (HOAC), Barcelona-ko El Ciervo ingurukoak: Ferrán, Gomis biak, eta Pascual Dodero (CC. Marianas), Opus-eko Calvo Serer eta R. Paniker, etab. 

Frantziatik ere, gisa beretsuan, mugimendu eratuetako anitz ageri da Solasaldietan: "Fédération Nationale d'Action Catholique" (Le Cour Grandmaison, 1948), "Secours Catholique Français" (Braun, 1947), "Pax Christi" (Dortel-Claudot, 1949), "Syndicat d'Ecrivains Catholiques" (J. Herissay, 1950), etab. 

Antzeko zerbait dugu beste zenbait naziotan ere: Beljikan, G. Hoyois (JAC, Union de Malines), Uruguay-tik Zorrilla de S. Martín (Club Católico, Montevideo), edo Ameriketatik "Confederación Interamericana de Acción Social Católica" (John Parr, 1949), "National Catholic Welfare Conference of U.S.A." (Richard Pattee, 1949), etab. 

Beste lekutan egin ohi ziren taldekako topaketak ere harremanetarako egokiak gertatu zitzaizkion Santamariari, jendea ezagutu, harremanak lotu eta interesgarrienak erakartzeko. Espainian, horietako ezugunenak "Conversaciones Católicas Nacionales de Gredos" (Avila) izan ziren, Alfonso Querejazu-k zuzenduak. Han egon izan zen Santamaria, eta Querejazuri eskatu izan zion Idazkariak Solasaldietako ardura erlijiosoa eramatea. 

Europarako eta handik honako joan-etorriak bizkortzeko, elkarteak ere asmatu ziren batzutan. Bazegoen lehendik bat "France-Espagne" zeritzana (1938), Lacaze almiralak sortua: Ch. Pichon izango zen hemendik solas-lagunetako bat (Gutuna: Pichon, 1958-05-09). Harreman-ideia beretsua Solasaldien arduradunen artean ere jaio eta bultzatu zuten: artxiboan ikus liteke "Comité de relations catholiques entre la France et l'Espagne" baten asmoa (sortzaileen artean ageri dira Berrar, Rivau, Aumonier, Santamaria, Yarza, etab.); inondik ere, 1948 edo 1949koa izan liteke proiektua. 

Euskal Herrian bertan ospatu ohi zen bilkuraren bat ere lagundu zuien harremanetan. Uztaritzen bildu ohi zen "Université Internationale des Pyrénées"-ren kasua da adibide bat. Tolosa, Frantzia eta nazioarteko harremanak eguneratzeko topaleku erosoa izan zen Santamariarentzat Uztarizko hau, nahiz eta ordurako Solasaldien harreman-lanik zailena eginda izan. (Ikus artxiboan 1958ko —zortzigarren ospaldia berau— egitaraua: "Mythes et espoirs des temps modernes"). 

Mugaz bestaldean, Frantziako Intelektual Katolikoen Astealdiek zerikusi hertsia dute Donostiako Solasaldiekin, eta ez bakarrik Santamariak berak han ere parte hartu izan zuelako, baita han egindako ezaupideek (Aumonier idazkaria, Berrar kaperaua) eta bildutako ideiek eman zizkioten laguntzengatik ere (esango da geroago zerbait honetaz). Harreman guztion ondorioz, nazioarteko erakunde katolikoetan laster izan zuen Santamariak lekurik: Nazioarteko Pax Christi-ren idazkari orokortzat izendatu zuten 195?an. Erraztasun berriak eman zizkion horrek: batean ezagututakoek besterako balio izan zioten behin baino gehiagotan. Gisa berean, munduko intelektual katolikoen arteko nazioarteko erakundearekin (Pax Romana) ere harremanetan izan zen, eta gerora berorren buruzagi gertatu zen R. Sugranyes de Franch katalana Solasaldietan ikus dezakegu 1952an. 

Baina, laster, erakundeen laguntza baino sustagarriagoa gertatu zen solaskide-ohien eta adiskide edo arrazoi ezberdinengatik presente egon nahi zutenen laguntza: Morcillo-k hiruzpalau lagun bidali nahi zituen Zaragozatik (E. Frutos, J. Orlandis eta Casas Torres geografoa, horietakoak); R. Ceñal filosofo josulagunak kolore ezberdinetako jendea proposatu zuen: Guerra Campos apezpiku ezaguna, Aranguren filosofoa, Díez del Corral irakaslea, Garrigues politikaria edo Orlandis opusdeitarra. 
Solasaldiek nortasuna eta izena finkatu zituztenetik, bere kabuzko erakarlerik ere egon zen: adibidez, Bédarida, Intelektual Katoliko Frantsesen lehendakaria, Solasaldien propaganda egiten saiatu zen (V. Carlhian-en gutuna, Lyon 1954-06-04). Gisa berean jokatu zuen Sauras-ek Valencia-n, Levante egunkarira bidalitako elkarrizketa batean (1959ko iraila), edota hainbat solas-lagunek etxeratu ondoren beren aldizkarietan emandako albisteetan. 

Adiskide irabazien borondatezko laguntzei esker, urte bakoitzean Estatu nazio ezberdinetan ordezkaritza informalen bat izatea lortu zen. Italian, esate baterako, une batean Aita Rovasenda domingotarra izan zen lankide hauetako bat (1958-VI-16ko gutuna). Jean Delfosse adiskideak ardurarik bizienarekin hartu zuen hautapen-lan hau Beljikan, zerrenda zabal bat aipatuz (Laloire, Molitor, Persoons, Aubert, Moeller, Dondeyne, Halkin, Guelly) (1958-VI-2ko gutuna). Adiskide-konplizitate bateraino iritsita zeuden batzutan harremanak; honela eskatzen zion Delfosse-ri bere laguntza, Santamaria-k: 
Le Chanoine Aubert serait sans doute une très bonne pièce s'il voulait attaquer un aspect du problème sous l'angle historique [talde-bekatua zen gaia]. (...). Il est formidable: j'aime beaucoup sa façon de penser et de s'exprimer. (1958-maiatza-27ko gutuna). 

Ingalaterran King's College-ko A.C.F. Beales irakaslea urtetan ageri da lanean britainiarren presentzia egokiak segurtatzeko asmoz. Santamariaren asmo zuhurretako bat apezpiku atzerritarrak ere ekartzea zen, eta Beales-ek gogoz jardun zuen lanean hori lortzeko. G. A. Beck gotzaina irabazi zuenean, gutun xarmant hau idatzi zion Santamariari (gaztelaniaz orijinalean): 
Una palabra para confirmar que estaremos a [sic] las Conversaciones tres británicos: el obispo Beck y los dos Beales. Mientras nos quedamos en la "Regina" (esperamos!), el obispo quiere quedarse (...) en la Villa Santa Teresa con los otros conversadores: no con su colega episcopal de la región ("Amo, dice, la libertad" [!]), ni en ningún palacio, sino (dice) "con los apóstoles ordinarios". (1957-uztaila-5eko gutuna). 

Honela, sekularren eliz erakundeez baliatuz (Ekintza Katolikoa, Intelektualen Elkarteak, etab.), erbesteko zenbait bileratan parte hartuz eta adiskideen lankidetza saiatua sustatuz lortu zuen batez ere Santamariak solas-lagun zahar eta urteoro berriak ere Donostiara erakartzea, nahiz eta ez den ahantzi behar indartuz joan zela Solasaldien beren antolamendu-egituraren eraginkortasuna ere. 

Solas-lagunen xehetasun orokorrak 
Bildutakoen artean leku nabarmena dute eliz mugimenduetako gidari-pentsalariek (Folliet, Lebret, Rovirosa, Walsh), aldizkari dinamikoenetako zuzendari eta lankideek, egunkari katolikoetako kazetariek, eta zer esanik ez, Unibertsitate katoliko edo estataletan lanean ziharduten pertsonaia nahiz talde katolikoek. 

Horien artean politikari ezagunen bat edo beste ere agertu zen: Martín Artajo aipatu da, baina Amintore Fanfani, Ruiz Jiménez, F. Silva edo M. Fraga Iribarne daude, Loureiro eta Plinio Salgado politikari brasildarrak, edo Cr. Hollis parlamentari britainiarra. Ekialdeko herrietakorik ere egon zen (Txekoslovakia, Lituania, Polonia). 

Elizgizonen artetik, apezpiku zirenak, edo izango zirenak, gogora litezke. Hurbileko ezagunetakoak hautatu ditugu: 1935ean Mathieu (Akize), Herrera (Málaga) eta Pildain (Canarias), eta ondoko urteetan: García (Calahorra), Yurramendi (Ciudad Rodrigo), Menéndez-Reigada (Córdoba), Cantero (Barbastro/Huelva/Zaragoza), Morcillo (Bilbao/Zaragoza/Madrid), Cirarda (Santander/Iruñea), Bueno Monreal (Gasteiz/Sevilla), Colombo (Milano), Pellegrino (Torino), Beck (Salford, Manchester), Castán (Tarragona), etab. 

Elizgizon "hierarkikoak" gorabehera, artxiboko paperetan bada Santamariak bere lanetarako egin zuen solas-lagun hautagarrienen zerrenda, Idazkaritzatik eraman behar zen kudeakuntza itzal oneko pertsonaiekin laguntzeko egina, noski. 

Irakasleetara etorriz, aipa ditzagun batzuk, irakas-arduradun eta ikertzaileek izan baitzuten lekurik zainduena Solasaldietan: 
— Filosofian: Sciacca italiarra, Holzamer alemana, Marías eta Aranguren espainolak, Delacroix eta Guitton frantsesak, Heer austriarra, Léonard (La Sarte-Huy) eta M. de Corte (Liège) beljikarrak, Urdanoz eta Fraile Salamanca-tik, González Caminero eta Ceñal jesuitak, Zaragueta eta Alkorta euskaldunak, etab. 

— Historilarien artean: Aubert beljikarra, Smolka alemana, Dawson ingelesa, Reynold suitzarra, Latreille, Duroselle eta Dansette frantsesak, Prini italiarra, Mañarikua eta Tellechea, etab. 

— Teologoetan: Leclercq edo Thils beljikarrak, Congar, Henry edo Soras frantsesak, Sauras eta Salaverri, Ur von Balthasar Suitzatik. 

— Juristen artean: Vedovato, Liebskind, Trías de Bes, De la Pradelle, Von Verdross. 
Banakako pentsalariak ezezik, proiektu sozio-intelektualak presente egon ziren beren gidarien ahotsetan: Soras "Action Populaire"-etik, Folliet "Astealdi Sozial Frantses"-etatik, Lebret "Economie eta Humanisme"-tik, Hoyois "Union de Malines"-etik (Malinas 1962: 42-48), esate baterako. Eta ez zitzaien, noski, gizarte-zientziei leku ederrik ukatu (soziologia, zuzenbidea): Carrier soziologoa Pariseko Institut Catholique-tik etorri zen, Verdú jurista Santiago-tik, edo Rz. Ponga Eskola Diplomatikotik, Brezzi "Alcide de Gasperi"-tik (Napoli), G. Fz. de la Mora, etab. Azkenik, literaturaren ikerkuntza ideologikoa (Ch. Moeller) edo Psikologia (G. Hahn) bezalako beste zientziak ere erakarri ziren Solasaldietara. 

Unibertsitate eta ikastetxe sonatuak ez ziren falta. Hona zerrenda hautatu bat. Ez ditugu hemen zerrendatu Le Saulchoir edo La Sarte-Huy domingotarrak bezalako erlijioso-ikastetxe atzerritarrak. 

Alemania: Frankfurt: Hartmann; Mainz: Schramm, Ewig; Bonn: Dempf; Münster: Drees, Lipgens, etab. 

Austria: Viena: Heer, Von Verdross. 

Beljika: Liège: Corte; Leuven: Bovis, Leclercq, Houben, Thils, Aubert, Molitor, Meyer, Moeller. 

Espainia: Barcelona: Trías de Bes; Granada: Cruz Hernández; I. Martín, Gz. Alvarez  (Murcia); Comillas: Salaverri, González Caminero, etab.; Salamanca (Pontificia): Urdanoz, Iriarte, Valbuena; Madril: Eulogio Palacios, Zaragueta, Casso, Laín Entralgo, Muñoz Alonso, Fz. de la Mora, Millán Puelles; Santiago: López Amo, Lucas Verdú. 

Frantzia: Lyon, Parise eta Tolosako Institutu Katolikoak: Latreille, De la Pradelle, Carrier, Jobit, Dubarle, G. Hahn; Dijon: J. Guitton; Lyon: Gardette, Hours, Latreille, Folliet. 

Ingalaterra: Londres-eko King's College: Beales. 

Irlanda: Dublin, Canavan. 

Italia: Gregorianum-etik, Alfaro, Galdos, Murray, Bidagor, Lopetegi, Goenaga; Angelicum-etik, Spiazzi; Napoli: Brezzi; Genova: Sciacca; Milano: Ubertazzi, Lazzati; Torino: Minoli, Bertini. 

Polonia: Lublin: Deryng. 

Portugal: Lisboa, Da Silva. 

Suitza: Basilea: Ur von Balthasar; Geneva: Liebeskind; Freiburg: Simon. 

Ikastetxe guztien artean aitortu beharra dago, harreman ugarienak izandakoak, alde batetik Leuven-eko Unibertsitatea eta Pariseko Institutu Katolikoa izan zirela, eta erlijiosoen ikastetxe nahiz aldizkari-etxeetan batez ere josulagunengana (Comilas, Gregorianum edo Razón y Fe, baina baita Leuven, Innsbruck edo Etudes ere) eta domingotarretara (Valencia eta Angelicum, baina baita Le Saulchoir eta La Sarte-Huy ere) jo zuen Solasaldien Idazkaritzak, Gasteizko Seminarioa eta Salamanca-ko Eliz Unibertsitatea ahantzi gabe. 

Europan zehar Vatikano II.ak ekarriko zuen berrikuntzaren teologo aitzindari eta pentsalari katolikoak Solasaldietara bildu ziren; ez horiek bakarrik, baina horiek ere. 

 
KARLOS SANTAMARIA KULTURA ATZERA AURRERA