|
|
EMIO GRECO
CONJUNTO DE FALDA Y CHAQUETA
Munduko estreinaldia 2000ko martxoaren 24an Sevillako Central antzokian
Ekoizpena: Central antzokia (Andaluziako Juntaren Kontseilaritza). Lankideak: Emio Greco & PC konpainia eta Andaluziako Dantza Zentroa. Laguntzailea: Hagako Korzo antzokia (Herbehereak). Diru laguntza: Fonds voor de Podiumkunsten – Koprodukziorako Nazioarteko Zentroa / Herbehereak.
Emio Greco dantzariak izen handiko konpainietan lan egin izan du, hala nola, Jan Fabrerenean eta Saburo Teshigawararenean, eta 1995az geroztik bere ikuskariak zuzentzen ditu (beti lankide hau duela: Peter C.Scholten, antzerki zuzendaria), eta ikusle nahiz kritikarien aldetik arrakasta handia lortzen du nazioarteko zirkuitu osoan.
Lehengo denboraldian Rosso izeneko bere ikuskariarekin Sevillako Central antzokian halako arrakasta lortu baituen kritikari eta ikusleen aldetik, eta master-class bikaina eman baitzuen, Central antzokiko egungo dantzaren lehen ekoizpena dantzari eta koreografo italiar herbeheretartu honekin egiteko asmoa sortu zen. Ekoizpenak, geroago, Herbeheretako gobernuaren gogoa piztu, eta nazioarteko lehen koprodukzio hau bihurtu da. Emio bi hilabetean egon da Central antzokian: Conjunto de falda y chaqueta lan horren ondorioa da.
Emio Grecok eta Peter C.Scholtenek gorputzaren ezagutza interpretatzeko
era berriak lantzen dituzte, bai intelektualki bai instintiboki. Biok batera
idatzi dute Las siete necesidades (Zazpi beharrak) izeneko manifestu artistikoa,
non azaltzen duten nola bideratu behar den era berrien bilaketa: motibazio
pertsonalak eta barnekoiak bilatzen saiatuz; antzerkiak, gaur egun, ezarrita
dagoena zalantzan jartzeko betebeharra daukala adieraziz; pentsamendu zalantzatsuetarako
bidea emanez; egiaren bila aritu arren, egia osoa kontatzeko gai sekula
izango ez direla onartuz.
Emioren gorputza bere proiektuen arima da. Mugimendu jakin batzuetarako
bere motibazio pertsonalak saio hauetan dira aztertuak: Blanco (1996) eta
Rosso (1997) bakar saioetan, eta Extra Dry (1999) bikote saioan. Hiru ikuskariek
trilogia bat osatzen dute, izen honekin ezagutzen dena: Fra Cervello e
Movimento (Adimenaren eta mugimenduaren artean). Trilogia horren helburua
da burua eta gorputza batera eta aldi berean agertzeko nahia, jakin arren
nahi hori inoiz ez dela beteko. Trilogia horri esker Arteen Saria irabazi
zuten 1999an, hau da, Philip Morris fundazioak babestutako saria.
Conjunto de Falda y Chaqueta haruntzago doa bilaketa horretan, beste ikuspegi bat eskaintzen du, nahi hori biderkatzen du bost nortasunen izatearen bitartez. Boskotea antzemanezina harrapatu nahian ari da. Soinuaren eta argiaren sinfoniak eta multzoak urrats zakarrak eragiten dituzte, gelditasun uneak, ezusteko birtuosismoa, kontrakotasun biziak eta hausnarketa lausoak. Eguzki argitsuak eskaintzen duena denbora geldi daitekeen eta seinaleak atzean gelditzen diren unearen argitasuna da.
“Emanaldietan mugimendua dute osagai nagusi, dantza garbi eta bizi hori
antzerti esparru zoragarri batera daramaten moduan datza Greco eta Scholtenen
bereizgarria.” (Philip Morris Sariaren epaimahaia)
|
Koreografia eta zuzendaritza: Emio Greco & Pieter C. Sholten Kontzeptua, argiak eta soinua: Emio Greco & Pieter C. Sholten Argien diseinua: Hank Danner Jantzien diseinua: Clifford Portier Soinuzko collagea: Wim Selles Dantzariak: Bertha Bermúdez, Rosa Hernández, Barbara Meneses, Isabel Vázquez, Keith Seljimorino |
|
|