ESPAÑOL

 
 Maiatza Dantzan 2000  / Lekuz lekuko ikuskizunak  / Egunez egungo ikuskizunak  / Prezioak / Zer egin hirian ikuzkizunen artean?/Prentsan ateratako kritikak
.
ARRIERITOS
.
ARRIERITOS.






Arrieritos konpainia 1996an sortu zen, Pradillo antzokiaren proposamen batetik abiatuta, <Flamenkoaren beste begirada> proiektuaren barruan ikuskari bat egiteko proposamenetik, alegia.

Konpainiaren muina osatzen dutenak sei dantzari-koreografo hauek dira: Teresa Nieto, Florencio Campo, Elena Santonja, Patricia Torrero, Tacha González eta Kelian Jiménez.

Arrieritos somos... (1996) lehen ikuskariak plazara irteteko balio izan zion konpainiari, eta arrakasta handia lortu zuen ikusle nahiz kritikarien aldetik hura eman zuten hiri guztietan. Bigarren ikuskaria, Ande yo caliente... (1997), Madrilgo udazkeneko jaialdian estreinatu zen, eta zenbait herri bisitatu ditu, hainbat jaialditan parte hartuz, hala nola, New Moves izenekoan (Glasgow). Arrieritos konpainiak bere ibilbideari jarraitzen dio ikuskari bakoitza talde lanean sortuz, eta beste laguntzaile batzuen ekarpenaz aberastuz. Amankomun egindako lana da, sortze lan bakoitzetik haruntzago doana, berezko nortasunaz.
 
 
 

Todos los gatos son pardos
 
Txakurrak, ahateak, katuak, txuriak, beltzak, rubioak, altuak, hainbeste jende ezberdin, hainbesteko argia hainbeste ezberdintasun ikustarazten didana, hainbesteko eguzkia berotzen duena.

Eta gaua dator. Zergatik denak katuak? Zergatik denak beltzak? Non dago argia? Nora joan da ezberdintasuna?

Nik lo hartzea nahi dute, eta nik ez dut lo hartu nahi, begiak itxi nahi ditut amets egiteko, katuekin, txakur txuri eta beltzekin.

Ez dut lortzen amets egiterik, zu iristeko gogoa daukat...
Esaerak hala dio: gauez katu guztiak beltzak...
Hemen zaude, nire ondoan, nik beldurrik ez izateko, unibertsoan bakarrik egoteko beldurrari beldurrik ez izateko.


Todos los gatos son pardos sei dantzarirentzako ikuskaria da, gure nortasun artistikoa ere islatzen duena, mestizaiaren eta diziplinen arteko topaketaren zentzuan.

Berriro ere talde sorkuntzaren erronkak ideia komun bat du abiaburu, gaua, koreografo bakoitzari inspiraziotzat balio diona, nork bere ikuskeratik ager dezan une liluragarri eta iradokitzaile hori, kontrakotasunez betea, isilune ozenez egina.

“Bedeinkatua Jauna, isiltasuna asmatu zuelako!” (José Hierro). Ikuskariaren egiturak sei agerraldi ditu, sei giro, sei ikuspegi, une bakar bat ardatz dutela: gaua. Hasi umea loarazteko ahaleginetik, eta aldi berean, gu ere umearekin batera ametsen munduan sartzeko une horretatik, eta bukatzeko, espazio itxi bateko giroa, kez betea, berotasunez betea, gorputz limurtuez betea, bakardade konpartitua...

Dantzariak / Koreografoak:  Florencio Campo, Tacha González, Kelian Jiménez, Teresa Nieto
                                               Elena Santoja, Patricia Torrero

Jatorrizko soinu grabatua:  <Echegaray street band> perkutsio taldea,  Luis Barbería,
                                              El Paquete, El Guadiana, Montse Cortés, El Moro, Lucky Losada,
                                              Javier Limon,  Kelian Jiménez

Nahasketen ingeniari teknikoa: Patrick Ghislain

Beste soinu batzuk: Manuel de Falla, Pau Casals, Tino Di Geraldo,  Goran Bregovic,
                                 Apocalíptica,  El Viejín

Argien diseinua: Sergio Spinelli

Jantzien diseinua:  Arrieritos

Agertokiko osagaiak:  Quentin Garel,  Enrique Rodriguez

Jantzien zuzendaritza: Josep Ahumada

Soinu teknikaria:   Pedro Galan

Argi teknikaria:  Enrique Rodriguez

Ekoizpena:  David Garcia, María Permanyer

Banaketa:   La Strada
 

.
Prentsan ateratako kritikak

“Espainiar dantzan fusiogile gisa norbaitetaz zuzentasunez hitz egitekotan, Arrieritos konpainiaz hitz egin beharra dago.”   Roger Salas (El País)

“Arrieritos somos... formaz miragarria ez ezik, edukiz ere aurkikuntza bat da, frogatzen diguna irudimena eta sormena bitartekoen oso gainetik daudela.”     Victor Burell (El Punto de las Artes)

“Horra zer lortu duen Arrieritos-ek: frogatzea badagoela toki komun bat, adierazpenena eta formena; zera bakarrik behar dela: toki komun hari dei egiten jakitea haiek bizi eta konpartitzen duten hartatik, sortzaileak izatea eta agertokiko legeak ondo erabiltzen jakitea. Flamenkoa izan edo egungo dantza izan, bost axola, beren dantza da.”      Julia Martín (El Mundo)

“...koreografiaren ikuspegitik begiratuta bost dantzari ditugu, nor bere inspiraziotik abiatu arren, makineria bateko engranajeen perfekzioarekin funtzionatzen dutenak, eta horri esker beren egitura onirikoek talde sorkuntzako esker oneko doinua ematen diote.”   Manuel Martin Martin (El Mundo - Andalucia)

“Arrieritos-en proposamenak No me quiero dormir zuen izentzat... Teresa Nietok aipamen berezi bat jaso zuen... Erabakia ez zuten aho batez hartu, gehiengoz baizik. Zergatik? Segur aski lurralde askoz ere mugakoagoa izango delako, egungo dantzaren, antzerkiaren eta jondoaren artekoa. Zeinen ederra, hala ere!”   J.J. Téllez (Diario de Jerez)
 
 

Maiatza Dantzan 2000  / Lekuz lekuko ikuskizunak  / Egunez egungo ikuskizunak  /  Prezioak  /  Zer egin hirian ikuzkizunen artean?
.


 Eguneratuta: 2000-04-03
http://www.gipuzkoa.net/kultura/cultura/euskara/maiat20/arrierie.htm
Gipuzkoako Foru Aldundia
Kultura,  Euskara, Gazteria eta Kirol  Departamentua
Liburutegiko eta Kultur Sustapeneko eta Hedapeneko Zerbitzua
Tf. +34 943 482891
Fax +34 943 482765
CORREO
 maiatza_dantzan@kultura.gipuzkoa.net