| METODOLOGIA | |
|
Metodologia, mintegian landuko diren gai nagusien inguruko lanaldietan oinarrituko da, honako gai hauek aztertuko direlarik: aisia betetzeko erak, europar testuinguruneaz jabetzea, ingurumenaren babesa, kultur-trukaketa eta lurralde ondarea. "Gazteria" Programaren aplikazioa ikusteak aparteko garrantzia
izango du bai gazteen elkartrukerako politiken garapenean baita gazte
horiek Europako hiritar berriaren sorkuntzan izango duten mugikortasunean
ere. |
|
| Lanaldi horiek gauzatzeko, gaia aurkeztuko da
eztabaidagairako proposamenaren irakurketa eginez, lan tresnak ipiniko dira,
partehartzaileen ekarpenak aintzat hartuko eta azkenean denen arteko eztabaida
egin ondoren, behin betiko ondorioak aterako dira. Metodologia hori, proposatzen
diren gai nagusi guztietan aplikatuko da. Guztietan ere mintegiaren helbururik
nagusienak agerian egongo dira beti, hala nola, elkartasuna, elkar ulertzea
eta ezagutzea, kultur-trukaketa, ingurumenaren babesa, gazteek beren jarduerak
segurtasunez burutzea, eta abar.Lanaldien eduki teorikoak osatzeko, lanaldi
horietako bakoitzarekin lotutako jarduera praktikoak gauzatuko dira; hau
da, garatu diren kontzeptu teorikoak praktikara eramango dira ingurune naturaleko
kirola sustatuz eta eskualde jakin bateko ingurune fisiko, kultural eta
etnografikoa ezagutuz. |
![]() |
| Metodologiaren faseak | |
|
|
| Lan tresnak | |
|
Adituen ahozko azalpenak jardueren kokalekuari buruz (Akitaniako eta Euskal Herriko Soin Hezkuntzako Fakultateetako adituak eta Akitaniako Jeunesse et Sport-eko zein Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak). Ingurunea ezagutzea (Goierriko ibarretako ingurune naturalean eta etnografikoan
murgiltzeko jarduerak, buztingintza eta artzaintzaren arloan, zona horietako
kultur parkeen kudeaketaz arduratzen diren zerbitzu enpresetako animazio-teknikariek
parte hartuko dutelarik). |
|
|
Erakusketetan aurkezten diren gaiei buruzko eztabaidak, mintegikide guztien
partaidetzaz. |
![]() |
| Proiektuan garatu beharreko jarduerekin
lotutako galdesortak egitea eta hedatzea (jardueren kokalekuari buruzko
galdesortak, ingurune naturalean burutzen diren kirol jardueren segurtasun
neurriei eta arautegiari buruzkoak eta gai horren inguruko arautegi nazionalei
buruzkoak). |
|
| TOPAKETAREN DIMENTSIO INTERKULTURALA | |
|
Proiektuan zehar ikasketa interkulturala bultzatuko da etengabe:
|
|
|
Herrialde bakoitzak, hemen proposatu diren lau ikasgaiei buruz duen informazioa eta proposamen propioak aurkeztu beharko ditu, gai horren inguruko lehentasun nazionalak adieraziz.
|
![]() |
| JARRAIPENA ETA EBALUAKETA | |
|
Proiektuan zehar: Akitaniako Jeunesse et Sport-eko Lurralde eta Departamentu Zuzendaritzako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuko ordezkariek osatuko duten Gida Batzordearen berariazko ekintzen bidez. Batzorde horrek prestakuntza bilerak egingo ditu, herrialde partehartzaileetako ordezkariekin harremanetan egongo da, hasierako lan txostenak egin, eta abar. Bukatu ondoren (bilerak, aurkezpenak, materialak egitea, eta abar)
|
|
|
Jarraipena
|
![]() |