KARLOS SANTAMARIA AZTERKETAK
KARLOS SANTAMARIAREN LANAK

Karlos Santamariaren ideiak eta ekintzak

Joxe Azurmendi

KRISIAN 
Santamariaren ekintzak eta idazkintzak, "larriuneak" adiera zabalean kontsidera ditzakegun honelako momentu nagusiak ezagutu ditu: hasieran gerra zibil ostea eta diktaturaren ezarpena Euskal Herrian, berehalaxe gero Mundu Gerra eta faxismoaren derrota nazioartean, munduaren erdibiketa bi sistema (ekonomiko, politiko, ideologiko) kontrajarritan; Gerra Hotza eta, sugalda antikomunistaren gainbeheran, "68ko maiatza"ren izenean bildu ohi den udaberriztea, mendebalean zein ekialdean; Vatikanoko II. Kontzilioa, Eliza Katolikoaren aldaketarekin mundu modernoarekiko, haren inguruantsu Euskal Herrian egon den mugidarekin batez ere; ETA, frankismoaren amaia eta Autonomien Estatuaren antolakuntza. Nolabait esan, beti "krisian" egon den aro bat tokatu zaio lan egiteko. 

Intelektualki ere oso esanahi "kritikoko" borroka gogorretan tokatu zaio borrokatzea: demokraziaren eta faxismoaren arteko borrokan; komunismoaren eta liberalismoaren, ateismoaren  eta erlijioaren borroketan gero; integrismo erlijiosoaren eta kontzientziaren askatasunaren borroketan, etab. 
Dena dela "krisia"k, XX. mendeko literatura handi batean eta autore pertsonalistengan bereziki, badu beste esanahi sakonago bat ere, baliozkoa Santamariarentzat, ikusten joango garena, aro baten (Moderniaren) azkenaren edo ukoaren eta berri baten aldarriaren adieran. Krisiak, orduan, epaia signifika lezake: modernitatearen epaia eta kondena, haren lekuan etorkizun berri bat iragartzen delarik (humanismo berri bat). 

Aitortu beharra dago krisiaren kontzeptua, hain erraz erabilia, nola-halakoa dela testuinguruen arabera. Jatorrizko esangura grekoan, juridikoki, epaile baten epaia esanahi du auzi batean, eztabaidan erabakia alde batera hartzea, bereztea (krino aditzetik); testuinguru mediku edo militarrean, puntu larri bateko biragunea signifikatzen zuen alde batera ala bestera, gaisoaren heriotzera ala osasunera, indar gudatzaileen garaipenera ala hondamenera. Latinera crisis hitza batez ere adiera tekniko medikuan pasa da, gorputzaren hil ala bizi larriuneko esanahiarekin. Handik, metafora gisa jada, Estatuaren edo gizartearen egonezina eta aldakortasuna adieraztera etorri da XVIII. mende europarrean. Bi puntu ohargarri beharbada: egungo adieran krisiarekin guk beldurra edo zerbait txarra edo arriskutsua asoziatzen badugu, lehen sentiera liberal demokratiko optimistaren ulerkeran alderantzizkoa zela, XVIII eta XIX. mendeetan, krisiak, testuinguru ekonomikoan guztiz gain, esanahi guztiz positiboa bait zuen, hobekuntzaren eta progresoaren agintzari bezala. Krisia progresoaren eragilea zen. Orain progreso horrexen poxeluan eta oztopoan pentsarazi ohi digu gehiago hitz horrek. Santamariak, ba, krisia berez ez positiboa eta ez negatiboa dela, esetsiko du. Erabaki egin behar dela, zertara hartu eta nola jokatu. Krisian egiterik ez dagoena da, bertan geratu. Bigarren: krisia ia hitzetik hortzera edozertarako erabiltzen da gaur1; Testamentu Zaharraren Septuaginta itzulpenean historiaren Azken Judizioa esanahi zuen denboraren azken krisi (epai) edo historiaren krisi handiak; gero, historia bera dela historiaren egiazko Azken Judizioa edo krisia, irakatsi da Idealismoan; pertsonalismoan (Santamariaren filosofian), orain gauden krisiak, modernitatea mamitu duen balioen sistemaren porrota esanahi du, balio sistema eta gizarte berri baten beharra hortaz. 

Krisian gaudela ulertzeak, aldakuntzan gaudela, ulertzen dugula, erakusten du. Krisiak egoera bat "erabakitzen" du, egoera batetik beste batera behartuz edo bultzatuz, uste zaharrak apurtuz eta problema berriak planteatuz. Beraz, krisiak aldakuntza bat seinalatzen du2. Arrisku bat halaber, segun nola geuk ihardun atera bait daitezke gauzak ongi ala gaizki. Gauden egoerari krisia erizteak, hemen ez dela ezer pasatzen esan ordez, aldakuntzan partehartzera dei bat inplikatzen du. Aldakuntzak ez dauka zergatik izan puntuala. Oraingo krisia esaten duguna (aurtengoa edo), izan liteke peripezia txiki bat, Moderniaren akabera izan daitekeen krisi handian, mende osoa iraunez eta nahi bada gehiago3. 
Kontua da, hitz batean, gure aldiari, kulturari, funtsean jada usteldutakoa eta galdutakoa eriztea: "Se vendrá abajo esa civilización, se vendrá abajo como los muros de Jericó"4. Bukatu da horrena. Ez dauka zer eginik. Etorkizunean eduki behar ditugu begiak. 

Santamaria oraintasunaren Maritainen diagnosiaz baliatu da5. Modernitatearen krisian gaude. Sekularpenaren historiaren buruan eta porrotean gaude, humanismo antropozentrikoaren tragediaren orduan. Historia modernoaren irakurketa honen arabera, Erdi Aroan bera eta bere mundu guztia Jainkoari begira zegoen gizakia, Ernazimentuaz gero bere buruari begira jartzera bihurtu da bera eta bere kultura, ikerketa, ekintza guztia. Ernazimentuko humanistei baino kasu gehiago Erreformari egiten zaio Santamariaren azalpenean: Erreformak pesimismo agustindarra muturreraino eraman du, gizakia bekatuak deseginda eta Jainkoaren ahalmenaren azpian zanpatuta ikusiz. "Esta visión aterradora de la grandeza de Dios y de la miseria del hombre, que el jansenismo recogerá, produce un efecto paradójico. Puesto que el hombre no vale para el cielo —esplikatzen du Santamariak dibulgazioko hitzaldi baterako apunteetan-, tendrá que valer para la tierra"6. Gizakia negozioetan murgiltzen da, Jainkoaz ahaztu egiten da, mundua profanoa bihurtzen da. Sekularpen prozesu luze honetan, dena ez da izan negatiboa. Humanismo berriak salbatu beharko dituen balio handiak ditu. Baina, azken batean, humanismo hori trokan behera amildu da, ez humanismoa zelako, baizik antropozentrikoa zelako, horregatixe bere buruari ezin berak eutsiz deusezaren amilburuan (zingiran erori eta bere buruko mototsetik tiraka atera zitekeen Münchhausengo Baroiak egin ahal omen zuena). Humanismo horren frakasua, egungo historiaren ebidentzia beste egiztapenik behar ez duen gertakaritzat jo dute Maritainek eta Santamariak: inperialismoak, gerrek, klase borrokak, etab. aski probatzen dute. Azalpenean, hiru fase berezi dituzte historia horretan. Aurrenik arrazoimena bera bakarrik hasi da ibiltzen, XVI. eta XVII. mendeetan: Erdi Aroko hainbat ideia gorde egin da, halere,  aldez inertziagatik eta aldez komenentzia politikoagatik. XVIII. mendeko burgesia razionalistaren optimismoak ("que oculta una odiosa masa de terrible miseria"), Jainkoa, bizitzan zereginik ez daukan arrazoimeneko entetara murriztu du bigarren fasean. Hirugarren fasean, Marxez gero, Jainkoaren ideia zirkulaziotik kanpo uzten da, gizakiak ez du onartzen bere arrazoimenaren gainetiko argirik edo gidaririk. Gizakiaren helburua gizakia da eta munduaren helburua mundua, "pero el mundo ha de ser trasformado, desalienado, para que el hombre pueda ser integralmente hombre". Gizakiaren eta kulturaren tragediak, Jainkoaren tragediarekin koroatzen dira7. Santamariaren laburpenean: "En la época de los deistas Dios no era nada más que una Idea. En el tercer momento, el momento actual del ateismo científico y, sobre todo, del ateismo marxista, Dios desaparece del horizonte de la Ciencia y de la Cultura. Es el tiempo de 'la muerte de Dios'"8. Jainkoa galduz, gizakiak bere burua galdu du. Hor gaude orain. 

Krisiaz esanahi partzialean hitzegiten denean, eta maiz egin izan du Santamariak, fondo filosofiko honekin ulertu behar da. Gerraondoko histasunean, errealitateari, zailtasun larregi topatzen bada, ihes egiteko gizakiaren baliapide ugariez, mintzo da. Halako bat katastrofismoaren teoria omen da. Indibiduala izan daiteke, norbere frakasuaren islada. Izan daiteke kolektiboa ere, tenore ilunetan, zeruak lur jotzen duela dirudienean: gureak egin du, akabo zibilizazio hau. Holakoetan aurrenekoa perspektiba historiko piska bat irabaztea da. Izan ere: "El catastrofismo no es un hecho nuevo: lo vemos también en otras épocas de la Historia manifestarse en forma de terrores apocalípticos, extendiéndose por el Mundo como una ola negra de desesperanza. Acompaña a las grandes crisis, produciéndose invariablemente en los momentos difíciles de la Humanidad"9. Egia da, beste gerra hur-hurreko baten mehatxuak, bonba atomikoak, eguneroko gertakariok10 arrazoi franko ematen dutela katastrofismoan etsitzeko. Katastrofeak ez dira falta. Baina katastrofismoa batez ere norbere moldegabekeria ezkutatzeko atxakia izaten da11, eta alferren eta nagien ezer ez egiteko argumentua: erantzukizunari aldegiteko modu elegante bat beti ere. Errealitatearen gogorra ukatu gabe, erantzuneko gizakiak lanari eutsi behar dio. "El hombre sereno se halla en condiciones de observar que el Mundo evoluciona constantemente, que un conjunto de transformaciones profundas y salvadoras se imponen a la sociedad actual y que tales transformaciones no se producirán sin el esfuerzo, sin el sacrificio de todos. Pero tiene un sentido providencialista de la evolución y cree que la marcha hacia adelante de la Humanidad no se quebrará en medio de esta tormenta"12. 
Urte neketsuak izan dira gerraostekook13. Topiko bat bilakatu da zibilizazioaren kinka larriaz arruntasun arruntenaz bezala mintzatzea, benetan zer adierazi gura den sakontzea pentsatu gabe. Krisia gora eta behera beti —krisi ekonomikoa, krisi morala, kulturaren krisia, zientziarena— literaturaren ugariak giro katastrofiko bat sortu du, biziraute hutsak ia mirari baten irudia hartzen omen bait du. Elemele guztion barnean, ordea, Santamariak zibilizazio kontzeptuaren nahastasuna erraparazten du. Batzuentzat zibilizazioak aurrerapide materiala eta bizimodu erosotasuna esanahi du. Beste batzuentzat europar mendebaleko herrien komunitatearen ekandu eta tradizio multzoa agertzen du. Esanahi nobleago eta unibertsalago batean zibilizazioa "zibilizazio kristaua" legez uler daiteke, Kristoren mezuan jasotako balio moral eta sozialen orohartasun azkengabeaz. Krisian, hirurotako zer legoke zehatz-mehatz? 
 

1. Bitxia da egiaz, teknikaren apogeo bete-betean, lehen sekula ez bezalako ahalbideak eskura dauzkagunean, Zientziaren Urrezko Aro eder bat gozatu ahal izan ordez, agindu izan zitzaizkigun paradisu mekanikoen ordez, konfort piska baterako posibilitateak ere mehatxatuta dauzkagu. Ez aisetasuna eta ez askatasuna ekarri digu aurrerapen teknikoak. "La Técnica, que debiera haber haber aportado al género humano una era de felicidad, se destruye a sí misma y aprisiona al hombre en lugar de liberarle. La civilización material, el progreso técnico, lleva, pues, en sus mismas entrañas las fuerzas causantes de su propia destrucción"14. 
2. Kultura europarra denaz bezanbatean, hori ere anitz moldez dago etsai askoren mehatxupean: beren tradizio propioak, edo soil beren tradizio eta historia falta hutsa, eta jokaera brutal baina efikazak ekarri dakartzaten arraza ugalkorrak, etab. Halere kultura europarraren zinezko arerioak ez dira urrutiko mugetatik harantz bilatu behar. Ahipen eta deskonposizio krisi intimo batek higatzen duela barrutik, ematen du, eta hor datza haren arrisku handiena. Bataila batek edo hauteskunde batzuek ezingo lukete birrindu —arrazoitzen du Santamariak, behiala Montesquieuk Erromaren dekadentziaz egindako arrazoiketarekin— lehendik franko ustelduta ez balego barrutik. "Signos de nuestra decadencia son la disminución de la natalidad, la indiferencia religiosa, el agnosticismo filosófico, el absentismo campesino, el bizantinismo filosófico, el narcisismo literario y, sobre todo, el egoismo antisocial, que es como un 'sálvese quien pueda' en una nave que se hunde. Los enemigos de la cultura europea son, pues, los mismos europeos que han renunciado voluntariamente al rico patrimonio espiritual heredado"15. 
3. Eta kristautasuna? Galdu ez da egingo, hori Jesukristok aginduta dago. Horrek ez du ziurtatzen ordea, Elizaren askatasuna eta duintasuna noiz eta nonahi errespetatuko direla, eta gutxiago moral kristauak jarraituko duela herri zibilizatuen inspiratzailea izaten. Komunismoak mundua irentsi behar zuela, zirudien urteotan, eta "acaso se avecinan tiempos terribles —idatzi du Santamariak-, en los que el cristianismo se encuentre obligado a encerrarse en nuevas catacumbas, frente a un despliegue inaudito de barbarie y de paganismo materialista"16. Dena dela, hemen ere kristautasunaren beraren barruan seinalatzen du arriskurik handiena: kristau askoren anemia izpiritualean eta epelkerian, errutinan. "El adversario más terrible es el que se halla dentro de la plaza". 
Hurrengo urteetan problemak, gutxitu ordez, gehituz eta handituz joan dira. Beharbada informazioarekin mundu osoa gure etxe inguru antzekoa bilakatu zaigulako, irratian edo telebistan albisteak entzun eta gizaki modernoaren funtsezko problema bat, etengabe problema egunero berrien kopuruak gainezkatuta sentitzea da. Badirudi hainbeste kalamitateren itsaso handi horretan, gu bezalako gizaki kaskar batentzat, ezer egiteko lekurik ez dagoela, alferrik dela deus aldatzen saiatzea, ez duela ezertarako balio: "Muchas personas se desaniman ante esta situación. Ven perderse y desaparecer su esfuerzo en el seno de una enorme masa y tienen la sensación de que cualquier acción para mejorar la situación del mundo o de la sociedad en que viven resulta inútil ante el volumen de los problemas que se plantean". Danaiden konplexua da17. "¿Quién no tiene hoy —sea cual sea el campo social en el que quiera actuar— la sensación de estar llenando el tonel de las Danaes? ¿De qué sirven nuestros esfuerzos para levantar las hipotecas que pesan sobre nuestra sociedad? La conclusión más corriente suele ser que 'no hay nada que hacer' y que hay que 'meterse en casa'"18. Horrela etsita behintzat, bistan dago, ez dela ezer egiten gauzak hobetzeko. Ahalegindu beharra dago. Lehenengo gainditu beharra dago ezintasun konplexu hori. Nondik hartu, alabaina, itxaropen piska baterako indarra eta arrazoia? Santamariaren baliapidea fedean dago berriro. "Así lo afirmamos, al menos, quienes creemos que el mundo es conducido por una inteligencia providencial y no es un mero producto del azar y que toda inteligencia humana esta llamada a prestar su colaboración de causa segunda en la acción contra el mal y contra la injusticia entronizada"19. Arere itxaropen honen tresna bat orain aurrerapen teknikoan aurkitzen du, mugagabeko posibilitateak irekitzen dizkigulako ekintzarako munduan. 
Beraz krisia, une bat edo tarte bat denboran baino, agian jarrera bat da gehiago ikuspidean, historiaren ikuskera bat, balorazio bat gizakia zer dabilen bere eguneko bidean. Krisi erlijiosoak oinarrizko inportantzia dauka orduan. Euskal Herriarentzat esan daiteke krisi hori hodei-zartada baten antzera gerrak eztandarazi duela, partikulazki Elizaren ofizialki faxistekin eta irabazleekin alderdiratzeak. "(...) No habían reparado en que, en la iglesia, ni siquiera el Papa que la gobierna, esta exento de decir el 'mea culpa' y el 'perdónanos nuestras deudas'"20. Esperientzia historiko tragikook zakarki astintzen dute kontzientzia kolektiboa. Uste ohitu sasoalen teilapea apurtu eta desanparoan uzten dute fededunen gizartea. "Las guerras, las revoluciones, las tragedias históricas, no pasan en vano sobre los pueblos. Nadie puede medir hoy hasta qué punto las últimas convulsiones han afectado las capas más profundas del vivir humano. Pero sí cabe asegurar que la transformación es honda y que alcanza las esferas mismas del pensamiento y de la vida religiosa"21. Frantzian halaxe gertatu omen da Erresistentziarekin. Ez da izan episodio militar soila: une berean fenomeno izpiritual ondoriotsua izan da, arimak iharrausi dituen krisi gorria, beren baitarazi egin zituena eta, kasu batzuetan, automatismo kolektibo eta segurantzia faltsuzko iragan mediokrearekin erradikalki etenarazi. Gero, Euskal Herrian behintzat, tontoarena egin duen inpresioa gehitzen zaio fededun galtzailearen krisiari. Gizarte katoliko espainol deboto Elizak bedeinkatuan egiaz agintzen duten "munduaren dohatsutasunak"22 hauetxek dira izan ere: "Bienaventurados los ricos; los pobres no cuentan para nada importante. Felices los duros porque triunfan. Ay de los mansos y de los humildes, que hacen el ridículo y a quienes todos pisan. Dichosos los que ríen. De los que lloran, huyamos; procuremos que no nos den la lata. Felices los poderosos e influyentes, rodeados de amigos. De los que tienen hambre y sed de justicia, escapemos, porque nos fastidiarán con sus lamentos. De los misericordiosos, desconfiemos, porque terminarán pidiéndonos dinero. Desdichados los puros, porque llevan una vida de perros. Bienaventurados los hombres de presa, porque ellos se saldrán con la suya; infelices los pacíficos, pobrecillos, ignoran en qué mundo viven. Y de los perseguidos por la justicia, en fin, lo único que cabe decir es que son tontos, porque no han sabido cambiar de camisa a tiempo"23. 
Historia erlijioso honetan hiru fase berez genezake (Santamariaren idazkiei begira beti). Ikusi duguna, 40 eta 50, gerraostea; 60 eta 70. urteetan Eliza triunfalistaren krisialdia izango da (Kontziliondoa); 80 eta 90.etan gizarte "poskristaua"rena.  
Vatikanoko  II. Kontzilioak (1961-1965) Eliza munduarekiko berriro zabaldu nahi izan zuen, mende eta erdiko kaskagorkeria eta itxikeria alde batera utzirik, Elizaren barne-erreformari eta eguneratzeari ekinez (liturgia, etab.), erlijio askatasunaren eta ekumenismoaren izpirituan. Elizaren aldatu nahia, edo aldatu beharra, ulerkaitza zen jende askorentzat. "Nahiz eta iraunkorra eta betikoa izan —idatzi du orduan Santamariak-, Elizak, Edestian egon behar duenez gero, mundu aldakor eta mugikor honetatik ateratako ekaiekin, alegia, ludi honetatiko jende, hizkuntza, era eta ideiekin egin behar du bere eginkizuna. Herrietako gogoak eta ideologiak, ohiturak eta arazoak aldatu egiten diren arauz, Elizak ere Edestiari jo behar dio, bere misioari ez hutsegitearren"24. Hasi Gregorio XVI.az (1831-46: Lamennaisen kondenatzailea) eta Pio XII.ganaino, Elizak fede askatasuna zenbat aldiz gaitzetsi izan duen ez du ahazten. Baina kapitulu horrek bere testuingurua izan duela, uste du Santamariak, eta 1840ko hitzek zentzurik ere ez dutela gaurko gizon-emakumeentzat. Erlijio askatasunak, behialako liberalismoaren adieran, indiferentismoa eta sinesteaxolagabetasuna edo sinesgabetasuna soilki esanahi zuen eta "Elizak kondenatu behar zuen nahitanahiez". Ordea XIX. mendeaz gero gauzak asko aldatu dira munduan: aurrenik, gaurko gizadiaren arriskurik handiena ez da liberalismoa (materialismoa eta totalitarismoa baizik); eta, gero, liberalismoa bera (demokrazia) honez gero ez da lehenagokoa. "Gaurko arazoa hau da. Bi aldetako ideologiak —gauzak errazteko 'espiritualismoa' eta 'materialismoa' izendatu ditzakegunak— buruz buru aurkitzen dira-eta batek edo besteak garaile ateratzeak, biharko munduari oso ezberdineko abiadura eman liezaioke. Elizak egokera honi aurpegi eman behar dio eta honetarako beste erlijioekin batasun handi bat osatu behar du lehenbailehen. Honelako jokuaren arau eta lege nagusia elkarrekiko leialtasuna eta erlijioko pluralismoaren jokabidea izan behar du. Ezin lezakete ordu honetan jende erlijiodunak elkarri burruka egin"25. Denborari obeditu egin behar zaio. "Eliza bere muinean beti berbera dela ere, Edestiko leku-denbora iheskorrean barrena bizi da eta inguruetako elementuak hartu eta erabili behar dira"26.  
Ideia hauek sakonkiago "La Iglesia y el mundo moderno" Gaudium et Spes Konstituzio Pastoralaren iruzkinean azaldu ditu27. Badago Elizan jende bat, edo joera bat, Santamariaren arabera, historia garbi-garbi bi partetan partitzeko, zerikusi gabekoak bata bestearekin. Erredentzioaren eta graziaren historia jainkozkoa da bat, historia profanoa bestea. Kristauari funtsean lehena bakarrik axola zaio. Era honetan, historia profanoan gertatzen den guztia ilusio edo fantasma single pirtzil hutsa da harentzat. Alderantziz, egiazko historia, sakratua, Jainkoaren mirarien katea bat bezala luzatuko litzateke, gizakiaren eskua gabe. Jarrera negargarri honekin, dio Santamariak, Elizaren eta munduaren arteko elkarrizketarik ez da posible: Elizak ez luke beste lanik izango, munduaren arriskuak eta okerrak gaitzesten aritzea baino. Aitzitik "todo el gran movimiento humano a que actualmente asistimos y del que forman parte la promoción política y social de los pueblos y el conjunto de los avances científicos e industriales, sería así considerado como prácticamente indiferente para el cristiano o, lo que es peor aún, como un proceso hostil a Cristo y a la Iglesia"28. Hori, agian noizpait hala izan bada ere, orain ez dela Elizaren (Kontzilioaren) jarrera, neke handi gabe erakus dezake Santamariak. Guri hemen ordea, mundu hobe baten eraketa horretan kristauak aportatzeko zeren beharra ote dagoen, interesatzen zaigu; h. d., zeren falta somatzen den mundu moderno horren analisian, kristautasunak eskaini ahal izango liokeena. Edo bestela esan oraindik: zeintzu diren mundu horren problemak eta hutsuneak Santamariaren ikuspegitik. 
Gizaki modernoari gertatu zaiona da, bere bideak harrapatu duela. Berritasun teknologikoekin historiak hartu duen abiada, gizakiak ezin kontrolatu duena da, berau zurrunbiloan daramana29. Gizakiak (eta gizarteak) egokitu egin behar du erritmo honi, ezin atzera egin eta ez aldera geratu, eta menderatu ere ezin du, ez daukalako nola egin jakiteko pentsamendu bat eta balio eskala bat. Halere, ongi uler bedi, funtsezko arazoa ez da ideologikoa. Zalantza gabe gizarte modernoak hamaika problema ideologiko, politiko, etiko, etab. desberdin badu, baina gaitzon erro-erroan hauxe dago: "La crisis de nuestro tiempo tiene, en realidad, una causa de origen puramente material y ténico, más que ideológico. Es cierto que existe una crisis ideológica profunda, pero si se consideran las cosas desde cierto punto de vista parece que esa crisis es en gran parte la consecuencia, más que la causa de la revolución técnica a que asistimos"30. Teknologiarekin batera, metodo tekniko eta zientifikoen hedapena dator, eta mentalitate zientifikoaren nagusitasuna izpirituetan. Honen ondorio batzuk osatzen dute krisiaren diagnosia.  
Pentsamenduarekin hasteko: gure belaunaldiak aurreko belaunaldiengandik hartu zituen balio guztiak edo ia guztiak auzitan jarriak daude. Oraingo belaunaldiek borrokatzen dituzten ideien artean maiz-sarri sinespen erlijiosoak daude. Gure aurrekoen ezjakintasuna eta superstizioa aipatzen dira. Ateismoa ez da ja fenomeno bakan bat, jarrera kolektibo txit arrunta baizik, eta zenbaiten begitan aurrerapen handia eta baldintza beharrezkoa humanismo berri baten eraikuntzarako. Sozialki, gero: familia puskatu egin da (belaunaldien arteko borroka larritzea, etab., ondoriatuz handik); komunitate landatarra aurki galtzeko bidean doa, hiritartzen ari den mundu honetan; industriak eragiten dituen migrazio masiboekin, elemenia deserrotuz, oroimen, historia, tradizio eta ez eredu kultural gabeko jendez, mugikortasun handiko eta ekilibrio gutxikoz, betetzen dira hiriak. "El desarraigamiento produce un tipo amorfo de hombres, pretendidamente universales, pero que son en realidad juguete de muchos vientos"31. Ondorio politiko internazionalekin jarrai liteke, etab. Problema guztion gakoa, esan bezala, gizakiari buruz gain handitu zaion garapen teknologikoa da. Aurrerapen tekniko erraldoiak bai gizakiaren (manipulazio genetikoa), bai gizartearen (manipulazio soziala: propaganda, etab.) kontrol posibilitate materialak eskuratu dizkio gizadiari; bitartean moralki epotx, gizakia ez dago gaituta ahalmen horiek behar bezala erabili ahal izateko. Alderantziz, helpideen teknologia lasterka goititzen zen artean, gizakiaren balioa zatikatzen eta desegiten zuen zientzia horrek berak ("gaurko tragedia"). Hain zuzen hutsune horretan ikusten du Santamariak kristautasunak ekar diezaiokeena humanismo berriari. "La contribución de la Iglesia a la creación de una humanidad nueva, más generosa, menos egoista, más consciente de la solidaridad histórica y de la responsabilidad colectiva, consiste precisamente en reafirmar al hombre en la plenitud de sus valores. En estos últimos tiempos se han manifestado importantes corrientes del pensamiento que tienden a ignorar estos valores. Se ha realizado una labor de crítica en todos los órdenes, de la cual el hombre ha salido muy mal parado, y así ha nacido una corriente de desconfianza radical en la razón humana como auténtico medio de conocimiento de la realidad que transciende a lo inmediato. Los fines y los destinos individuales han sido sacrificados a los colectivos, quedando éstos, a su vez, mal definidos por fórmulas que conducen finalmente a la negación de la libertad personal y de la responsabilidad moral del hombre como fundamentos de la vida social. Esta línea de pensamiento ha llevado a una gran parte de la humanidad a la desesperación y a la desconfianza más completa"32. Beste behin honela deskribatu du krisi modernoa: "A mi juicio, hay en nuestra sociedad una crisis de fe —no sólo de de fe religiosa, sino de cualquier especie de fe—. Hay también una crisis de confianza en nosotros mismos y, por supuesto, en los demás. Pero sobre todo hay una crisis de identidad, una terrible crisis de identidad, tanto en los hombres como en los pueblos"33.  
Hori da modernitatearen krisia, edo modernitatearen tragedia, eta errealitate horri nahi luke Kontzilioak egokitu Elizaren mandatua eta presentzia. Nolabait Elizaren krisia ere bada hori. Espainian, aldiz, egokitzapen ahalegin horiek ez bide dute guztien ulerpena ikusi. Hainbat fededun zintzo eskandalizatu egin omen da, Eliza aldaezinean halako aldakuntzak sentitzean. Jende honek, bere modura, teologo frantsesen edo alemanen berrizalekeriak edo Aita Santuren baten kaskarinkeriak bezala ulertu edo esplikatu nahi izan ditu gauzak. "No miden el alcance histórico y la profundidad de la crisis —notatu du Santamariak— ... Confían en que todo esto no sea más que una crisis pasajera y piensan que, tan pronto como los dirigentes eclesiásticos se decidan a usar de sus báculos con la debida energía y agilidad, todo volverá en la Iglesia al cauce autoritario del que nunca debió haberse salido"34. Beste batzuei, ikuspegi politikoagotik, Eliza, ordenuaren habe sendoena lehen, endredamakila tirtiri bat bilakatu dela, iruditu zaie, "refugio y semillero de espíritus críticos y rebeldes, que con su afán de plantear problemas y agitar reivindicaciones, ponen más o menos en peligro la estabilidad del quehacer ciudadano"35. Batzuek zein besteek, dio Santamariak, tutik ez dute ulertzen, zer ari den sakonki gertatzen.  
Esan daiteke, parte handi bat Santamariaren obra guztian, eginkizun horri eskainita dagoela: mundu modernoan leku bat kristauarentzat egiteari; edo, alderantziz formulatu nahiago bada, fedearen laguntasun, edertasun, argitasun aportazioa bitartekatzeari mundu modernoaren osasunerako. Problema, era horretan, berri-berria da: "No parece que haya en la historia del cristianismo precedentes de una cosa así". Eta ez da axalkerietan ibiltzeko kontua. Garrantzi maximoko arazoa da: "La cuestión esta en saber cómo se puede seguir siendo un hombre de fe y cómo puede vivir y manifestarse esta fe en un mundo como el nuestro"36. 
Hirugarren momentu bat krisi erlijiosoan, oraingo aro "poskristauarena" genuke: nolabait ebangelioari zordun sentitzen den, baina Elizarekin loturarik ez duen jende edo gizartearena. Baina ez da Santamariaren gustokoa izan kontzeptu hori37, eta izendatu nahi duen errealitatea ez gehiago. Hau da, indiferentismo ideologikoa. Lehenagoko aldi batzuei begira deritzonez elkarrizketa batean, "orduan ideologien artean gerla zegoen. Gaurko egunean ez dago gerla ideologikorik, postmodernismoan gaude, milurte honetako azken hamarkadan: ugaritasunaren gizartea da oraingoa, nahikeriaren gizartea; xedea ondo bizitzea da. Ez dago elkarrekin erkatzeko moduko ideologiarik, hemen bertan. Europan, garai batekin alderatuta, zer ideologia desberdin daude ba? Ia ez dago (...). Ideologiak desagertzea ez da ona. Jenderik gehienak gaur egun ez du arazo ideologikorik, erlijioarekin ere gauza bera gertatzen da. Postmodernismoa: borroka ideologikorik ez, ideiarik ez, filosoforik ez, historiaren une aspergarri bat"38. Eta beste batean, problemari orokortasunean helduz: "Nork hitzegiten du egun benetazko sozialismoaz? Benetazko ezkerraz? Esistitzen al da benetazko ezkerrik? Esistitu daiteke egungo gizarte pragmatikoan? zeinak ongitasuna besterik ez duen desio... Munduko bigarren guduaren ostean sortu den gizarte honek benetazko axolagabekeria adierazten du gai hauekiko, egun ez da komunismo gogorraz mintzatzen, ez eta ere komunismo armatuaz, gauza erabat aldatu da. Postmodernitatea ez da moda bat, sakonagoa da, batipat kultura eta filosofia mailan antzematen dena; egun ez dago filosofo haundirik, ez da posible gainera egon daitezen, ze filosofia, metafisika ez bait dira interesatzen gutxi bat sikiera, gaurko gizon-emakumeari ezin zaio garrantzizko galderarik egin, ez du deusik jakin nahi denbora batean gizartea nahastu zuten gaietaz, ez du sikiera planteia diezaioten onartzen... Ateismoa adibide: XIX. mendearen amaieran halako borroka gogorrak eragin zituenak, ba egun axolagabekeria besterik ez du eragiten, jendea ez da eztabaidan sartzen. Zentzu honetan ere, zenbat marxista benetako dago orain? Zenbatek letzen du Marx? Nik letu eta azpimarratuak dauzkat bere lanak, aizu, lehen genuen interes hori... akabo!"39. Giro honetan erlijiozkotasunaren garapide bat sektetan, edo erlijiozkoak ez diren alorretan, forma berriak hartzea izan liteke. Baina goazen bideak erlijioarentzat emaitza askoz negatiboagoetara darama seguruenik: "El problema de la fe si lo cogemos profundamente hay que hacerlo en función de la civilización. ¿Es que va a aparecer una civilización completamente sin fe? ¿Es que va a aparecer una civilización en que los problemas de la vida y la muerte queden ya por completo eliminados, y la muerte aparezca como un hecho totalmente natural y que el sentido de la vida no le preocupe a nadie? ¿Puede haber esa civilización? Yo creo que sí, que está apareciendo"40. Erlijioa, eta kezka erlijiosoak, gutxiengo txiki batentzat geratuko da orduan.   
Krisiak beste sentido batzuk ere har ditzake: adibidez, ekialde-mendebale eten politikoarekin, sakonkiago mundua bi kulturatan etenda dagoela, ohartzen du Santamariak. Zalantza gabe momentu horretako Euskal Herriari begiratzen dio (1967)eta hemengo gazteriari batikbat41. Marxismoa edo delakoak, materialismo dialektikoak, "zientzia" ordezkatzen du. Eta zientziak ohore handia du gure gizartean. "Con Freud, Marx y el 'mito-análisis' en la mano, esta gente nos analiza el inconsciente, nos revela las motivaciones sexuales de nuestros actos, aparentemente los más distinguidos y nos demuestra cómo dos y dos son once (en el sistema de base tres), que nuestras presuntas ideas no son sino un subproducto de la sociedad alienada y alienante en que vivimos (...). En resumen, nos dejan como un trapo y completamente desacreditados ante la juventud 'humanista-empirista', tan fuertemente anclada en la ciencia como ustedes y yo sabemos"42. 
Ez malezia piska bat gabe, balio tradizional denak ostikatuz momentu batean Euskal Herria inbaditu duen "marxismo" zientistari aluditzen dio Santamariak testu horretan. Euskal kulturaren eta gizartearen krisiune hori maiz aipatu da, orain berriro egin behar izateko. Halere irakurleak ez ahaztekoa izango da, Santamariak lan egin duen aroan momentu inportante bat aldagoi iraultzaile zientifikoaren horixe izan dela. Ideia berrien aurrean "existe la impresión —aitortu nahi izan du nolanahi ere Santamariak— de que  a eso que pudiéramos llamar el 'mundo creyente' se le ha quedado muy viejo el armamento cultural"43. Aspaldian oso atzera geratutako kultura baten problema. 
Garaiarekin beste desfase puntu bat kultura kristauan zientzia modernoarekiko, munduaren eta gizakiaren ikuspide ebolutiboan egon da. Munduaren kontzeptu kristau tradizionala, kreazioaren kondaira biblikoak irakatsia eta kategoria aristotelikoetan sistematizatua izan da; gizakiaren kontzeptu kristaua (jatorriarena eta naturarena, agresibitate edo gaiztakeriarena, etab.), Darwin gabe osatua da. Teilhardek, horregatik, Elizan bere gorabeherak nozitu arren, jende askori "esperantza bideak" ireki dizkiola, esango du Santamariak. Alde bat nabarmendu behar bait da hemen: "El problema que Teilhard se había planteado era nada más y nada menos que el de construir una interpretación total de la evolución del Universo —materia, energía, espíritu, vida, hombre— que abarcase el conjunto del proceso, desde la materia física y biológica hasta las más altas realizaciones del espíritu y de la creencia religiosa. Es evidente que esto no era un problema estrictamente científico pero tampoco un problema teológico. ¿En qué terreno se movía, pues, la exposición de Teilhard sobre el fenómeno humano? A mi modesto juicio en un terreno esencial —y a menudo despreciado tanto por los científicos como por los teólogos— que es el de la creación poético-filosófica, un poco a la manera de los grandes filósofos presocráticos"44. Alegia, arazoa ez da hainbeste, Teilharden usteek zientzia biluz bezala neurtuta, edo teologia estrikto bezala pisatuta, zenbateko balioa duten hertsiki. Ez bata eta ez bestea bait dira osoki, zerbait berri asmatzeko saioa baizik. Santamariak sentitzen duen beharra eta Teilharden obran estimatzen duena, zientzien material berriekin mundua berriro berpentsatzeko saioa da, ikuspegi sintetiko bat garatzekoa zientifiko-filosofiko-teologikoa, h. d., historia intelektual modernoan banatu eta askotan etsaitu egin diren ikuspide horiek berriro bateratu eta bizitzaren sentido baten eran loresortatzekoa. Zientzia "poetikoki" gainditzea, ez zaio Santamariari jada eskandalagarria iruditzen, baizik premi-premiazkoa gaur-egun. Eta ez kasu partikularren bateko soluzio gisa, beste erremediorik ez dagoelako-edo zientziaren mugengatik oraingoz, baizik jarrera intelektual oinarrizko gisa. "Uno se pregunta si en la situación actual del mundo, de la ciencia y del pensamiento, la Filosofía no va a tener que ir a un nuevo presocratismo que encarne en forma poética profunda las grandes intuiciones del vivir contemporáneo. Algo que dentro de diez mil años podrá quizás ser apreciado como la postura más fecunda y creadora de futuro de esta gran crisis"45. Filosofiaren birjaiotza baten beharra da, hortaz, Santamariak iradokitzen diguna, krisi hau gainditzeko. 
1. "La crisis", El Diario Vasco, 1980.08.24. 
2. Baina: "En realidad, no es que la crisis vaya a traer un cambio, sino que el cambio está ya funcionando. La crisis misma es el cambio, sin que una cosa pueda separarse de la otra, ik. "El cambio",  El Diario Vasco, , 1980.08.31. 
3. Ib.: "Parece que la civilización en que vivimos se está transformando profundamente en nuestra propia presencia y que a ello se debe el malestar que sentimos, porque no hay parto sin dolor". 
4. "El hombre afanado", El Diario Vasco, 1957.12.29. 
5. Ik. Humanisme intégral, Paris 1968. Aitzin-solasean jakinarazten denez, obra honen lehen argitalpena gaztelaniazkoa izan zen, Problemas espirituales y temporales de una nueva cristiandad, 1936.  
6. "El humanismo integral de Jacques Maritain", Escuela de Teologia para Seglares, 1969.12. 
7. MARITAIN, J., Humanisme intégral, loc. cit., 41-43.  
8. SANTAMARIA, C., loc., cit., ib. 
9. Ib. 
10. Besteren artean aipatzen den gertakari bat Israelgo Estatuaren sorrera da ("La reconstrucción del Estado de Israel, hecho de apariencias apocalípticas muy del gusto de los catastrofistas"), Santamariak inoiz kontatu duenez, bere irakasle baten arabera (baina ez nonbait haren ustez bakarrik), munduaren akaberaren zeinua omen delako hori Jesukristoren profeziaren arauz.  
11. "Nada mejor para encubrir el desastre personal que un buen cataclismo: es el caso de los cantantes malos que requieren de una orquesta estruendosa para disimular sus inarmónicas pifias". 
12. Ib.  
13. Halere katastrofismoa ez dago derrigor gerrari lotuta: ik. "El cambio", El Diario Vasco,1980.08.31. oraingo krisi historikoa barbaroen inbasioetako krisiarekin alderatzen da hor.  
14. "Civilización en peligro", La voz de España,1948.05.28. Hein batean behintzat gerraosteko gogoeta modua da zalantza gabe. 
15. Ib.  
16. Ib.  
17. "El complejo de las Danaes", El Diario Vasco,1958.03.16. "Las Danaes, como es sabido, eran cincuenta hermanas, que no me atrevería a calificar de encantadoras. Su padre, el rey de Argos, las casó con otros tantos primos, hijos de su hermano Egiptus. Esta combinación matrimonial dio tan fatal resultado que las cincuenta novias —con excepción de una sola que llevaba el gastronómico y evocador nombre de Hypermenestra— dieron muerte a sus respectivos maridos en la noche misma de las bodas. Como consecuencia de ello fueron enviadas a las zahurdas de Plutón y condenadas a llenar de agua un tonel agujereado —el tonel de las Danaes— que dejaba escapar el líquido apenas penetraba éste en el interior del mismo".  
18. Ib. 
19. Ib. 
20."Humillados y Ofendidos", El Diario Vasco,1957.12.15. 
21. "Simona Weil", El Diario Vasco,1957.06.30. 
22. "Humillados y Ofendidos", El Diario Vasco,1957.12.15.: "expresión del sentido práctico de este animal que somos, que lucha por la existencia con uñas y dientes". 
23. Ib. 
24. "Gaurko arazo ederrra", Jakin 19,1965.05. 
25. Ib.,"Satisfaccion en el trabajo", El Diario Vasco, 1966.12.18; "Semana de Catequesis", El Diario Vasco, 1959.05.03. 
26. Ib., "Semana de Catequesis", El Diario Vasco, 1959.05.03. 
27. "La Iglesia y el mundo moderno", Publicaciones de la Universidad de Deusto. 
28. Ib., "Asombro y estrañeza", El Diario Vasco, 1956.07.08. 
29."Técnicos al servicio moral de la vida humana", Guipuzcoa Economica, 1958.10.04 . "El primer inconveniente del progreso técnico lo constituye su misma celeridad, el ritmo con que se desarrolla, yendo siempre más de prisa de lo que la previsión del hombre y su poder de asimilación pueden alcanzar. La técnica siempre inacabada, siempre insatisfecha, a la busca siempre de realizaciones nuevas, es un activo elemento de inestabilidad y de incertidumbre en nuestras vidas (...); en razón de los cambios que constantemente introduce en nuestras formas de existencia, constituye un factor de desequilibrio. Desequilibrio material y desequilibrio psíquico; desequilibrio económico y desequilibrio social".  
30. "La Iglesia y el mundo moderno", Publicaciones de la Universidad de Deusto , 21. 
31. Ib.23. 
32. Ib.16  
33. "La Crisis", El Diario Vasco, 1980.08.24. 
34. "Crisis religiosa", El Diario Vasco, 1967.09.03. 
35. Ib.  
36. Ib.  
37. "Insatisfacción y fetichismo", El Diario Vasco, 1956.05.13. 
38. "Carlos Santamaria:¨Tecnica ez da txarra; bai, ordea, teknikak agintzea¨ "., Habe, 1991.06.01  
39. "Carlos Santamaria:Gure herriak gaitasun politiko falta darakusa", Argia, 1989.04.16. Adierazpen argitsuak halaber in Herria 2000 Eliza 6, 1978, hazila, 16 or.: "Hay que tener en cuenta que en el mundo de hoy todo lo que suene a idealismo, también ciertas formas de generosidad y no solamente las religiosas, están en crisis. No solamente esta en crisis la Iglesia Católica, sino todas las religiones, y no solamente éstas, sino incluso ideologías que en otro tiempo se llevaban. Esto se debe a un cambio de signo de la civilización: la influencia de la técnica. La lucha de clases también ha influido algo, pero yo creo que la transformación técnica influye mucho más que la lucha de clases, ya que ha modificado la vida del hombre de una manera tremenda y ha dado lugar a unos criterios nuevos. Todo eso de las ciencias y la cultura, la formación o la instrucción científica más extendida ha dado lugar a un desarrollo razonable del positivismo. Entonces se enfrenta el positivismo a las argumentaciones simples, infantiles, ingenuas y las imágenes o mitos en que se apoyaba la religión no van con el hombre instruido de hoy. Esto es una cosa que salta a la vista. Y eso es gravísimo porque lo que va a ocurrir es que el fenómeno religioso se va a desarrollar por otros cauces. Porque siempre lo religioso, más o menos, tendrá expresiones en otros campos, va a quedar fuera de su campo, de su propio campo, digamos. El fenómeno religioso se va a desarrollar de formas anómalas y en campos que no son propiamente el campo religioso. El hombre va a buscar soluciones a su problema religioso, o al problema que plantea en el fondo la religión, del sentido de la vida, en otros campos". 
40. Herria 2000 Eliza 6, 1978, 17. 
41. "El derecho a equivocarse", El Diario Vasco, 1965.04.25. 
42. Ib. 
43. Ib.  
44. "Teilhard de Chardin", El Diario Vasco, 1981.08.09. 
45. Ib. 

 
KARLOS SANTAMARIA KULTURA ATZERA AURRERA