ESPAÑOL

 
 Maiatza Dantzan 2000  / Lekuz lekuko ikuskizunak  / Egunez egungo ikuskizunak  / Prezioak / Zer egin hirian ikuzkizunen artean?

TRANSIT KONPAINIA DE DANSA

TRANSIT

Transit konpainia Maria Rovirak sortu zuen 1986an. Harrezkero konpainiak hainbat ikuskizun eskaini ditu, besteak beste, aipatzekoak dira Transtorn (1989), Entre Asesinos (1990), El Pols de l´Angel (1992), Bienvenidas (1993), Arriba y Abajo (1994), El Punt de la Memoria (1995), Rugged Lines (1997), No mans Land eta Letargo de luna y delirio (1998).

Urte hauetan sortutako koreografiekin konpainia Espainia osoan zehar ibili da eta jaialdi ugaritan parte hartu du Alemania, Italia, Belgika, Kuba, Costa Rica eta abarretan.
Maria Roviraren eskutik, Transit azken urte hauetan nazioarteko ospea duten konpainiekin elkar lanean aritu da, hala nola, Kubako Balet Nazionala, New Yorkeko Balet Hispanikoa eta Karakaseko Nuevo Mundo baletekin. Horrek balio izan dio konpainiari nazioarte mailan sendotzeko eta dantza garaikide egonkorreko gaur egungo konpainiarik interesgarriena bihurtzeko, beti ere bere lanetan islatzen den berezko identitatearen ezaugarri garbiarekin.

Zalantzarik gabe Maria Rovira dantza garaikideko koreografo interesgarrienetako bat eta estatu nahiz naziorte mailan ospe gehien duenetako bat da. Koreografoa eta dantzaria, Transit dantza konpainiaren sortzailea eta gaur egun zuzendaria. 1998an Maria Rovirak Kataluniako Generalitatek emandako dantzako Sari Nazionala jaso zuen.

Prestakuntzari dagokionez, Maria Rovirak Ramon Solerren eskolan ikasi zuen eta Gerad Collinsek Tarragonan zuzenduriko Internacional Dance Workshop-en parte hartu zuen. Laurogeiko hamarkadan Parisen ikasi zuen Peter Goosekin Nazioarteko Dantza Zentroko ikasturte ofiziala eginez eta Arleseko Nazioarteko Stagean parte hartuz Dantza Zentroak emandako bekari esker. Aurrerago New Yorken Merce Cunninghamen eskolan eta Lyongo Maison de la Dance eskolan ikasi zuen, Hans Zülling, L. Hoving eta Jean Cebron irakasleen eskutik.
 

MANDALA

Zenbait erritual eta meditazio modutan mandalak erabiltzen dira kontzentratzen laguntzeko. Mandalak diagrama esoterikotzat har daitezke, jainkotasunaren egoitza den erdigune misteriotsu bat inguratzen duten eremu borobil edo karratuak dira. Hitzez hitz mandalaren esanahia zirkulu da, baina “erdigune” edota “inguratzen duena” bezala uler daiteke. Esanahiaz at, mandalek bizitzaren labirintoak irudikatzen dituzte.

Maria Roviraren eta konpainiako dantzarien bizitzaren une jakin batean ikuskizun hau labirinto horretan barneratzen da, erori eta altxatzean, eta bizitzan zeharreko guztien arteko topaketan. Dantzarien mugimendua eta erritmoa mundu materiala gainditzen duten eta geroz eta gehiago energiaren eta ezagutzaren erdigunera iritsi nahi duen erritual bateko elementuak dira.

Transit konpainiak 8 dantzariz (5 gizonezko eta 3 emakumezko) osatutako talde berri batekin ekiten dio lan honi, eszenatokiaren eta ikusleen arteko oztoporik gabeko hizkuntza erabiliz, edertasunez betea, eta horrek zalantzarik gabe dantzarako ikusle berriak sortzea bultzatuko du. Koreografia honetan dantzarien maila tekniko handia eta Maria Roviraren heldutasuna antzematen dira. Honela Transitek, dantza egonkorreko konpainia gisa, etengabeko erronkari eusten dio.

 1998ko dantzako  Sari Nazionala, Kataluniako Generalitatek emandakoa

Koreografia eta zuzendaritza:  María Rovira
Koreografia laguntz.:  Susana Pous, Esmeralda Maycas
Dantzariak:  Violeta Todó, Sara Sanguino, Manuel Gomis, Miguel Angel Sancho, 
Sandra Sales, Carlos Fernández, Pau Gómez, Jesús Cobos
Argi diseinua:  Xavier Valls
Musika konposizioa: Equis Alfonso
Jantziak:  Eugeni Sein
Eszenografia diseinua: José Antonio Hernández
Dantza irakaslea: Esmeralda Maycas
Argi teknikariak:  Luis Perdiguero, Tomás Pérez, Alberto Pérez
Argazkia:  Xavier Berdaya
Diseinu grafikoa: Marina Villar
Epoizpena:  David García, María Permanyer
Sustapena eta prentsa:  Cristina Aliaga
Laguntza berezia: José María Mendiluce


 
Maiatza Dantzan 2000  / Lekuz lekuko ikuskizunak  / Egunez egungo ikuskizunak  /  Prezioak  /  Zer egin hirian ikuzkizunen artean?
.


 Eguneratuta: 2000-04-03
http://www.gipuzkoa.net/kultura/cultura/euskara/maiat20/transite.htm
Gipuzkoako Foru Aldundia
Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol  Departamentua
Liburutegiko eta Kultur Sustapeneko eta Hedapeneko Zerbitzua
Tf. +34 943 482891
Fax +34 943 482765
CORREO
 maiatza_dantzan@kultura.gipuzkoa.net