Nazioartetik Donostiara
Conversaciones Católicas Internacionales de San Sebastián
(1935. 1947-[1958]-1959)
Joseba Intxausti
Solasaldien erakundeztapena
Solasaldiak, sortu eta erakundetu, eliz hierarkiaren eskutik egin ziren;
baina bere bizitza eta antolamenduan autonomia zabala izan zuten, aldeZ
aurretik ontzat eman eta lortu nahi ziren xedeek ere halaxe eskatzen zutelako,
noski. Autonomia hura —egokiera sozio-historiko berri eta agintearen harat-honatekin—
ezinezkoa gertatu zenean, desagertu egin ziren Solasaldiak.
Guzti horregatik, pentsamendu katolikoaren —ortodoxo, baina librearen—
oasi hura nortzuen eskutik, nola eta zein asmorekin erakundeztatu zen jakitea
egoki izanen da hemen.
Asmoaren sustatzaileak (1935.
1947)
On Mateo Mujika apezpikuaren erabakiz eman zitzaien beren erakunde-moldea
gerora "Conversaciones Católicas Internacionales" bezala ezagutuko ziren
topaketei (Ik. Boletín Oficial del Obispado de Vitoria, 1934-XII-26 eta
1935-I-15etako erabakiak), baina, pentsa daitekeenez, erabaki hark izan
zuen beste sustatzailerik ere.
1935eko maiatzean banatutako deialdi inprimatua Solasaldien Batzordeak
sinatu zuen: Lehendakaria, Mateo Mujika Gasteizko Gotzaina zen; hiru lehendakariorde
ageri dira: J.A. Lizasoain, L.M. Uriarte eta J.R. Moronati (Gasteizko Elizbarrutiko
hiru Probintzietako Ekintza Katolikoaren lehendakariak, hain zuzen: sekularrak,
beraz), eta errenkan datoz beste batzorde-lagunak: G. Mz. de Murgia, J.
Lojendio, B. Oreja, Julio Urkixo, J. Agirre, V. Artola, J. Muñoa eta A.
Brunet.
Dei-testua laburra da, eta "Cursos Internacionales Católicos" bezala
izendatzen da egitekoa, egoitza-hiritarako Donostia aukeratuz. (Dei-orria
Artzain Onaren plazako Ereña etxean inprimatu zen). Bilera berrien arrazoi
eta asmoak honela eman ziren, gaztelaniaz:
Con el fin de establecer lazos de unión y colaboración entre intelectuales
católicos de distintos países y con el deseo de cooperar a la formación
de centros de alta cultura católica (…).
Nuestro propósito es contribuir a esta obra de restauración de la conciencia
católica. Aprovechando la ventaja de nuestra situación fronteriza, podemos
ofrecer a las juventudes intelectuales y a los más destacados profesores
católicos de Europa ocasión propicia a una mutua comunicación de ideas,
intercambio de puntos de vista, contraste de tesis y doctrinas, particularmente
útiles y adecuados a la amplitud del principio cristiano, católico y universal.
(…).
Un programa doctrinal, un programa informativo y una base de colaboracion
intelectual. Este es el triplo orden que abarcarán los Cursos Internacionales
de Verano de San Sebastián. Y en cuanto a su espíritu, queremos que sea
el de una aportación de nuestro País y de nuestra época a la gran Misión
civilizadora del cristianismo.(Deialdirako inprimakian, 1935eko maiatza).
Testu osoan, mundu modernoarekiko mesfidantzarik falta ez bazen ere
(nabariki, integrismo-usainez kutsatua: "un renacimiento cristiano […]
que se alza sobre el escepticismo y la negación que fueron característicos
de los últimos siglos" ere idatzi baitzen), aski joko-zelai zabala eskaintzen
zitzaien asmoa bultzatu nahi zuten izpiritu irekienei. Santamaria, ikusiko
dugunez, ederki baliatu zen sortuneko elkarrizketaren asmo eta nazioartekotasunaren
egarri aitortu hartaz, moderniak dituen arazo bizienen eztabaida Donostiara
ekartzeko.
Gerrateondoko etena gainditu eta segida berri batekin aurrekoari bide
emateko, 1946ko ekainean Gasteizko apezpikuagana zuzendu zen Solasaldien
Batzorde zaharra, beharrezko kontsulta politikoak ere eginez:
En Junio de 1946 se pensó en reanudar las actividades y, a este efecto
el Comité se dirigió al Excmo. Sr. Obispo de la diócesis, quien aprobó
la idea en principio, estimulando los trabajos del Comité. Se elevó una
consulta al Ministerio de Relaciones Exteriores, con objeto de saber si
se concederían las facilidades necesarias para el visado de pasaportes,
viajes y estancia de las personalidades extranjeras que hubieran de participar
en las reuniones. También el Ministerio dio toda suerte de facilidades
e indicó que se vería con el mayor agrado la reanudación de estas actividades
tan interesantes desde el punto de vista cultural español y de las relaciones
con el extranjero.(ik. Artxiboan, "Informes Generales" karpetan: "La Junta
Patrocinadora del Comité Ejecutivo" hasten den txostena).
Hori horrela, berehalako pausoa Peña eta Santamaria jaunek Parisera
bidaia bat egitea izango zen (1947ko martxoan). Itzultzean, han izandako
harrera onak hurrengo urratsa ematera eramango ditu Batzordekoak: Ruiz
Giménez "Instituto de Cultura Hispánica"-ren zuzendariarekin batera solaskidegaien
zerrenda bat eratzera, gero Ministraritzak eta Gotzainak onartuko zuten
zerrenda (ik. aip. txostena).
Prestatuta zegoen bidea erabaki hierarkikoekin Solasaldiei segida emateko.
Elizbarrutiko Gotzainak (orduan, Carmelo Ballester jauna) Batzorde Babestailea
(Junta Patrocinadora) eta Batzorde Beterazlea (Comisión Ejecutiva) berrera
zitzakeen, beraz (1947-VII-1. ik. Eranskinak, 1.1.), eta baita Karlos Santamaria
bi Batzordeon idazkaritzat izendatu ere (1947-VII-20). Urte bereko uztailaren
20an sinaturiko ohar batean eman zituen bere arau orokorrak Gotzainak.
Funtsean jatorrizko helburuei eusten zitzaien. Azkenik, Atzerri-Arazoetarako
Ministrariaren babesa zuela gogoratzen zuen gutunak. (ik., gainera, "Borrador
de nota verbal a Martín Artajo", 1947, in karp. "Junta de CC").
Gogoratzekoa da, lehenengo ekinaldiaren ondoren, Erromak aldeko jarrera
erakutsi zuela, Cicognani Nuntzioaren bitartez bidalitako gutun baten bidez:
El Santo Padre [Pio XII] ha recibido y examinado con vivo interés las
noticias y documentación relativas a las "Conversaciones Católicas" de
San Sebastián.— Para el Augusto Pontífice han sido motivo de particular
satisfacción estas reuniones de insignes eruditos, animados de un deseo
de profundizar la doctrina católica referente a los principios internacionales
en orden a obtener una comprensión cada vez más amplia de la solidaridad
de los pueblos, en nombre del amor y de la caridad cristiana (Nunciatura
Apostólica en España, Prot. n. 12.768, 1948-apirila-6. Artxiboan, "Secretaría
de Estado" karp.).
Erakundeztapen osagarria (1954-1959)
1947an hamabost naziotatik etorritakoek osatu omen zuten ordezkari-taldea;
gero eta zabalagoa izan zen ondoko urteetan nazioartekotasun hau. Eztabaidagaiak
arrisku handitxokoak ote ziren ere pentsatu zen, nonbait (ondoko orrialdeetan
esango da honetaz zerbait), eta, azkenik, Solasaldien gobernu-egitura berrantolatu
beharra ikusi zuen Hierarkiak.
1954ean, hasierako Batzorde Babestailea, Elizbarrutiko apezpikuarekin
eta katoliko sekularrekin osatua, Apezpikuen Batzorde Babestaile batekin
ordezkatu zen. Aldakuntzaren arrazoiak honela eman zituen Font i Andreu
Donostiako Gotzainak (1954-maiatza-15):
Alcanzada ya por las Conversaciones una fase de madurez suficiente,
nos parece oportuno darles ahora una estructura que ofrezca mayores garantías
de continuidad y solidez ideológicas para el futuro. Sin que ellas pierdan
su carácter diocesano, hemos creído conveniente recabar la colaboración
de hermanos nuestros en el episcopado, para constituir una Junta patrocinadora,
encargada de tutelar las Conversaciones y de velar por su eficacia apostólica
y su entera fidelidad a los deseos y a las enseñanzas de nuestra santa
Madre la Iglesia.
Donostiakoarekin batera beste lau Gotzainek (Menéndez-Reigada, Bueno
Monreal, Morcillo eta Cantero-k) osatu zuten Apezpikuen Batzorde Babestaile
berria. Bi urte geroago, Bilbo eta Gasteiz-en Gotzainen aldakuntzak egitean,
horiez gain Elizbarruti hauetako Gotzain izendatu berriak gehitu ziren
(Gurpide eta Peralta), eta, egokieraz baliatuz, Batzorde Beterazleko kideak
ere berretsi egin ziren, oraingoan Santamaria "Zuzendari" bezala emanez
(1956-apirila-20).
Berrikuntza guzti hauek zerikusi zuzena zuten Espainiako Nuntzioaren
aldakuntzarekin (Cicognani adiskidearen ordez Antoniutti etorri baitzen
1953ko urrian); izan ere, K. Santamariak inoiz idatzi zuen bezala "de Roma
viene lo que a Roma va". 1954etik aurrera hierarkiako zenbaiten artean
Solasaldiekiko susmo eta beldurrak pizten ari ziren. Artxiboan hiru karpetatan
bilduta daude gorabehera haiek: "Secretaría de Estado", "Problemas con
el Sto. Oficio" eta "Comisión de teólogos" deituetan.
Aldakuntza hauetaz geroago zerbait esango bada ere, komeni da hemen
bi puntu azpimarratuta uztea: 1) Vatikanoan bi joera kontrajarri agertu
ziren (Dell'Acqua Estatu-Idazkariarena, irekia eta txeratsua, eta Ottaviani
Ofizio Santuko kardinal buruzagiarena, askoz behatzaile urrun eta itxiagoa).
Hori ikusita, Santamaria arduraturik zebilen Teologoen Batzorde baten
antolamenduaz, oztopo edo mesfidantza ofizialetatik babestuta jarduteko
tresna baliagarria izan zitekeelakoan. Itxuraz, teologo ofizialen oharrek
solas-lagunen pentsamendua gidatu eta segurtatu behar zuen eta, agian,
Prentsako oihartzunak eskuagotik eraman; aldi berean, Batzorde berriarekin
Solasaldiek aurpegi fidagarriagoa eskainiko zuten Hierarkiarentzat: Nuntzioa
teologoen oharra bidali behar zitzaienen zerrenda mugatuan zegoen. Halabeharrez,
fronte ezberdinei begira ari zen, beraz, Idazkari Orokorra.
Teologoen Batzorde hau izan zen Solasaldien gobernu-egituran eratutako
azken pieza jakingarriena; baina, hala ere, 1959ko krisialdia arte Batzorde
honek ez zuen lan sistematikorik egin. Agirietan ikus daitekeenez, Cirarda-k
izan zuen pisurik handiena talde honen eraketan, eta benetan lan egiten
lau izen ageri zaizkigu (Sagues josulaguna, Sauras domingotarra, Cirarda
eta Setien, biak Gasteizko Seminariokoak).
Sustatzaile ofizialak, egitura hierarkikoa eta une zailagoak gorabehera,
definituta zuten beren nortasuna moldatu eta egokituz joan ziren Solasaldiak;
baina erakundeztapen horren gain, antolatzaileen egiteko propioa izan zen
—antolamenduak bidea egin zezan— nahitaezko diru-baliabideak biltzea.
Ardura ekonomikoa
Artxiboan ez da ezer handirik geratu Solasaldien alde ekonomikoa nola
zaindu zen jakiteko; baina, ikus dezakegunez, urtez urte joan ziren gauzak
konpontzen, behinbetirako irtenbide erabakirik gabe.
Bi urte jakinetako albisteak gelditu zaizkigu artxiboko paperetan: 1947ko
kontuemate bat eta 1951ko aurrekontua. Bulego-materialek eta langileek,
bidaiek, ostatu-gastuek, hitzaldi-ordainketek eta abarrek osatzen zituzten
aurrekontu haiek.
Gerrateondoko lehenengo ihardunaldietan, 1947an alegia, 93.100 pezeta
eralgi ziren: gastu osoaren ia erdia hotel eta topaketetako ibilaldietan
joan zen (45.256 pezeta), eta zetozenei egindako bidai ordainketetan beste
parte on bat (18.769,85 pezeta).
Handik lau urtetara, 1951n, gastuek gora egin zutela ikusten dugu, 138.995
pezetatako aurrekontua aurkeztu baitzuen Idazkaritzak. Berriz ere hizlarien
bidaiatan eta ostatutan doa parterik handiena (71.225 pezeta). Ageri da,
gainera, Donostiarako etorrera-gastuak sarritan izan zirela garbiki erabaki
gabeko arazoa: Deituei hemengo egonaldia ordainduko zitzaien bakarrik,
ala bidaiak ere bai? Solaskideekin izandako eskutizketan ere ikusten da
hori. ("Conversaciones 1947-1959. Subvenciones" karp.).
Diru-iturri ofizialetako bat, Madrileko Atzerri-Arazoetarako Ministraritza
izan zen (ik. "Junta de Conversaciones" karp.: 1959-06-06ko akta, adibidez);
baina laguntzailerik hurbilenak Gipuzkoako Aldundia eta Kutxa biak izan
ziren. Diputazioa 1947tik bertatik hasi zen laguntzen (30.000 pta. urte
hartan: 1947-09-01), eta beste hainbeste eman zituen Kutxa Probintzialak
(1947-08-14), eta 10.000 Donostiakoak (1947-09-13). Hala ere, hamaika urte
geroago, 1959, 20.000ko dirulaguntza bakarrik ageri zaigu Diputazioak emandako
berriematean (1959-08-18).
Zalantzarik gabe, Solasaldietako kontuak berauen artxiboetan ez baizik
beste hainbat lekutan bilatu beharko lirateke. Azken ordua arte (1959),
ate berak jo izan ziren, itxura guztiz, horrek zituen segurtasun eta dependentzia
posible guztiekin izanik ere: Erakunde ofizial, Kutxa eta Banketxeak, alegia.
Baina, nortasuna zaindu behar zela ahantzi gabe. |