ESPAÑOL

 
 Maiatza Dantzan 2000  / Lekuz lekuko ikuskizunak  / Egunez egungo ikuskizunak  / Prezioak / Zer egin hirian ikuzkizunen artean?

 CARMEN ROCHE BALETA

CARMEN ROCHE BALLETA

CARMEN ROCHE BALETA konpainia berria da, Carmen Roche maistrak zuzentzen duena, eta 1998an ibilbide profesionalean hasitakoa. Talentu artistiko handiko dantzari gazteez osatua, XXI. mendeko dantzan etorkizun oparoa baitute.

CARMEN ROCHE BALETAren arte zuzendaritzako taldeak metodologia berezi bat erabiltzen du, prestakuntza aurreratua eta agertokiko esperientzia bateratzen dituena, funtsezkoak baitira bi alderdi horiek interpretatzaile gazte hauen haziera artistiko egokirako.

CARMEN ROCHE BALETAk ondare klasikoaren oinarrizko lanak zabaltzearen aldeko apustu garbia egiten du, eta, aldi berean, irekita dago dantzaren lengoaia guztietara, aurkezten diguten egitarauan ikus daitekeen bezala.

Nola kritikari adituek hala ikusleek oso harrera ona egin izan diete CARMEN ROCHE BALETAren emanaldiei, eta horren erakusgarri da lehen urte honetan bira handi bat egin duela Espainiako hogeita hamar hiritatik, dantza jaialdi ospetsuak barne hartuta, hala nola, <Madrid en Danza> eta <Itálica> (Sevilla), <Maiatza Dantzan> ez ezik.

Clásicos y contemporáneos egitaraua, konpainiaren bide artistikoarekin bat datorrena, beste apustu bat da balet klasikoa bere lanik adierazgarrien bitartez aurkeztu eta zabaltzearen alde. Orientabide hori hartzeko hiru arrazoi daude: aurrena, balet klasikoak garrantzi artistiko eta pedagogiko handia daukala dantza osoaren barruan; gero, Espainian kalitateko balet klasikoaren eskaintza oso eskasa dela; eta azkenik, ikusleek eskatzen dutela, behin eta berriz aintzat hartu ez dena. Hala, lan bitxiak eskainiko ditu egitarauak, hala nola, La vivandiere eta Diana y Acteon.

Beste alde batetik, CARMEN ROCHE BALETAk frogatu du, gezurrezko eztabaidak gaindituz, balet klasikoa eta egungo dantza kalitate maila onarekin interpretatu daitekeela, , Espainiako beste konpainia batzuek apenas eskaintzen dutena. Oraingo honetan erabateko estreinaldiak barne hartzen ditu, CARMEN ROCHE BALETArentzat koreografo ospetsuek berariaz sortuak, hala nola, Ramón Oller, Tony Fabre eta David Vernisek.

Hitz bitan, egitarau erakargarria da, dantzaren lengoaia ezberdinak osatzen dituena, eskakizun teknikorik handienez interpretatua, eta gu sinestuta gaude, originaltasun handikoa izateagatik kritikari adituei nahiz ikusleei oso gustagarri gertatuko zaiela.
 

Carmen Roche 13 urte besterik ez zituela hasi zen bere lan profesionalean, Antonioren Baletean parte hartuz, non bakarlari paperak interpretatu zituen. 1966an Portugalgo Gulbenkian Baletean sartu zen, bakarlari gisa interpretatuz ondare klasikoko rol nagusiak. 1968an Maurice Béjarten Siglo XX Baletean sartu zen, eta han lan artistiko garrantzitsua egin zuen. Bakarlari gisa lan ezagunak interpretatu zituen, hala nola, Cantata 51, Bachena, Romeo y Julieta, Le Renard, La consagración de la primavera, Stravinskirena, IX Sinfonía, Beethovenena, El  Pájaro Azul, Petruska, eta abar.
1974an pedagogia lana hasi zuen, Bruselako Kontserbatorioan irakasten. Handik gutxira Maurice Bejartek kontratatu zuen Siglo XX Baleteko maistra gisa, eta Mudra Eskolako irakaskuntzako zuzendari izendatu zuen.

Nazioartean ibilbide luzea egin ondoren, 1979an Espainiara itzuli zen, eta beste aldi artistiko eta pedagogiko bat hasi zuen Balet Klasiko Nazionaleko zuzendariorde gisa, Dantza Klasikoko Eskola Nazionaleko zuzendari gisa.

1984an Madrilgo Nazioarteko Dantza Zentroa sortu zuen, non garrantzirik handieneko balet batzuetako lehen dantzariak hezi diren, baita dantza eskola eta kontserbatorioetako irakasleak ere. 1995az geroztik Coruñako Dantza Kontserbatorioko Metodo Pedagogikoko zuzendaria da.

Goi mailako ikastaroak, master klaseak eta hitzaldiak eman ditu erakunde ospetsuetan, hala nola, Suediako Culberg Baletean, Bejarteko Lausanne Baletean, Genebako Baletean, Sidneyko Operako Baletean, Lausanneko Grand Prixen, Pekingo Eskola Nazionalean, eta Espainiako erakunderik entzutetsuenenetan.

1995ean Arte Ederretako Merezimenduaren Domina eman zion Kultura Ministerioak.
 
 

CLÁSICOS Y CONTEMPORÁNEOS

La Vivandiere
Musika: Cesare Pugni
Koreografia: A. Saint - León
Jantzien diseinua: Carmen Roche
Interpretatzaileak: Teresa González - Juan Eymar - Alexia Pita Barro - Mª Isolina Fernández
      - Ana Belen López - Sandra Rausell.
____________

Aguas de primavera
Musika:  S. Rachmaninof
Koreografia: A. Meserer
Jantzien diseinua: Carmen Roche
Interpretatzaileak: María Gutierrez - Eugheni Uzlenco
______________

¿Nande, nande?
Musika: Lalo Schifrin - G. Mattos Rodriguez
Koreografia: David Vernis
Jantzien diseinua: David Vernis
Interpretatzaileak: Teresa González - David Vernis
____________

Burlesque 
Musika: Francis Poulenc – Bi eskutarako kontzertua
Koreografia: Tony Fabre
Jantzien diseinua: Tony Fabre
Interpretatzaileak: Cristina Capillá, Amaya Galeote, Maite García, Teresa Gonzalez, María Gutierrez, Charo Febles, Lara Fenoll, Mª Isolina Fernández, Ana Belen López, Alexia Pita Barro, Sandra Rausell, Berta Secall, Olvido Sopeña, Antonio Chamizo, Juan Eymar, Javier Ortiz, Guzmán Rosado, Luis Venancio, David Vernis.
______________

Tierra de secano
Musika: M. Quiroga
Koreografia: Ramón Oller
Jantzien diseinua: C. Roche
Interpretatzaileak: Cristina Capillá, Amaya Galeote, Maite García, Teresa González, María Gutiérrez, Charo Febles, Mª Isolina Fernández, Ana Belen López, Alexia Pita Barro, Sandra Rausell, Berta Secall, Olvido Sopeña, Luis Venancio, Antonio Chamizo, Juan Eymar, Javier Ortiz, Guzmán Rosado, Eugheni Uzlenco, David Vernis.

 
Maiatza Dantzan 2000  / Lekuz lekuko ikuskizunak  / Egunez egungo ikuskizunak  /  Prezioak  /  Zer egin hirian ikuzkizunen artean?
.


 Eguneratuta: 2000-04-05
http://www.gipuzkoa.net/kultura/cultura/euskara/maiat20/rochee.htm
Gipuzkoako Foru Aldundia
Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol  Departamentua
Liburutegiko eta Kultur Sustapeneko eta Hedapeneko Zerbitzua
Tf. +34 943 482891
Fax +34 943 482765
CORREO
 maiatza_dantzan@kultura.gipuzkoa.net