|
BILATU KULTURA HASIERA Gipuzkoako Foru Aldundia ENGLISH ESPAÑOL FRANÇAIS |
|
| Historia eta lekua
|
![]() |
Zerbitzuak eta jarduerak |
| Fondoak eta tresna deskribatzaileak |
Gure artxiboak XV. mendetik XX. mendearen amaiera arteko agiriak biltzen ditu. Fondoen tamaina kontuan harturik, bi dokumentu-multzo handi bereiz ditzakegu: sorrera XV. eta XVI. mendeetan duten erakundeenak (Batzarre eta Aldundiak, Gipuzkoako Korregimendua, eta Tolosako notari barrutiko protokoloak); eta partikularrenak eta erakundeenak direnak, gehienak geroagokoak, bilduma edo atal faktizioren bat barne (Indalezio Ojanguren —argazkitegia—, Gaztañaduy Etxea —dohaintza partikularra—, Udaletako kaparetasun-agiriak...).
Tolosako kokapena gutxienez XVI. mendeaz geroztikoa da (Batzarre eta Aldundien artxiboa), eta gaur egungo egoitza aurrerapen berriez hornitutako zentro bat da.
Erabiltzaileei gure dokumentuak kontsultatzeko aukera emateaz gainera, hainbat ekintza antolatzen ditugu hezkuntza eta dokumentu ondarea zaharberritze arloetan, eta kultura arloan, oro har: ikastaroak, erakusketak, bisita gidatuak, diru laguntzak, , argitalpenak eta abar.