KARLOS SANTAMARIA AZTERKETAK
KARLOS SANTAMARIAREN LANAK

Karlos Santamariaren ideiak eta ekintzak

Joxe Azurmendi

IDEIA

Liburu hau bi partetan dago partitua eta Ideia deritzon lehen atal honek Santamariaren autokontzientzia intelektuala —nolabait esan— biltzen du; berak non kokatu duen bere burua, bere pentsamendua, garaiko autore eta joera ezberdinen artean: pertsonalismoan hain zuzen, honek bakarrik ahaltzen digulakoan inspirazioa, iragan zahar hautsi batetik mundu berri humanoago baten kreaziorako. 

Orduan hemen asko bait ziren, gehienak ez esateko letrazale artean, edo existentzialismoari edo marxismoari emanagoak (faxismoari atxekiak ez aipatzeko), Santamariak modan oso gutxi zegoen ikusmolde zail batekin behar izan du argudiatu bere postura zaila: kristaua —ez frankista!—, abertzalea, demokratikoa, bakezalea, eta beti pertsonaren lehentasun absolutuaren aldekoa, Estatuan bezala Elizan bertan. Ohargarria da, nolanahi ere, irabazle eta galtzailetan, abertzale eta sozialistatan, fededun eta antiklerikaletan, etab., apurtu eta amorratuki kontrajarririk zebilen Euskal Herri minduan, jende diferentea egon dela, oposizio hondagarri haien gaindipena pertsonari buruzko gogoetan sakonduz bilatu izan duena: Toribio Etxebarria sozialista eibartarrak, Arizmendiarrieta kooperatibista arrasatearrak, eta hala Santamariak ere. Dena den, pertsonalismoa ez da euskal krisiari erantzuteko gogoeta bat, mundu guztiko eta mendebaleko kultura guztiaren krisiari ihardespen globala baino. 

Gogoan hartu behar da, Karlos Santamaria idaz-gogoetan hasi denean, gure gerra ostean, eta Mundu Gerrako garaian eta ondorengo gerra hotz aldian, krisiak jota ageri dela alde orotatik mundua: ez bakarrik Estatuak eta herriak mundu osoan armetan daudelako, baizik filosofiak eta ideologiak ere alderditu eta elkarrekin zeharo afrontatuak dabiltzalako batak bestea suntsitu beharrean sutan, jeneralean ideien atzean izkiluak oso bistan ikusten direla. 

Mundu bat bukatuta dago, edo bukatutzat ematen da —Ernazimentuan optimismoz beterik argitu zen Modernia—, eta mundu berriak, ahaleginak eginda, ez du aurkitzen hasierarik. 

Galerna apokaliptiko baten giroa nozitu da garai honetan, nahasiago ezina, "ismo" askoren gerra askorekin batera: liberalismoa, faxismoa, marxismoa, existentzialismoa, eta "guztion guztiei gerra"n kristautasuna ere guztiekin gerran, gerra galdu duen Euskal Herrian bihurdura bihurriki bihurdikatu partikularrez, moral edo pertsonalki nahiz doktrinalki, trike zibil politiko eta ekonomiko-sozial bat erlijio gerra tankeran egiten denean, baina konfesio beraren barruan, galtzaileak ez bait dira izaten armak soilik, batez ere kontzientziak baizik. Halere krisia, Euskal Herriaz gain, Europa osokoa izan da. Pentsamendu guztikoa. "Eskuineko iraultzak" nahi zuena kriminala zen marxismoarentzat; komunismoa kriminala demokratentzat, etab.; "mendebaleko kultura" esaten zitzaion horretatik, bazirudien ez zela tesi bat bakarra tente geratzen, guztiek onartzeko eran. Krisia, egiazki zenbaterainokoa izan den ala ez orain utzita, zeharokoa bezala bizitu da eta arras ebidentea bezala sentitu du mundu guztiak orduan. 

Santamariaren analisian, krisi modernoa, itxuraz ideologien konflikto bezala zirimolatsu ageri dena, funtsean teknika izpirituari gainditu zaiola da soil-soil: beraz, krisiaren azken erroa ez dago ideologien oposizioan eta borrokan, baizik teknologia berriak gizakiari eskatzen dizkion berrikuntzetan bere barrura zein kanpora begira. 

Pertsonak ez dauka, gainditu duen mundu teknologiko honetan berriro nagusitzeko, libre izateko, bere burua berrikasi eta berrirabazi beste abiapuntu posiblerik: pertsonagandik abiatzen dira bide guztiak historian. Orain, beraz, pertsonaren berregintzan dago mundu berriaren itxaropen bakarra. Horixe izan da, pertsona gogoetatzea, Santamariaren filosofian egiteko behinena 
akearen aldeko ekintza 

KARLOS SANTAMARIA KULTURA ATZERA AURRERA