BILATU
KULTURA
HASIERA
Gipuzkoako
Foru
Aldundia
ESPAÑOL
|
Historia
Gipuzkoako Artxibo Orokorra (AGG-GAO) Gipuzkoako foru erakundeen
artxibo historikoa da, hau da, Gipuzkoako Batzarre Nagusien eta Foru Aldundiaren
artxiboa. Bere jatorria Batzarre eta Aldundien
artxiboan dago; geroztik, XX. mendean barrena jatorrizko artxiboari
erantsi zitzaizkion Gipuzkoako Korregimenduaren
artxiboa, Tolosako
notari barrutiko protokoloak, eta beste zenbait artxibo
eta agiri bilduma, publiko nahiz pribatuak. Horrela, gaur egun esan
genezake artxiboen artxibo izatera heldu dela.
Batzarre eta Aldundien artxiboa XIV. mendean sortu zen,
Gipuzkoako Hermandadearekin batera. Ez zuen egoitza finkorik izan, 1530eko
maiatzaren 4an Batzarre Nagusiek Zumaian bildurik artxiboa Tolosako Santa
Maria elizara eramatea erabaki zuten arte. Bertan iraun zuen 1904. urtean
Aldundiak San Frantzisko ibiltokiko artxibo etxea egin zuen arte.
 |
Lekua
AGG-GAO 1904. urtean eraikitako etxe horretan dago gaur egun.
Etxea berritu eta zabaltzeko 1986-1990 bitartean egindako lanen ondotik,
bete-betean artxibo modernoen itxura hartu duela esan genezake. Berezirik
ditugu jendearentzako gunea (irakurgela, inbentario gela eta areto balioaniztuna),
lan gunea (agiriak jasotzeko gela, sailkatu eta ordenatzeko gelak, zaharberrikuntza
laborategia, etab.), eta gordailuak.
Gordailuetan girotze sistema dago jarrita, eta agiriak
apal trinkotuetan gordetzen dira. Guztira, 7.100 m luze ditugu agiriak
gordetzeko, eta oraingoz ia erdi bat dago hartuta.
Artxiboak segurtasun sistema aurreratuak dauzka, bertan
gordetzen den agiri ondarea ondo zainduta dagoela ziurtatzeko. |
Artxiboaren aurkezpena
| Fondoak eta tresna deskribatzaileak
| Zerbitzuak eta jarduerak
Argitalpenak | Ordutegia
eta garraioak
Eguneratua: 2002-02-07
http://www.gipuzkoa.net/kultura/agg/euskara/02histoe.htm
Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentua
GIPUZKOAKO ARTXIBO OROKORRA
San Frantzisko ibiltokia 2. 20400 Tolosa (Gipuzkoa)
Tel.: +34 943 650868
Fax: +34 943 650174
AGG-GAO@kultura.gipuzkoa.net
|