BILATU
BILATU
KULTURA
KULTURA
HASIERA


GIPUZKOA
Gipuzkoako
Foru
Aldundia




ESPAÑOL
ESPAÑOL

    Gipuzkoako Artxibo Orokorra 

    Argitalpenak

    AGG-GAOk  bere argitalpenak dituzte. Gaur egun bost bildumetan banatuta dago: Elkarlanak / Encuentros (artxiboak antolatutako ekintzak: ikastaroak, hitzaldiak, erakusketak...), Ikerlanak / Estudios (Gipuzkoari buruzko ikerketa historikoak: batez ere, doktore tesiak), Inbentarioak / Inventarios (ondare bibliografikoarena —Oñatiko Unibertsitatea— eta ondare dokumentala —Gipuzkoarentzat interesgarriak diren artxiboak—: inbentarioak, katalogoak, gidak...), Iturriak / Fuentes (iturrien argitalpen zorrotzak eta dibulgaziozkoak: transkripzioak, ulertzeko eta erabiltzeko behar dituzten ikerlanekin) eta Bekak / Becas (Gipuzkoari buruzko ikerketa historikoak egiteko bekekin burututako lan onenak; beka hauek Departamentuak urtero ematen ditu eta AGG-GAOk kudeatzen ditu).

    Argitaratutako izenburuak

    Elkarlanak / Encuentros 

    Gipuzkoako leinuen aztarna bila (XV-XIX) 1. AGUINAGALDE OLAIZOLA, F. Borja de: Gipuzkoako leinuen aztarna bila (XV-XIX) = Guía para la reconstrucción de familias en Gipuzkoa (s. XV-XIX). Donostia : Gipuzkoako Foru Aldundia, 1994. 164 or. ISBN 84-7907-127-3. 

    Liburu hau genealogiaren gaineko ikerlanetan interesa daukaten pertsona guztiei dago zuzendua, Gipuzkoan zein Gipuzkoatik kanpo, gai honekin zerikusirik duten agiritegietako fondoetan dagoen materialari buruzko informazioa aztertu nahi dutenei, hain zuzen. Liburu honek lortu nahi du, gainera, era xume batean baina teknizismoak alde batera utzi gabe, ematea agiritegietako aztertzaileei ikerketa mota horietan lagundu eta behar bezala bideratzeko baliabide teknikoak.

    Ikerlanak / Estudios 

    1. BENITO PASCUAL, Jesús de: La enseñanza de primeras letras en Gipuzkoa (1800-1825). Donostia : Gipuzkoako Foru Aldundia, 1994. 251 or. ISBN 84-7907-125-7. 

    Ikerlan honen helburua Gipuzkoako herri irakaskuntzaren historiaren zati handi bat errekuperatzea izan da: 1800-1825 denborako lehen ikasketen irakaskuntzaren historia, hain zuzen. Liburu honen egileak hezkuntza arloan Diputazioak zituen konpetentziak agerian jartzen ditu eta aztertzen herrietako lehen ikasketen sarearen existentzia. Gainera, Gipuzkoako lehen mailako eskoletako maisutzaren jatorria sakontzen du, eskolatzeari, pedagogia didaktikoari eta eskoletako programei eta materialari buruzko azterlan bitxia eskainiz, eta Elkarrekiko Irakaskuntzako proiektu pedagogikoa da, azken gai gisa aurkezten diguna.

    La enseñanza de primeras letras en Gipuzkoa (1800-1825)

     
    A voz de concejo. Linaje y corporación urbana en la constitución de la Provincia de Gipuzkoa... 2. ACHÓN INSAUSTI, José Ángel: “A voz de concejo”. Linaje y corporación urbana en la constitución de la Provincia de Gipuzkoa: los Báñez y Mondragón, siglos XIII-XVI . Donostia : Gipuzkoako Foru Aldundia, 1995. 400 or. ISBN 84-7907-153-2. 

    Liburu honen helburua da erabiltzailearen esku jartzea Gipuzkoako herrialdea eratu zeneko prozesu historikoa azaltzen duen oinarrizko ikerketa historiko baten edukia. Unerik erabakigarrienak XIII. eta XVI. mendeen artean izan zituena prozesu hori aztertzeko, Herrialdea eratu zuten subjektuetako batez baliatzen da, Arrasateko Kontzejua, eta Báñez Etxea.


     
    3. GONZÁLEZ GONZÁLEZ, Alfonso F.: Instituciones y sociedad guipuzcoanas en los comienzos del  centralismo (1680-1730). Donostia : Gipuzkoako Foru Aldundia, 1995. 341 or. ISBN 84-7907-178-8. 

    Ikerketa lan honetan, Gipuzkoako instituzioek eta gizarteak, mugarri diren 1680tik 1730ra arteko berrogeita hamar urtetan zehar, zer antolamendu eta funtzionamendu bereganatu eta zer-nolako arazoak izan zituzten aztertzen da xehetasun eta zehaztasun handiz. Dokumentu ugari eta berezitan oinarrituz, dinastiaren aldaketak markaturiko etapa ikertzen du sakon, eta aldaketa horrek Gipuzkoako foru sisteman izan zuen eragina azaltzen du, ezezagunak edo gutxi ezagunak diren alderdiak ezagutaraziz.

    Instituciones y sociedad guipuzcoanas en los comienzos del  centralismo...

     
    El gobierno de Gipuzkoa al servicio de su rey y bien de sus naturales... 4. RUIZ HOSPITAL, Gonzalo: El gobierno de Gipuzkoa al servicio de su rey y bien de sus naturales. La Diputación provincial de los fueros al liberalismo (siglos XVI-XIX). Donostia : Gipuzkoako Foru Aldundia, 1997. 419 or. ISBN 84-7907-202-4 

    Gonzalo Ruiz Hospitalek Gipuzkoako erakunde publikoak, XVI. mendetik 1810. urtera bitartekoak, aztertu ditu liburu honetan eta guztien artean, bereziki, Aldundia izan du aztergai. Ikerketa lan horren ardatza foruak izan dira, beti ere, agiriak eta garaian garaiko dokumentazioa oinarritzat hartuz. Gipuzkoako erakundeei buruzko azterketetan garrantzi handiko ekarpena egin du, agiriak zehatz-mehatz aztertu dituelako eta behar bezala ezagutzen ez den gai bati ikuspuntu kritikoa eman diolako.


     
    5. MARÍN PAREDES, José Antonio: “Semejante Pariente Mayor”. Parentesco, solar, comunidad y linaje en la institución de un Pariente Mayor en Gipuzkoa: los señores del solar de Oñaz y Loyola (siglos XIV-XVI). Donostia : Gipuzkoako Foru Aldundia, 1998. 374 or. ISBN 84-7907-228-8. 

    Landu duen doktore tesian Oñaztarrei eta Loiolatarrei buruz egindako ikerketaren bitartez, José Antonio Marínek erakusten digu nola moldatu eta egituratu zen Gipuzkoan gizarte talde bat: ahaide nagusiena. Bere ikerketan antropologiaz eta protagonista haiek utzitako iturri dokumentalez baliatzen da, eta horien bitartez iristen da berreraikitzera eta ulertzera nola Haraneko komunitate batetik abiatuta ahaide nagusien orube bat eratu zen XIV. mendetik XVI.era bitartean.
    Lan sakona eta zehatza da, eta ikuspegi historiografiko berria dakar ahaide nagusien gai zahar horren azterlanetara.

    Semejante Pariente Mayor. Parentesco, solar, comunidad y linaje...

     
    6. MORALES ARCE, Juan Antonio: La formación intelectual de los vascos. La Universidad de Oñati, desde las reformas ilustradas hasta su supresión definitiva (1772-1842). Donostia : Gipuzkoako Foru Aldundia, 1999. 267 or. ISBN 84-7907-252-0.

    Dokumentazio ugariaz baliatuz, gehiena argitaratu gabea, Juan Antonio Moralesek bere doktorego tesian Erregimen Zaharraren krisialdian Oñatiko Unibertsitateak izan zuen bilakaera aztertzen du.
    Euskal politikarien prestakuntza akademikoan izan zuen garrantzia eta Gipuzkoaz landa zabaldu zen eragina agerian jartzeaz gain, egileak dio Oñatiko Unibertsitateak, historiografiak egozten dion gainbeheratik urrun, bere historiako garairik oparoena bizi izan zuela 1777 eta 1833. urteak bitartean.

    La formación intelectual de los vascos. La Universidad de Oñati...

    Inbentarioak / Inventarios
     
    Oñatiko Unibertsitateko Liburutegiko XVII. mendeko obra inprimatuen katalogoa 1. LUZURIAGA SÁNCHEZ, Gerardo, eta EGAÑA MAKAZAGA, Josu: Catálogo de obras impresas del siglo XVII de la Biblioteca de la Universidad de Oñati = Oñatiko Unibertsitateko Liburutegiko XVII. mendeko obra inprimatuen katalogoa. Donostia : Gipuzkoako Foru Aldundia, 1998. 339 or. ISBN 84-7907-230-X.

    Katalogo honek askoz hobeto ezagutzen lagunduko digu Oñatiko Unibertsitateko Liburutegia, inkunable eta liburu zaharretan ezin aberatsagoa dena.
    Gerardo Luzuriagak eta Josu Egañak XVII. mendeko 978 obra inprimatu katalogatu dituzte lan honetan, eta multzo handi horren barruan partikularren, erakundeen eta abarren artean izandako pleitu asko ateratzen dizkigute argitara. Oso erabilgarriak diren indize batzuk ere eskaintzen dizkigute bertan, bai eta obra zahar haiek apaintzen nahiz dokumentatzen zituzten ilustrazioetatik hautatutako zenbait adibide interesgarri ere.

    Iturriak / Fuentes 

    1. ASKOREN ARTEAN: El Libro de los Bollones. Donostia : Gipuzkoako Foru Aldundia, 1995. 483 or. ISBN 84-7907-156-7. 

    Bolloien Liburua pergamino gainean idatzitako kodizea da, XV. mende amaierakoa. Garai hartan indarrean ziren Probintziako araudiak eta beste zenbait agiri kopiatuak izan ziren liburu horretara: Batzar Nagusietako aulki eta botoen zerrenda, eskrituren ereduak, suteen zerrenda, eta abar. Garaiotara heldu den XV. mendeko kopiatzaile bakarra da eta Gipuzkoako Agiritegi Orokorrean (Tolosa) gordetzen da, Batzar Nagusi eta Aldundien fondoaren barruan.
    Argitalpen honetan eskuizkribuaren transkribatze paleografikoa jaso dugu; eta aurretik azterketa batzuk ipini ditugu: Probintziako izkribautzaren ingurukoa, kodizearen egileei buruzkoa, eta garai hartako gipuzkoar erakundeei buruzkoa

    El Libro de los Bollones

     
    Los señores de la guerra y de la tierra... 2. ASKOREN ARTEAN: Los señores de la guerra y de la tierra: nuevos textos para el estudio de los Parientes Mayores guipuzcoanos (1265-1548). Donostia : Gipuzkoako Foru Aldundia, 2000. 363 or. ISBN 84-7907-306-3. 

    Liburu honek Erdi Aroaren amaieran gipuzkoar gizartea nolakoa zen jakiten lagundu nahi digu, batez ere gizarte talde jakin bati dagokionez, Ahaide Nagusien berri zehatza ematen baitigu, hain zuzen ere haiek gainerako herritarren gainean beren boterea sendotzeko erabili zituzten dokumentuak berak baliatuta.
    Liburuaren egileek, Erdi Aroan espezializatuko UPV / EHUko bost adituk, beren atariko azterketen bidez eta, batez ere, testu bilduma zabal baten bidez (270) agerian jartzen dute Ahaide Nagusiek sasoi hartako gizartean zer gailentasun zuten eta zer-nolako agintaritza bete zuten, gerraren eta lurraren benetako jaun bihurtuta.
     

    Bekak / Becas 

    La representación de las corporaciones locales guipuzcoanas en el entramado... 1. TRUCHUELO GARCÍA, Susana: La representación de las corporaciones locales guipuzcoanas en el entramado político provincial (siglos XVI-XVII). Donostia : Gipuzkoako Foru Aldundia, 1997. 344 or. ISBN 84-7907- 210-5. 

    Susana Truchueloren liburu hau historia politiko berriaren ikerlanen barruan kokatzen da bete-betean. Probintziaren erakundeak eratu ziren prozesua eta erakunde horietan udal korporazioek izan zuten partaidetzaren bilakaera aztertzen du, XIV. mendetik XVIII.aren hasierara doan pasarte historikoan, baina, batik bat, XVI. eta XVII. mendeetan. Korporazio horiek Gipuzkoako Batzarretan eta Diputazioan zuten partaidetzan eta sarrera eskubideetan gertatzen ziren desberdintasunak dira azterketaren ardatza.
    Ikerle gazte honen gaitasuna eta argitasuna agerian jartzen dituen lan honek Gipuzkoako Foru Aldundiaren beka izan du eta doktore tesiaren jarraipena izango du, dagoeneko prestatzen ari baita.


     
    2. OLIVERI KORTA, Oihane: Mujer y herencia en el estamento hidalgo guipuzcoano durante el Antiguo Régimen (siglos XVI-XVIII). Donostia : Gipuzkoako Foru Aldundia, 2001.298 or. ISBN 84-7907-325-X

    Gizartearen historiaren planteamendu propioa eginez, Oihane Oliverik Gipuzkoako oinordekotza sistema eta emakume kapareak 1500 eta 1775 bitartean sistema horretan zituen betekizunak aztertzen ditu. Kapareen estamentuaren gizarte egituraketan barneratzen da eta azterketaren ardatz nagusi dira emakumearen betekizunak, oinordeko gisa, ondarearen eskualdatzaile gisa, edota ezkontsaria zuen bigarren alaba gisa.
    Liburu hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren beka jaso zuen ikerketa lanaren emaitza da, baita urrats garrantzitsua ere proiektu zabalago baten barruan, hain zuzen ere orain prestatzen ari den tesian.

    Mujer y herencia en el estamento hidalgo guipuzcoano...

    Argitaratzeko

    Iturriak / Fuentes

    3. ASKOREN ARTEAN:  El triunfo de las elites urbanas guipuzcoanas: nuevos textos para el estudio del gobierno de las villas y de la Provincia (1412-1539)

    Bekak / Becas

    3. ARRIETA ALBERDI, Leyre, eta BARANDIARAN CONTRERAS, Miren: Diputación y modernización: Gipuzkoa 1940-1975
     
    Informaziorik nahi baduzu, jar zaitez harremanetan artxiboarekin, telefonoz edo Internet bidez.
    Gure liburuen salmenta eta banaketari buruzko argibideak nahi izanez gero, Gipuzkoako Foru Aldundiaren argitalpenen orrian aurkituko dituzu.
    Departamentuaren bestelako argitalpenen berri jakin nahi baduzu, ondorengo orriotan:  Untzi Museoarenak eta Koldo Mitxelena Kulturunearen argitalpenak: erakustaretokoak, beste argitalpenak .

    Artxiboaren aurkezpena  |  Historia eta lekua  |  Fondoak eta tresna deskribatzaileak
       Zerbitzuak eta jarduerak  | Ordutegia eta garraioak
    Eguneratua: 2002-08-20

    http://www.gipuzkoa.net/kultura/agg/euskara/03colece.htm
    Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentua
    GIPUZKOAKO ARTXIBO OROKORRA
    San Frantzisko ibiltokia 2. 20400 Tolosa (Gipuzkoa)
    Tel.: +34 943 650868
    Fax: +34 943 650174
    POSTA
    AGG-GAO@kultura.gipuzkoa.net