Aurreko urteetan bezala, Gipuzkoako udalerriek "Uda 2002" jolas kiroletako jardueren kanpaina egin dezaten bultzatuko du Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuaren bidez. Kanpaina honen helburua lurraldeko udalen lankidetzarekin urtesasoi berezi horretan herritarrek azaldu ohi duten kirolzaletasun nabariari erantzutea da.

Gipuzkoan gauzatzen den kanpainako jardueretatik, Gipuzkoako Foru Aldundiak eskolako kirolari dagozkionak subentzionatzen ditu irizpide hauen arabera

: -Eskola Kiroleko Jarduerak izenekoak 16 urte artekoei zuzendutak daude eta urtean zehar egiten direnak errepikatu gabe, lehentasunez naturarekin harremana duten modalitateetako , eta udalerrian kirol anitzeko eskaintza osatuko dutenak izango dira.

Foru Aldundiaren eskuhartzea udaletan bultzatuko diren jarduerekin eta, halaber, ezarriko diren prezioekin bat etorriko dela ulertu behar da. Dena den, adierazi nahi nizuke.

Ildo honetan, 17 urte baino gehiagokoen kirol jarduera babesteko, eta udalak honela eskatuko balu, Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuak kirola egiteak dakarren arriskua estaltzeko hitzartua duen istripu aseguruan sartuko dira.

Beraz, idatzi hori erantzirik doan eranskinean daukazu "Uda 2002" kanpainan parte hartzeko informazioa.

Zure esanetara nauzularik, adeitasunez agurtzen zaitut.

José Ignacio OLAIZOLA SAÑUDO
Gazteria eta Kiroletako zuzendari nagusia

"2002KO UDA" KIROL JARDUERETAKO KANPAINA

1. BAIMEN OROKORRAK

Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatzen duen "Uda 2001" kirol kanpainan parte hartu nahi duten Gipuzkoako udalek, kanpaina aurrera eramateko Aldundiak ezarritako dirulaguntzak eskuratzeko aukera izango dute.

Dirulaguntza horien bidez, Gipuzkoako ikasleek kirol-jolaseko ekintzak egin ditzaten bultzatu nahi da. Dena den, beste sektorei ere begira udako ekintzak presta ditzaten eskatzen zaie udalei. Aldundiak udalen esku jarriko ditu ekintza horien berri emateko dauzkan bitarteko guztiak.

Ildo honetan, 17 urte baino gehiagokoen kirol jarduera babesteko, eta udalak honela eskatuko balu, Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuak kirola egiteak dakarren arriskua estaltzeko hitzartua duen istripu aseguruan sartuko dira.

Lankide diren udalek kanpainaren programazioa ezarritako epean presta dezaten, informazio gutun hau bidaltzen zaizue; bertan adierazten den guztia, Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuko laguntzen oinarrien menpe egongo da.

2. ESKAEREN AURKESPENA

Martxoaren 15a baino lehenago, ondorengo agiriak bidali behar dira Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuko Sarrera Erregistrora:

- Eskaera orria, Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuak emandako eredukoa, behar bezala beteta
- Ikasleei zuzendutako jarduera programa, 1. eras-kinaren arabera jardueratzat hartuko dira 16 urte bitarteko neska-mutikoei zuzendutakoak.
- Egingo diren ikastaldeen programak.
- 3. eraskina, beteta. Informazioarako eta izenak emateko helbidea eta telefonoa eta beharko diren kartel eta programa kopurua jarriko dira bertan, eta baita herrian egitekoak diren eskolumeentzako jarduera guztiak ere, Foru Aldundiak lagunduak izan ala ez.

Eskaera orria eta hari erantsi behar zaion dokumentazioa bidal daitezke faxez edo posta elektronikoz, baldin dokumentuen nolakotasunak horretarako aukera ematen badu, eta, beti ere, goian seinalatutako epean. Bidaltzeko, fax zenbakia: 943.424.518; helbide elektronikoa: deportes@kirolak,gipuzkoa.net.

Eskaera orrian edo ekarri behar den dokumentazioan okerrik badago edo zerbait falta bada, interesatuei hamar eguneko epea emango zaie aurkitutako okerrak zuzentzeko, eta, epe horretan zuzenketa egiten ez badute, eskaera ez da aintzat hartuko eta prozedura artxibatu egingo da.
Inprimaki horretan jasotako informazioa kanpainaren informazio-liburuxka orokorrean argitaratuko da.Bestalde, herri bakoitzak zenbat kartel eta programa beharko dituen jakin behar dugu.

3. DIRU LAGUNTZAK KALKULATZEA

Hurrengo orrian ageri den "Dirulaguntza izan dezaketen kirol jardueren zerrenda"-n zehazten dira pertsona bakoitzako dirulaguntzaren zenbatekoa eta, halakorik denean, jarduera bakoitzean onartuko den gehienezko prezioa.

Udal bakoitzari emango zaion dirulaguntza ezarriko da aukeratuko dituen jardueren, hartzen diren adinen eta jarduera bakoitzeko aurrikusitako lekuen kopuruaren arabera.

Dirulaguntzaren zenbatekoa jarduerak egin ondoren benetan izandako okupazioaren arabera egokituko da.

Aipatutako zerrendan agertzen ez diren kirol jarduerak dagokion udalerrian kirol anitzeko eskaintza osatzeko ba dira subentzionatu ahal izango dira.Dirulaguntzak ez badu gutxieneko diru kopurua gainditzen, 25.000 pezetako dirua laguntza emango zaio

Dirulaguntza izan dezaketen kirol jardueren zerrenda :

BELA 1.500 pzta./9,02 euros
ESKALADA 1.500 pzta./9,02 euros
PIRAGUISMOA 1.500 pzta./9,02 euros
ARRAUNKETA 1.500 pzta./9,02 euros
HIPIKA 1.500 pzta./9,02 euros
WIND-SURFA
1.500 pzta./9,02 euros
ESPELEOLOGIA 1.500 pzta./9,02 euros
ARKUZKO TIRAKETA 500 pzta./3,01 euros
SURFA 500 pzta./3,01 euros
TRIALSINA 500 pzta./3,01 euros
MENDIZALETASUNA 500 pzta./3,01 euros
URAZPIKO IHARDUERAK 500 pzta./3,01 euros
ORIENTAZIO LASTERKETA 500 pzta./3,01 euros
MENDIKO BIZIKLETA 500 pzta./3,01 euros
HONDARTZAKO BOLEIBOLA 500 pzta./3,01 euros
TENISA 500 pzta./3,01 euros
PILOTA 500 pzta./3,01 euros
IGERIKETA 500 pzta./3,01 euros

Jarduerak benjamin kategoriatik hasita (1992-93) kadeteen kategoriara (1986-1987) bitartekoak subentzionatuko dira.Jarduerak 2002eko ekainaren 17 eta irailaren 8 bitartean antolatuko dira.

Jarduera horiek ikastaro bezala antolatu beharko dira, eta gutxienez 10 eguneko ikastaroak, egunean ordu betekoak, izango dira, jardueraren ezaugarrien arabera.

4. DIRULAGUNTZA ORDAINTZEAOinarrietan aipatzen den dokumentazioa Gazteria eta Kiroletako Zuzendaritzan jaso ondoren, udalei emandako dirulaguntzaren %30a ordaintzeko tramiteak egingo dira.

Benetako plazen okupazioaren arabera egokitutako gainerako dirulaguntza, Jardueren Memoria jasotzean ordainduko da. Memorian honako dokumentuok erantsiko dira:

-2. eredua, behar bezala beteta.
-Jardueren azalpen memoria.
-Kanpainaren karteleak edo publizitate orriak, udalak bere kasa propaganda egiten badu.

-Ekonomi memoria.

Memoria hartzeko azken eguna urriaren 1.a izango da. Memoria aurkezten ez bada, onartutako dirulaguntza galdutzat emango da eta jasotako zenbatekoak itzuli egin beharko dira.

5. PARTEHARTZAILEEN ZERRENDA

Egingo diren jarduerak kontrolatzeko eta gainbegiratzeko, kanpaina honetan parte hartzen duten udalek ikastaro edo jarduera bakoitza hasi aurretik partehartzaileen zerrendak eginda eduki beharko dituzte, bertan lekua, ordutegiak eta ikastaroetako irakaslegoa azalduko direlarik.

6. ARRISKUEN ASEGURUA

Zerrenda horietan dauden partehartzaile guztiak istripu aseguru batek eta erantzukizun zibileko aseguru batek babestuta egongo dira.

7. URTEGIAK ERABILTZEA

Uretako jarduerak egiteko urtegiak (Urkulu, Aixola, Barrendiola...) erabili nahi dituzten udalek, aldez aurretik baimena eskatu beharko diote Foru Aldundi honetako Obra Hidraulikoak eta Hirigintza Departamentuari.

8. INFORMAZIOA IKASTETXEENTZAT

Eskolumeen izenematea erraztearren, Foru Aldundiak Herrialdeko ikastetxe guztiei gutun bat bidaliko die, udalerrian egingo diren jardueren eta informazioa jasotzeko edo izenemateko telefonoaren berri emanez.

9. INFORMAZIOKO ESKU PAPERAK

Gipuzkoako Foru Aldundiak ohizko kartelak eta eskuprogramak argitaratzeaz arduratuko da, eta udalei emango dizkie era egokian banatzeko. Kanpainaren publizitate orokorraz ere bera arduratuko da. Horrek ez du eragozten udalek ekintza bereziak egitea kanpainaren berri norberaren herrian zabaltzeko.

Eskuprograma horietan herritarrei informazio gehien ematearren, udalek 3. Eraskina beteko dute eta Zuzendaritza Nagusi honetara bidaliko Jardueren Programarekin batera. Inprimaki horretan informazioa jasotzeko eta izenak emateko helbidea eta telefonoa eta beharko diren kartel eta programa kopurua azalduko dira, bai eta udalerrian egingo diren eskolumeentzako jarduera guztiak ere, Foru Aldundi honek subentzionatuak izan ala ez.

Jarduerak antolatu eta burutzeaz eta kuotak kobratzeaz udalak arduratuko dira kasu guztietan.