|
|

Perfekziorako irrikak Parisa eraman ninduen, eta han Nina Vyroubarekin ikasi nuen. Dantzari profesional gisako estreinaldia Estrasburgoko Baletarekin egin nuen, eta berriro ikasteari ekin nion, oro har, antzerti arteetan sakontzeko.
Maurice Béjartek Mudra Eskola sortu zuen urte hartan.
1970az geroztik hiru urtez ikasi nuen: kantua eta interpretazioa Alfons Gorisekin, eta erritmoa Fernand Schirrenekin.
Mudrako ikasle batzuk elkartu (baita Christiane Glik ere) eta Chandra sortzea erabaki genuen, antzerki esperimentaleko talde bat, baina heldutasuna falta genuen, eta taldea azkenean desegin egin zen 1974aren bukaeran.
Orduan, Maurice Béjarten Balet entzutetsuarekin elkartu nintzen. Hurrengo hiru urteetan koreografo gisa lan egiten ikasi nuen. Dantzan buru-belarri sartuta nengoen arren, koreografo gisako lehen esperientzia izan nuen hori.
Hala eta guztiz ere, 1977an zera sentitzen nuen, dantza egiteak ez zizkidala desira guztiak asetzen; horregatik, Daniel Ambashekin, Mudrako ikasle zaharrarekin, beste sortzaile batzuengan esperientzia eta abentura berriak bilatzen hasi ginen. Bruselan gela bat alokatu, eta lan bat prestatzen hasi ginen, Nyongo lehiaketa batean eta handik urtebetera Bagnoleten aurkezteko. Lan hori sortzean sentitu genuen plazerrak oso indartsu eta seguru sentiarazi gintuen; horregatik, Daniel eta biok Konpainia sortzen hasi ginen.
Ia 20 urte pasa ondoren eta 31 lan sortu eta gero, zera ikusi dut, zorionekoa izan naizela neure konpainia edukitzeko aukera izan dudalako, lan guztiak sormen handiaz landu ahal izateari eutsiz. Eta are sinesgaitzagoa dena: Konpainia ogibide bihurtzea lortu dut.
Gertuko lankide izan ditut Christiane Glik, Mychel Lecoq, Ulises Alvárez, Cathy Polo, Adolfo Vargas, eta musikari batzuk ere bai, hala nola, Denis Mariotte eta Vol Apük, eta horrek denak sakonetik aldarazi nau, neure konpainiaren antolaketa bera zalantzan jartzera eramateraino.
Urteen joanean arreta guztia jarri dut sorkuntza lanetan eta biretan, nigan konfiantza izan dutenek lagunduta, betiere.
Gaur egun premia sentitzen dut beste artista, dantzari, koreografo, musikari eta abarrekin lan egiteko, premia gure lana herritarren aurrean jartzeko, munduan dugun tokia lehenbailehen berreskuratzeko, eta ezberdintasunetan nahiz sorkuntzaren jokoaan dagoen aberastasuna ospatzeko.
KONPAINIA
Konpainia Maguy Marinek eta Daniel Ambashek sortu zuten 1978an, Ballet Théâtre de l’ Arche izenarekin, nazioarteko koreografia lehiaketetan ¾Nyonen (1977) eta Bagnoleten (1978)¾ lehen saria irabazi ondoren.
Horrela, eta Frantziako Kultura Ministerioak emandako dirulaguntzei esker, konpainiak zenbait lan sortzeko aukera izan du, eta mundu osoan jokatzen jardun du.
1981etik 1997ra bitartean Kretan egon zen. 1998ko urtarrilean berriro Rillieux-la-Papera aldatu zen, Lyon ondora, eta han beste bide bati heldu zion.
Konpainia diruz laguntzen duten erakundeak honako hauek dira: Kultura Ministerioa, Rhône-Alpeetako DRAC, Rhôneko departamentua eta Rhône-Alpeak eskualdea, eta hiri hauek: Bron, Décines, Rillieux-la-Pape, Villefranche-sur-Saône eta Villeurbanne.
Diruz laguntzen du, era berean, French Association for Artistic Action erakundeak, nazioarteko biretarako.
Maguy Marin konpainiak nazioko nahiz nazioarteko aitorpena irabazi du May B ikuskariarekin: Samuel Beckettengan inspiratuta, emanaldi ugari izan du: 400garrena Cesenan, Italian, 1998ko otsailaren 8an.
1978az geroztik, atzerriko herri ugari izan dira konpainiaren emanaldiak
hartu dituztenak, hala nola, Alemania, Argentina, Australia, Belgika, Brasil,
Kanada, Txile, Kolonbia, Korea, Danimarka, Espainia, Ameriketako Estatu
Batuak, Finlandia, Grezia, Hungaria, Indonesia...
|
1999ko urtarrilaren 23an sortua, Mulhouseko Eszena Nazionalerako Errotzea / Deserrotzea:
Arte zuzendaritza, koreografia eta agertokian
jartzea: Maguy Marin
Koprodukzioa: Maguy Marin Konpainia – Rillieux-la-Papeko
CCN, La Filature, Mulhouseko Eszena Nazionala, Théâtre de
la Ville. Paris
|
|
1981eko azaroaren 4an sortua, Angersko Udal Antzokirako Lan honetan, a priori antzezlana den honetan,
arreta jarri dugu ez hitza garatzean, keinua baizik, haren formarik distiratsuenean,
antzerti keinuaren eta dantzaren artean topagune bat bilatzearren.
Arte zuzendaritza, koreografia eta agertokian
jartzea: Maguy Marin
Koprodukzioa:
|
|
|