BILATU
KULTURA
HASIERA
Gipuzkoako
Foru
Aldundia
ESPAÑOL
|
Fondoak
Batzarre eta Aldundiak
Artxibo hau Gipuzkoako Lurralde Historikoaren erakunde
diren Batzarre
eta Aldundiek beren egiteko eta jarduera sortzen edo jasotzen duten agiriez
dago osaturik; XV. mendetik XX. mendearen amaiera arteko agiriak biltzen
ditu, eta zabalik dago noski erakunde horietatik datozkeen agiriak jasotzeko.
Gai eta mota ugariko agiriak dira, erakunde horiek mendez
mende izan dituzten zereginak eta jarraitasuna ere halakoxeak izan baitira:
aktak, ordenantzen koadernoak, foru bildumak, aurrekontu eta kontuak, probintzi-arielak,
kaparetasunen irizpenak eta baita espedienteak ere. Azken horiek ongizate,
probintzi-lan, nekazaritza eta basogintza, soldadutzarako salbuespen eta
zenbait eskola eta kultur erakunderi emandako laguntzen gaineko espedienteak
dira.
Gainera, fondo horretan bertan dago Irungo pasabideko
kontrabandoa zaintzeko ardura zuen erakundearen dokumentazioa, Esportazio-Alkatearena
alegia. Erakunde hori Probintziaren menpe zegoen 1475etik, betiko saria
zela medio.
Korregimendua
Artxibo hau korregidoreak gobernu eta justizi zereginetan
sortu edo jasotako agiriez dago osaturik. Jakina denez, korregidorea erregeren
ordezkaria zen Gipuzkoan. Agiriak XVI. mendean hasi eta, korregimendua
kendu bitartean, 1841. urtean amaitzen dira.
Gipuzkoako Artxibo Orokorrera (AGG-GAO) 1907an ekarri
zituzten; aurrez, Foru Aldundiaren jauregian, Donostian, eta Azkoitiko
zenbait lekutan egon ziren sakabanatuta. |
 |
Justizi zereginen inguruko agiriak korregidoreak lehen edo
bigarren instantzian aztertutakoak dira: auzi zibilak, ondasunen exekuzioak,
hartzekodunen konkurtsoak eta auzi kriminalak.
Gobernu zereginei buruzko agiriak, berriz, korregidoreak
Gipuzkoako udal ogasunen gain zeukan eginkizun fiskalizatzaileaz sortutako
espedienteak dira: zentsura espedienteak, kontu likidazioak, etab.
Tolosako notari barrutiko protokoloak
Gure artxiboan dira Tolosako notari barrutiko protokolo notarialak,
hau da, izkribauek eta notarioek XVI. mendearen hasieratik baimendutako
jatorrizko izkribuen bilduma ordenatuak. Urtero-urtero ehun urte betetzen
dituzten protokoloak jasotzen ditugu fondo horretan.
Protokolo horiek joan den mendearen hasieraz geroztik
gordetzen dira AGG-GAOn. Gainerako notari-barrutietakoak (Azpeitia, Bergara
eta Donostia)
Gipuzkoako Protokoloen
Artxibo Historikoan (AHPG-GPAH) gordetzen dira, Oñatin, 1942an
artxibo hori sortu zenez geroztik.
Bestelako artxibo eta bildumak
Aipatu ditugun fondo handi horiez gain, AGG-GAOk bestelako
fondoak ere gorde eta zaintzen ditu, Gipuzkoako erakunde eta pertsona publiko
nahiz pribatuen artxibo eta agiri bildumak alegia:
-
Karlista
-
Fermin Lasala Collado, Mandaseko dukea
-
Allende Salazar
-
Zurbano Etxea (zati bat)
-
Indalecio Ojanguren (argazkitegia)
-
INEko Gipuzkoako Ordezkaritza (gordailuan)
-
Urumea–Ibaiaren Mendarteko Udaleen Elkartea (zati
bat, gordailuan)
-
Gaztañaduy Etxea (Ignacio
Ganuza y Lardizabal jaunaren dohaintza)
-
Querejazu Etxea (1998an erosita)
-
Udaletako kaparetasun-agiriak
-
Erositako agiriak
Tresna deskribatzaileak
Orokorki Gipuzkoako Artxibo Orokorreko (AGG-GAO) fondo guztiek
beren tresna deskribatzaileak dituzte; horien artean argitaraturik daude:
– MUNITA, Juan José: Índice de
los documentos y papeles del Archivo General de la M.N. y M.L. Provincia
de Guipúzcoa existente en la Iglesia Parroquial de la M.N.L. y V.
Villa de Tolosa. San Sebastián, 1887.
– Archivo del Antiguo Corregimiento de Guipúzcoa.
18--?
(Ignacio José de Lecuonaren eskribautzako auziak bakarrik)
– AROCENA, Fausto: Los protocolos guipuzcoanos.
San Sebastián, 1947.
Gainera, gida gisa erabiltzen ditugu Jose Berruezoren
Historia
del Archivo General de Guipúzcoa (1953), eta 1530–1990: Batzarre
eta Aldundietako Artxibategitik Gipuzkoako Artxibategi Orokorrera = 1530–1990:
De Archivo de Juntas y Diputaciones a Archivo General de Gipuzkoa (1990),
AGG-GAOko teknikoek egina.
Azken urte hauetan artxiboa zeharo murgilduta dago artxibozaintzako
deskribapena normalizatzeko abian den nazioarteko prozesuan. Gaur egun,
deskribapenak egokitzeko lana, ondoko arau hau betez egiten ari gara: ISAD(G):
Norma Internacional General de Descripción Archivística,
espainierazko behin betiko bertsioa, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak
2000. urtean argitaratua.
Artxiboaren aurkezpena
| Historia eta lekua | Zerbitzuak
eta jarduerak
Argitalpenak | Ordutegia
eta garraioak
Eguneratua: 2002-02-07
http://www.gipuzkoa.net/kultura/agg/euskara/02fondoe.htm
Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentua
GIPUZKOAKO ARTXIBO OROKORRA
San Frantzisko ibiltokia 2. 20400 Tolosa (Gipuzkoa)
Tel.: +34 943 650868
Fax: +34 943 650174
AGG-GAO@kultura.gipuzkoa.net
|