|
|
.
“Nats Nus dantza konpainiaren azken lanak hiru dantzari aurkezten dizkigu, agertokiko hiru pertsonaia ezberdin, bat egiten dutenak gaurko gizonaren berri emateko, haren inkoherentzia eta kontraesanekin, haren egia eta gezurrekin.
Talde honek betidanik izan du ezaugarritzat egungo hiztegi bizia eta ironikoa, jazz dantzaz zipriztindua, baina arinagoa da hemen. Mugimendua berez eta bizitasunez sortzen da, hura bultzatzen duen samurtasuna eta gordintasuna keinu irmoz nahasiz. Irudiak erritmoz garatzen dira, azken hamarraldiak suntsitu dituzten anabasa, hondamena eta kirtenkeria agertuz. Estetika oldarkorra dute, baina itxaropenerako leku bat ere badago. Aparta da hiru pertsonaiak lur-zati berde baten alde borrokatzen diren agerraldi hori.
Agertokian jartze bikaina du lanak, argi, eszenografia
eta jantzien aldetik, eta musikazko collage erakargarri bat ere bai, baina
bere hiru interpretatzaileengan dauka bere tasunik onena. Haietako bakoitzak
jokatze oso gardenez bereganatzen du Nats Nusen lengoaia koreografiko pertsonala.
Jokatzeko erregistro ezberdinetan dago ikuskari honen gauzarik interesgarrietako
bat.” (Carmen del Val, El País)
|
Milurtekoaren amaiera bati buruzko irudipenak Milurtekoaren amaiera bati buruzko irudipenak arakatzen dituen ikuskaria. Non izango dira aldaketak, bihurketak?
Ez dago heroirik ez Atlantida liluragarririk. Dena gertatzen da Orain eta Hemen,
gurekin.
Pertsona batzuentzat denak hartzen du izaera milenarista,
apokaliptikoa.
Beste batzuek beren grinak mozkortzen dituzte, konplizitateak ezartzen dituzte... konfidentzia txikiak.. lehia jakin batzuk... saihestezinak... Auzoteria aztoratuta dago. Beti dago gaixoren bat familian. Migrazioa eta nomadismoa bizimodu naturalak izango dira milaka eta milaka gizakirentzat. Komunikatzeko makinek beharbada lortuko dute gure
bihotzak berotzea.
Askatasuna... norberaren defentsa... begikotasuna... umorea... zoriontasunaren eta buru-maitasunaren halako ideia batera hurbiltzeko ahalegina. Zein mailatan izango dira eraldaketak? Dena gertatzen da Hemen eta Orain,
gure artean...
Ideia eta zuzendaritza: Toni Mira
GREC-99 jaialdiak koproduzitutako ikuskaria Konpainiari diruz lagundu diotenak: Kultura Ministerioa - INAEM, Generalitat de Catalunya eta Bartzelonako Udala. |
“Sortzaile eta dantzari gisa eramandako ibilbidean zehar, Toni Mira zerbaitegatik gailentzen bada, interpretatzaileagatik baino gehiago, eta halakoa ere bada, eta ona gainera, bere ikuskarientzat girotzerik onena aurkitzeko duen abilezia bereziagatik gailentzen da. Ez du ezer faltan: ez musika, non sekula ez diren falta jazza eta Tom Waitsen ahots isekaria, ez argiak, Nani Vallsen lan izugarri sortzaileari eskerrak, ez Nina Pawlovskyren jantziteria inspiratua, ez Pep Duranen eszenografia eraginkorra ere.”
|
|