BILATU
KULTURA
HASIERA
Gipuzkoako
Foru
Aldundia
ESPAÑOL
|
Zerbitzuak eta jarduerak
Kontsulta eta agirien kopiak
Sarrera: Gipuzkoako Artxibo Orokorrera (AGG-GAO) lehenengo
bider sartzeko nortasun agiria edo balio bereko agiriren bat besterik ez
da behar. Kontsulta egun bat baino gehiagokoa denean erabiltzaile txartela
ematen dugu; horretarako, bi argazki txiki ekarri beharko dizkiguzue. Oñatin
dagoen Gipuzkoako Protokoloen
Artxibo Historikoak (AHPG-GPAH) emandako erabiltzaile txartelak ere
balio du.
Agiriei buruzko informazioa: jende orori eta erakundei
zuzendurik dago. Artxiboari buruzko informazioa (fondoak, tresna deskribatzaileak,
eta abar) eskaintzen dugu eta zentrora etortzen den erabiltzaileari edo
telefonoz, eskutitzez nahiz Internet
bidez kontsultak egiten dituztenei ikerketa lanetan laguntzen diegu.
 |
Liburutegi
osagarria: historia, artxibistika,
dokumentazio, paleografia, diplomatika eta iturri dokumentaletan espezializatua.
Liburutegi hau 5040 monografiek eta 50 sailkako argitalpenek
osatzen dute. Katalogoa informatizaturik dago eta kontsulta daiteke irakurgelako
ordenagailuan. Gainera, ordenagailu horrek aukera ematen du Gipuzkoako
Foru Aldundiko Liburutegi guztietara sartzeko. |
Erabiltzailearen esku diren tresnak: mikrofilma eta
mikrofitxen irakurgailuak, Wood lanpara eta kontsultarako ordenagailua.
Agirien kopiak: fotokopiak eta argazki bidezko
kopiak egiten ditugu, baita kopia ziurtatuak ere, bertan edo postaz, errenboltso
bidez.
Hezkuntza eta kultura
Zaharberrikuntza
| Diru laguntzak.
Zaharberrikuntza laborategia: azken aurrerapenekin
ekipatua, Gipuzkoako Foru Aldundiaren agiri eta liburuentzako erabiltzen
da batik bat.
Zaintze alorreko aholkularitza: jende orori nahiz
erakundeei eskaintzen diegu. |
 |
Bestelako zerbitzuak
Agirien gordailua: Gipuzkoako lurralde historikorako
garrantzia duten agiriak (familia, enpresa eta gisakoenak) zaindu eta zabaltzeko
aukera ematen dugu, denboraldiko gordailuen bidez, dohaintzen bidez, e.a.
Artxibo alorreko aholkularitza: jende orori nahiz
erakundeei eskaintzen diegu.
Artxiboaren aurkezpena
| Historia eta lekua | Fondoak
eta tresna deskribatzaileak
Argitalpenak | Ordutegia
eta garraioak
Eguneratua: 2002-08-20
http://www.gipuzkoa.net/kultura/agg/euskara/02servie.htm
Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentua
GIPUZKOAKO ARTXIBO OROKORRA
San Frantzisko ibiltokia 2. 20400 Tolosa (Gipuzkoa)
Tel.: +34 943 650868
Fax: +34 943 650174
AGG-GAO@kultura.gipuzkoa.net
|