BILATU
KULTURA
HASIERA
Gipuzkoako
Foru
Aldundia
ESPAÑOL
|
Gipuzkoako agiri ondarea zaharberritzeko diru laguntzak
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta
Kirol Departamentua Gipuzkoako agiri ondarea zaharberritzeko diru laguntzak
ematen hasi zen 1993an, 1990eko Euskal Kultura Ondareari buruzko Legeak
foru aldundiei ondare dokumentala gordetzeko ematen dien eskumenean oinarrituta.
Gipuzkoako Artxibo Orokorraren (AGG-GAO) ardurapean, diru
laguntzak urtero ematen dira. Hala, programaren bederatzi urteetan zehar
(1993-2001),
honako erakunde hauek baliatu dira dirulaguntzez:
-
26 udal: Albiztur, Asteasu, Azkoitia, Azpeitia, Bergara,
Deba, Donostia, Eibar, Elgeta, Errenteria, Ezkio-Itsaso, Gaintza, Hernani,
Hondarribia, Irun, Lizartza, Oiartzun, Orexa, Orio, Ormaiztegi, Segura,
Soraluze, Tolosa, Zarautz, Zegama eta Zizurkil. Kasu guztietan, udal artxiboetako
ondare dokumentala zaharberritzeko erabili dira diru laguntzak.
-
Irabazi asmorik gabeko 5 erakunde: Donostiako Elizbarrutiko
Artxibo Historikoa, Gipuzkoako Ozeanografia Elkartea, Donostiako Real Automóvil
Club Vasco-Navarro, Euskadiko Filmategi Elkartea eta Hondarribiko
Done Pedro Itsas-gizonen Kofradia.
 |
 |
Zaharberritutako dokumentuen euskarriak era askotakoak izan
dira, esaterako, pergaminoak, paperak eta zeluloideak. Zaharberritutako
dokumentuen artean ditugu, besteak beste, hiri gutunak, erregeek emandako
pribilegio eta mesedeen liburuak, udal ordenantzak, udal akten liburuak,
udal kontuen liburuak, udal mugapenen liburuak, auziak, testamentuak, protokoloak,
Kirien liburuak, antiphonarium-a, hirietako planoak, itsasontzien planoak
eta filmeak.
Gaurdaino 393.061,86 € (65.399.990 pezeta) eman dira
laguntzetan.
2002ko
deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu da: GAO, 60. zenbakia,
apirilaren 3koa, IV. eranskina. Informaziorik nahi baduzu, jar zaitez harremanetan
artxiboarekin, telefonoz edo Internet
bidez.
Artxiboaren aurkezpena
| Historia eta lekua | Fondoak
eta tresna deskribatzaileak
Zerbitzuak eta jarduerak
| Argitalpenak | Ordutegia
eta garraioak
Eguneratua: 2002-08-20
http://www.gipuzkoa.net/kultura/agg/euskara/03restae.htm
Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentua
GIPUZKOAKO ARTXIBO OROKORRA
San Frantzisko ibiltokia 2. 20400 Tolosa (Gipuzkoa)
Tel.: +34 943 650868
Fax: +34 943 650174
AGG-GAO@kultura.gipuzkoa.net
|