KARLOS SANTAMARIA AZTERKETAK
KARLOS SANTAMARIAREN LANAK

Nazioartetik Donostiara

Conversaciones Católicas Internacionales de San Sebastián

(1935. 1947-[1958]-1959) 

Joseba Intxausti

Solasaldien berariazko nortasuna 
1947tik aurrera espreski kendu nahi izan zitzaien ikastaro zentzu hura Solasaldiei, edo onenean ere, lehentasun osoa eman irakasle gomitatuen arteko elkarrizketari. Ohartuki egindako hautapena izan zen hau, eta esanahi metodologikoa ezezik (jardunaldien orijinaltasuna elkarrizketa-zeregin horretantxe ikusi zen), Santamariarentzat balio sozio-politikoa ere bazuen: elkarrizketaren askatasuna defendatzeko erabili zituen Santamariak solasaren informaltasuna eta berorrengatik Solasaldiek zuten orijinaltasuna. 

1950eko Solasaldietara deia egiteko inprimakian (itxura guztiz, berriz ere Santamaria-ren lumatik irtena), jardunaldien filosofia oso argi definitu zen (azpimarratuak agiriarenak berarenak dira): 
Las Conversaciones de San Sebastián no son un congreso de especialistas, ni una asamblea de personas reunidas para escuchar doctas conferencias de ilustres personalidades. No tienen tampoco por objeto una acción inmediata determinada en el plano social o internacional, ni la redacción de textos o de conclusiones capaces de inspirar o dirigir la acción de los demás [1948ko "Giza Eskubideen Gutuna" izan liteke horren salbuespena] . Las Conversaciones no son otra cosa que un amistoso diálogo de hermanos, entre católicos de diferentes nacionalidades y de tendencias sociales y filosóficas muy diversas, por el cual se busca la información y comprensión mutua. (...). Hace falta también que la comunicación entre los pueblos no sea interrumpida y que los católicos no se dejen encerrar en el círculo estrecho de su nacionalidad o de sus particularismos. (...). Los participantes en estas reuniones vienen, pues, a San Sebastián sobre todo para dialogar, para conversar ("V Reunión de las Conversaciones Católicas Internacionales de San Sebastián. Septiembre 1950" deritzan inprimakian). 

Solasaldiak, batez ere lanean ziharduten kristau laikoen eraikuntza izan zirela esan behar da. Eta, alde honetatik, Santamariaren buru argiaren eta abildade diplomatikoen fruitua, kontrolak gaiztotu zirenetan ere —funtsezko elkarrizketa-asmoa salbatzeko modurik egon zen bitartean bederen—, saiatu zen Santamaria zeharbideak berak bere kabuz bideratzen, egitura eraikien zirrikituetatik aurrera eginez beti. 

Solasaldietara bildu ziren solaskideen profil pertsonal eta intelektual ezberdin eta kontrajarriek eman zieten topaketa haiei lehenengo ezaugarri berezia: jakite- eta ihardun-eremu ezberdinetakoak ziren (ez ziren intelektual hutsak, edo jakite-alor bakarrekoak); kultura zabaleko jendeak, alegia: ez zen inorentzat ezinbesteko baldintza jakitun berezilaria izatea (nahiz eta sarritan gaiari loturiko berezilari sonatu eta ezagunak izan). Elkarrizketen ezaugarrietako bat zen azterketarako solasaren  disziplinartekotasuna. (Ik. Bochenski-ren zalantzak, "Eranskinak", 4.4.). 

Teologoek pisu handia izan zuten, baina baita ekintza eta gidaritza sozialean ari zirenek ere. Teologoetatik, korronte ezberdinetakoak deitu izan ziren Solasaldietara, aniztasun hori ongi zainduz, 1947ko bidaia-txostenean nabari ageri den bezala. 

Solasaldietan esandakoei gizarteraino iristeko aukera eman izaten zitzaien, gainera: berezilarien ideia kontrastatuak —eta solasean eztabaidatuak— Prentsaren bidez jende arruntarenganaino eta aldizkari berezituetatik nazioarteko komunitate pentsalariarenganaino zabaldu nahi ziren, inoiz "Conclusiones" gisa Hierarkiari ere iritzi publiko eliztar  mamitu bat aurkeztuz (kasurik ezagunena "Giza eskubideei" buruzko agiria izan zen, berriz ere: 1948). 

Solasaldiek, bestalde, benetako dogma edo eliz maisugoaren ondare ezagutua ez zirenetan, edozein motatako eliztarrei —elizgizon eta laikoei, gisa berean— eman zieten aukera eztabaidan parte hartzeko, beti ere bizitza modernoari loturik zeuden arazo teoriko-praktikoak proposatuz, Santamariak 1955ean idatzi zuen bezala: 
El método de trabajo ha sido experimentado en función del objetivo de las Conversadciones teniendo en cuenta que, como se ha dicho, el fin que se proponen éstas es sobre todo, el lograr una "prise en contact" sincera y auténtica, algo que no sea una relación de pura cortesía sino punto de partida de una colaboración eficaz. No se trata pues de reuniones de estudio, de congresos científicos, ni de sesiones de enseñanza sino de simples "conversaciones" en torno a un tema que se juzga interesante y que es el motivo o la materia de un diálogo en el que se busca fundamentalmente el mutuo conocimiento. A este efecto las Conversaciones eligen en general temas de discusión difíciles y hasta espinosos, temas que pueden dividir, o que dividen de hecho, las distintas mentalidades (p. ej. la obediencia, el patriotismo, la neutralidad política de la Iglesia...) y estos son tratados muy francamente. (Artxiboan, "Informes generales" karp., 1955, "Historia y situación jurídica" azpitituluarekin hasten den agiria). 

Solasaldiek solastasunaren erosoan zuten beren orijinaltasuna, baina baita pentsalari "libreak" erakartzeko indarra  eta, aitzitik, "dogmatikoen" zaputza irabazteko arriskua ere: aniztasun ideologikoa, jakitateen disziplinarteko elkarrizketa, eztabaida librea eta maisugo hierarkikoa, jarrera teologiko "nazionalak" eta nazioarteko pentsa-mendu-trukaketa... Arazo askotxo ziren, eta Solasaldien aurreko eta barruko lan-prozedurak zaindu beharra ekarri zuen konplexutasun horrek.

 
KARLOS SANTAMARIA KULTURA ATZERA AURRERA