ESPAÑOL

 
 Maiatza Dantzan 2000  / Lekuz lekuko ikuskizunak  / Egunez egungo ikuskizunak  /  Prezioak / Zer egin hirian ikuzkizunen artean?
.
.
ADESHORAS
 .

Adeshoras dantza konpainiak Maiatza Dantzan jardunaldietan parte hartzen du 1995az geroztik, orduan Para Candela lana estreinatu zuen Dantza Kalean saileko programazioaren barruan. Harrezkero, konpainiak lan ezberdinak eskaintzen jarraitu du jaialdi honetan eta beronen sustapen eta animaziorako hainbat esku hartze egin ditu, hala nola, Performance Pub, Evento Cola, Maiatza Dance festa Gazteszenan edo Koldo Mitxelena Kulturuneko erakustaretorako egindako lana Maquina de hueso. Horrekin batera, konpainiak hiru urtetan Euskal Koreografo Berrien Erakusketan parte hartu du, baita Bilbao Arteren inaugurazioan, Gazteszenaren inaugurazioan, “Le temps d´aimer” jaialdian (Miarritze), Danae Artisten Nazioarteko Topaketan (Jarnac, Frantzia), Madrileko Koreografi Lehiaketako azken edizioan, UNI2en lehen urteurrenaren ospakizun jaialdian (Madrid) ere, halaber laister La Fabricak antolatuta Madrilen egingo den Matador aldizkariaren festan ere parte hartuko du, besteak beste. Gaur egun Adeshoras taldeak bi lan bateratzen ditu, dantza konpainiari dagokion lana batetik eta Bit.Art proiektuaren (adierazpen garaikidearen eta hiriaren arteko komunikazio plataforma) koordinazioa bestetik.
 
 
“PACK. Simúlate a tí mismo”   

Ekintza da, ez ekintzari buruzko ideiak.
Nola da, ez zergatik.
Kanpotik barrurantz da.
Segida hutsez lotutako pasarteak dira.

Pack  Bit.Artek ekoiztutako dantza lan bat da. Bit.Art disziplina eta artisten arteko lankidetza eta eguneroko bizimoduarekiko erlazioa errazten duen adierazpen garaikideko plataforma da, sorkuntza herritarrengana, ikusleengana hurbiltzeko ahaleginean.

Bit.Art Adeshoras taldeak koordinatutako proiektu bat da eta ondorengo hauen laguntza jaso du: Arteleku, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentua, Donostia-Kultura, Groseko Merkatarien Elkartea eta Euskadiko Kutxa.

Koreografia: Maite Berasategi
Interpretariak: Arantza Balenciaga, Maite Berasategi, Silvia Clemente, Mario Olmeño.
Musika: Krush dj, Mouse on mars
Jatorrizko musika eta soinu muntaia: Borja Ramos
Jantziak: Nanna Lund
Ekoizpena: Adeshoras-Bit.Art
Argazkia: Nanna Lund, Mario Olmeño
Eskertza: Nanna, Borja, Jose, Santi Eraso eta Arteleku.

Adeshoras alevines

Gipuzkoako dantza eskoletako neska-mutikoek Adeshoras konpainiarekin Artelekun emanaldiaren aurreko egunetan (maiatzaren 20, 21 eta 27an) egingo den tailer batean landutako koreografiak aurkeztuko dituzte. Hain zuzen ere Display, TAO, eta Para Candela koreografiak.

 


 
 
 
 

Maiatza Dantzan 2000  / Lekuz lekuko ikuskizunak  / Egunez egungo ikuskizunak  /  Prezioak / Zer egin hirian ikuzkizunen artean?
.

 Eguneratuta: 2000-04-05
http://www.gipuzkoa.net/kultura/cultura/euskara/maiatz20/deshore.htm
Gipuzkoako Foru Aldundia
Kultura,  Euskara, Gazteria eta Kirol  Departamentua
Liburutegiko eta Kultur Sustapeneko eta Hedapeneko Zerbitzua
Tf. +34 943 482891
Fax +34 943 482765
CORREO
 maiatza_dantzan@kultura.gipuzkoa.net