BILATU
KULTURA
HASIERA
Gipuzkoako
Foru
Aldundia
ESPAÑOL
|
Artxibora bisita gidatuak
Aurkezpena
Hezkuntza eta kultura arloetan Gipuzkoako Artxibo Orokorrean
(AGG-GAO) antolatzen ditugun ekintzen artean artxibora bisita gidatuen
programak du partaide kopururik handiena.
Helburuak
Asmoa da, balizko erabiltzaileei, hau da, ikasleei, artxibo
historiko baten funtzionamendua erakustea, dokumentuekin harremanetan jartzea,
historiaren irakaskuntza hornitzeko eta gure dokumentu-ondarearen ezagutza
eta zaintzaren gain interesa pizteko.
Hartzaileak
Hartzaileak, batez ere, DBHko 2. zikloko ikasleak, batxilergokoak
(LOGSE), eta Lanbide Heziketakoak dira, nahiz eta irekita egon artxibo
prestakuntzako eta gizarte nahiz kultura prestakuntzako ikastaroak egiten
dituztenentzat ere. Ikasturtearen hasieran gutun bat bidaltzen dugu Gipuzkoako
Erdi Mailako Irakaskuntzako ikastetxe guztietara, programa honi buruzko
informazio eguneratua emateko. |
 |
Egitura
-
Bideo bat ikusten dugu gauza hauek azaltzeko: dokumentu fondoak
zer diren, artxiboko instalazioak nolakoak diren, eta, azken batean, artxibo
historiko bat zertarako den.
-
Aurkezpen bat egiten dugu, diapositibez hornituta, honako
hauek azaltzeko: AGG-GAOren eginkizunak, jarduerak, instalazioak, eta fondoak.
-
Bisitaldi bat egiten dugu atal hauetara: gordailuetara, dokumentazioa
zaharberritzeko laborategira —klase praktiko bat ematen diegu dokumentazioa
zaharberritzeari buruz—, inbentario gelara, eta irakurgelara.
-
XVI. mendetik XX.era bitarteko jatorrizko dokumentuen erakusketa,
areto balioaniztuneko beira-arasetan egoten dena.
-
Ikasleei dokumentuen fotokopiak ematen dizkiegu —irakasleak
interesgarritzat jotzen duen garai bat, pertsonaia bat, edo gai bat kontuan
hartuta aukeratzen ditugu— artxiboan bertan edo ikasgelan landu ditzaten.
Informazioa
Informaziorik nahi baduzu bisitaren iraupenari buruz,
komenigarria den ikasle kopuruari buruz, eta abarri buruz; edota bisita
eguna hitzartu nahi baduzu, jar zaitez harremanetan artxiboarekin, telefonoz
edo Internet bidez.
Partaideak
 |
1992-1993ko ikasturtetik gaur arte, partaide kopuru hauek
izan ditu programak:
-
Erdi Mailako Irakaskuntzako ikasleak: 3035
-
Artxibo prestakuntzako eta gizarte nahiz kultura prestakuntzako
ikastaroetako ikasleak: 384
-
Unibertsitateko ikasleak: 273
-
Helduentzako Hezkuntzako ikasleak: 251
-
Euskara ikastaroetako ikasleak: 100
Guztira, partaideak 4043 ikasle izan dira. |
Bestelako jarduerak
Artxibora bisita gidatuak egiteko programa honetan parte
hartu ez ezik, heziketa eta kulturako beste ekintza batzuk ere egin daitezke
irakasleekin batera, bai artxiboan bertan bai ikastetxeetan: gai jakin
batzuei buruzko mintegiak eta klaseak antolatu, dokumentu iturriak erabiliz;
dokumentuei buruzko praktikak; dokumentu erakusketak; eta abar.
Artxiboaren aurkezpena
| Historia eta lekua | Fondoak
eta tresna deskribatzaileak
Zerbitzuak eta jarduerak
| Argitalpenak | Ordutegia
eta garraioak
Eguneratua: 2002-08-20
http://www.gipuzkoa.net/kultura/agg/euskara/03visite.htm
Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentua
GIPUZKOAKO ARTXIBO OROKORRA
San Frantzisko ibiltokia 2. 20400 Tolosa (Gipuzkoa)
Tel.: +34 943 650868
Fax: +34 943 650174
AGG-GAO@kultura.gipuzkoa.net
|